
Fabrizio Ferrari uruguaiarrak Itzulia irabazteko hautagaitza aurkeztu du
Goierriko Itzulia
Jaun eta jabe izan da Azpiru-Ugarte taldeko Ferrari lehen etapan; bizitasuna eta tropel jendetsua aipagarri.
aimar maiz
Azpiru-Ugarte talde nafarreko Fabrizio Ferrarik jantzi du Goierriko Itzulian elastiko horia, atzo Zumarragan hasi eta bukatu zen etapa goitik behera menderatu ondoren. Egundoko abiaduran korritu zen 104 kilometroko lehen etapa (lehenengo orduan 49 km/h-ko bataz bestekoa), eta ordua baino 10 minutu lehenago iritsi zen Ferrari Zumarragako Euskadi plazako helmugara, segundo batzuetako errenta lortuz. Hector Espasandin (Caja Rural) sartu da atzetik, tropeltxoari denbora emanez, bigarren; hirugarren iazko garailea, Angel Madrazo (Scott-American). Garikoitz Bravo lazkaotarra (Azpiru-Ugarte) laugarren sailkatu da, eliteko eta 23 urtepeko mailan ere goi-goian segitzeko gai dela erakutsiz, beste behin.
Arratsaldeko 15:30ean puntuan hasi zen Goierriko Txirrindulari Itzuliaren 27. ekitaldia Zumarragako plazan. Mikel Serrano alkateak zinta moztu, ohorezko aurreskua egin, eta tropel handia (164 txirrindulari irten ziren) Legazpirantz abiatu zen. Batere zailtasunik gabeko 75 kilometro aidean egin ondoren, Mandubiako maldetan hasi zen Ferrari lehen kolpeak jotzen. Tropela han saretu da, baina beherakoan bateratu da.
Zumarragako marraren bila, Eitzagan joan da aurrera uruguaiarra, eta han bai, arerioak atzean utzi eta gaurko etapan balio handia izan dezaketen segundoak urratu zituen. Tropeleko inork ezin izan zuen Eitzagan gora Ferrariren kemena berdindu.
Aurten antolatzeko kili-kolo ibili den Goierriko Itzulian azkenean partaidetza oparoa eta kalitatezkoa bildu da. 19 taldetako 164 txirrindulari elkartu dira; 140 inguruk bukatu dute etapa, baina gaur denek dute berriz irteteko eskubidea.
Etapa eta sailkapen orokorreko lehen elastiko horia lortzeaz gain, erregularitate eta mendiko sarietan ere Ferrari jarri da aurrena.
gaurko etapa: urretxu-s. barbara (110,7 km)
ordutegia
sailkapena
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketa
XVI. mendeko jantzien erakusketa
SEGURA, Ardixarra etxean - 2009-06-15
Musika
Loretxe eta Fiachras taldeen kontzertua
ORDIZIA, Ordiziako Gaztetxean - 2009-07-04
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.