Beasain, Goierriko hitza http://www.goierrikohitza.info Hitzako albiste zerrenda beasain eu Fri, 25 Jul 2008 00:05:15 +0200 60 Beasain, Goierriko hitza http://www.goierrikohitza.info/rss/logo.gif goierrikohitza.info «Erlijioarekiko interesa eta ezagutza falta da gure gizartean» http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-25/p00002008/Erlijioarekiko_interesa_eta_ezagutza_falta_da_gure_gizartean.htm Bittor Gorria (Berrobi, 1941) pozik itzuli da Israeletik, bere helburua Lur Santua zapaldu eta bertan denboraldi bat igarotzea baitzen. Orain gogotsu heldu dio eguneroko lanari. Zer egin duzu Jerusalemen? Atsedena hartu eta ikasi egin dut. Bizitzeko lan batzuk ere egin behar izan ditut. Hilobi Santuko elizan aitorlekuan egon naiz, eta itzulpen batzuk ere egin ditut. Aurretik ere egona zinen. Desberdintasunik topatu al duzu? Alde handi samarra nabaritu dut. Orain dela bederatzi urte izan nintzen han, eta inpresio batzuk nituen, baina ez nekien, ziur, gogoratzen nuena benetan horrela zen edo ez. Lehen, hiri zaharrean, hesi barruan dagoen herrian, ez ziren hainbeste judutar ikusten. Orain nonahi daude, asko zabaldu dira. Egonaldia ikasteko baliatu duzu. Erlijio ezagutzan sakontzeko? ... Fri, 25 Jul 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN Abuztuaren 2an ekingo dio Beasainek aurredenboraldiari http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-24/p00002005/Abuztuaren_2an_ekingo_dio_Beasainek_aurredenboraldiari.htm Hirugarren Mailako Beasain futbol taldeak zortzi fitxaketa berrirekin hasiko du aurredenboradia. Lehenengo neurketa, prestaketakoa, abuztuaren 2an jokatuko du Zumaian Eibarren aurka, 18:00etan. Bigarren partida, berriz, abuztuaren 15ean izango dute Leioan, Amurrioren kontra, 18:00etan. Bestalde, abuztuaren 23an etxean jokatuko dute, Beasaingo Loinatz zelaian, Real Union A-ren aurka, 18:00etan. Thu, 24 Jul 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN Loinazpeko patioa berritzen ari dira http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-24/p00002007/Loinazpeko_patioa_berritzen_ari_dira.htm Thu, 24 Jul 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN Iker Valle artistaren lanak daude ikusgai Beasaingo Aterpe tabernan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-24/p00002009/Iker_Valle_artistaren_lanak_daude_ikusgai_Beasaingo_Aterpe_tabernan.htm Iker Valle artista hernaniarraren lanak jarri dituzte Beasaingo Aterpe tabernan. Oxidoa da bere obraren oinarria, hori da bere langaia. Artistak tonalitate desberdinak ematen dizkio metalari. Erakusketa abuztuaren 1era arte egongo da zabalik. Metalarekin lan egiten du Vallek. Bere esanetan, oxidoa giza erlazioen interakzioa eta haien bilakaera irudikatzeko material egokia da. Egilearen hitzetan, «obra honekin eta teknika honekin oso gustura nago, nahiz eta oxidazioak beti ez duen erantzuten norberak nahi duen bezala, eta berari egokitu behar zatzaizkio, giza harremanetan gertazen den bezala, familiako harremanetan-eta». Aterpen jarri duen erakusketari buruz esan duenez, «erakusketa garbia da, eta bertan espazioak denak bat dira». Oihana Goenaga, abuztuan Valleren erakusketa bukatutakoan lekukoa Oihana Goenaga pintoreak hartuko du. Abuztuan zehar eta iraileko lehenengo egunetan egongo dira ikusgai bere margolanak, irailaren 5era bitartean. ... Thu, 24 Jul 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN Kamerungo egoera ezagutzeko bisita http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-24/p00002010/Kamerungo_egoera_ezagutzeko_bisita.htm Thu, 24 Jul 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN Kale Nagusia itxi egingo dute astelehenean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-24/p00002901/Kale_Nagusia_itxi_egingo_dute_astelehenean.htm Thu, 24 Jul 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN Gurutze Gorriak Beasainen sorospen-postua zabaldu du http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-22/p00002006/Gurutze_Gorriak_Beasainen_sorospen-postua_zabaldu_du.htm Uztailaren 25ean, ostiralarekin, jarriko dute martxan Goierriko