Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2009ko uztailak 4, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Bertso Eskolak egindako lana sarituko du aurtengo jaietako pregoiak

Urretxu

Bertso eskolako kideek pozik hartu dute pregoia esateko ardura, euren jardunak arreta erakarri duela ikusita.

Alex Areizaga

Aurtengo Urretxuko Jaietako pregoia bertso eskolako kideek emango dute. Urretxuko eta Zumarragako Bertso Eskola 1980ko hamarkadaren amaieran sortu zen modu egituratuan, lehenago horren antzekoa izan zitekeen talderen bat ibili zen arren. Gorka Azkarate 1987-1988 ikasturtean hasi zen bertan, eta ordundik 20 urte baino gehiago daramatza bertso eskolan ikasten eta irakasten.

Urretxuko jaietan pregoia ematearena ohitura berri samarra da, eta orain artean pregoilariak herriko «pertsona oso garrantzitsuak» izan direnez, gonbidapenak harrituta utzi ditu bertso eskolako kideak. «Ez zitzaigun burutik pasa ere egiten gure talde xumea pregoilari izan zitekeenik», dio Gorka Azkaratek. «Sorpresaz hartu dugu, eta egia esan erantzunkizun pixka bat sentitzen dugu gure bizkar». Bertso eskolan egindako lanaren errekonozimendua da pregoia irakurtzearena, Azkarateren hitzetan; «herrian euskal kultura sustatu eta bultzatzeagatik jasotako saria da. Ohore txiki baten modukoa da pregoia irakurri beharra». Gaineratu duenez, «nolabaiteko harrotasuna ere sentitzen dugu, zentzu sanoan, herrian gure jardunak atentzioa erakarri duelako, antza». Hala ere, ardura horrek ez ditu urduri jarri bertsolariak. «Urduri ez, baina lehenago sekula bizi gabeko une baten aurrean gaudela jakiteak nolabaiteko kezka sorrarazten digula ezin da ukatu».

Pregoia nola emango duten galdetuta, motza izango dela eta «zer edo zer orijinala» egiten saiatuko direla aurreratu Azkaratek.

Pregoiaz gain lan gehiago

Herriari bertsoarekin eta sormenarekin lotutako «zerbitzua» eskainiko dio urte bat gehiagoz bertso eskolak, pregoiaz gain ekimen gehiago ere burutuko baitituzte Santa Anastasia jaietan. Batetik, larunbateko txistularien kontzertuan izango dira. Bestetik, igande goizean kupelaren inguruko bertso saioa egingo dute Gernikako Arbola plazan, aurten sagarra gaitzat izango duen goizeko euskal jaialdiaren barnean. Azkenik, egun berean, gaueko 23:30ean, euskararen aldeko kandela piztean hartuko dute parte; Gernikako Arbola plazan da hori ere.

40 kide eskolan

1980ko hamarkadatik hona gauzak asko aldatu diren arren, bertsozaletasuna bizirik dago Zumarragan eta Urretxun. 40 kide ditu egun eskolak, bi taldetan. Gaztetxoen taldean 25 kide inguru daude eta helduen taldean 15 inguru. Urretxuko kultur etxean egin ohi dituzte euren saioak. Azkarateren hiztetan «inoizko sasoirik onenean» dago gaztetxoen bertso eskola.

Sari garrantzitsuak ere eskuratu dituzte eskolako gaztetxoenek, batzuek dituzten zaletasun edo dohai aparten erakusle; «hala ere, lortzen diren sariak baino garrantzitsuagoa da, zalantzarik gabe, taldean arnasten den giro paregabea», azpimarratu du Azkaratek.

Urtean zehar asteroko jarduna hainbat ekitaldi osagarrirekin borobiltzen saiatzen dira, eta ia hilabetero burutzen dituzte jarduerak. Ekimenik nabarmenena Martxoan Bertsoa zikloa den arren, bertso jaialdi gehiago ere antolatu ohi dituzte bertso eskolako kideek, eta baita irteerak, afariak edota bertso tramak ere.

Etorkizunera begira orain arteko bidetik jarraitzeko asmoa dutela dio Azkaratek. «Bertsoa eta sormena ardatz harturik ekimen berritzaileak asmatzen jarraituko dugu, zaleak aspertu ez daitezen».

Gaztetxoen taldea sendotzen ere jarraitzeko asmoa badute, eta horretarako kide berriak erakartzen saiatuko dira, orain artean bezain giro eta emaitza bikainak lortzen jarraitzeko.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Ospakizuna

XXII. Agostinho Memoriala
ORDIZIA, Ordiziako Gaztetxetik abiatuta - 2009-07-04

Musika

Loretxe eta Fiachras taldeen kontzertua
ORDIZIA, Ordiziako Gaztetxean - 2009-07-04

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

Lege Informazioa