
«350 bat lagun bilduko dira»
migel cristobal ð- Goierri Garaia Atletismo Elkarteko kidea
Herri Lasterketa
Behobia-Donostia lasterketa prestatzeko egitasmo bezala sortu zuten Herri Lasterketa.
m. luki
Migel Cristobal (Urretxu, 1961) Urretxuko Aldiri kiroldegiko teknikaria da. Goierri Garaia Atletismo taldeko kide bezala lehenengo ediziotik parte hartu du Herri Lasterketaren antolaketan.
Zenbat jende biltzen du lasterketak?
Hirurehun eta berrogeita hamar bat lagun. Euskal Herri osotik etortzen dira, baita kanpotik ere.
Nola sortu zitzaizuen horrelako lasterketa bat antolatzeko ideia?
Horrelako lasterketek jende andana elkartzen zuten garai hartan. Gainera, Behobia-Donostia lasterketaren atarian, aurrekoa prestatzeko baliagarria izango zen.
Eta egitasmoak arrakasta izan zuen.
Bai, gure helburua goierritarrei urrutira joan gabe horrelako lasterketa batean parte hartzeko aukera ematea izan zen, eta bete dugula uste dut.
Hasiera batean Legazpi ere sartuta zegoen ibilbidean.
Bai, baina arazoak sortzen zizkigun errepidera atera beharrak, eta duela lau bat urte zirkuitua Urretxuko eta Zumarragako hirigunean egitea erabaki genuen.
Luzeagoa ere bazen lehen, ezta?
Hamabi kilometro eta erdi zituen lehen, eta orain ibilbidea hamar kilometroan utzi dugu. Hirigunean parte-hartzaile batzuek besteak bikoizteko aukera gehiago sortzen da, eta horregatik kilometroak gutxitu genituen.
Lan handia al da horrelako lasterketa bat antolatzea?
Ekainean hasten gara lanean. Nolanahi ere aurten lasterketa aurreratu egin dugu, Behobiatik hurbilegi zegoelako.
Parte-hartzaile gehienek Behobia prestatzera datozela esango zenuke?
Bai, litekeena da.
Egingo al duzu zuk?
Beti egin izan dudan arren, aurten oraindik ez dut dortsalik eta ez dakit egingo dudan.
Goierri Garaia atletismo taldeak herri lasterketa antolatu du urriaren 4rako
Goierri
Izena emateko epea zabalik dago dagoeneko Urretxuko, Zumarragako eta Legazpiko kiroldegietan.
miriam luki
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Azoka
X. Garagardo Azoka
ORDIZIA, Ordiziako Beti-Alai pilotalekuan - 2009-07-02
Irteera
Amezketa-Egurbide-Urkute-Kobagaina-Lizarrusti
ORDIZIA, Ordiziako Mendizaleak elkartetik abiatuta - 2009-07-05
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.