Gurutze Gorriaren sorospen-postu berria. Helburua, aurrerantzean eskualdeko larrialdi kasuak bertan artatzea da. Beasaingo Ittola industrialdean dago kokatuta sorospen-postu berria, nahiz eta oraindik ere instalazioak erabat jarri gabe dituzten. Boluntarioen logelak, komunak eta dutxak ipinita daude, eta datozen asteetan sukaldea eta bulegoa jarriko dituzte. Lokalaren inaugurazioa larunbat eguerdian egin zuten, eta bertan izan ziren herriko agintariez gain Enrique Samaniego Gipuzkoako Gurutze Gorriko lehendakaria eta erakunde horretako Goierriko lehendakaria ere, Jose Maria Baztarrika. Haiekin batera Gurutze Gorriko boluntario ugari gerturatu zen hitzordura. Zaldizurretakoaren ordez Gurutze Gorriak eskualdeko egoitza nagusia Beasainengo Urbialde kalean izaten segiko du, eta orain zabaldu duten sorospen zentroak neurri batean anbulatorio zaharrean egon zen beste sorospen zentroa ordezkatuko du. Lehengo egoitzaren aldean, Ittolako etxe berrian ibilgailuak gordetzeko toki handiagoa dute. ... Tue, 22 Jul 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN Ibon Arregik bigarren egin du Markina-Xemeinen http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-20/p00002901/Ibon_Arregik_bigarren_egin_du_Markina-Xemeinen.htm Sun, 20 Jul 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN Valdivielsok 99. postua lortu du Zuricheko 'Ironman' triatloi proban http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-18/p00002001/Valdivielsok_99._postua_lortu_du_Zuricheko_Ironman_triatloi_proban.htm Juan Carlos Valdivielso beasaindarrak bere lehenengo Ironman proba egin zuen asteburuan Zurichen (Suitza). Uretatik 1.087. postuan atera zen. «Bizikleta hartu eta ziztu bizian jende guztia aurreratzen hasi zen», esan dute Goierriko Triatloi Taldetik. Korrika 4. denbora onena egin zuen. Guztira 9:45:08 denbora behar izan zuen; 99. postuan sailkatu zen azkenean. Fri, 18 Jul 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN Kalamuaren kulturan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-18/p00002008/Kalamuaren_kulturan.htm Kalamuaren landaketarako beharrezko guztia dute dendan Javi eta Garikoitz goierritarrek. Eurak dira Goierriko Grow shop berriko bi sozioak. Orain dela hiru aste zabaldu zuten denda Beasainen, Igartetxe kalean, Ganbo diskotekaren eraikinaren atzeko aldean, eta pixkanaka ari da jendea bertara inguratzen, bi lagunek azaldu dutenez. «Oraindik jende askok, hala ere, ez daki denda ireki dugula», esan dute. Beasaingoarekin jada bi dira Goierrin dauden era horretako dendak; beste bat Legazpin dago. Urretxun ere egon zen beste bat, baina itxi egin zuten. Goierri behean, hortaz, zabaltzen duten lehenengoa da, arduradunek esan dutenez: «Hemengo jendeak gora joan behar zuen orain arte. Hemendik aurrera gertuago du inguruko jendeak». Jadanik jende ugari joan dela bertara adierazi dute. Denda astelehenetik ostiralera arratsaldez irekitzen dute, 16:00etatik 20.00etara, eta larunbatetan goizez zabaltzen dute, 10:00etatik 13:00etara. ... Fri, 18 Jul 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN Saharako bi ume etorri dira Beasainera http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-17/p00002901/Saharako_bi_ume_etorri_dira_Beasainera.htm Thu, 17 Jul 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN Gaztetxean 'Margari-gaue' egingo dute gaur http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-17/p00002902/Gaztetxean_Margari-gaue_egingo_dute_gaur.htm Thu, 17 Jul 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN Urritik aurrera kiroldegiko prezioak aldatu egingo dituzte http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-15/p00002007/Urritik_aurrera_kiroldegiko_prezioak_aldatu_egingo_dituzte.htm Uda ondoren, urritik aurrera, Beasaingo Antzizar kiroldegiak tarifa berriak izango ditu. Hala, Udaletik jakitera eman dutenez, matrikuladun bazkideentzat hiru hilabeteko bonuak honakoa balioko du: helduenak (18 urtetik aurrera) 68 euro; haurrenak (18 urte arte) 34 euro; familienak 102 euro; Gazte Txartelarekin 44 euro; adinekoek (60 urtetik gora) 44 