
Urretxuko taberna bat itxiarazi du Udalak, arauak ez betetzeagatik
Urretxu
Beste taberna baten arduraduna ere ohartarazi dute, eta arauak betearaziko dituela gehitu du Urretxuko Udalak.
m. luki
Urretxuko Udalak herriko taberna bat ixteko agindua eman du, «araudia ez betetzeagatik». Hilabeteko epean eduki beharko du arduradunak taberna itxita.
Itxiarazi duten taberna Abenida kalean dago, eta jabearen aurka irekitako zigor-espedientea ebatzi ondoren hartu du Udalak taberna hilabetez ixteko erabakia.
«Arau hauste larriak egin izana egozten zaio Avenida tabernaren jabeari: lokaleko sonografo-erregistratzailearen datuak ez ematea edo ezkutatzea, eta aurtengo martxoaren 11n Udalaren eginkizun ikuskatzailea oztopatzea», adierazten du Udalaren ebazpenak.
Urretxuko beste taberna bat ere oharra jasota dago, baina oraindik ez du Udalak erabakirik hartu, alegazioak aurkezteko garaian dagoelako oraindik. Alegaziorik aurkeztuko balitz, horiek aztertutakoan emango du azken ebazpena.
Zarata-maila zaindu
«Udalaren borondatea Urretxuko herritarren aisialdia eta atseden eskubideak ahalik eta ondoen uztartzea da, eta ahalegin horretan jarraituko dugu. Herriko ostalaritza establezimenduen ordutegiak eta zarata-maila zainduz eta herriko jai-giroa mantentzearen aldeko apustua egin dugu», adierazi dute Urretxuko Udaletik.
Gauzak horrela, taberna hilabetean itxita egongo da.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Musika
Azaroan Musika Zikloa
LEGAZPI, Parrokian - 2008-11-22
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.