Goierriko hitza http://www.goierrikohitza.info Hitzako albiste zerrenda goierriko eu Fri, 25 Jul 2008 00:06:52 +0200 60 Goierriko hitza http://www.goierrikohitza.info/rss/logo.gif goierrikohitza.info «Erlijioarekiko interesa eta ezagutza falta da gure gizartean» http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-25/p00002008/Erlijioarekiko_interesa_eta_ezagutza_falta_da_gure_gizartean.htm Bittor Gorria (Berrobi, 1941) pozik itzuli da Israeletik, bere helburua Lur Santua zapaldu eta bertan denboraldi bat igarotzea baitzen. Orain gogotsu heldu dio eguneroko lanari. Zer egin duzu Jerusalemen? Atsedena hartu eta ikasi egin dut. Bizitzeko lan batzuk ere egin behar izan ditut. Hilobi Santuko elizan aitorlekuan egon naiz, eta itzulpen batzuk ere egin ditut. Aurretik ere egona zinen. Desberdintasunik topatu al duzu? Alde handi samarra nabaritu dut. Orain dela bederatzi urte izan nintzen han, eta inpresio batzuk nituen, baina ez nekien, ziur, gogoratzen nuena benetan horrela zen edo ez. Lehen, hiri zaharrean, hesi barruan dagoen herrian, ez ziren hainbeste judutar ikusten. Orain nonahi daude, asko zabaldu dira. Egonaldia ikasteko baliatu duzu. Erlijio ezagutzan sakontzeko? ... Fri, 25 Jul 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN Abuztuaren 29an ospatuko dute San Joan txiki eguna http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-25/p00003005/Abuztuaren_29an_ospatuko_dute_San_Joan_txiki_eguna.htm Fri, 25 Jul 2008 01:00:00 +0200 OLABERRIA AHTren kontra bertso saioa egingo dute gaur Zaldibiako akanpadan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-25/p00003006/AHTren_kontra_bertso_saioa_egingo_dute_gaur_Zaldibiako_akanpadan.htm Atzo gauean eman zioten hasiera AHTren kontra Zaldibian egingo den akanpadari. Lehen ekitaldiaren ondoren, ekitaldiz betetako eguna izango da gaurkoa. Goizeko hamaiketan, prentsa tailerra egingo dute Zaldibiako kultur etxean. Arratsaldean berriz, AHTren kontrako bizikleta martxa egingo dute. 15:30ean abiatuko dira Zaldibiatik, eta besteak beste, Itsasondo, Legorreta, Alegia, Tolosa eta Ordizian barrena ibiliko dira. Eguna bukatzeko, bertso saioa izango da Zaldibiako plazan. Bertan, Aitor Sarriegi, Unai Muńoa, Uxue Alberdi eta Ińigo Mantzisidor Mantxi ariko dira kantuan, 20:30ean hasita. Gauean, Mara Euskal Kabareta ikuskizuna izango da, Zaldibiako antzokian. Fri, 25 Jul 2008 01:00:00 +0200 GOIERRI AHTren kontra bertso saioa egingo dute gaur Zaldibiako akanpadan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-25/p00003010/AHTren_kontra_bertso_saioa_egingo_dute_gaur_Zaldibiako_akanpadan.htm Fri, 25 Jul 2008 01:00:00 +0200 OLABERRIA Hamalau ume udako kanpainan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-25/p00003011/Hamalau_ume_udako_kanpainan.htm Fri, 25 Jul 2008 01:00:00 +0200 ARAMA Legorretako liburutegia itxita egongo da iraila arte http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-25/p00003901/Legorretako_liburutegia_itxita_egongo_da_iraila_arte.htm Fri, 25 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGORRETA Asteazkenean egingo dute hileroko olio bilketa http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-25/p00003902/Asteazkenean_egingo_dute_hileroko_olio_bilketa.htm Fri, 25 Jul 2008 01:00:00 +0200 ZERAIN Bigarrenaren zain http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-25/p00004001/Bigarrenaren_zain.htm Ordiziako santanak hasi dira dagoeneko. Atzo eguerdian bota zuten Barrena jauregiaren balkoitik jaien hasiera iragartzen zuen txupinazoa. Lau eguneko festari bide egiteko deia izan zen hori. Hirugarren mailan jokatzeko txartela lortu duten Ordizia futbol taldeko ordezkariek eta areto futbolean Gipuzkoako txapela lortu duten neskatoek bota zuten suziria. Hortxe hasi zen festa. Ordiziako txistulariek, Azen konpainiako erraldoiak, buruhandiak eta Lagunak txarangak gidatuta, kalejiran abiatu ziren ordiziarrak Urdaneta kalerantz, eta korrika saio politak egin zituzten buruhandiak zirikatzen ibili ziren neska-mutikoek. Idoiaga plazan bigantxen eta koadrilen arteko IV. bigantxa-futbol txapelketa jokatu zuten. Neska batzuk parte hartu zuten lehen aldiz. Bazkaria txosnetan, eta bi herritarri omenaldia ... Fri, 25 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA «Inoiz ez da esaten liburuan bi hitz horiek zeintzuk diren» http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-25/p00005006/Inoiz_ez_da_esaten_liburuan_bi_hitz_horiek_zeintzuk_diren.htm Garazi Goiaren (Segura, 1978) Bi hitz liburua kalean da duela gutxitik. Bertan maitasuna eta obsesioarekin lotutako istorioa kontatzen du segurarrak. Ikasketaz Telekomunikazio ingeniaria da, eta BBCn lan egiten