euro; eta federatuek 44 euro. Bestalde, matrikularik gabeko hilabete baterako bazkide egiteak prezio hauek izango ditu: helduak 68 euro; haurrak 34 euro; familiak 102 euro; Gazte Txartelarekin 44 euro; adinekoak 44 euro; federatuak 44 euro. Aurten 25 urte bete ditu Beasaingo Antzizar kirolguneak, eta urteurrenarekin batera berritu egin dute, kanpotik eta barrutik. Barruko igerilekuko lanak oraindik erabat bukatu gabe daude, eta ez daude zabalik oraindik. Kanpoko igerilekuak, berriz, zabalik daude udako ordutegiarekin. ... Tue, 15 Jul 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN Hezurbeltz taldeak irabazi du Ezkiagako futbito txapelketa http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-15/p00002008/Hezurbeltz_taldeak_irabazi_du_Ezkiagako_futbito_txapelketa.htm Bukaerara arte ez zen erabaki partida. Lehia handiko neurketa izan zen larunbatean Murumendi ikastetxean jokatutako finala, azkeneko unean Hezurbeltz taldeko jokalari batek gola sartu zuen arte. Hari esker lortu zuen taldeak irabaztea, 5eta 6ko emaitzarekin. Hezurbeltz taldea da, horrenbestez, Ezkiagako XIII. Futbito Txapelketako txapelduna. Antolatzaileek jokalari onenaren saria Hezurbeltzeko Iñigori eman zioten; gol gehien sartu zituen taldearen saria IBRrentzat izan zen, eta txapelketan gol gutxien jaso dituen taldea izateagatik beste sari bat jaso zuen Hezurbeltzeko aurtengo txapeldunek. Talde horrek, sailkapenean aurreneko postua lortzeagatik, 1.200 euro eskuratu ditu, bigarren gelditu den IBR taldeak 500 euro eta hirugarren tokia lortu duen Kiño+8 taldeak 300 euro jaso ditu. ... Tue, 15 Jul 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN Iturralde plaza berritu egingo dute Beasainen http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-15/p00002010/Iturralde_plaza_berritu_egingo_dute_Beasainen.htm Beasaingo Joan Iturralde plaza erreformatu egingo dute. Toledo Taldeak diseinatu du behin betiko proiektua. Aurretik, ordea, proiektua egin baino lehenago Udala plazaren ondoan bizi diren herritarrekin harremanetan jarri da euren iritzia jasotzeko. Aitor Aldasoro Beasaingo Udaleko Hirigintzako zinegotziak adierazi duenez, «bertako bizilagunekin bildu gara, haiek zer pentsatzen zuten jakiteko. Denen artean toki horretarako egokiena zer izan daitekeen hitz egiten aritu gara». Aldasorok jakitera eman duenez bilera horietan ideia ugari atera dira, bizilagunek plazaren berrikuntzarako hainbat proposamen aurkeztu dituztelako. Adibidez, bizilagunek Udalari eskatu diote urez eta zikinez beteta egon ohi den berdegune bat kentzeko. Beste gai batzuen inguruan iritzi desberdinak agertu dituzte bizilagun batzuek eta Udalak. Hirigintza sailetik bizilagunei plazako zona bat estaltzea proposatu zieten, aurrera begira toki estali bezala hainbat jardueratarako baliogarri izan zitekeelako; hala nola, udaletxe azpiko plaza berritzen hasten direnean asteroko azoka toki horretara mugitzeko edota Iturralde pazako estalgune berri horrek Gabonetan euskal liburu eta diskoen azoka hartzeko ere balio zezakeela uste du Aldasorok. Hala ere, bizilagun batzuk ez daudela proposamenarekin ados jakinarazi diote Udalari, euren ustez kaleko botila festa egiteko toki bihur daitekeelako. Udaletik plaza horretan saskibaloian jolasteko saskiak jartzeko ideia ere bota zuten, baina hura ere bizilagunek atzera bota z... Tue, 15 Jul 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN Beasaingo jubilatuak Iratxera joango dira http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-13/p00005008/Beasaingo_jubilatuak_Iratxera_joango_dira.htm Beasaingo Jubilatuen Elkartekoak asteazkenean, uztailak 16, Iratxera (Nafarroa) joango dira. Irteeran parte hartu nahi duten jubilatuek ahalik eta azkarren eman behar dute izena, Jubilatuen Elkartera ohiko ordutegian joanda, elkartetik adierazi dutenez. Irailaren 21ean, berriz, Adineko Pertsonen Eguna ospatuko dute Beasainen, eta Antzizar kiroldegian azken urteetan bezala, bazkaria egingo dute. Festara joateko asmoa dutenek Beasaingo udaletxeko harrera bulegoan eman beharko dute izena irailaren 8tik 17ra , 8:00etatik 13:00etara. 