
GKEentzako dirulaguntzak eskatzeko deialdia zabalik Urretxun
Urretxu
ðð
Urriaren 29a arte egongo da aurtengo dirulaguntzen eskariak egiteko epea zabalik Udaletxean.
Alex Areizaga
Garapen bidean dauden herrialdeetan lankidetza programak finantzatzeko dirulaguntzen 2008ko deialdia abiarazi du Urretxuko Udalak. Betiko moduan, dirulaguntza hauek herrialde pobreetako biztanleen baldintza sozio-ekonomikoak garatzeko bidean proposatutako jarduerak egin ahal izateko edota hondamendiak sortutako kalteei aurre egin ahal izateko emango dituzte.
Gobernuz kanpoko edozein erakundek eskatu ahal izango ditu hauek, beti ere nortasun juridikoa baldin badu, irabazi asmorik gabekoa baldin bada eta bere jarduerak deialdi honen xedearekin bat etortzen badira.
Aukeraketa irizpideak
Dirulaguntzak ematerako orduan, hainbat faktore izango dira kontuan. Batetik proiektua laguntzaren xede den herriaren garapen-gaitasuna handitzeko izatea baloratuko da, onuradunek ekimen horretan parte hartu dezaten bultzatuz. Bestetik, herrialde azpigaratuetako biztanleen garapen ekonomiko eta sozialaren premiei zuzen zuzenean erantzutea hartuko da kontuan eta baita proiektuak biztanleen artean sektore baztertuenen aldeko diskriminazio positiboa eragiteko neurriak edukizea. Alde honetatik, emakumeei eta txikienei zuzenduriko proiektuek izango dute lehentasuna. Honez gain, baldintza gehiago ezartzen dira, www.urretxu.net webgunean zehazten direnak.
Eskaria egiteko bete beharreko orria ere weborrian aurkitzen da eta bertan zehazten dira jarraitu beharreko gainontzeko pausuak. Eskariak aurkezteko epea urriaren 29a arte izango da zabalik eta Urretxuko Udaletxean entregatu beharko dira hauek.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketa
XVI. mendeko jantzien erakusketa
SEGURA, Ardixarra etxean - 2009-06-15
Azoka
X. Garagardo Azoka
ORDIZIA, Ordiziako Beti-Alai pilotalekuan - 2009-07-02
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.