du, Londresen. Aspalditik datorkio idazteko zaletasuna eta lan orduetatik kanpo hartzen du tartea horretarako. Maiatzean aurkeztu zenuten Bi hitz liburua. Oraindik denbora gutxi pasatu da, baina zer nolako harrera ari da izaten? Argitaletxeak zein editoreek esan zidaten oso harrera ona izan zuela. Komunikabideetatik jende askok deitu zuen eta prentsan agertu diren kritikak ere zorionez oso onak izan dira. Dena den, ez dut kritika horietara gehiegi lotu nahi, onak edo txarrak izan. Denbora gutxi iragan da eta nik uste dut ikusiko dela hemendik sei-bat hilabetera gauzak nola doazen. ... Fri, 25 Jul 2008 01:00:00 +0200 SEGURA Nazioarteko Field Target txapelketa jokatuko da asteburuan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-25/p00006001/Nazioarteko_Field_Target_txapelketa_jokatuko_da_asteburuan.htm Asteburuan Zumarragan jokatuko den Nazioarteko III. Field Target Txapelketa aurkeztuko dute gaur eguerdian, Zelai Arizti kultur etxean. Mikel Serrano alkatearekin batera, Jose Antonio Sancho Euskadiko Field Target Elkarteko presidentea eta Ingalaterrako Field Target Federazioko presidente Roger Moey eta idazkari Elizabeth Moey izango dira. Ospea Federazio ingelesak Field Target kirolean duen ospe handia kontuan izanda, antolatzaileek esan dute «oso garrantzitsua» dela txapelketarako Roger eta Elizabeth Moey Zumarragan egotea. Txapelketa larunbat arratsaldeko bostetan hasiko bada ere, bihar arratsaldetik ingelesek Eitzako tiro zelaira hurbiltzen diren tiratzaileei aholkuak emango dizkiete. «Master class baten antzekoa izango da. Zumarragan benetako luxua izango dugu. Izan ere, horrelako jarduerak egiteko zaleek Erresuma Batura joan behar izaten dute, eta egunotan etxean izango ditugu», dio Sanchok, Euskadiko Federazioko presidenteak. ... Fri, 25 Jul 2008 01:00:00 +0200 ZUMARRAGA Dendetan euskararen erabilera neurtzen ari dira hilabete honetan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-25/p00006005/Dendetan_euskararen_erabilera_neurtzen_ari_dira_hilabete_honetan.htm Urola Garaiko Udal Elkarteak bultzatuta burutzen ari den 2006-2008 plana dela eta, uztailaren bukaeran euskararen erabileraren neurketa egiten ari dira Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako dendetan. Euskararen erabilera areagotu «Eskualdeko merkataritzan, dendetan, estetika eta ile-apaindegietan euskararen erabilera areagotzeko ekimenaren barruan kokatu dezakegu neurketa», diote planaren garapenean lanean ari diren teknikariek. Neurketaren helburua honako hau da: 2006tik hona dendariekin batera egiten ari diren ekintzen eragina neurtzea. Horretarako, dendaz denda paisaia linguistikoaren behaketa eta erabileraren neurketa egiten ari dira egunotan, bai euskara zerbitzuetako teknikariak, baita Emun kooperatibako teknikari bat ere. Ondoren 2006ko uztailean egindako neurketekin alderatuko dituzte neurketa berrien emaitzak. 2006an egindako diagnosiak ia 300 dendatako egoera jaso zuen, eta oraingoan lagin adierazgarri bat besterik ez dute hartuko kontuan; guztira 80 denda ingurutan egingo dute neurketa. ... Fri, 25 Jul 2008 01:00:00 +0200 GOIERRI Udalekuak agurtzeko festa handia http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-25/p00006008/Udalekuak_agurtzeko_festa_handia.htm Fri, 25 Jul 2008 01:00:00 +0200 URRETXU;ZUMARRAGA Martxan jarri dute Lamorous Argixao erresidentzia zentro berria http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-25/p00006009/Martxan_jarri_dute_Lamorous_Argixao_erresidentzia_zentro_berria.htm Lamorous Argixao Erresidentzia Zentro berria atzo jarri zuten martxan. Gutxi gorabehera 70 bat profesionalek egingo dute lan gerontologikoan, sendagileak, erizainak, erizain-laguntzaileak, fisioterapeutak, gizarte-langileak, psikologoak, monitore terapeutikoak eta psikiatrak tartean. Faustino Orbegozoko greba dela-eta aldi baterako Lazkaora eramandako hamabi adinekok estreinatu zuten atzo egoitza. Gaur egoitza zaharrean egon diren beste 30 lagun eramango dituzte, eta ondoren egunero zazpi sartuko dira abuztu erdialdera arte, zentroko arduradunek adierazitakoaren arabera. Zumarragako zentroarekin batera Lamorous etxeak beste bi egoitza kudeatzen ditu izen horren pean, Gerozerlanek, Moyua eraikuntza enpresarekin eta Matia Fundazioarekin lankidetzan Donostian, eta eraikitzen ari diren Zumaiakoa. ... Fri, 25 Jul 2008 01:00:00 +0200 ZUMARRAGA Martxan jarri dute Lamorous Argixao erresidentzia zentro berria http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-25/p00007003/Martxan_jarri_dute_Lamorous_Argixao_erresidentzia_zentro_berria.htm Fri, 25 Jul 2008 01:00:00 +0200 URRETXU Fernandezek irabazi du Karibe Zaharreko xake txapelketa