Idiazabal, Goierriko hitza http://www.goierrikohitza.info Hitzako albiste zerrenda idiazabal eu Sun, 05 Jul 2009 00:00:34 +0200 60 Idiazabal, Goierriko hitza http://www.goierrikohitza.info/rss/logo.gif goierrikohitza.info Kontzertua egingo du Ibaia taldeak gaur Idiazabalen http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-07-03/p00003001/Kontzertua_egingo_du_Ibaia_taldeak_gaur_Idiazabalen.htm Beste Musikak ekimenaren barruan Ibaia taldeak saioa egingo du gaur Idiazabalen, 20:00etan. Ibaia 2006. urtean sortu zuten, eta Laura Latiendak, Ińaki Dieguezek, Ritxi Salaberriak eta Igor Telletxeak osatzen dute. Euren errepertorioan euskal musikako hainbat gai klasiko aurkitzen dira, beraiek sortutako konposizioez gain. Entzuleek abesti gehienak ezagutuko dituztela esan dute, eta harreman estua sortu ohi da taldearen eta entzuleen artean. Fri, 03 Jul 2009 01:00:00 +0200 IDIAZABAL Agenda 21eko forokoak astelehenean bilduko dira http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-07-02/p00003902/Agenda_21eko_forokoak_astelehenean_bilduko_dira.htm Thu, 02 Jul 2009 01:00:00 +0200 IDIAZABAL Ibaia taldeak kontzertua egingo du Idiazabalen http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-07-02/p00003901/Ibaia_taldeak_kontzertua_egingo_du_Idiazabalen.htm Thu, 02 Jul 2009 01:00:00 +0200 IDIAZABAL 'Aldaize'-ri buruzko datuak bihar emango ditu Illatik http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-07-02/p00003002/Aldaize-ri_buruzko_datuak_bihar_emango_ditu_Illatik.htm Thu, 02 Jul 2009 01:00:00 +0200 IDIAZABAL Larralde-Zumeta palan garaile http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-07-01/p00003011/Larralde-Zumeta_palan_garaile.htm Wed, 01 Jul 2009 01:00:00 +0200 IDIAZABAL Tenis ikastaroari etzi emango diote hasiera http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-06-27/p00005903/Tenis_ikastaroari_etzi_emango_diote_hasiera.htm Sat, 27 Jun 2009 01:00:00 +0200 IDIAZABAL Guraso Elkartearen eskutik kurtso amaierako festa http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-06-20/p00003902/Guraso_Elkartearen_eskutik_kurtso_amaierako_festa.htm Sat, 20 Jun 2009 01:00:00 +0200 IDIAZABAL Bihar goizean jokatuko dituzte Idiazabalen pala lehiaketako finalak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-06-19/p00004003/Bihar_goizean_jokatuko_dituzte_Idiazabalen_pala_lehiaketako_finalak.htm Bihar, larunbata, 11:00etan hasita jokatuko dituzte Igarondo pilotalekuan Idiazabalgo I. Pala Txapelketako finalak. Bi mailatan bereizi dute lehiaketa, eta bietako azken neurketak izango dira. Pilota jaialdia 11:00etan hasiko da. Lehenbizi bigarren mailako finala jokatuko dute Galdos eta Elizasu irundarrek Goiburu eta Etxarri goierritarren aurka. Bukatu ondoren lehenengo mailako finalari ekingo diote. Larralde-Zumetak (Urdazubi-Usurbil) bikoteak Berasategi-Jexuxen (Segura-Zaldibia) aurka jokatuko dute. Ondoren bazkaria Maila bakoitzeko bikote irabazleak 300 euro, garaikurrak eta gazta bana jasoko dute; txapeldunordeek 150 euro, garaikurra eta gazta. Parte-hartzaileek bazkaria egingo dute gero Arretxe elkartean. Fri, 19 Jun 2009 01:00:00 +0200 IDIAZABAL Udalak Bere-Nahia pareko oinezkoen babesgunea beharrezkoa dela dio http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-06-18/p00003008/Udalak_Bere-Nahia_pareko_oinezkoen_babesgunea_beharrezkoa_dela_dio.htm Bere-Nahia etxearen aurrealdeko errepide zatian lanak egiten ari dira Idiazabalen, Kale Nagusian. Oinezkoen babesgunea eraiki dute. Ioritz Imaz Idiazabalgo alkateak jakitera eman duenez zenbait idiazabaldarrek babesgune horren eraginkortasunari buruz zalantzak agertu dizkiote. Idiazabalgo Udalak, ordea, oinezkoen babesgune hori beharrezkoa dela nabarmendu du. Lehen herrigunerako sarrera