Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2009ko uztailak 4, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Beloki eta Irimoko gainak igo beharko dituzte igandean Urola Garaia mendi martxan

Goierri

Lehenengo urtez antolatu dute mendi lasterketa sortu berri duten Goierri Garaia taldeko kideek.

miriam luki

Igande honetan Zumarraga-Urretxuko lehenengo mendi martxa izango da. Partehartzaileek Belokiko Gurutzearen gaina eta Irimoko tontorrak igo beharko dituzte. Lasterketa, orain gutxi sortu den Goierri Garaia mendi lasterketa taldeak antolatu du bi herrietako Udalen babesarekin eta hainbat boluntarioren laguntzarekin.

Aurreko larunbatean Goierri Garaia atletismo taldeak antolatutako krosa izan zen. Igandeko mendi lasterketan parte hartzen dutenek challengea izeneko saria irabazteko aukera izango dute. Sari hau, hirigunean egindako krosa eta igandeko mendi lasterketa egiteko denborarik gutxien behar duen korrikalariak jasoko du.

Igandeko mendi lasterketa Areizaga-Kalebarren plazan hasi eta bukatuko da.

Izen-ematea igandean bertan

Goizeko hamarrak eta erdietan hasiera emango diote mendi martxari eta lasterketan parte hartzen dutenek Belokiko gurutzera igo beharko dute lehenik eta behin. Gurutzea inguratu eta gero, herrigunerako bidea hartuko dute, berriz ere Areizaga-Kalebarren plazan izango den tarteko helmugatik igarotzeko.

Handik Irimorako igoerari ekin beharko diote Santa Barbarako baselizako bidea hartuz. Irimotik atzera hirigunera jaitsiko dira eta Areizaga-Kalebarren plazan bertan izango dute lasterketaren helmuga.

Lasterketarako izena egunean bertan eman beharko dute partehartzaileek. Zortzi euro ordaindu beharko dituzte, goizeko bederatzietatik aurrera jarriko duten izena emateko gunean. Gune hori ere, Areizaga-Kalebarren plazan izango da.

Partehartzaile bakoitzak elastiko bana jasoko du doan eta lasterketako antolatzaileek eskainiko dituzten zerbitzu guztietaz baliatu ahal izango dira: dutxak, anoa postuak etabar.

Amaieran mokadu bat

Irimoko gainetan hornidura likidoa emango zaie korrikalariei eta Areizaga-Kalebarreneko tarteko helmugan, hornidura solidoa. Lasterketa amaitzen dutenean «mokadu goxoa egiteko aukera izango dute partehartzaile guztiek» dio Gorka Azkarate Goierri Garaia mendi lasterketako kideak. «Aipatu behar da maila handiko zenbait korrikalari igandean Zumarraga-Urretxun egongo direla esan dietela dagoeneko antolakuntzako kideei».

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

XVI. mendeko jantzien erakusketa
SEGURA, Ardixarra etxean - 2009-06-15

Ikastaroa

Tenis ikastaroa
IDIAZABAL, Idiazabalen - 2009-06-29

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

Lege Informazioa