http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-25/p00007007/Fernandezek_irabazi_du_Karibe_Zaharreko_xake_txapelketa.htm Legazpiko Karibe Zaharra tabernan laugarren urtez antolatu dute xake txapelketa. Jokin Fernandez beasaindarrak irabazi du aurten, Carlos Erostarbe legazpiarrarekin hiru ordu baino gehiago iraun zuen finalean gailenduta. Hiru partida jokatu behar izan zituzten; bakoitzak bana irabazi zuenez, hirugarren partida erabakigarria jokatu zuten. Finala amaitzean afari-merienda egin zuten Karibe Zaharrean. Hogeita lau parte-hartzaile Aurtengo xake txapelketan hogeita lau lagunek parte hartu dute. «Urtero antzeko partaidetza izan ohi du txapelketak», diote antolatzaileek. Guztien artean emakume bakarrak jokatu du. Hiru hilabetean zehar jokatu dituzte partidak, eta xake giroa Legazpin zabaltzea ere bazuen lehiaketak helburua. Fri, 25 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI Mugikortasun plana behin betiko onartu dute Legazpin http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-25/p00007009/Mugikortasun_plana_behin_betiko_onartu_dute_Legazpin.htm Mugikortasun Iraunkorreko Plana behin betiko onartu zuten herenegun Legazpiko Udalbatza osatzen duten alderdi guztiek, aho batez, osoko bilkuran. Xotero Plazaola alkateak planaren historia gogora ekarri nahi izan zuen, 2007an martxan ipinitako egitasmoa dela gogoratuz. Mugikortasun Iraunkorreko Planaren helburua oinezkoen eta bizikletan doazenen joan-etorriei lehentasuna ematea da. «Azken batean, legazpiarren bizi kalitatea hobetzea da planaren ardatza». Planaren berri herritarrei emateko eta haien parte-hartzea sustatzeko kanpaina bat jarri zuen martxan Udalak. «Erakusketa, fotomuntaiak eta informazioa eman genuen. Bilerak egin genituen Ilinti merkatari elkarteko kideekin, ikastetxeekin eta Telleriarteko bizilagunekin, besteak beste». Bilera horien ondoren plana osatu zuten; igogailuak, luz azpiko aparkalekuak, espaloi zabalagoak eta oinezkoen mesederako azpiegiturak aurreikusten ditu egitasmoak. ... Fri, 25 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI Goierriko 'Tour txikia' gaur Ordizian http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-25/p00008001/Goierriko_Tour_txikia_gaur_Ordizian.htm Fri, 25 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA Abuztuaren 2an ekingo dio Beasainek aurredenboraldiari http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-24/p00002005/Abuztuaren_2an_ekingo_dio_Beasainek_aurredenboraldiari.htm Hirugarren Mailako Beasain futbol taldeak zortzi fitxaketa berrirekin hasiko du aurredenboradia. Lehenengo neurketa, prestaketakoa, abuztuaren 2an jokatuko du Zumaian Eibarren aurka, 18:00etan. Bigarren partida, berriz, abuztuaren 15ean izango dute Leioan, Amurrioren kontra, 18:00etan. Bestalde, abuztuaren 23an etxean jokatuko dute, Beasaingo Loinatz zelaian, Real Union A-ren aurka, 18:00etan. Thu, 24 Jul 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN Loinazpeko patioa berritzen ari dira http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-24/p00002007/Loinazpeko_patioa_berritzen_ari_dira.htm Thu, 24 Jul 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN Zpeiz Mukaki taldeak parte hartuko du AHTren aurkako manifestazioan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-24/p00002008/Zpeiz_Mukaki_taldeak_parte_hartuko_du_AHTren_aurkako_manifestazioan.htm Ipar Euskal Herritik datozen 15 gaztek osatzen dute Zpeiz Mukaki taldea. Larunbatean Ordizian izango dira, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak antolatu duen manifestazioan, 20:00etan, txosna gunetik aterata. Elkarlanak «sorpresa ugari» prestatu ditu, jai giroan egiteko asmoa duten manifestaziora begira. Instrumentu ugariz osatutako txaranga da Zpeiz Mukaki: eskusoinua, gitarra elektrikoa, gaita, atabala, saxofoia, bonboa, bateria... Hainbat talderen bertsioak jotzen dituzte; hala nola Kortatu, Negu Gorriak, Lintontaun, Exkixu, Anje Duhalde, La Polla, kantu herrikoiak eta munduko hainbat kantu... Dantza ere egiten dute. Thu, 24 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA Iker Valle artistaren lanak daude ikusgai Beasaingo Aterpe tabernan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-24/p00002009/Iker_Valle_artistaren_lanak_daude_ikusgai_Beasaingo_Aterpe_tabernan.htm Iker Valle artista hernaniarraren lanak jarri dituzte Beasaingo Aterpe tabernan. Oxidoa da bere obraren oinarria, hori da bere langaia. Artistak tonalitate desberdinak ematen dizkio metalari. Erakusketa abuztuaren 1era arte egongo da zabalik. Metalarekin lan egiten du Vallek. Bere esanetan, oxidoa giza erlazioen interakzioa eta haien bilakaera irudikatzeko material egokia da. Egilearen