Zelaa parean zegoen. Bertan jarritako bihurguneak sarrera ahalbidetzea eta ibilgailuen abiadura moteltzea zuen helburu. Orain herria hazi egin da, eta herrigunerako sarrera Bere-Nahia parean dago. Ioritz Imazek azaldu duenez Udalak sarrera hori egokitu beharra zuen. «Alde batetik errepidea estutzeko erabakia hartu genuen, herrigune osoak duen itxura bera emanez; eta bestetik oztopo batzuk jartzea pentsatu genuen, errepide hori zuzena izanik zenbait gidari abiadura handian sar litezkeelako». Horregatik planteatu zuten gune horretan oinezkoen babesgunea jartzea, eta Hirigintza Batzordeak baiezkoa eman zion proiektuari. ... Thu, 18 Jun 2009 01:00:00 +0200 IDIAZABAL Idiazabalgo Elizalde elkartea, sortzetik bi aste betetzera etzi http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-06-18/p00003006/Idiazabalgo_Elizalde_elkartea_sortzetik_bi_aste_betetzera_etzi.htm Ekainaren 6an inauguratu zuten Idiazabalen Elizalde izeneko elkarte berria. Etzi bi aste beteko ditu beraz. Gaur egun elkartearen antolamendua gorpuzteko lanetan dihardute batzordeko kideek. Elkarte berria egiteko ideia sortu zitzaienetik inauguratu duten arte bi urte eta erdi igaro dira. Denboraldi horretan hamaika laguneko taldea ibili da lanean, eta beste urte eta erdiko epean eurek osatuko dute elkarteko batzordea. Denbora hori igarotzen denean 7-8 laguneko zuzendaritza batzordea osatzeko asmoa dute. Elkartearen irudian agertzen diren hiru uztaiek gastronomia, kultura eta kirola adierazten dituzte, hiru ardatz horiek baitira elkartearen zutabeak. Inaugurazio ekitaldira ere hiru arloetako kideak gonbidatu zituzten: Iker Markinez sukaldaria, Ińaki Telleria musikaria eta Gorka Elustondo Realeko futbolaria. Elustondo denboraldi batean lesionatuta egon ondoren egun horretan bertan deitu zuten futbolean jokatzeko, eta ezin izan zen agertu elkartera. Dena den, festa giroa izan zen nagusi eta batzordeko kideek azaldu dutenez jendea oso gustura geratu zen, bai elkartearen beraren itxurarekin eta baita ekitaldiarekin ere. ... Thu, 18 Jun 2009 01:00:00 +0200 IDIAZABAL Mujikak eskuratu ditu bi telebistak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-06-18/p00003001/Mujikak_eskuratu_ditu_bi_telebistak.htm Thu, 18 Jun 2009 01:00:00 +0200 IDIAZABAL Oporretarako eskaera egiteko epea bukatzear http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-06-16/p00003902/Oporretarako_eskaera_egiteko_epea_bukatzear.htm Tue, 16 Jun 2009 01:00:00 +0200 IDIAZABAL Herri eskolakoak udaletxean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-06-12/p00003007/Herri_eskolakoak_udaletxean.htm Fri, 12 Jun 2009 01:00:00 +0200 IDIAZABAL Adineko pertsonei laguntzeko asmoz Nagusilan taldea sortu da Idiazabalen http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-06-11/p00003006/Adineko_pertsonei_laguntzeko_asmoz_Nagusilan_taldea_sortu_da_Idiazabalen.htm Adineko pertsonei laguntzeko helburuarekin Nagusilan taldea sortu dute Idiazabalen. Azken hilabeteotan zenbait bilera eta prestaketa lan egin ondoren, lanean hasteko prest dago boluntarioz osatutako taldea. Inguruko herri handientxoenetan badira Nagusilan taldeak. Azaroaren 20an idiazabaldarrek Pilarreneko ganbaran bilera berezia egin zuten, eta bertan Ordiziako Nagusilanekoek azken urteetan egiten duten lanaren berri eman zieten. Bilera hartan azaldutako asmoari jarraituz, Idiazabalen ere taldea sortzeko lehen pausoak ematea erabaki zuten herritarrek. «Geroz eta garbiago ikusten da erakundeek eskainitako zerbitzuez gain herritarren laguntza ere behar-beharrezkoa dela gizarte lanetan. Elkartasuna azaltzea gauza handia da, edonoren bizimodua alaitzeko eta hobetzeko. Gainera, hor dago Idiazabalen Eguneko Zentroa ere, zentzu horretan zerbait egiteko aukera ematen duen