Ataun, Goierriko hitza http://www.goierrikohitza.info Hitzako albiste zerrenda ataun eu Fri, 21 Nov 2008 00:00:45 +0100 60 Ataun, Goierriko hitza http://www.goierrikohitza.info/rss/logo.gif goierrikohitza.info Txirrindularitzaz solasean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-11-20/p00005005/Txirrindularitzaz_solasean.htm Txirrindulari profesionalen denboraldia hastear dagoen honetan, Ataungo Aizkoate kultur elkarteak gai horri buruzko mahai-ingurua antolatu du. Hizketaldira hiru txirrindulari profesional gonbidatu dituzte, denak ere goi mailako tropelean ibiltzea zer den dakitenak. Hala, Dioni Galparsoro ataundarrarekin batera, Mikel Astarloza eta Amets Txurruka txirrindulariak ere etorriko dira. Mahai-ingurua bihar arratsaldean izango da, 19:30ean, Aizkoate elkartean. Saioaren ondoren afaria egingo dute elkartean bertan. Horretarako, ordea, aurrez izena emanda joan behar da. Thu, 20 Nov 2008 01:00:00 +0100 ATAUN 'La banda nos visita' filma emango dute Elkargunean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-11-20/p00005902/La_banda_nos_visita_filma_emango_dute_Elkargunean.htm Thu, 20 Nov 2008 01:00:00 +0100 ATAUN 'Vicky Cristina Barcelona' filma emango dute http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-11-13/p00005901/Vicky_Cristina_Barcelona_filma_emango_dute.htm Thu, 13 Nov 2008 01:00:00 +0100 ATAUN Gaztaina jana larunbat honetan egingo dute http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-11-12/p00003001/Gaztaina_jana_larunbat_honetan_egingo_dute.htm Wed, 12 Nov 2008 01:00:00 +0100 ATAUN Arza eta euskal selekzioa goi mailan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-11-12/p00003005/Arza_eta_euskal_selekzioa_goi_mailan.htm Wed, 12 Nov 2008 01:00:00 +0100 ATAUN Kiroldegirako proiektuaz eta kultur egitasmoez galdetuko dute Ataunen http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-11-12/p00003007/Kiroldegirako_proiektuaz_eta_kultur_egitasmoez_galdetuko_dute_Ataunen.htm «Herritarren parte-hartzea bultzatzeko» asmoarekin, Foru Aldundiak eta Gipuzkoako hamar udalek hitzarmena sinatu dute. Tartean da Ataungo Udala ere. Inkesta bidez bi galdera egingo dizkiete ataundarrei: bat kirol gunea berritzeko proiektuaren ingurukoa, eta bestea, Udalaren kultur ekimenei buruzkoa. Kudeatuz programaren barruan, Gipuzkoako hamar udalek zenbait inkesta eta azterketa egingo dituzte datozen hamabi hilabeteetan. Horrela, hainbat proiekturen inguruan herritarrek duten iritzia jakin nahi dute. Gipuzkoako Foru Aldundiak 100.000 euro bideratuko ditu kontsultak eta azterketak egin ahal izateko. Inkesta eta azterketak bi arlotan banatuko dituzte. Batetik, herritarren partaidetzako eremua aztertuko dute; Siadeco enpresak hartuko du lan hori burutzeko ardura bere gain. Bestetik, Gizaker etxeak politika publikoen inguruan herritarren asebetetze maila ebaluatuko du. ... Wed, 12 Nov 2008 01:00:00 +0100 ATAUN Okurrittu ta ein http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-11-09/p00002008/Okurrittu_ta_ein.htm Sun, 09 Nov 2008 01:00:00 +0100 ATAUN Ataungo gazteak Sarako Gazte Egunean izango dira http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-11-08/p00005003/Ataungo_gazteak_Sarako_Gazte_Egunean_izango_dira.htm Sat, 08 Nov 2008 01:00:00 +0100 ATAUN Ataungo III. Liburu Azoka iragartzeko kartel lehiaketa deitu dute herrian http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-11-08/p00005007/Ataungo_III._Liburu_Azoka_iragartzeko_kartel_lehiaketa_deitu_dute_herrian.htm Hirugarren urtea beteko du aurten Ataungo Euskal Liburu eta Disko Azokak. Antolaketa lanetan ibiltzen den Irakurle Taldeak azoka urtez urte herriko auzo batean egiteko asmoa agertu zuen. Hala, San Gregoriotik