hitzetan, «obra honekin eta teknika honekin oso gustura nago, nahiz eta oxidazioak beti ez duen erantzuten norberak nahi duen bezala, eta berari egokitu behar zatzaizkio, giza harremanetan gertazen den bezala, familiako harremanetan-eta». Aterpen jarri duen erakusketari buruz esan duenez, «erakusketa garbia da, eta bertan espazioak denak bat dira». Oihana Goenaga, abuztuan Valleren erakusketa bukatutakoan lekukoa Oihana Goenaga pintoreak hartuko du. Abuztuan zehar eta iraileko lehenengo egunetan egongo dira ikusgai bere margolanak, irailaren 5era bitartean. ... Thu, 24 Jul 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN Kamerungo egoera ezagutzeko bisita http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-24/p00002010/Kamerungo_egoera_ezagutzeko_bisita.htm Thu, 24 Jul 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN Kale Nagusia itxi egingo dute astelehenean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-24/p00002901/Kale_Nagusia_itxi_egingo_dute_astelehenean.htm Thu, 24 Jul 2008 01:00:00 +0200 BEASAIN Lazkaoko udalbatzak gaur egingo du uztaileko plenoa http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-24/p00002902/Lazkaoko_udalbatzak_gaur_egingo_du_uztaileko_plenoa.htm Thu, 24 Jul 2008 01:00:00 +0200 LAZKAO Meategiak monumentu http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-24/p00003005/Meategiak_monumentu.htm Zerain Parke Kulturalak eskaintza zabala du. Duela hamabost urte hasitako bideak bere emaitza eman du. Horri esker gaur egun Zerainen bi nekazalturismo, bi sagardotegi, aterpetxe bat, bi jatetxe, artisautza eta kalitatezko produktuen denda eta Kalitatearen Qa lortu duen Turismo Bulegoa daude. Jan-edanak eta lo lekua ziurtatu eta zenbait erosketa egiteko aukera emateaz gain, herriko ondare kultural historikoa bisitatu ahalko da: Herri Museoa eta diaporama, Larraondoko zerrategia, kartzela, Andre Mari Jasokundearen eliza, bolatokia, San Blas ermita, dolmenak, eta nola ez, Aizpeko meategia. Duela gutxi, uztailaren 1eko 126/2008 dekretuan, meategiak Sailkatutako Kultur Ondare gisa deklaratu zituen Eusko Jaurlaritzak, Monumentu Multzo izendapena emanez. Dekretuan agertzen denez, Zeraingo Aizpeko meategietako ondare multzoa «ikaragarrienetakoa» da, ez Gipuzkoan bakarrik, baita Euskal Herri osoan ere. ... Thu, 24 Jul 2008 01:00:00 +0200 ZERAIN «Fitxa berritu nahi duten txirrindularien erakusleihoa da Ordiziako Klasika» http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-24/p00004004/Fitxa_berritu_nahi_duten_txirrindularien_erakusleihoa_da_Ordiziako_Klasika.htm Saiatu arren, Jose Luis Sanzek ez du lortu punta-puntako txirrindularirik Ordiziara ekartzerik, baina hala ere gustura dago datozen txirrindulariekin. Halako probak antolatzea gero eta gehiago kostatzen dela dio, gero eta garestiagoa dela dena, eta herritarrei probaren alde egiteko eskatu die. Berritasunik ba al dago aurten? Berritasunak egon zitezen saiatu gara, berritasun nabarmenak, baina ez zaigu bat bera ere atera. Contador, Bettini, Di Luca, Sella eta Simonirekin hitz egin dugu, baina arrazoi desberdinak direla medio ezingo dira etorri. Eta datozenetatik zein txirrindulari nabarmenduko zenituzke? Joaquin Rodriguez, iazko irabazlea, etorriko da azkenean. Caisse D`Epargne da talde indartsuena, Rodriguez bera, Jose Rujano eta Xabier Zandiorekin. Karpin Galiziako David Herrero (2004ko irabazlea) ere hemen izango da, eta Euskaltel-Euskadi ere bai, Igor Anton, Landaluze, Josu Agirre eta Dioni Galparsororekin. Jakina denez, Saunier-Duval taldea ez da etorriko. ... Thu, 24 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA Sagardoa, etxeko uzta http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-24/p00005004/Sagardoa_etxeko_uzta.htm Ehun urtez atzera egingo bagenu, Goierriko baserri askotan sagardoa etxean bertan egiten zutela ikusiko genuke. Baina urteetan zehar, baserria indarra galtzen joan den heinean, ohitura hori ere galdu egin da eskualdean. Zatirik handienean behintzat; izan ere, Zaldibia eta Gaintza inguruan badira ohitura eta langintza mantentzen duten hamabost bat etxe. Etxeko sagarra edo inguruetakoa bildu, eta bertako dolarean egiten dute, etxean edo lagunarteko afarietan edateko. Duela urte batzuk, ohitura hori indartzeko asmotan, Zaldibiako sagardo txapelketa antolatzea erabaki zuen Zubi-Buru elkarteak. Aurreneko urte hartan hamabi bat etxetako sagardoak ekarri zituzten; hamabost izan ziren iaz. Joan den urteko uzta eskasa izan zen ordea, eta aurten bat edo beste aurkeztu edo ez zalantzan dagoela azaldu du Zubi-Buru elkarteko Haritz Belokik. Hala, aurten hamar bat baserritako sagardoak aurkeztuko dituztela espero dute. ... Thu, 24 Jul 2008 01:00:00 +0200 ZALDIBIA Airearen kutsadurak legeak ezarritako muga gainditzen jarraitu du urtarriletik hona http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-24/p00006001/Airearen_kutsadurak_legeak_ezarritako_muga_gainditzen_jarraitu_du_urtarriletik_hona.htm Duela sei hilabete Zumarragako Ezker Abertzaleak herriko airearen kalitatearen inguruko datuak ikusita kezka azaldu zuen, gaiaren inguruko jarraipena egingo zutela adieraztearekin batera. Horri erantzuna emanez, atzo berriro agertu ziren prentsaren aurrera urtarriletik honako emaitzen eta aldaketen berri emateko. Zumarragako airearen kalitatea kezkagarria da aspalditik talde eta erakunde askorentzat, eta azkenaldian mahai gainean dago gaia. Atzo Xabier Barriolak eta Aitor Garmendiak emandako prentsaurrekoan aditzera eman zutenez, eta beti ere iturria Eusko Jaurlaritzaren webgunea dela azpimarratuz, urtarriletik ekainera bitartean PM 10 partikula kutsagarrien isuriak legeak onartutako bataz besteko kopurua baino 46 egun gehiagotan gertatu dela adierazi zuten. «Urtean 92 egun lirateke, eta legeak 35 egunetan gainditzea onartzen du. Hortaz, oso gainetik dago Zumarragako datua». Zumarraga partikula horiekin herririk kutsatuenetakoen artean kokatzen dela gogoratu dute, duela gutxi Ekologistak Martxan elkartearen txosten batean esandakoa berretsiz. ... Thu, 24 Jul 2008 01:00:00 +0200 ZUMARRAGA Zumarragako Udalak GOIERRIKO HITZArekin hitzarmena berritu du http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-24/p00006007/Zumarragako_Udalak_GOIERRIKO_HITZArekin_hitzarmena_berritu_du.htm Zumarragako Udalak Goierriko Hedabideak enpresarekin (HITZA eta www.goierrikohitza.info argitaratzen ditu) legealdi osorako lankidetza-hitzarmena sinatzea onartu zuen asteartean egindako osoko bilkuran. Diruz babestuko du Udalak eskualdeko egunkaria, urteko 15.088,50 euroko laguntza emanez eta publizitate kontzepturako beste kopuru osagarri bat adostuz. Hitzarmenean zehazten denez, gainera, udaletxean, herritarrei zerbitzuak eskaintzen dizkieten udalaren menpeko eraikinetan, kiroldegian, anbulatorioan eta musika eskolan HITZAren aleak banatuko dira. Euskararen inguruan gehiago Euskararen erabilera areagotzeko Udalaren eta Kutxaren arteko hitzarmena eta kanpoko errotuluak euskaraz jartzeko diru laguntzen oinarri espezifikoak ere onartu ziren. Geriatrikoko langile batzuen protestagatik ateak itxita egin zen bilkura. Anton Arbuluk zinegotzi karguari uko egin dio, uztailaren 5ean alkatetza utzi eta gero. Hirigintzan, Eitzaga Berriko hirigintza hitzarmenak onartu ziren. ... Thu, 24 Jul 2008 01:00:00 +0200 ZUMARRAGA Euskararen aldeko kanpaina egingo du Zingi Zango elkarteak irailean eta urrian http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-24/p00007001/Euskararen_aldeko_kanpaina_egingo_du_Zingi_Zango_elkarteak_irailean_eta_urrian.htm Legazpiko Zingi Zango euskaltzale elkarteko kideek egitarau oparoa prestatu dute irailerako eta urrirako. Ekitaldi guztiak euskararen ingurukoak dira, Legazpin euskarak herdoilik ez! lelopean. Irailaren 4an aurkeztuko dute euskararen aldeko kanpaina oso-osorik, eta ordutik aurrera ekitaldi ugari egingo dituzte. Guztien artean azpimarragarria Zingi Zangokoek egin duten hamabost minutuko bideoa da. Ikuskari horretan Legazpiko euskalgintza azken mendean aztertu dute, izen bereko titulua duen bideoan Legazpiko pertsonaia askoren adierazpenak sartuta. Ikastolaren sorrerarekin zerikusia izan zuten herritarren testigantzak jaso dituzte, antzerkigintzan eta bertsogintzan herrian egindako ahaleginen berri ematen dutenenak, ikusleak gau eskolaren garaietara eramango dituzten hitzak, eta baita herrian izandako aldizkarien orriak gogoraraziko dutenak ere, besteak beste. ... Thu, 24 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI AHTren aurkako diaporamaren aurkezpena http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-24/p00007002/AHTren_aurkako_diaporamaren_aurkezpena.htm Thu, 24 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI Literatura eta pintura sarien aurkezpen epeak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-24/p00007003/Literatura_eta_pintura_sarien_aurkezpen_epeak.htm Urretxuko eta Zumarragako udalek deitutako Pintura Sarira lanak aurkezteko epea iralaren 6an amaituko da. Iparragirre Literatura Sarira lanak aurkezteko aukera, bestetik, irailaren 26ra arte edukiko dute idazleek. Pintura lehiaketan parte hartu nahi dutenek lanak Urretxuko Aizpuru-etxea kultur etxean utzi behar dituzte. Hogeigarren ekitaldia beteko du pintura lehiaketak. Gai librean, egile bakoitzak hiru artelan aurkezteko aukera dauka irailaren 6rako. Iparragirre sariak, bere aldetik, dakarren berritasun nabarmenena, poesiako eta narratibako mailez gain, bertsopaperen saila gehitu izana da. Lanak bi kultur etxeetan aurkez daitezke. Bertsopaperetan ere bai Iparragirre sarien barruan bertsoen atala bazegoen lehenago, baina parte-hartzea txikia zenez kanpora utzi zuten. Azken urteotan bertsolaritzak Urretxu-Zumarragan hartutako indarra dela eta, kultura batzordeek sail hori berriz sartzea adostu dute. ... Thu, 24 Jul 2008 01:00:00 +0200 URRETXU;ZUMARRAGA San Inazioko jaietan lan egiteko deialdia egin dute http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-24/p00007901/San_Inazioko_jaietan_lan_egiteko_deialdia_egin_dute.htm Thu, 24 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI Fruta aukera dotorea ajearentzat http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-24/p00008002/Fruta_aukera_dotorea_ajearentzat.htm «Festa bezperan eta ez dago halako zalapartarik». Hala tokatu zen atzoko feria, jendea bazebilen baina salerosketen mugimendua besteekiko alde handirik gabekoa izan zen. «Terrazetan egoteko dirua behar da eta...» aipatzen zuten umorez elkarren ondoan jarri ohi diren Kontxi Aiestaranek eta Izaskun Amiamak. Eguraldia bikaina, nahiz eta goizean fresko izan eta gainera lainopean izan zen Ordizia goizeko hamarrak aldera arte. Fruta garaian Ordizian egon ohi den Idiazabalgo Kalbarioko Amaia Alkorta hasi da berriz ere. Urteko lehen asteazkenean etorri zen azken aldiz, iazko frutak orduantxe bukatu baitzituen. Orain berriz ere zenbait hilabetez Ordiziako plaza barruan, botika aldeko txokoan, jarriko du bere salmahaia. Hasteko aranak -klaudiak eta gorri handiak-, kardinale motako sagarrak eta morentini udareak zituen: «Aurten sagar klase batzuk udaberriko euriak hondatu egin ditu. ... Thu, 24 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA Akanpadarekin bat egin eta parte hartzeko deia egin du Elkarlanak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-23/p00002006/Akanpadarekin_bat_egin_eta_parte_hartzeko_deia_egin_du_Elkarlanak.htm Bihartik aurrera Abiadura Handiko Trenaren kontrako gune bihurtuko da Zaldibia, bertan kokatuko baitute AHTren aurkako akanpada. Topagune nagusia Zaldibian jarri badute ere, datozen egunetan eskualdeko hainbat herritara zabalduko dituzte ekintzak eta ekitaldiak. Hala Lazkaon, Ordizian, Itsasondon edota Legorretan ere izango da protesta eta kultur ekitaldirik. AHTren aurkako Asanbladak antolatu du akanpada, eta atzo arratsaldean jakinarazi zutenez, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak ere bat egin du ekimenarekin. Elkarlaneko kideek azaldu zutenez, «azken hamahiru urteetan bezala, akanpada topagune asanblearioa eta autoorganizatua izango da». Hala, Zaldibian eta inguruko herrietan egingo dituzten ekitaldien artean, hainbat batzar, hitzaldi, tailer eta ekintza izango dira. Akanpadarekin bat egiteaz gainera, larunbat honetan, Ordizian egingo den manifestazioan parte hartzeko deia ere egin du Elkarlanak. «Manifestazioan ahalik eta jende gehien biltzeko deia egiten dugu, Goierrin, Mariaratz inguruan hasi dituzten lanak gelditu ditzatela eskatzeko». ... Wed, 23 Jul 2008 01:00:00 +0200 GOIERRI «Ondo pasatzea eta ahal dudanetan aurrean ibiltzea dira erronkak» http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-23/p00003007/Ondo_pasatzea_eta_ahal_dudanetan_aurrean_ibiltzea_dira_erronkak.htm Jaione Sasieta Ezkio-Itsasoko kirolariak mendi bizikletako lasterketetan parte hartzen zuen lehen. Orain, aspalditxoan, mendi lasterketetan dabil, ia beti bere anaia Gorkarekin batera. Biak sasoi betean daude, gainera. Joan den asteburuan, esaterako, Ultra Trail Aneto proban gizon-emakume osatutako talde mixtoen sailean Sasieta anai-arrebak izan dira nagusi. Denboraldi bikaina egin du Jaione Sasietak. Mendi lasterketa ugaritan parte hartu duzu. Azkenekoa joan den asteburuan bertan. Zer moduzko denboraldia daramazu? Nahiko gustura nago egindakoarekin. Egia esan orain bi urte baino denbora txarxeagoak egin ditut lasterketetan, baina hala ere nahiko gustura nago. Orain mendi lasterketekin jarraitzeko asmorik ba al duzu? Momentuz atseden hartzeko asmoa dut. Hanketatik nahiko justu nabil eta ondo etorriko zaidala uste dut. Orain udan mendi bizikletan bueltatxo batzuk emango ditut, Itsason mendi bizikletan zeharkaldi bat egin ohi dugu eta bertan parte hartzeko asmoa ere badut. Eta horixe, ea hankak deskantsatzen zaizkidan. ... Wed, 23 Jul 2008 01:00:00 +0200 EZKIO-ITSASO Ikenaren aurkako erasoa gaitzetsi du Udalak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-23/p00004012/Ikenaren_aurkako_erasoa_gaitzetsi_du_Udalak.htm Wed, 23 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA Lau egun bete-betean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-23/p00004014/Lau_egun_bete-betean.htm Lau egun, baina lau egun bete-beteak, atseden hartzeko tarte eskasa dutenak. Bihar hasiko dira santanak Ordizian, eguerdian, txupinazoa bota ondoren, eta egunaren zeharreko festa Ordiziako Danborradak borobilduko du. Ostiralean Ordiziako Klasika izango da, larunbatean goizaldeko danborrada eta Irungo Udal musika bandaren bisita, eta igandean, bukatzeko, Santanazaleen esku dantza eta koadrilen eguna. Betiko festa eredua, kirola, ohitura eta tradizioak elkar hartuta. Ordiziako udaletxea zaharberritzen ari dira, eta horrek zenbait aldaketa eragin ditu egitaraua prestatzerakoan. Txupinazoa, esaterako, Barrena jauregiaren balkoitik botako dute bihar futbol taldeetako ordezkariek, eta Nikolas Lekuona plaza izango da festazaleen bilgunea. Buruhandi eta erraldoiak aterako dira eguerdian nahiz arratsaldean kalera, eta Bustuntza auzoko Idoiaga plazan jarritako zezen-plazan, bigantxa eta futbolarien arteko lehia izango da. Egunero daude ekitaldiak zezen-plaza horretan. ... Wed, 23 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA Oiangu Bizirikek materiala salduko du 25ean eta 26an http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-23/p00004901/Oiangu_Bizirikek_materiala_salduko_du_25ean_eta_26an.htm Wed, 23 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA Urdanetari buruzko udako ikastaroa gaur bukatuko da http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-23/p00004902/Urdanetari_buruzko_udako_ikastaroa_gaur_bukatuko_da.htm Wed, 23 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA Lehiaketetan lanak aurkezteko epeak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-23/p00006005/Lehiaketetan_lanak_aurkezteko_epeak.htm Wed, 23 Jul 2008 01:00:00 +0200 ZUMARRAGA Zumarragako gerontologiko berrian adinekoak egokitzen bihar hasiko dira http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-23/p00006008/Zumarragako_gerontologiko_berrian_adinekoak_egokitzen_bihar_hasiko_dira.htm Zumarragako Faustino Orbegozo udal geriatrikoan dauden adinekoak gerontologiko berrira aldatzen bihar bertan hasiko dira, Gipuzkoako Foru Aldunditik adierazi dutenez. «Aldaketa pausoz pauso egingo da, eta gutxienez bi egun eramango ditu. Lehenengo gaur egungo geriatrikoan daudenekin hasiko gara, grebaren ondorioz Lazkaora lekualdatzea eskatu zutenekin ere bai, eta ondoren itxaron-zerrendan daudenen txanda hasiko da», zehaztu dute. Martxan jarri Zentroan egunerokotasuneko martxa hartzeak «bere denbora» eskatuko duela argitu dute Diputaziotik. «Baina guztiaren gainetik bertan egongo direnak gustura eta ondo egotea bermatuko da». Momentuz ez dute inaugurazio ekitaldirik egingo, oraingoz asmoa gerontologikoa martxan jartzea baita. Ospitalearen ondoan eraiki duten etxe berean Eguneko Zentroa ere jarriko dute, baina noiz irekiko den ez dute zehaztu. ... Wed, 23 Jul 2008 01:00:00 +0200 ZUMARRAGA Errotuluak euskaraz jartzeko diru laguntzak emango dira http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-23/p00006011/Errotuluak_euskaraz_jartzeko_diru_laguntzak_emango_dira.htm Enpresaren errotuluak, irudi korporatiboa eta webgunea euskaraz jartzen dituztenei diru laguntza zehatzak emateko asmoa agertu du Zumarragako Udalak, eta atzoko udalbatzarrean ziren gaia lantzekoak, azkenean ateak itxita egin zenean. Deialdiaren helburua aurten dendaren edo bulegoaren kanpoko edo barruko errotulu finkoak, irudi korporatiboa eta webgunea euskaraz jartzen dituztenei diru laguntza emateko baldintzak arautzea da. Laguntza lortzeko 15 langiletik beherako enpresak edo entitateak beharko dute izan. Eskaria egiteko epea eta baldintzak bere garaian emango ditu jakitera Udalak. «Berezitasunik» ez dela eskatuko aurreratu dute. Kostuaren erdia Diru laguntza kalkulatzeko, errotuluen kasuetan euskaraz jarritako errotuluaren kostuaren %50 jasoko du eskatzaileak, gehienez 300 euro. ... Wed, 23 Jul 2008 01:00:00 +0200 ZUMARRAGA GAP programan parte hartzeko deialdia http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-23/p00006901/GAP_programan_parte_hartzeko_deialdia.htm Wed, 23 Jul 2008 01:00:00 +0200 ZUMARRAGA Uda ikastaroari amaiera bihar emango diote Domingo Agirreko jaian http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-23/p00007005/Uda_ikastaroari_amaiera_bihar_emango_diote_Domingo_Agirreko_jaian.htm Legazpiko udako ikastaroak bihar, osteguna, bukatuko dira, Domingo Agirre ikastetxean egingo duten festarekin. «Sanferminetan egiten dugun ospakizuna eta biharko azken festa udako ikastaroen ikur bihurtu dira», dio udaleko euskara teknikari Inma Urzelaik. Udako ikastaroak Euskara sailak antolatzen ditu, umeen artean aisialdian eta oporretan euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin. «Aurtengo balorazio orokorra oraindik egin ez dugun arren, aparteko ezer ez da gertatu eta dena oso ondo joan da». Umeek burutu dituzten ekitaldien artean berritasuna Ezkioko Igartubeiti baserri-museora egindako bisita izan da. Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. mailetako haurrek goiz osoa igaro zuten. Urzelaik dioenez igoera handia nabaritu dute aurten bi urteko haurren kopuruan: «Hamarna laguneko lau talde osatu ditugu. Dena dela, bi eta bost urte bitarteko adin-tartean dabiltza ikastaroetara etortzen diren ume gehienak». ... Wed, 23 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI Ahaldun nagusia Legazpira bisitan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-23/p00007006/Ahaldun_nagusia_Legazpira_bisitan.htm Wed, 23 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI Artzain Egunerako argazki rallya antolatu du Ikatzak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-23/p00007007/Artzain_Egunerako_argazki_rallya_antolatu_du_Ikatzak.htm Bigarren urtez Legazpiko Ikatza argazkilari elkarteak argazki digitalen sariketa antolatu du, irailaren 7an ospatzekoa den Artzain Egunean. Lehiaketak bi maila izango ditu ohi bezala, eta helduek zein haurrek parte hartzeko aukera izango dute. Ikatzako kideek dei berezia egin diete aurten haurrei. Horretarako rallyaren berri ematen duten oharrak itsatsi dituzte Legazpin. Haurrei eta gaztetxoei kamera digitala erabiltzeko aukera emango diete. Norberak ez badu, izena ematerakoan behin bakarrik erabiltzeko balio duen kamera digitala emango diete. 36 irudi Izena irailaren 7an, igandea, 09:00etatik 10:00etara bitartean eman beharko da, Ikatzak kultur etxearen atzealdean duen egoitzan. Eguerdirako Ikatzaren egoitzan 36 irudirekin osatutako bilduma utzi ahal izango dute. Parte-hartzaileek lehiaketa hasi aurretik kontrol-orri bat jasoko dute, eta irailaren 16a baino lehen posta elektronikoz (ikatzalegazpi@gmail.com) 36 irudi horien artean aukeratutako sei argazkiak zein diren adierazi beharko dute. ... Wed, 23 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI Madalenak bezain goxo Alegian http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-23/p00008001/Madalenak_bezain_goxo_Alegian.htm Lotura bat baino gehiago dituzte Itsasok eta Alegiak kostaldearekin. Kizkitzako baselizan amabirjina itsasontzi gainean dago; itsas-argia ere keinuka aritzen da, itsasoa urruti (baina bistan) egon arren. Eta arrantzaleen zaindariaren egunean, Madalena egunez, ospatzen dute Alegian urteko festa. Ezkio-Itsaso, Gabiria eta Ormaiztegi udalerrien artean dago banatuta Alegia. Hiru herritako bizilagunak daude metro gutxiren barruan, baina alegiar izaerari fin eusten diotenak. Atzo ikusi ahal izan zen auzoari dioten estimua. Goizean adinekoek, arratsaldean haurrek eta arratsean helduek, guztiek parte hartu zuten festan. Mezaren ondoren Gabiriako Goruntz taldeak dantza saioa egin bezain pronto prest zituen Tomas Maiorak hamabitakoa egiteko jakiak: salda, haragi egosia, eta aurtengo plater izarra: tripakiak. Zelai Ondo elkartean prantatu eta frontoiaren itzalpean jan zuten. ... Wed, 23 Jul 2008 01:00:00 +0200 EZKIO-ITSASO Dantza eta ipuinak gaur arratsaldean 'Uztaila Kulturalean' http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-22/p00007003/Dantza_eta_ipuinak_gaur_arratsaldean_Uztaila_Kulturalean.htm Gaur arratsaldeko zazpietatik aurrera Txanogorritxu Rock izeneko emanaldia eskainiko du Txanogorritxu taldeak, Legazpiko Euskal Herria plazan, Uztaila kulturala egitarauaren barruan. Dantza eta ipuinak uztartuz sortutako ikuskizuna haurrei zuzendutakoa da. Animazioa oinarri duen antzezlana da Txanogorritxu Rock. Txanogorritxoren ipuinak kontatuz ikusleei dantzak eta abestiak erakusten dizkiete. Ezinbestekoa dute ikusleek parte hartzea. Bost artistaren artean ordu eta erdiko ikuskizuna osatuko dute gaurko saioan. Kubatik zuzenean Udaleko Kultura, Gazteria eta Euskara sailek elkarlanean antolatu ohi duten Uztaila kulturala amaitzera doa, azken astea du honakoa. Aurten herritarren eta bertako erakundeen egitasmo ugarik izan dute tokia uztaileko agenda kulturalean. Etzi, ekimenari agur esateko, Kubatik zuzenean etorriko den YanicetSantiago Habana taldea izango da Euskal Herria plazan, 23:00etan. ... Tue, 22 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI 'Liburuen parkea' ekimena arrakastatsua ari da izaten http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-22/p00006901/Liburuen_parkea_ekimena_arrakastatsua_ari_da_izaten.htm Tue, 22 Jul 2008 01:00:00 +0200 ZUMARRAGA