tokia, alegia», diote Idiazabalgo Nagusilanekoek. ... Thu, 11 Jun 2009 01:00:00 +0200 IDIAZABAL Eskolako ikasleak udal ordezkariekin bilduko dira http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-06-11/p00005902/Eskolako_ikasleak_udal_ordezkariekin_bilduko_dira.htm Thu, 11 Jun 2009 01:00:00 +0200 IDIAZABAL Larunbatean irekiko dute Idiazabalgo Igarondo igerilekua http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-06-10/p00003006/Larunbatean_irekiko_dute_Idiazabalgo_Igarondo_igerilekua.htm Idiazabalgo udal igerilekua larunbatean, hilak 13, irekiko dute jendearentzako, eta irailaren erdialdera arte izango da bainu denboraldia Idiazabalen. Egunero 11:00etatik 20:00ak bitartean izango dute irekita. Txartel arruntak langabetuen eta 3tik 14 urte bitartekoen kasuan 2,20 euro balio du, eta 15 urtetik gorakoentzat 4, 40 euro. Hiru urte arteko haurrek eta 65 urtetik gorakoek sarrera doan izango dute. Denboraldi osorako txartela erosi nahi duenak horretarako aukera izango du, urtero bezala. Gaur eta etzi arratsaldeko lauretatik seietara bitartean egingo dituzte txartelak Igarondo igerilekuan. Pertsona bakoitzak bere argazkia eraman beharko du. Ordutegitik kanpora bainua hartzea debekatuta Idiazabalgo Udalak jakitera eman duenez ezarritako ordutegitik kanpora debekatuta dago igerilekuan egotea edo bainua hartzea. Ordutegitik kanpo gelditzen diren orduak hurrengo egunerako erabilerarako izaten dira, igerilekuaren garbitasuna eta Osakidetzak agintzen dituen arauak betetzeko. Horrela, goizetan besteak beste, aldagelak garbitzen eta dutxak desinfektatzen dituzte. Gauetan, berriz, robot elektrikoa ibiltzen da igerilekuko ura garbitzen eta paretak eta lurzorua garbitzeko. ... Wed, 10 Jun 2009 01:00:00 +0200 IDIAZABAL Pala txapelketa jarri da finalerdietara begira http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-06-09/p00005009/Pala_txapelketa_jarri_da_finalerdietara_begira.htm Idiazabalgo I. Pala Txapelketako finalerdiak larunbatean, hilak 13, jokatuko dituzte Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan. Lau partida izango dira guztira egun horretan, eta 15:30ean emango diote jaialdiari hasiera. Lehenengo mailako eta bigarren mailako finalerdietako neurketak jokatuko dituzte. Finalerdietako lehendabiziko partida lehenengo mailakoa izango da. Larraldek eta Zumetak osatutako bikoteak Peluaga eta Huegun izango dituzte aurkari, 15:30ean hasita. Bigarren partida bigarren mailari dagokiona izango da. Kasu horretan Galdosek eta Elizasuk Peioren eta Trinketeren aurka neurtuko dituzte indarrak. Hirugarren partida berriz ere lehendabiziko mailakoa izango da. Egoitzek eta Jexuxek osatutako bikotea Aizpururen eta Eizmendiren aurka lehiatuko da. Azkenik, eta finalerdietako partidei bukaera emateko, bigarren mailako beste partida bat jokatuko dute ondoren. Errasti eta Galarraga Goiburu eta Etxarriren aurka indarrak neurtzen ikusteko aukera izango da. ... Tue, 09 Jun 2009 01:00:00 +0200 IDIAZABAL Prieto eta Elustondo izango dira gaur Idiazabalen http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-06-09/p00005008/Prieto_eta_Elustondo_izango_dira_gaur_Idiazabalen.htm Tue, 09 Jun 2009 01:00:00 +0200 IDIAZABAL Xiba txapelketako Gipuzkoako kanporaketa Idiazabalek irabazi du http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-06-09/p00005006/Xiba_txapelketako_Gipuzkoako_kanporaketa_Idiazabalek_irabazi_du.htm Idiazabalgo herri kirol taldeak irabazi du Xiba txapelketaren Gipuzkoako kanporaketa. Bigarren postuan ere Goierriko beste ordezkari bat sailkatu da, Beasain; hirugarren Igeldoko eta laugarren postuan Zizurkilgoak geratu dira. Lau talde horiek Euskal Herriko finala jokatuko dute, Gipuzkoako ordezkari, beste herrialdeetako kanporaketetan sailkatu diren taldeen