eta Aiatik pasata, aurten San Martin auzoa izango da irakurleen topaleku. Hirugarren azokak, euskal kulturgintzak emandako azken liburuak eta diskoak erosteko aukera emateaz gain, berrikuntza bat ere izango du aurten. Izan ere, azoka iragartzeko kartela lehiaketa bidez aukeratuko dute. Ataundar guztiei irekitako lehiaketa izango da, eta kartela egiteko modua ere egileak aukeratuko du; hala, argazki, marrazki, margolan edo muntaia bidez osa daiteke. Epaimahaia Joxemiel Barandiaran ikastetxeko irakasle batek, liburutegiko arduradun Aitziber Urdangarinek, Arantzazu Apalategik eta Nekane Munduatek osatuko dute. Irabazleari 50 euroko txartel bat emango diote, gero azokan bertan gasta dezan. Partehartzaile guztien lanak, erakusgai jarriko dituzte azokan. ... Sat, 08 Nov 2008 01:00:00 +0100 ATAUN Ataunen inkesta egingo dute ebaluazio planerako http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-11-08/p00005901/Ataunen_inkesta_egingo_dute_ebaluazio_planerako.htm Sat, 08 Nov 2008 01:00:00 +0100 ATAUN Bertso saioa gaur gaueko hamarretan izango da http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-11-07/p00003003/Bertso_saioa_gaur_gaueko_hamarretan_izango_da.htm Fri, 07 Nov 2008 01:00:00 +0100 Ataun Jubilatu eguneko txartelak erosteko azken eguna http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-11-05/p00005001/Jubilatu_eguneko_txartelak_erosteko_azken_eguna.htm Wed, 05 Nov 2008 01:00:00 +0100 ATAUN Pantxoa eta Peioren kontzertuko sarrerak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-11-05/p00005901/Pantxoa_eta_Peioren_kontzertuko_sarrerak.htm Wed, 05 Nov 2008 01:00:00 +0100 ATAUN Herriko presoak gogoan izan dituzte Ataunen http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-11-02/p00004002/Herriko_presoak_gogoan_izan_dituzte_Ataunen.htm Herriko hainbat taldek egindako deialdiari erantzunez, jende ugarik parte hartu zuen atzo Ataunen antolatutako Herritik eta Herriarentzat festan. Eguraldia ere lagun izan zuten egun osoan zehar. Goizean hasita, Sustrai bila izeneko mendi irteera egin zuten. Besteak beste, Jentilbaratzako gaztelua eta beste paraje batzuk bisitatu ahal izan zituzten ibiltariek. Eguerdi partean, bazkaltzeko elkartu ziren denak, San Martingo kalostraren babesean. Arratsaldean, herriko preso eta iheslari politikoak gogoan izan zituzten. Aurrena, presoei bidaltzeko argazkiak atera zituzten. Laurogei bat lagun elkartu ziren San Martingo kalostran Bultza gor, zuek hortio eta guk hemendio zioen pankartaren atzean. Karmele Aierbe, Aratz Gomez, Mila Ioldi, Xabier Arin eta Migel Angel Apalategiren argazkiak ere erakutsi zituzten. Argazkiak atera ondoren, elkarretaratzea egin zuten plazan. ... Sun, 02 Nov 2008 01:00:00 +0100 ATAUN Ataun Kirol Elkartekoek argazkia atera dute http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-11-01/p00004901/Ataun_Kirol_Elkartekoek_argazkia_atera_dute.htm Sat, 01 Nov 2008 01:00:00 +0100 ATAUN 'Che, el argentino' filma eskainiko dute Ataunen http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-31/p00004008/Che_el_argentino_filma_eskainiko_dute_Ataunen.htm Fri, 31 Oct 2008 01:00:00 +0100 ATAUN 'Herritik eta herriarentzat' festa antolatu dute biharko http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-31/p00004011/Herritik_eta_herriarentzat_festa_antolatu_dute_biharko.htm Ataungo gazteek, herriko hainbat talderekin elkarlanean, Herritik eta herriarentzat eguna antolatu dute biharko. Egun osoan zehar festa eta aldarrikapen giroko hainbat ekitaldi izango dira Ataunen. Festa «ataundarrek eta ataundarrentzat» antolatu dutela azaldu dute, eta herritarren parte-hartzea bultzatzeaz gain, herria bera ezagutzea du helburu. Asmo horrekin, Sustrai bila izeneko mendi irteera antolatu dute bihar goizerako. Eguraldiak laguntzen badu eta jendea animatzen bada behintzat, herrian barrena goiz pasako ibilaldia egingo dute, San Martingo plazatik abiatuta. Ondoren, eguerdi partean, triki-bertso poteoa egingo dute, herriko bertsolariek eta musikariek lagunduta. 