3 euro balio du tiketak. Beasainen bizi diren 65 urtez gorakoentzat bazkaria da. Sun, 13 Jul 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN Beasaingo futbol taldea aurkeztuko dute aurki http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-12/p00002007/Beasaingo_futbol_taldea_aurkeztuko_dute_aurki.htm Sat, 12 Jul 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN Erosketa ohiturak aztertzeko inkesta egingo dute Beasainen http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-12/p00002008/Erosketa_ohiturak_aztertzeko_inkesta_egingo_dute_Beasainen.htm Merkataritza Indartzeko Plana aurrera eramateko asmoz, egun gutxi barru Beasainen Ikertalde enpresa herritarrei eta merkatariei inkesta bat egiten hasiko da merkataritzaren inguruan. Enpresa hori arduratuko da plana egiteaz. Proiektu hori egiteko merkataritza eskariaren eta eskaintzaren inguruko azterketak egingo ditu, herritarren eta merkatarien artean. Horretarako enpresa horrek uztailaren bigarren hamabostalditik hasita erosleei eta merkatariei galdeketak egingo dizkie herritarren erosketa-ohiturak zeintzuk diren jakiteko eta merkatarien iritzi eta proposamenak jasotzeko. Telefonoz eta saltoki atarietan Inkesta horietako batzuk telefono bidez egingo dituzte, eta beste batzuk, berriz, establezimenduen atarian bertan. Sat, 12 Jul 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN Pirinioetara joango dira Arrastaka mendi taldekoak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-11/p00002005/Pirinioetara_joango_dira_Arrastaka_mendi_taldekoak.htm Fri, 11 Jul 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN IBR eta Hezurbeltz Ezkiagako futbito finalean bihar http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-11/p00002006/IBR_eta_Hezurbeltz_Ezkiagako_futbito_finalean_bihar.htm Fri, 11 Jul 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN 'La boda de mi novia' filma Usurbe Antzokian http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-11/p00002901/La_boda_de_mi_novia_filma_Usurbe_Antzokian.htm Fri, 11 Jul 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN Igartza jauregiaren zimentazio-lanak bukatuta http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-11/p00002902/Igartza_jauregiaren_zimentazio-lanak_bukatuta.htm Fri, 11 Jul 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN Airearen kalitatea hobetzea helburu http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-11/p00002903/Airearen_kalitatea_hobetzea_helburu.htm Fri, 11 Jul 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN Bidaia-agentzia zabaldu dute Beasainen http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-11/p00002904/Bidaia-agentzia_zabaldu_dute_Beasainen.htm Fri, 11 Jul 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN Ur ekonomizagailuak banatu dira http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-09/p00002005/Ur_ekonomizagailuak_banatu_dira.htm Wed, 09 Jul 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN Bi unitate psikogeriatriko eraikitzen ari dira Beasainen, Arangoiti egoitzaren ondoan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-09/p00002006/Bi_unitate_psikogeriatriko_eraikitzen_ari_dira_Beasainen_Arangoiti_egoitzaren_ondoan.htm Arangoiti egoitzaren zabaltze-lanak aurrera doaz Beasainen. Egungo egoitzari itsatsita bi unitate psikogeriatriko ari dira egiten. Erabateko menpekotasuna duten adinekoentzako zentroa da, euren kabuz mugitzeko gai ez direnei zuzendutakoa, lanak bukatutakoan denera 30 plaza izango dituena. 