aurka. Joan zen larunbatean egin zuten Idiazabalgo Zelaa kiroldegian Xiba txapelketako Gipuzkoako kanporaketa. Hasiera batean zortzi talde ziren parte hartzekoak, baina talde batek ezin izan zuen bertaratu eta zazpi aritu ziren azkenean norgehiagokan: Asteasu, Beasain, Ibarra, Idiazabal, Igeldo, Tolosa eta Zizurkigo taldeak, hain zuzen. Talde bakoitzean hamabi lagun zeuden, sei gizonezko eta sei emakumezko. Parte-hartzaileek Jaso eta altxa izeneko jokoetan, auzo lana deritzon jokoetan, sokatiran , xiba jaurtiketan eta musean lehiatu behar izan zuten. ... Tue, 09 Jun 2009 01:00:00 +0200 IDIAZABAL Prieto eta Elustondo Idiazabalen asteartean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-06-07/p00002023/Prieto_eta_Elustondo_Idiazabalen_asteartean.htm Sun, 07 Jun 2009 01:00:00 +0200 IDIAZABAL Ikasturteko azken mendi irteera Urbiara egin dute http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-06-07/p00002901/Ikasturteko_azken_mendi_irteera_Urbiara_egin_dute.htm Sun, 07 Jun 2009 01:00:00 +0200 IDIAZABAL Ampoko prosa eta poesia lehiaketara maila oneko lanak aurkeztu dituzte http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-06-07/p00004007/Ampoko_prosa_eta_poesia_lehiaketara_maila_oneko_lanak_aurkeztu_dituzte.htm Ampoko langile eta kideek Euskararen Eguna ospatu zuten Idiazabalen herenegun. Egitarauaren barruan Ampoko literatur lehiaketako sariak banatu zituzten. Antolatzaileen hitzetan aurten maila altua izan da lehiaketan. Ez da lehenengo aldia Ampok Euskararen Egunaren barruan literatur lehiaketa egiten duela, baina aurten berezitasun gisa, deialdia eskualde mailan eman dute ezagutzera. Besteak beste Gabiria, Zerain, Ataun, Beasain, Ordizia, Ezkio-Itsaso, Ormaiztegi eta Idiazabalgo lagunek parte hartu dute. Horien artean batzuk, Ampo bertako kideak dira. Guztira bederatzi idazlan eta hamabi poesia eta bertso-paper aurkeztu zituzten. Maizpide euskaltegikoek baloratu dituzte idazlanak eta EMUNekoek berriz, bertsoak eta poesiak. Epaimahaikoen iritziz orokorrean aurreko bi urteetan baino maila altuagoa zuten lanek, baina batez ere olerkietan eduki zuten zalantza gehien aukeraketa egiteko unean. Behin adostasunera iritsita, poesian lehenengo saria Oier Zurutuzari ematea erabaki zuten. Bigarren saria berriz Izar Sarriegik jaso zuen. ... Sun, 07 Jun 2009 01:00:00 +0200 IDIAZABAL EHNE-Artzai Gazta taldeak irabazi du Idiazabal Jatorri Izendapeneko bozketa http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-06-06/p00003008/EHNE-Artzai_Gazta_taldeak_irabazi_du_Idiazabal_Jatorri_Izendapeneko_bozketa.htm Asteartean egin zituzten Idiazabal Jatorri Izendapenaren hauteskundeak, eta EHNE-Artzai Gazta taldeak irabazi du. Hautagai-zerrenda bateratuak mahai guztietan eskuratu zuen garaipena, Bizkaian, Araban eta Nafarroan, eta baita azpi-errolda guztietan ere, esne ekoizle eta gaztagileen taldean hain zuzen. Hauteskunde batzordeak asteazkenean izendatu zituen hurrengo agintaldian Idiazabal Jatorri Izendapenaren Batzorde Arautzailea zuzenduko duten ordezkariak. Parte-hartze handia EHNE-Artzai Gaztak jakitera eman duenez parte-hartze «garrantzitsua» izan da hauteskundeetan, eta hori «azpimarragarria» da. Bozkatzaile errolda orokorretik % 54,63ko portzentaia lortu dute, 1999. urtean lortutakoa baino 12 puntu gutxiago. «Hala ere, kontuan izan behar da oraingoan ez direla postaz emandako bozkak izan, eta ekainean sektorea lanez gainezka izaten dela, belarra biltzen baitute. Traba horien gainetik, zenbait azpi-erroldatan parte-hartze kopurua izugarria izan da; Nafarroako gaztagile artisauen taldean, esaterako, erroldaren ehuneko ehunak bozkatu zuen», diote EHNE-Artzai Gaztakoek. ... Sat, 06 Jun 2009 01:00:00 +0200 IDIAZABAL Xibako Gipuzkoako kanporaketa gaur izango da