14:30ean bazkaltzeko elkartuko dira denak, kalostran. Argazkia eta elkarretaratzea Herritik eta herriarentzat egunaren barruan Ataungo preso politikoak ere gogoan izango dituzte. Hala, 18:30ean, taldeko argazkia aterako dute, ondoren presoei bidaltzeko. Gero, 19:00etan, elkarretaratzea egingo dute. Hori guztia San Martingo plazan izango da. Herri giroko ekitaldiak ere izango dira egunean zehar. 19:30ean patata tortilla lehiaketa egingo dute, eta ondoren herri afaria, dena San Martingo kalostra azpian. ... Fri, 31 Oct 2008 01:00:00 +0100 ATAUN Pilota partidak jokatuko dituzte gaur Auzoetan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-31/p00004901/Pilota_partidak_jokatuko_dituzte_gaur_Auzoetan.htm Fri, 31 Oct 2008 01:00:00 +0100 ATAUN 'Como la vida misma' filma emango dute Elkargunean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-31/p00004902/Como_la_vida_misma_filma_emango_dute_Elkargunean.htm Fri, 31 Oct 2008 01:00:00 +0100 ATAUN Pantxoa eta Peiroen saioko sarrerak salgai daude http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-31/p00004904/Pantxoa_eta_Peiroen_saioko_sarrerak_salgai_daude.htm Fri, 31 Oct 2008 01:00:00 +0100 ATAUN Juanjo Igartzabal eta Romy Mey izan dira Ataungo proban azkarrenak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-28/p00005001/Juanjo_Igartzabal_eta_Romy_Mey_izan_dira_Ataungo_proban_azkarrenak.htm Antolatzaileen aurreikuspenak gainditu egin ditu Ataungo Hiru Auzoetako Korrikaldiak. 158 lagunek bukatu zuten proba, eta aurreko postuetan markarik lortu ez badute ere, partehartzeak eta kirolarien artean izandako giro onak borobildu zuten eguna. Irabazleen artean, goierritarrak izan ziren nagusi. Gizonezkoetan, Juanjo Igartzabal zumarragarrak lortu zuen aurreneko postua; emakumezkoetan berriz, Lazkaon bizi den Romy May izan zen azkarrena. Goizeko hamaiketarako abiatu ziren korrikalariak San Martingo plazatik. Eguraldia lagun zuten, hasieran fresko, baina eguzkia lagun zutela. Kilometroek aurrera egin ahala, aurreneko taldetxoak sortzen hasi ziren. Juanjo Igartzabal, Manu Hurtado, Anastasio Gomez eta Ibai Mendia kokatu ziren aurrealdean. Aiako aldapa izan ohi da 17,3 kilometroko proba honen punturik gogorrenetakoa. Ordura arte eramandako erritmoa gogortu egiten du aldapa gora hasi beharrak, eta aldeak ere, handik aurrera nabarmenagoak egiten dira. Proba gogorraren fama du Ataungoak, eta igandean ere hala ikusi ahal izan zuten Korrikaldian parte hartu zuten ehundik gora lagunek. Bide bazterretan pilatu zen jendearen animoek ordea, helmugaraino lagundu zituzten korrikalariak. ... Tue, 28 Oct 2008 01:00:00 +0100 ATAUN Presoen aldeko gabon eskea antolatzeko bilera http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-28/p00005902/Presoen_aldeko_gabon_eskea_antolatzeko_bilera.htm Tue, 28 Oct 2008 01:00:00 +0100 ATAUN Saskibaloi eta pilota partidak asteburuan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-24/p00004903/Saskibaloi_eta_pilota_partidak_asteburuan.htm Fri, 24 Oct 2008 01:00:00 +0200 ATAUN Hiru Auzoetako Korrikaldia prest dago ehun lagunetik gora hartzeko http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-24/p00004007/Hiru_Auzoetako_Korrikaldia_prest_dago_ehun_lagunetik_gora_hartzeko.htm Ataun Kirol Elkarteko kideak buru-belarri dabiltza egunotan, asteburu honetan ospatuko den Hiru Auzoetako Korrikaldia antolatzeko lanetan. Izan ere, ehundik gora korrikalari ibiliko dira igandean, herrian barrena prestatu duten zirkuitoan. San Martingo plazatik abiatuta, 17,3 kilometroko ibilbidea egin beharko dute, probaren izenak dion moduan, herriko hiru auzoetan barrena. Joan den urtean, 161 lagunek eman zuten izena eta 158k lortu zuten proba bukatzea. Zaldibian bizi den Javi Karratu atleta ordiziarrak irabazi zuen lasterketa, 58 minutu eta 41 segundoko denbora eginda. Markarik onena ordea, Pello Garinek egindakoa da, ibilbidea 56 minutu eta 12 segundoan bukatu ondoren. Emakumezkoetan berriz, Alizia Olazabalek 1:09:59an jarri zuen marka duela bi urte. Hain zuzen ere, marka hauetakoren bat ontzen duenarentzat sari berezi bat ere gorde dute antolatzaileek. ... Fri, 24 Oct 2008 01:00:00 +0200 ATAUN Aralarko basoak aztertuko ditu Parketxearen aste honetako mendi irteerak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-24/p00004006/Aralarko_basoak_aztertuko_ditu_Parketxearen_aste_honetako_mendi_irteerak.htm Lizarrusti Parketxeak urrirako antolatu duen ibilaldi tematikoak Aralarko basoen kudeaketa aztertuko du, etzi. Urtaroaren eta garai honetan basoek dituzten berezitasunak kontuan hartuz erabaki dute basoen gaia lantzea. Parketxekoen arabera, «baso hauen inguruan asko dago esateko, garai bateko lanbideak, historia, mitologia, natur baliabideak eta abar luzea uztartzen baitira». Hala ere, ibilaldi honetan, basoen kudeaketari eman nahi diote garrantzia. Hau guztia azaltzeko, Nafarroako basozaina den Miel Mari Elosegi eta Gipuzkoa aldeko basoez arduratzen den Markos Alustiza gonbidatu dituzte. Bi basozainak gidari lanetan direla, Guardetxetik atera eta Lizarrustira arteko bidea egingo dute. Bide honetan, «Aralarrek eskaintzen duen baliabide aniztasunari buruz gehiago ikasi, ingurunea hobeto ulertu eta lagun giroan jendearen kezkak ezagutu» nahi dituzte. ... Fri, 24 Oct 2008 01:00:00 +0200 ATAUN Euskal Herriko III. One Wall txapelketa irabazi du Naiara Aldasorok http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-24/p00004004/Euskal_Herriko_III._One_Wall_txapelketa_irabazi_du_Naiara_Aldasorok.htm Ataungo pilotariek emaitza bikainak lortu dituzte asteburuan, Abadiñon (Bizkaia) jokatu den Euskal Herriko III. One Wall txapelketan. Pilota modalitate hau ezezaguna bada ere, gero eta gehiago ari da zabaltzen. Bertan, Naiara Aldasoro ataundarrak lortu zuen banakako txapela. Binakakoan berriz, Aldasoro eta Maddi Mendizabal txapeldunorde izan ziren. Fri, 24 Oct 2008 01:00:00 +0200 ATAUN Zinema denboraldiari 'Mamma Mia' filmarekin emango diote hasiera http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-22/p00005004/Zinema_denboraldiari_Mamma_Mia_filmarekin_emango_diote_hasiera.htm Aste honetan emango diote hasiera Ataunen zinema denboraldi berriari. Ostegunetik ostiralera bitartean Herri Antzokira joaten direnek Mamma Mia filma ikusi ahalko dute. Ostegunean 21:30ean emango dute Herri Antzokian; ostiral eta larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean. Sarrerak 4 euro balio du. Mamma Mia musikala da. ABBA taldearen musikalaren zinemarako bertsioa, hain zuzen. Filmeko aktoreak Meryl Streep, Pierce Brosnan, Colin Firth eta Amanda Seyfried dira, besteak beste. Igandean 16:30ean haurrentzako Wally pelikula emango dute. Sarrera 2 euro ordaindu beharko du haur bakoitzak. Wed, 22 Oct 2008 01:00:00 +0200 ATAUN Nesken Pilota Eskola Gipuzkoako txapelketan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-18/p00005001/Nesken_Pilota_Eskola_Gipuzkoako_txapelketan.htm Sat, 18 Oct 2008 01:00:00 +0200 ATAUN Elikagai osasungarrien onurez hitz egingo dute http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-18/p00005901/Elikagai_osasungarrien_onurez_hitz_egingo_dute.htm Sat, 18 Oct 2008 01:00:00 +0200 ATAUN Ataunen radarrak jarriko dituztela dio Udalak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-17/p00005001/Ataunen_radarrak_jarriko_dituztela_dio_Udalak.htm Fri, 17 Oct 2008 01:00:00 +0200 ATAUN Ataunen jokatuko dute Emakumea Pilotariko bigarren kanporaketa http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-17/p00005002/Ataunen_jokatuko_dute_Emakumea_Pilotariko_bigarren_kanporaketa.htm Joan zen asteburuan hasi zen ezker hormako III. Emakumea Pilotari txapelketa Amasan. Asteburu honetan, berriz, bigarren jardunaldia jokatuko dute Ataungo Auzoeta kiroldegian. Arratsaldeko 15:30ean hasita, binakako bost partida jokatuko dituzte. Guztira hamaika bikote ari dira parte hartzen txapelketan; bost bikote lehen mailan eta beste sei bigarrenean. Pilotarien artean bakarra da goierritarra: Uxue Fernandez urretxuarra, hain zuzen ere. Fernandezek Montesekin batera jokatuko du Ataunen, Etxegia eta Errastiren kontra. Txapelketako beste jardunaldi bat ere jokatuko da Goierrin. Azaroaren 15ean izango da, Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Orduan zehaztuko da, gainera, zein bikotek parte hartuko duten azaroaren 29an Zarautzen jokatuko den finalean. Bi mailetako sailkapen buruak zuzenean pasatuko dira finalera; 2. eta 3. postuetan bukatzen dutenek, berriz, finalaurrekoa jokatuko dute Donostian. ... Fri, 17 Oct 2008 01:00:00 +0200 ATAUN Ataungo korrikaldian izena emateko epea zabalik dago http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-17/p00005901/Ataungo_korrikaldian_izena_emateko_epea_zabalik_dago.htm Fri, 17 Oct 2008 01:00:00 +0200 ATAUN Seme-alaben autonomiaren inguruan hitz egingo dute gaur eskolan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-15/p00003008/Seme-alaben_autonomiaren_inguruan_hitz_egingo_dute_gaur_eskolan.htm Ataungo Joxemiel Barandiaran Ikastetxeak elkarbizitza lantzeko hiru hitzaldi antolatu ditu ikasturte honetarako. Aurrenekoa gaur arratsaldean izango da, eta bertan umeen autonomia eta garapena izango dituzte hizpide. Isabel Gonzalezek La relacion de apego y el desarrollo hacia la autonomia del niño hitzaldia emango du. Saioa gaztelaniaz izango da, gaur 18:30ean. Isabel Gonzalez Acha psikologo klinikoa eta familia-terapeuta da. Gaurko hitzaldian gurasoen eta seme-alaben arteko harremana, autonomia pertsonala lortzeko bidea edota guraso izateko moduak aztertuko dituzte. Elkarbizitza proiektua Ataungo Joxemiel Barandiaran Ikastetxea 2007-08 ikasturtean sartu zen Elkarbizitza proiektuan. Ikastetxetik azaldu dutenez, «iazko ikasturtean lan bikaina egin genuen irakasle, jangelako ordezkari eta guraso talde batek, gure ikastetxeko diagnostikotik abiatuz beharrak antzeman eta 2008-09 ikasturterako helburuak adostuz eta finkatuz». Helburu horien artean ikasturte honetan egingo dituzten hiru hitzaldiak zehaztu zituzten. ... Wed, 15 Oct 2008 01:00:00 +0200 ATAUN Baratze ekologikoa nola sortu azalduko du Jesus Calvillok http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-15/p00003009/Baratze_ekologikoa_nola_sortu_azalduko_du_Jesus_Calvillok.htm Goierriko Nekazaritza Ekologikoaren Hamabostaldiak bi hitzaldi eramango ditu Ataunera datozen egunetan. Aurrenekoa gaur arratsaldeko 19:00etan izango da, San Gregorioko Elkargunean. Bertan, Jesus Calvillok baratze edo lorategi ekologiko bat nola lortu azalduko du. Biologoa izateaz gain, Fraisoro Mendikoi eskolako irakaslea eta Gipuzkoako Gazte Plangintzaren koordinatzailea ere bada Calvillo. Nekazaritza ekologikoan aditua da, eta Biolurreko bazkide eta teknikari da sorreratik. Azken urteetako ahalegin guztiak nekazaritza ekologikoa bultzatzearen alde egin ditu. Elikagaiak, sendagairik onena Gaur arratsaldeko hitzaldiaz