2010. urterako unitate horietako bat martxan jartzea aurreikusten dute Beasaingo Udaletik. Obrak otsailean hasi zituzten, eta une honetan lehenengo fasean daude; hau da, ermita behera botatzeko, lurrak mugitzeko eta zimentazioa egiteko fasean. Lehenengo fase hori Iturrioz eraikuntzak enpresak egin du eta 667.340 euroko kostua izango du, BEZ barne. Beasaingo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak iazko apirilean sinatu zuten hitzarmena, Aldundiak lehenengo fasea diruz laguntzeko. Fasez fase Obren bigarren fasea deiturikoan eraikuntzaren fatxada eta egitura prestatuko dituzte, eta lehenengo unitatea jada martxan jartzea aurreikusten dute lehenengo solairuan, barrutik ere zentroa egokitu eta gero. Iraba enpresaren esku egongo da bigarren fase hori aurrera eramatea, eta guztira kostua 2,8 milioi eurokoa izango da, BEZarekin. Bigarren fase hori 2010. urteko otsailerako bukatu beharko dute. ... Wed, 09 Jul 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN Done Jakue bideko bulegoa zabalduko dute bihar http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-09/p00002901/Done_Jakue_bideko_bulegoa_zabalduko_dute_bihar.htm Wed, 09 Jul 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN Beasainen 393 langabetu zeuden ekainean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-09/p00002902/Beasainen_393_langabetu_zeuden_ekainean.htm Wed, 09 Jul 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN Trenbideak eragindako zarata arinduko dute http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-09/p00002903/Trenbideak_eragindako_zarata_arinduko_dute.htm Wed, 09 Jul 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN Aralarrek hitzaldia emango du gaur arratsaldean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-08/p00007902/Aralarrek_hitzaldia_emango_du_gaur_arratsaldean.htm Tue, 08 Jul 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN CAFek 626 milioi euroko lana lortu du Brasilen, Sao Paulorako 422 bagoi egiteko http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-06/p00005006/CAFek_626_milioi_euroko_lana_lortu_du_Brasilen_Sao_Paulorako_422_bagoi_egiteko.htm Beasaingo CAF enpresak 626 milioi euroko balioa duten bi kontratu lortu ditu Brasilen: bat Sao Pauloko Metropoliko Tren Paulisten Konpainiarekin (CPTM) eta bestea Sao Pauloko metroarekin. Guztira 422 bagoi egin beharko ditu 2010erako CAFek, eta lanaren zati handiena Brasilen egingo duela jakinarazi du. Lantegi berria eraikiko dute horretarako. Enpresak garrantzitsutzat jo du operazioa nazioarteratze prozesurako. Zortzi bagoiko 40 tren ekoiztea adostu du CPTMrekin -320 bagoi guztira-. Kontratua 442 milioi eurokoa da. CPTM Sao Paulo inguruko 22 herritako garraioaz arduratzen da, eta 1,6 milioi bidaiari garraiatzen ditu egunero. Sao Pauloko metroarentzat, berriz, sei bagoiko 17 tren egingo ditu -102 bagoi guztira-. Kontratua 184 milioi eurokoa da. Sao Pauloko metroak 55 geltoki ditu, eta 60 kilometroko hedadura. ... Sun, 06 Jul 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN Ezkiagako futbito txapelketa finalerdietan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-05/p00002005/Ezkiagako_futbito_txapelketa_finalerdietan.htm Finalerdien fasean sartu da Beasaingo Ezkiaga auzoko futbito txapelketa. Asteburu honetan bi partida jokatuko dituzte; biak ala biak gaur izango dira. Lehenengo partida 16:00etan hasiko da gaur. IBR eta Kiño+8 izango dira aurrez aurre. Behin neurketa hori bukatu eta gero, bigarren partidari ekingo diote, 17:00etan, Ponte Sotana taldea Hezurbeltz taldearen kontra. Txapelketako finala uztailaren 12an jokatuko dute, datorren igandean alegia, eta hura ere Murumendi ikastetxeko kirolgunean izango da. Aurten 13 taldek eman dute izena Ezkiagako XIII. Futbito Txapelketarako. Finalerdietara ailegatu diren talde guztiak Goierrikoak dira. Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN Futbolean jokatzeko deialdia http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-05/p00002006/Futbolean_jokatzeko_deialdia.htm 2008-2009 denboraldian futbolean jokatu nahi duten gazteentzat deialdia egin du Beasain Kirol Elkarteak, ondorengo egunetan eta orduetan Igartza futbol zelaian entrenamendu arropekin azaltzeko. Uztailak 8, asteartea, Ohorezko mailako jubenilak, 10:00etan, (1990-1991-1992an jaiotakoak); Infantil txikiak, egun berean, 18:00etan (1996an jaiotakoak). Kadete neskak, baita ere Uztailaren 8an neska kadeteek (1993 eta 1994an jaiotakoak) ere badute hitzordua, 19:30ean. Bestalde, uztailaren 14an, Ohorezko kadeteei egin diete deialdia, 18:00etan (1993-1994an jaiotakoak). Egun berean joan beharko dute mutil jubenilek eta neska seniorrek ere, 18:00etan (1992an eta aurrekoetan jaiotakoak). Uztailaren 16an Ohorezko infantilen txanda izango da, 18:00etan (1995 eta 1996an jaiotakoak). Denek ere goian aipatutako egunetan eta orduetan joan behar dute Beasaingo Igartza futbol zelaira, antolatzaileek esan dutenez. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN «Kirol markekin ez itsutzen saiatzen naizen arren, oso burugogorra naiz» http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-05/p00002008/Kirol_markekin_ez_itsutzen_saiatzen_naizen_arren_oso_burugogorra_naiz.htm Bizikletan, igerian eta korrika. Ironman izeneko triatloiko hiru proba ditu eginda Iker Baztarrikak (Beasain, 1981); azkena Nizan egin zuen duela egun batzuk, eta bi minuturengatik Hawaiiko Ironmana egiteko atarian gelditu zen. Baztarrika kirolzale amorratua da, bizikletan eta piraguan ibiltzea gustatzen zaio batez ere. Gainera, piragua irakaslea ere bada. Kirol markekin itsutzen saiatzen ez den arren burugogorra dela aitortu du. Portugalen egin zenuen zure lehengo Ironmana, ezta? Bai, 19-20 urterekin. Beste batzuek egiten zutela ikusita pentsatu nuen haiek ahal bazuten nik ere ahalko nuela, eta hor joan nintzen besteekin batera. 80 parte-hartzaileren artean hamabigarren egin nuen eta ez dagoela batere gaizki uste dut. Gero urte batzuk egon nintzen Ironmanik egin gabe, distantzia luzeko beste proba batzuetan parte hartzen aritu nintzen, duatloietan baita ere. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN Plazaola: «Ia ziur gaude ez dela Beasainen egingo zabortegia» http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-04/p00002009/Plazaola_Ia_ziur_gaude_ez_dela_Beasainen_egingo_zabortegia.htm Ordizia-Itsasondo tartean, Ordiziako Mariaratzen, hasita daude AHTren lanak egiten. Obrek aurrera egin ahala handik ateratako lurra Beasaingo Erauskin auzora eramango zutela esan zuen Ordiziako alkateak. Hala ere, atzo Patxi Plazaola Beasaingo alkateak gai horren inguruan adierazi zuen ez duela uste lurra Beasainera eramango denik. Hitzez hitz adierazi zuenez, «ia ziur gaude Beasainen ez dela zabortegirik edo hondakindegirik egingo», esan zuen Mariaratzeko lurrei erreferentzia eginez. Beasaingo udaletxean atzo egindako Osoko Bilkuran egin zituen adierazpen horiek alkateak, EAE-ANVko zinegotzi baliogabetuek egindako galderei erantzunez. Jon Antxia ezker abertzaleko ordezkariak alkateari galdetu zion ea zergatik egingo duten Donostian, Espainiako Gobernuaren Gipuzkoan Ordezkaritzan, datorren asterako deitutako Akten Altxamendua, eta ez Beasaingo udaletxean, baldin hala egiteko aukera baldin bazegoen. Erantzun gisara alkateak konfirmatu egin zuen uztailaren 9an Beasaingo Udalak Akten Altxamendua sinatu egingo duela. ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN Ioritz Urdangarin txirrindulariak irabazi du Amarozko XI. saria http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-03/p00002007/Ioritz_Urdangarin_txirrindulariak_irabazi_du_Amarozko_XI._saria.htm Amarozko XI. saria eskuratu du txirrindularitzan Ampo-Loinatz taldeko Ioritz Urdangarin ataundarrak, Tolosan jokatutako proban. Guztira, txirrindulariek 55 kilometro egin behar izan zituzten eta 82 lagunek parte hartu zuten. Horien denen artean helmugan sartzen lehenengoa goierritar bat izan zen. Lasterketa lehiakorra Azkeneko unera arte ez zen erabaki lasterketa. Iñaki Telleria taldeko entrenatzailearen arabera, «Altzoko gailurrean, Ampoko Ioritz Urdangarin eta Andoaingo Mikel Iturria geratu ziren aurrean. Jaitsiera azkar baten ondoren biak batera iritsi ziren helmugara eta bertan Ioritz nagusitu zitzaion Mikeli», kontatu du Loinatz taldeko Telleriak. Thu, 03 Jul 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN Igogailua jartzen hasi dira Beasaingo kultur etxean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-03/p00002008/Igogailua_jartzen_hasi_dira_Beasaingo_kultur_etxean.htm Herenegundik lanean ari dira Beasaingo kultur etxean, igogailua jartzen. Lanak bukatzeko hamabi asteko epea dute. Ikena enpresari esleitu dizkiote