
Munduko herri indigenei eskainiko diete Zinemaldi Soziala, euren lanak emanez
Zumarraga
Mugarik Gabe gobernuz kanpoko erakundeak antolatu du zinemaldia, aurtengoa laugarren urtez.
miriam luki
Mugarik Gabe gobernuz kanpoko erakundeak aurten ere Zumarragara ekarriko du bere Zinemaldi Soziala. Laugarren urtea du ekimenak, eta hasieratik erakundearen agendan egon da Zumarraga. Bihar hasiko den zinemaldiko protagonistak mundu osoko herri indigenak dira, indigenek beraiek egindako filmek osatzen baitute aurtengo zinemaldia.
Mugarik Gabe erakundeko Idurre Zinkunegiren arabera zinemaldiaren xedea herritarrak sentsibilizatzea da. «Baita hegoaldeari hitza ematea ere. Horregatik indigenek euren ikuspuntutik propio egindako lanak bildu ditugu».
Mugarik Gabe erakundeak Zinemaldi Soziala antolatu zuen lehenengo urtetik egitasmoak presentzia izan du Zumarragan. Azpeitian, Elgoibarren eta Zumaian ere egiten dituzte saioak, eta Tolosa eta Mutrikun ere hasi dira.
Boliviako Zinemalditik
«Herritarren aldetik harrera ona izaten du zinemaldiak. Egia da gaiaren arabera herritar gehiago edo gutxiago biltzen ditugula; iaz, esate baterako, Kubaren inguruko lanekin osatutako zikloa eskaini genuen eta arrakasta handia izan zuen», dio Zinkunegik.
Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean, 20:15etik aurrera emango dituzten film guztiak duela bi urte Bolivian ospatutako VIII. Herri Indigenen Zinemalditik atera dituzte.
egitaraua
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Lehiaketa
Gabonetako XX. idazlan lehiaketa
URRETXU, Urretxu-Zumarragan - 2008-11-01
Ikastaroa
Garaiko produktuekin sukaldean aritzeko ikastaroa
ORDIZIA, Ordiziako Itxaropena elkartean - 2008-11-11
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.