gain, datorren astelehenean, hilaren 20an, bigarren hitzaldi bat ere izango da Ataunen. Bertan «elikagai osasungarriak sendagairik onenak» izan daitezkeela azalduko du Javier Arozenak. Bigarren hitzaldia Ataungo udaletxean izango da, 19:00etan. ... Wed, 15 Oct 2008 01:00:00 +0200 ATAUN Pantxoa eta Peio bikoteak Ataunen kantatuko du http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-15/p00003901/Pantxoa_eta_Peio_bikoteak_Ataunen_kantatuko_du.htm Wed, 15 Oct 2008 01:00:00 +0200 ATAUN Garai bateko bizimodura bueltan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-14/p00004001/Garai_bateko_bizimodura_bueltan.htm Antolatzaileak «gustura» agertu dira Ataungo Ohitura Zaharren bigarren festak eman duenarekin. Egun osoan zehar, igandean jende ugari bildu zen eskola inguruan, garai bateko bizimodua, ohiturak eta lanbideak gogoratzeko. Jaialdia antolatzeko lanetan aritu den herritarretako bat da Joxe Bikuña. Berak azaldu duenez, «jendea gustura gelditu da, guk hala jaso dugu behintzat, egun ederra izan zela». Bere ustez bi helburu nagusi ditu festa horrek: «Garai bateko bizimoduari adierazpen bat eta errekonozimendu bat egitea, eta gaur egungo bizimodua lehengotik datorrela gogoraraztea». Goiz partean haizeak nahikoa lan eman bazuen ere, eguerdirako baretu eta giro ona nagusitu zen. Egun osoan zehar antolatutako erakustaldi eta ikuskizunek jende ugari bildu zuten. Laiarien saioa, garia eta artoa lantzeko prozesua, arratsaldeko apustu eta desafioak edota San Martin txiki eta gariaren inguruko antzezlana izan ziren jendetsuenak. ... Tue, 14 Oct 2008 01:00:00 +0200 ATAUN Taloa eta ogia usadioen opilak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-12/p00002019/Taloa_eta_ogia_usadioen_opilak.htm Taloa eta ogia oinarrizko jakiak ziren garai batean euskaldunontzat. Gaur egun ere, hala dira, hein handi batean behintzat bai. Akaso, egiteko modua eta egoera aldatu dira, baina oraindik pentsaezinak dira ogirik gabeko bazkariak eta talorik gabeko santomasak. Egun, taloak jai giroarekin erlazionatzen diren arren, lehen bizitzeko ezinbestekoak ziren. Uda igaro da; eta udazkena neguaren ataria da. Hori da berez taloa jateko garaia. Artirinez egindako opila era guztietara dasta daiteke, tartean txistor apur bat sartuta, edota gazta mutur batekin; txokolatez betetzen duenik ere bada. Aldaerak aldaera, Ameriketatik ekarritako lehengai horrekin egindako opilak jan egiten dira oraindik, eta gustagarri dira. Opilak mintzagai Ogia eta taloa garai batean borrokarako gaiak Ataunen lelopean, hitzaldia eman zuten Pello Joxe Aranburu eta Luis Mari Intza historialariek, asteazkenean, Ataungo udaletxean. Arabarekin muga egiten duen Gipuzkoako herri horretan eta Euskal Herriko txoko askotan, mende luzeetan izan zen taloa baserrietako oinarrizko janarietako bat. Jaki xumea zen, merkea eta erraz egiten zena. Gainera, ase egiten zuen, eta hori ez zen gutxi goseteetan eta gerrateetan. ... Sun, 12 Oct 2008 01:00:00 +0200 ATAUN Garia eta artoa ardatz hartuta ohitura zaharrak berrituko dituzte Ataunen http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-10/p00005004/Garia_eta_artoa_ardatz_hartuta_ohitura_zaharrak_berrituko_dituzte_Ataunen.htm Historian atzera egingo du igandean Ataungo herriak eta garai bateko bizimodua berreskuratuz, ohitura zaharren jaia ospatuko dute goizean goizetik hasi eta iluntzera arte. Eguneko protagonista nagusienak garai bateko bi oinarrizko lehengai izango dira; garia eta artoa. Ataungo herriak bi elementu hauen prozesuak gertutik ezagutzen ditu eta horiek hasieratik bukaerara, landatzetik produktua eskuan izatera erakustearekin batera, bertaratutakoei iragana erakutsiko die etorkizuna uler dezaten. Ohitura zaharren jai hau antolatzen ari zirela, garai bateko tresneria bildu beharrean topatu ziren historian zehar izan duten bilakaera aztertzeko; hozpikoa, garia jotzeko makinak, errotak, kutxak... Lanabes bereziak eskuratu dituzte baina bada horien artean «altxor» gisara azaldu duten bat; erromatarren golda bat da eta 300 urte inguru izan ditzake jakin dutenaren arabera. ... Fri, 10 Oct 2008 01:00:00 +0200 ATAUN Joxemiel Barandiaran herri eskolan hitzaldia izango da asteazkenean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-10/p00005010/Joxemiel_Barandiaran_herri_eskolan_hitzaldia_izango_da_asteazkenean.htm Ataungo herri eskolako Elkarbizitza Proiektuaren barruan iaz egindako diagnostikoak utzitako ondorioak ikusita hiru hitzaldi antolatu dituzte aurtengorako. Hiru hitzalditatik lehena Hitzaldiak guraso, irakasle eta herritarrei zuzendutakoak dira. Lehenengoa datorren asteazkenean izango da, arratsaldeko 18:30etan. Gazteleraz izango da, La relación de apego y el desarrollo hacia la autonomía del niño izena izango du eta hizlaria Isabel Gonzalez Acha psikologo kliniko eta familia terapeuta izango da. Landuko diren gaien artean, guraso eta haurren arteko harremana, autonomia pertsonalerako laguntza eta gurasoen estiloa ezagutzen saiatuko dira. Fri, 10 Oct 2008 01:00:00 +0200 ATAUN Ogia eta taloa hizpide gaur arratsaldean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-08/p00005002/Ogia_eta_taloa_hizpide_gaur_arratsaldean.htm «Ogia eta taloa garai batean borrokarako gaiak Ataunen» izenburupean antolatu dute gaur iluntzeko 19:30ean udaletxean izango den hitzaldia. Garai bateko pasadizoez gain, historian zehar ogiak eta taloak izan duten garrantziari ere erreparatuko diote eta tartean errotek izan duten pisua ere aztertuko dute; hauen kopurua, funtzioa edota desagerpena. Ataundarrek Lazkaoko Jaunaren aurka izandako liskarrak ere kontatuko dizkiete bertaratutakoei. Borroka hauek eguneroko irina, ogia eta taloa lortzeko izaten omen ziren. Aranburu eta Intza Pello Joxe Aranburu eta Luis Mari Intza ataundarrak ez badira ere, ongi ezagutzen dute herriaren historia. Eurak izan ziren Ataungo ogibide historikoak, nekazaritza, artzantza eta beste hainbat kontu aztertuz 2003an liburua kaleratu zutenak. ... Wed, 08 Oct 2008 01:00:00 +0200 ATAUN Bihar bukatuko da herri bazkariko izen-emate epea http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-08/p00005005/Bihar_bukatuko_da_herri_bazkariko_izen-emate_epea.htm Wed, 08 Oct 2008 01:00:00 +0200 ATAUN Saharar herriaren aldeko errezital bat eskainiko du Ainhoa Artetak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-04/p00003003/Saharar_herriaren_aldeko_errezital_bat_eskainiko_du_Ainhoa_Artetak.htm Bihar 19:00etan, Ataungo San Martin elizan izango da Ainhoa Arteta soprano tolosarrak eta Coro Saenz Agirre organujoleak eskainiko duten errezitala. Emanaldia, saharar herrialdearen alde egingo da, Mundu bat Gobernuz Kanpoko Erakundearen ekimenez eta Ataungo udalaren laguntzarekin. Bihar Artetaren ahotsak eta Saenz Agirreren organu doinuek eskainiko dituzten piezak klasikoak izango dira; Mozart, Bach, Haendel edota Vivaldiren lanak interpretatuko baitituzte. Entzungo diren piezetako batzuk elizarekin loturaren bat izan badezakete ere, orohar denetariko lanak entzun ahal izango dira. Egitarauaren barruan gainera, organoa bakarrik entzuteko aukera ere izango da. Mundu Bat Gobernuz Kanpoko Erakundea, 1988 urtean sortu zen. Laikoa eta independientea da. Latinoamerika, Afrika eta Asiako gizarteak garatu eta eraldatzeko asmotan dihardu. Saharako herriak «bere lurra eta subiranotasuna berreskuratu arte konpromiso sendoa» hartu dute. Konpromezu hori aurrera eramateko, Aljeriako kanpamenduetako errefuxiatuen elikadura, osasuna, hezkuntza eta garraioaren oinarrizko beharrei erantzuna ematen saiatzen dira. ... Sat, 04 Oct 2008 01:00:00 +0200 ATAUN Artzane etxea bota egin dute http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-03/p00005005/Artzane_etxea_bota_egin_dute.htm Fri, 03 Oct 2008 01:00:00 +0200 ATAUN Odola ateratzeko deialdia astelehenerako http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-03/p00005901/Odola_ateratzeko_deialdia_astelehenerako.htm Fri, 03 Oct 2008 01:00:00 +0200 ATAUN Jubenilen Gipuzkoako pilota txapelketa Ataunen http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-03/p00005903/Jubenilen_Gipuzkoako_pilota_txapelketa_Ataunen.htm Fri, 03 Oct 2008 01:00:00 +0200 ATAUN Jubenilen Gipuzkoako pilota txapelketa Ataunen http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-02/p00005001/Jubenilen_Gipuzkoako_pilota_txapelketa_Ataunen.htm Ataungo Ohitura Zaharren jaiarekin batera, III. Mondeju beltz lehiaketa ospatuko dute hilaren 12an. Aurreko urteetan bezala, aurten ere ataundar guztiei egin diete lehiaketan parte hartzeko deia. Parte-hartzaile bakoitzak lau kana aurkeztu beharko ditu, salda eta guzti. Antolatzaileek, ontzi bakoitzari zenbaki bana jarriko diete, epaimahaikideek mondeju bakoitzaren egilea nor den jakin ez dezaten. Ontziak goizeko hamaiketarako aurkeztu beharko dira kiroldegira; lehiaketa berriz, 13:00etan hasiko da. Mondejuak puntuatzeko garaian, usaina, zaporea, ebaketa eta erabilitako osagaien txikitze-tamaina hartuko dute kontuan. Hainbat sukaldarik eta adituk osatuko dute epaimahaikoa, tartean, Joan Mari Arzak ezaguna dela. Sariei dagokionean, hiru banatuko dituzte; mondejurik onenaren egileak 150 euro jasoko ditu. Bigarrenak 120 eta hirugarrenak berriz, 100 euro. Parte hartu nahi duten herritarrek, larunbaterako eman behar dute izena; horretarako 619 546 498 telefono zenbakira deitu behar da. ... Thu, 02 Oct 2008 01:00:00 +0200 ATAUN Ataunen egitarau oparoa prestatu dute urrirako http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-01/p00003002/Ataunen_egitarau_oparoa_prestatu_dute_urrirako.htm Udazkena iristearekin batera hostoak erortzen hasten badira ere, bistakoa da ataundarrak ez daudela horri begira egoteko; badute zer ikusi, ikasi eta ospatua. Izan ere, urriko lehen bi asteak ekitaldiz beteta datoz Ataunen. Mota ezberdinetako ikuskizunak eta edonork parte hartzeko moduko ekintzak ere topa daitezke egitarauaren barnean. Herritarrentzako nahiz bertaratzen direnentzako interesgarri izan daitezkeen ekitaldiak dira guztiak. Urteroko ekintzek izango dute aurreneko tartea; igande honetan izango baitira IV. Pintura Lehiaketa eta V. Argazki Rallya. Horiek ordea ez dira igandeko aukera bakarrak, izan ere arratsaldeko zazpietan, Ainhoa Arteta soprano ezagunak kontzertua emango du San Martin elizan. Saharar herriaren aldeko elkartasun kontzertua izango da, Mndubat GKEren laguntzaz antolatu dutena. Gainera, kontzertua ETBk grabatu egingo du, gero eguberrietan telebistaz eskaintzeko. ... Wed, 01 Oct 2008 01:00:00 +0200 ATAUN Korrika egiteko ekipazioa salgai jarri dute kiroldegian http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-09-30/p00002902/Korrika_egiteko_ekipazioa_salgai_jarri_dute_kiroldegian.htm Tue, 30 Sep 2008 01:00:00 +0200 ATAUN Pilota eskolan izena emateko epea zabalik http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-09-28/p00004902/Pilota_eskolan_izena_emateko_epea_zabalik.htm Sun, 28 Sep 2008 01:00:00 +0200 ATAUN Usurbilen jokatuko dute gaur Ataungo pilotariek http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-09-26/p00003901/Usurbilen_jokatuko_dute_gaur_Ataungo_pilotariek.htm Fri, 26 Sep 2008 01:00:00 +0200 ATAUN