Idiazabalen http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-06-06/p00003006/Xibako_Gipuzkoako_kanporaketa_gaur_izango_da_Idiazabalen.htm Xiba Txapelketako Gipuzkoako kanporaketa Idiazabalen jokatuko dute gaur, 17:30ean hasita. Zortzi taldek parte hartuko dute: Asteasu, Beasain, Ibarra, Idiazabal, Igeldo, Pasai Donibane, Tolosa eta Zizurkilgoek, hain zuzen. Guztira 100 lagunetik gora elkartuko dira Idiazabalen. Talde bakoitzean hamabi lagun izango dira, sei gizonezko eta sei emakumezko, eta hainbat jokotan parte hartu beharko dute. Batetik, Jaso eta altxa deitzen dioten jokoetan ibiliko dira: harria jasotzen, ingudean eta lasto altxatzen. Bakoitzean neska eta mutil banak parte hartuko du. Joko horiekin batera dantza ere egin beharko dute. Fanfangoa eta arin-arina dantzatuko dituzte, edota bestela partaideek eurek prestatutako dantzaren bat. Bigarren multzoari auzo lana deitzen diote, erreleboka parte hartzen baitute. Atal horretan zakua eta txingak eraman beharko dituzte, lokotxak bildu eta trontzan aritu. Guztiak jarraian egin beharko dituzte. Mutil eta neska bana ariko dira joko bakoitzean. Gero beste bikote bat tokan ariko da. ... Sat, 06 Jun 2009 01:00:00 +0200 IDIAZABAL San Adriango eguna ospatuko dute bihar idiazabaldarrek http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-06-06/p00003005/San_Adriango_eguna_ospatuko_dute_bihar_idiazabaldarrek.htm Urteroko ohiturari jarraituz, San Adrian Eguna ospatuko dute bihar goizean goizetik hasita idiazabaldarrek. Goizeko zazpietan irtengo da autobusa Mujika jatetxearen aurretik Otzaurterantz. Handik oinez ekingo diote San Adrianera arteko bideari. San Adriandik buelta egindakoan autobusa hartu eta Zegamara joango dira. Hango agintariek eta herritarrek harrera egingo diete idiazabaldarrei. Denboralditxo bat bertan egin ondoren Segurara abiatuko dira. Han ere harrera egingo diete axariei, eta Idiazabalera itzultzen direnean herriko txistulariak edukiko dituzte zain ongietorria egiteko. Eguerdian, 14:30a aldera, herriko plazan jarritako karpan bazkalduko dute. Bazkarirako txartelak bost euroko prezioa du. Erromesaldira joateko izena eman dutenek, ordea, bazkaria doan izango dute. 18:00etan herriko haurrek, txistulariak lagun dituztela, dantza saioa egingo dute Igarondo pilotalekuan. ... Sat, 06 Jun 2009 01:00:00 +0200 IDIAZABAL Oskorriren kontzertua 22:00etan izango da http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-06-05/p00003003/Oskorriren_kontzertua_2200etan_izango_da.htm Fri, 05 Jun 2009 01:00:00 +0200 IDIAZABAL Idiazabalgo pala txapelketako final-laurdenak jokatuko dituzte asteburuan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-06-05/p00003010/Idiazabalgo_pala_txapelketako_final-laurdenak_jokatuko_dituzte_asteburuan.htm Idiazabalgo I. Pala Txapelketaren barruan asteburu honetan final-laurdenak jokatuko dituzte, lehiaketa bereizi duten bi mailetan. Bihar 15:30ean hasita jokatuko dituzte final-laurdeneko lau partida Igarondo pilotalekuan. Lehen mailan, aurreneko partidan Larralde-Zumeta eta Otermin-Goitia bikoteak lehiatuko dira. Bigarrenean Peluaga-Huegun eta Benito-Laka. Bigarren mailako lehen partidan Peiok eta Trinketek Arruti eta Olaizola izango dituzte aurkari, eta bigarren partidan Errasti-Galarraga Agirre-Balerdi bikotearen aurka lehiatuko da. Etzi beste lau partida Igandean final-laurdenetako fasea osatzeko beste lau partida jokatuko dituzte, 09:30etan hasita. Lehen partidan, 1. mailako bi bikote ariko dira: Aizpuru-Eizmendi eta Etxeberria-Zapiain. Bigarren partidan 2. mailako bi bikotek neurtuko dituzte indarrak, Galdos-Elizasu bikoteak eta Igor-Euxebiok. Hirugarren partida lehenengo mailakoa izango da. Berasategik eta Aierdik, Egoitz eta Jexux izango dituzte aurkari. Eguneko eta asteburuko azken partida bigarren mailakoa izango da. Goiburuk eta Etxarrik osatutako bikoteak Cesarren eta Pabloren aurka neurtuko dituzte indarrak. ... Fri, 05 Jun 2009 01:00:00 +0200 IDIAZABAL Ampokoek Euskararen Eguna egingo dute bihar http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-06-04/p00003010/Ampokoek_Euskararen_Eguna_egingo_dute_bihar.htm Idiazabalgo Ampo kooperatibako euskara batzordeak antolatuta bihar arratsaldean euskararen festa ospatuko dute, Idiazabalen bertan. 