obrak eta Orona enpresak jarriko du igogailua. Beasaingo Udaletik adierazi dutenez hurrengo ikasturtea hasterako, iraila erdialderako, igogailua martxan egotea da helburua. Udaletxean gaur egun badago igogailua eta eta behin goran handik kultur etxera joan badaiteke ere pasabidea beti ez da irekita egoten eta egokiagoa iruditu zaie kultur etxean bertan igogailua jartzea. Thu, 03 Jul 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN Umeentzako udaleku irekiak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-03/p00002010/Umeentzako_udaleku_irekiak.htm Thu, 03 Jul 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN Aikido ikastaroa emango dute Majori kiroldegian http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-03/p00002901/Aikido_ikastaroa_emango_dute_Majori_kiroldegian.htm Thu, 03 Jul 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN 'El increible Hulk' filma emango dute zineman http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-03/p00002902/El_increible_Hulk_filma_emango_dute_zineman.htm Thu, 03 Jul 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN Loinazpe ikastetxean sei gela berri egingo dituzte http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-03/p00002903/Loinazpe_ikastetxean_sei_gela_berri_egingo_dituzte.htm Thu, 03 Jul 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN Plenoa egingo dute bihar goizean Beasaingo udaletxean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-02/p00002005/Plenoa_egingo_dute_bihar_goizean_Beasaingo_udaletxean.htm Osoko bilkuran bihar goizeko bederatzietan bilduko da Beasaingo Udalbatza, honako gai hauek aztertzeko: ekainaren 5eko akta onartzeko proposamena; 8. sektoreko urbanizazio obrak kontratatzeko baldintza plegua eta deialdi publikoa egitea onartzea; eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarekiko hobaria, Loinazpe ikastetxean obrak egiteko; 2007ko ekitaldi ekonomikorako Kontu Orokorra behin betiko onartzea; etxe babestuaren araudiaren aldaketari hasierako onespena ematea; ekainaren 3tik ekainaren 30era emandako Alkatetzaren ebazpenak; eta azken puntuan eskaerak eta galderak. Wed, 02 Jul 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN Herriko paisaia edertuz http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-02/p00002009/Herriko_paisaia_edertuz.htm Beasaingo udaletxeak itxura berritua du azken egunotan, ederragoa, garai honetako eguraldi eguzkitsuarekin eta uda usainarekin bat datorrena. Lorez jantzi dute eraikina. Balkoietara begiratu besterik ez dago ohartzeko. Ez da, ordea, lorez apaindu duten toki bakarra. Azkenaldian herriko faroletatik zintzilik lorontziak jarri dituzte Beasain erdiguneko hainbat tokitan. Oriamendi eta Elkano kaleetan, esaterako, lore ugari aurki daitezke. Lan horiek denak Gureak Taldeko Goroldi enpresako langileek egin dituzte, herriko lorategien eta berdeguneen mantenimendua euren esku baitago. Enpresako arduradunen esanetan, «Goroldik bere paisajisten ezaguerak eta giza baliabideak nahiz teknikoak eskaintzen ditu geure inguruaren kalitatea hobetzeko. Lorategiak eta udal parkeak sortzeaz eta mantentzeaz gain, urbanizazioetan lan egiten dugu eta enpresentzako barne-landareak sortzen ditugu». Gipuzkoan 150 langiletik gora dituzte. Euren lanaren emaitza Beasainen ezezik Goierriko beste herri batzuetan ere ikus daiteke, hala nola Idiazabalen eta Ormaiztegin. ... Wed, 02 Jul 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN Bikotekide ohiari eraso egiteagatik Beasainen gizonezkoa atxilotu dute http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-01/p00002004/Bikotekide_ohiari_eraso_egiteagatik_Beasainen_gizonezkoa_atxilotu_dute.htm Genero indarkeriaren ustezko delitua egiteagatik Ertzaintzak Beasaingo Arana kalean gizonezko bat atxilotu du. Ertzaintzaren arabera atxilotuak urruntze agindua hautsi zuen, eta bere bikotekide ohiari arma zuri batekin eraso egin zion. Gertaera ostiraletik larunbatera bitarteko goizaldean izan zen. Beasaingo Ertzainetxeko agenteek R.A.D.D. 41 urteko gizonezkoa atxilotu zuten. Gizonezkoak bikotekide