2007ko ekainaren 8an egin zuten lehendabiziko Euskararen Eguna, Ampon gidari, euskara gori-gori lelopean. Euskara Batzordeko kideek jakitera eman dutenez, «garaiotan dugun krisi egoera ez da ekonomia alorrera soilik mugatzen; euskara bera ere krisian dago. Ezagutu, ezagutzen den arren, erabilera urria da. Are gehiago, soziolinguistikari garrantzitsuenen iritziz lan munduan espazioak irabaztea da euskarak aurrez aurre duen desafioa, hezkuntzan egindako ahalegina ezerezean gera ez dadin». Lan munduan espazioak irabazteko helburuarekin, hain zuzen, antolatu dute aurten ere Euskara Eguna. Horrela, bihar arratsaldeko seietan Zelaa kiroldegian herri kirol saioa egingo dute aurrena: trontza txapelketa, sokatira, toka txapelketa, koskol biltzen... Joxe Mari Esnaola aizkolari zegamarra ariko da gidari lanetan. ... Thu, 04 Jun 2009 01:00:00 +0200 IDIAZABAL Bihar Oskorrik kontzertua egingo du Idiazabalen http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-06-04/p00003008/Bihar_Oskorrik_kontzertua_egingo_du_Idiazabalen.htm Thu, 04 Jun 2009 01:00:00 +0200 IDIAZABAL Bi lagun atxilotu dituzte ustez taberna batean lapurreta egiteagatik http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-06-04/p00003001/Bi_lagun_atxilotu_dituzte_ustez_taberna_batean_lapurreta_egiteagatik.htm Bi lagun atxilotu zituen Aatzo goizaldean Ertzaintzak Idiazabalen, taberna batean lapurreta egitea leporatuta. Ustezko lapurrak tabernako ateetako bat indarrez zabalduta sartu ziren barrura, eta kutxa erregistratzaileko dirua lapurtu zuten. Atzo 04:30a aldera bizilagunek eman zuten abisu, herriguneko taberna batean lapurreta egiten ari zirela ohartaraziz. Hara agertutako ertzainek lapurreta baieztatu zuten, tabernako ate bat burdinezko haga batekin bortxatuta baitzegoen eta lurrean zenbait txanpon aurkitu baitzituzten. Inguruko hesi baten atzealdean makurtuta 26 urteko gizonezko bat aurkitu zuten. Geroxeago kotxe bateko maletategian 18 urteko emakumezkoa aurkitu zuten, ezkutatuta. Lapurreta egitea leporatuta atxilotu zituzten biak. Thu, 04 Jun 2009 01:00:00 +0200 IDIAZABAL Uda kanpainan izena eman nahi dutenentzako deia http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-06-03/p00003904/Uda_kanpainan_izena_eman_nahi_dutenentzako_deia.htm Wed, 03 Jun 2009 01:00:00 +0200 IDIAZABAL 3437 zenbakidun errifa duenak jasoko du saria http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-06-03/p00003902/3437_zenbakidun_errifa_duenak_jasoko_du_saria.htm Wed, 03 Jun 2009 01:00:00 +0200 IDIAZABAL Kongora materiala bidaliko dute idiazabaldarrek http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-06-02/p00003905/Kongora_materiala_bidaliko_dute_idiazabaldarrek.htm Tue, 02 Jun 2009 01:00:00 +0200 IDIAZABAL Idiazabalgo jubilatuentzat bingo jokoa dago bihar http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-06-02/p00003006/Idiazabalgo_jubilatuentzat_bingo_jokoa_dago_bihar.htm Tue, 02 Jun 2009 01:00:00 +0200 IDIAZABAL Otzaurtetik Arantzazura ibilaldia egingo dute bihar idiazabaldarrek http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-05-30/p00003010/Otzaurtetik_Arantzazura_ibilaldia_egingo_dute_bihar_idiazabaldarrek.htm Otzaurtetik (Zegama) Arantzazura (Ońati) ibilaldia egingo dute bihar, Urbian barrena, Aita Iparragirre herri eskolako eta Idiazabal Kirol Elkarteko mendi sailak antolatuta. Goizean 08:30ean joango dira autobusean Otzaurtera, eta handik abiatuko dira oinez Arantzazura. Arratsaldean, 19:30a aldera, Arantzazun autobusa hartu eta itzuliko dira Idiazabalera. Lau ordu eta laurdeneko bidea Ibilaldiaren zatirik handiena Aizkorriko komunitate lurretan egingo dute. Behin Urbiara iritsita, arratsalderako zatirik errazena bakarrik utziko dute: Arantzazura jaistea. Ibilaldia guztira lau ordu eta laurdenean egin daiteke. Nahi duenak, San Adriandik Aizkorrira igo eta Arbelarrera jaitsiz bazkal ordurako Urbiara joateko aukera ere izango du. Sat, 30 May 2009 01:00:00 +0200 IDIAZABAL Oporretara joan nahi duten helduentzako deialdia egin dute Idiazabalen http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-05-30/p00003009/Oporretara_joan_nahi_duten_helduentzako_deialdia_egin_dute_Idiazabalen.htm Pertsona helduentzako Imsersoren oporretarako programaren barruan, jada egin dute oporretara joan nahi duten pertsona helduentzako deialdia Idiazabalen. Interesatuta dauden pertsonek, jubilatuen elkartean edo Idiazabalgo udaletxean eska ditzakete bete beharreko baldintzen oinarriak eta inprimakiak. Eskabide orriak aurkezteko epea ekainaren 19ra, ostirala, artekoa da. Sat, 30 May 2009 01:00:00 +0200 IDIAZABAL Areto futboleko nesken finalak bihar Idiazabalek http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-05-29/p00003903/Areto_futboleko_nesken_finalak_bihar_Idiazabalek.htm Fri, 29 May 2009 01:00:00 +0200 IDIAZABAL Azken egunak sendabelar ikastaroan izena emateko http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-05-29/p00003901/Azken_egunak_sendabelar_ikastaroan_izena_emateko.htm Fri, 29 May 2009 01:00:00 +0200 IDIAZABAL Astelehenean bilduko da Agenda 21eko Foroa http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-05-29/p00003001/Astelehenean_bilduko_da_Agenda_21eko_Foroa.htm Fri, 29 May 2009 01:00:00 +0200 IDIAZABAL Berasategi idiazabaldarrak irabazi du Gipuzkoako bola txapelketa http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-05-29/p00002002/Berasategi_idiazabaldarrak_irabazi_du_Gipuzkoako_bola_txapelketa.htm Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuten Seguran joan zen larunbatean, maiatzak 23, Txoritegi bolatokian. Andoni Berasategi idiazabaldarrak irabazi du lehia. Aurretik jokatutako lau txapelketatan sailkatutako 26 bolari gipuzkoarrek parte hartu zuten. Seina bolatara aritu ziren, probakorik gabe. Kanporaketa sistemarekin, lehen txandan hamar bolari gelditu ziren kanpora, hurrengoan zortzi, ondoren lau eta amaierarako bi jokalari buruz buru: Segurako Jokin Izagirre eta Idiazabalgo Andoni Berasategi. Idiazabaldarrak irabazi zuen. Giro paregabea sortu zen Seguran, jai giroko lehiaketan. Lehen txanda bukatutakoan hamaiketako oparoa egin zuten Txoritegi elkartean. Bolatea amaitzean, 13:45ean, bazkaria izan zuten. Txoritegi elkarteak Segurako Udalari eskerrak eman dizkio, gastuak ordaintzeagatik. ... Fri, 29 May 2009 01:00:00 +0200 IDIAZABAL Idiazabalen pailazoen ikuskizuna izango da etzi http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-05-28/p00003007/Idiazabalen_pailazoen_ikuskizuna_izango_da_etzi.htm Thu, 28 May 2009 01:00:00 +0200 IDIAZABAL EHNE-Artzai Gazta batera aurkeztuko da Idiazabal Gazta kontseiluko bozetara http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-05-28/p00003001/EHNE-Artzai_Gazta_batera_aurkeztuko_da_Idiazabal_Gazta_kontseiluko_bozetara.htm Ekainaren 2an egingo dituzte Idiazabal Jatorri Izendapeneko Kontseilu Erregulatzaileko kideak aukeratzeko hauteskundeak. EHNEk eta Artzai-Gazta elkarteak hautagaitza bateratua eta egitasmoak aurkeztu ditu. Ekitaldia Idiazabalen egin zuten atzo, Artzai Gazta Elkartearen egoitzan. EHNE-Artzai Gaztako kideek salatu dutenez beste nekazaritza erakunde batzuk haiek hauteskunde prozesutik kanpo uzteko trabak jartzen ahalegindu dira. «Baina azkenean artzainek euren ordezkariak inongo zentsurarik gabe aukeratzeko duten eskubidea atera da garaile, eta beraz, EHNE-Artzai Gaztaren hautagaitza bertan izango da». Indarrak batuta Azken urteetan egin izan duten moduan elkarrekin aurkeztu dira bi elkargoak Idiazabal Jatorri Izendapeneko hauteskundeetara. «Aurreko urteetako lanak garbi erakutsi digu Idiazabal Gaztak aurrera egiteko artzain guztion parte-hartzea behar dela. Beraz, indarrak batuta egin behar dugu aurrera. Zentzu horretan, eta guk ditugun helburuak lortzeko asmoz, hautagaitza osatu bat aurkeztu dugu». ... Thu, 28 May 2009 01:00:00 +0200 IDIAZABAL Odola eman ahalko da gaur arratsaldean Idiazabalen http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-05-27/p00003002/Odola_eman_ahalko_da_gaur_arratsaldean_Idiazabalen.htm Wed, 27 May 2009 01:00:00 +0200 IDIAZABAL Sendabelarren ikastaroa antolatu dute Idiazabalen http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-05-27/p00003001/Sendabelarren_ikastaroa_antolatu_dute_Idiazabalen.htm Wed, 27 May 2009 01:00:00 +0200 IDIAZABAL Idiazabalek bina berdindu du Tolosaren aurka http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-05-26/p00003901/Idiazabalek_bina_berdindu_du_Tolosaren_aurka.htm Tue, 26 May 2009 01:00:00 +0200 IDIAZABAL 'Oinezko trena'-ren inguruan ekimen ugari http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-05-24/p00002016/Oinezko_trena-ren_inguruan_ekimen_ugari.htm Sun, 24 May 2009 01:00:00 +0200 IDIAZABAL Eskola komunitate osoa kalera irtengo da gaur http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-05-20/p00003903/Eskola_komunitate_osoa_kalera_irtengo_da_gaur.htm Wed, 20 May 2009 01:00:00 +0200 IDIAZABAL Marronen 'Aire Airean' ikusentzunezkoa ikusgai http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-05-20/p00005001/Marronen_Aire_Airean_ikusentzunezkoa_ikusgai.htm Wed, 20 May 2009 01:00:00 +0200 IDIAZABAL 'Oinezkoen Trena' ekimena indartzeko hainbat ekitaldi egingo dituzte http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-05-17/p00005001/Oinezkoen_Trena_ekimena_indartzeko_hainbat_ekitaldi_egingo_dituzte.htm Oinezkoen Trena Idiazabalgo Aita Iparragirre herri eskolakoek abian jarritako ekimenari bultzada berri bat emateko asmoz, hainbat ekitaldi egingo dituzte astelehenetik ostiralera bitartean. Astelehenean lehenengo eta bigarren zikloko haurrek egindako marrazkiekin erakusketa jarriko dute herri eskolako atarian. Marrazkiek Goazen Oinez Eskolara leloarekin lotura izan beharko dute. Erakusketa aste osoan izango dute jarrita eta interesa duen edonor hurbildu daiteke bertara marrazkiak ikustera. Eskola komunitate osoak egingo du ibilbidea Asteazkenean goizeko bederatzietan hasita, hirugarren zikloko haurrek eurek sortutako ipuinak eta istorioak kontatuko dituzte gelaz-gela. Sormen lanerako aurreko lelo bera hartuko dute gaitzat. Goizeko hamaiketan eskola komunitate osoa, hau da ikasle, irakasle eta gurasoak, kalera irtengo da. Oinezkoen Trena ekimenean parte hartzen dutenek egiten duten ibilbide bera osatuko dute. Plazan geldialdia egin eta olerkiak eta bertsoak kantatuko dituzte. Musikarik ere ez da faltako. Joxe Goikoetxeak Eskola Agenda 21eko kideak eta Oinezkoen Trena ekimenaren bultzatzaileak herritar guztiei egin die bertan parte hartzeko deia. ... Sun, 17 May 2009 01:00:00 +0200 IDIAZABAL Urbiara irteera antolatu dute bihar goizerako http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-05-16/p00003008/Urbiara_irteera_antolatu_dute_bihar_goizerako.htm Sat, 16 May 2009 01:00:00 +0200 IDIAZABAL