ohiarengana hurbiltzea debekatua zeukan; urruntze agindua urratu eta bikotekide ohiaren etxebizitzan agertu zen, Erzaintzatik esan dutenez. Ustez emakumeari esku batean aizto batekin egin zion eraso. Emakumeak berak deitu zion poliziari, gertaeren berri emanez. Ertzaintza etxebizitzara azaldu zenean adin txikiko alaba zegoen erasotutako emakumearekin. Hark azaldu zienez gizonezkoak etxebizitzako giltzak zituen oraindik, eta horrela sartu zen etxera. Ustezko biktimaren esanetan gizonezkoa guztiz asaldatuta zegoen eta aizto bat hartu eta eskuan ebakia egin zion; ondoren masailekoa eman ziola adierazi du emakumeak. ... Tue, 01 Jul 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN Margarita Telleriak 103 urte http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-01/p00002005/Margarita_Telleriak_103_urte.htm Tue, 01 Jul 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN N-1en azpiko pasabidea egiten hasi dira Beasainen http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-01/p00002006/N-1en_azpiko_pasabidea_egiten_hasi_dira_Beasainen.htm Gipuzkoako Foru Aldundia ibilgailuentzat azpiko pasabide bat irekitzen hasi da Beasainen, N-1en, Etxegarate alderako irteera berria egiteko. Aldundiak 300.000 eurotik gorako inbertsioa egingo du Beasaingo N-1 errepidearen lotunea eraberritzen, Lazkaora doan Gi-2120 errepidearen eta N-1en lotunearen arteko bidegurutzean egitekoa den biribilgunea eraikitzerako orduan zirkulazioan sor litezkeen arazoak konpontzeko, esan dutenez. Inguru horretan trafiko handia biltzen denez, osasun zentro zaharraren tokiko biribilgunearen obrak hasten direnean arazoak sor daitezkeeka aurreikusi dute, Lazkaorako errepidean (Gi-2120) eta N-1 errepidearen Beasaingo lotunean. Horregatik, prebentzio gisa, osasun zentroko biribilgunearen obrak hasi aurretik, azpiko pasabidea arazo horientzat konponbidea izateko helburuarekin eraikiko dute. Duela egun gutxi hasi ziren lanak, eta hiru hilabeteko epea dute bukatzeko. ... Tue, 01 Jul 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN Dantza bat gehiago Beasainen, neskena http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-29/p00002009/Dantza_bat_gehiago_Beasainen_neskena.htm Sun, 29 Jun 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN Margarita Telleriak 103 urte beteko ditu gaur http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-29/p00005002/Margarita_Telleriak_103_urte_beteko_ditu_gaur.htm Sun, 29 Jun 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN Auzoko jaiak bizitasun iturri http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-28/p00002001/Auzoko_jaiak_bizitasun_iturri.htm Goierriko zenbait herri, auzo, txoko eta bazterretan San Pedro jaiak ospatzeko ohitura dago. Beasaingo Arriaran auzoa esaterako, horietako bat da. Astebururako festa-egitaraua prestatu dute, eta bertaratuko direnentzako aproposa izatea espero dute. Arriaran auzoko jaiak Intxaurpe elkarteak antolatzen ditu gaur egun. Orain urte batzuk auzoan bizi ziren gazteek ere parte hartzen zuten zeregin horretan eta auzo mailan antolatzen ziren. Baina egun ez dago gazterik auzoan eta elkarteak hartzen du bere gain festak antolatzeko ardura. Auzoko festak antolatzeko biltzen badira ere, asteburuetan auzoari bizitasun pixka bat emateko helburua ere badute Intxaurpe elkartean. Festak aitzakia bihurtzen dira auzoan jaio baina inguruko herrietara bizitzera joandako zenbait jenderentzat, eta haurtzaroa edo gaztaroa une batez gogorarazten dien auzoa bisitatzera inguratzeko probeste dituzte San Pedro jaiak. Euskal Herriko beste zenbait txokotan bezala, auzo horretan ere ekintzarik estimatuenak «mahai ingurukoak» izaten dira, baina jolaserako, dantzarako nahiz kirol apustuak ikusiz lagun arteko giroan ongi pasatzeko aukera ere izaten da. ... Sat, 28 Jun 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN Perez beasaindarra La Salleko probintzial http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-28/p00002901/Perez_beasaindarra_La_Salleko_probintzial.htm Sat, 28 Jun 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN