Itsasondo, Goierriko hitza http://www.goierrikohitza.info Hitzako albiste zerrenda itsasondo eu Sun, 07 Sep 2008 00:20:14 +0200 60 Itsasondo, Goierriko hitza http://www.goierrikohitza.info/rss/logo.gif goierrikohitza.info Urkiko jaietako otorduen txartelak salgai daude http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-09-05/p00004901/Urkiko_jaietako_otorduen_txartelak_salgai_daude.htm Fri, 05 Sep 2008 01:00:00 +0200 ITSASONDO 'Beckham izan nahi dut' filma, bihar Itsasondon http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-17/p00005901/Beckham_izan_nahi_dut_filma_bihar_Itsasondon.htm Thu, 17 Jul 2008 01:00:00 +0200 ITSASONDO Charles Chaplinen 'Mutila' filma emango dute bihar http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-02/p00004901/Charles_Chaplinen_Mutila_filma_emango_dute_bihar.htm Wed, 02 Jul 2008 01:00:00 +0200 ITSASONDO Trafiko istripu batek ilara luzeak eragin ditu N-1en http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-18/p00005008/Trafiko_istripu_batek_ilara_luzeak_eragin_ditu_N-1en.htm Wed, 18 Jun 2008 01:00:00 +0200 ITSASONDO Itsasondo eta Orio arteko bidea oinez egingo dute itsasondoarrek http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-06/p00005003/Itsasondo_eta_Orio_arteko_bidea_oinez_egingo_dute_itsasondoarrek.htm Aurten ere Itsasondo eta Orio bitarteko bidea oinez egingo dute itsasondoarrek. Bihar, larunbata, goizeko 05:00etan aterako dira herriko plazatik. Santa Marina, Santa Ageda, Zelatun, Iturriotz eta Aia igaroko dituzte, Oriora iritsi arte. Zortzi orduko ibilaldia izango da, eta Oriora iritsitakoan dutxa hartzeko eta bazkaltzeko aukera izango dute. Fri, 06 Jun 2008 01:00:00 +0200 ITSASONDO Itsasondoren inguruko bigarren saioa izango da bihar Segura Irratian http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-06/p00005004/Itsasondoren_inguruko_bigarren_saioa_izango_da_bihar_Segura_Irratian.htm Itsasondoren inguruko bigarren saioa egingo dute bihar, larunbata, Segura Irratiko Eutera irratsaioan. Aurreko astean bertso, kantu eta istorioak izan zituzten hizpide, eta bihar herriko taldeetako ordezkariak izango dira, 11:00etan hasita. Aurrena Mikel Zurutuzak itsasondoarren izaeraz hitz egingo du. Ondoren, herri eskolako agenda 21 ekimenean aritu den Josu Sarasola ikaslea eta emakume taldeko Maite Riańo ariko dira. Itsasondon bizi den Areti Ghika greziarra ere gonbidatu dute saiora; baita herrira iritsi berriak diren Aitor Garmendia eta Ruth Gomez ere. Saioa bukatzeko, Danel Etxeberria alkateordearekin solasean ariko dira. Fri, 06 Jun 2008 01:00:00 +0200 ITSASONDO Istripu batek kilometrotako erretentzioak sortu ditu http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-04/p00005004/Istripu_batek_kilometrotako_erretentzioak_sortu_ditu.htm Wed, 04 Jun 2008 01:00:00 +0200 ITSASONDO Itsasondo mintzagai biharko 'Eutera' saioan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-30/p00002007/Itsasondo_mintzagai_biharko_Eutera_saioan.htm Segura Irratiko Eutera saioan Itsasondo izango dute mintzagai biharko saioan. Beste herriekin egin duten moduan, Itsasondoko herriaren kokapen fisikoa, Milixio izeneko pertsonaiari buruzko istorioak, belaunaldi desberdinen arteko solasaldia edota herri-bide baten deskribapena egingo dituzte. Dena kantuz eta musikaz lagunduta. Horretarako hainbat itsasondoar gonbidatuko dituzte. Mikel Mendizabal, Jose Mari Mendizabal, Maider Zabalua, Ainara Vega, Ane Mendizabal, Luis Aizpuru, Jone eta Ainhoa Barandiaran eta Ińaki Larrańaga izango dira hizlariak. Saioa bihar goizeko 11:00etan izango da. Oinezkoen trena 'Itaka'-n Bestalde, larunbateko Itaka saioan Idiazabalgo Oinezko Trena ekimenaren inguruan hitz egingo dute, 10:00etan hasita. Udaleko eta Aita Iparragirre herri ikastetxeko arduradunak, eskolako gurasoak eta Agenda 21eko kideak izango dira hizlari. ... Fri, 30 May 2008 01:00:00 +0200 ITSASONDO Itsasondo-Orio ibilaldia egingo dute ekainaren 7an http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-23/p00005901/Itsasondo-Orio_ibilaldia_egingo_dute_ekainaren_7an.htm Fri, 23 May 2008 01:00:00 +0200 ITSASONDO Eskolako Agenda 21 ekimenak bilera egingo du bihar udaletxean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-15/p00005008/Eskolako_Agenda_21_ekimenak_bilera_egingo_du_bihar_udaletxean.htm Itsasondoko Eskolako Agenda 21 foroak bihar goizean egingo du hurrengo bilera. Herri Eskolako haurrak udaletxera joango dira, Agenda 21 ekimenaren baitan orain arte egindakoak aztertu eta Udalari proposamen berriak egitera. Bilera, bihar goizeko 9:30ean izango da, Itsasondoko udaletxean. Duela hiru ikasturte hasi ziren Itsasondoko haurrak Eskolako Agenda 21 ekimenean parte hartzen. Orain arte, hondakinen eta kontsumoaren inguruko gaiak landu dituzte ikasgelan eta kalean. Aurten, uraren gaia jorratzen ari dira. Ikasturte honetan, uraren inguruko hainbat datu landu dituzte eskolan. Hauek oinarri hartuta, Udalari hainbat proposamen egingo dizkiote haurrek, herriko uraren egoera hobetze aldera. Hainbat konpromiso ere hartu dituzte haurrek, ikastetxean zein etxean, uraren kontsumoa murriztu eta hau garbi mantentzeko. ... Thu, 15 May 2008 01:00:00 +0200 ITSASONDO Ekoscan ziurtagiria jaso du Itsasondoko Udalak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-11/p00002018/Ekoscan_ziurtagiria_jaso_du_Itsasondoko_Udalak.htm Sun, 11 May 2008 01:00:00 +0200 ITSASONDO Agirre eta Lasa nagusi mus txapelketan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-07/p00005006/Agirre_eta_Lasa_nagusi_mus_txapelketan.htm Giro ederrarekin ospatu dituzte Gurutze Deunaren jaiak Itsasondoko Urkia auzoan. Erromeria eta lagunarteko otorduez gain hainbat lehiaketa ere egin dituzte festetan, eta auzotar ugarik parte hartu dute mus eta toka txapelketetan. Aurten 25 urte bete ditu Urkiko mus txapelketak, eta Joakin Agirrek eta Jokin Lasak jantzi dute txapela. Baina musaz gain, gizon eta emakumeentzako toka txapelketak ere egin zituzten. Emakumezkoetan Irati Garmendiak irabazi zuen, eta gizonezkoetan Prudencio Olanok jantzi zuen XXVI. aldiko txapela. Antxumearen zozketa Bestalde, Urkiko jai batzordetik jakinarazi dutenez, festetan zozkatu duten antxumeak badu sariduna. Irabazlea 840-H zenbakidun txartela da. Zenbakiaren jabeak 943 88 93 67 telefono zenbakira deitu behar du saria eskatzeko, maiatzaren 20a baino lehen. ... Wed, 07 May 2008 01:00:00 +0200 ITSASONDO Erromeria eta ekitaldi herrikoiak izango dira Urkia auzoko jaietan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-02/p00006009/Erromeria_eta_ekitaldi_herrikoiak_izango_dira_Urkia_auzoko_jaietan.htm Gurutze deunaren jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan Itsasondoko Urkia auzoan. Bi egunez, erromeria eta herri giroko hainbat ekitaldi izango dira. Bihar goizean emango diote hasiera festari. Goizeko hamaiketan elkartuko dira auzotarrak Urkiako ermitan, festen hasierako elizkizunean. Ondoren, hamaiketakoa egingo dute elkartean, Ostolaza eta Larrańaga trikitilariek lagunduta. 14:30ean, auzo bazkaria izango da. Arratsaldeako 17:30ean, Urkiako XXV. Mus Txapelketa herrikoia jokatuko dute. Iluntzean berriz, trikitilarien bigarren saioa izango da. Eguna bukatzeko, elkartean bilduko dira berriz, lagunartean afaltzeko. Afalondoan, Ostolaza eta Larrańagaren azken saioa izango da. Igandean jarraituko dute festetako ekitaldiek. Goizeko mezaren ondoren, Olarte anaiek alaituko dute hamaiketakoa. Bazkaria izango da ondoren. Arratsaldean berriz, emakumezkoen eta gizonezkoen toka txapelketak egingo dituzte. Festak bukatzeko, Olarte anaien erromeria izango da. ... Fri, 02 May 2008 01:00:00 +0200 ITSASONDO Goierriko Eskola Txikiek bat egin dute jai giroan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-29/p00002011/Goierriko_Eskola_Txikiek_bat_egin_dute_jai_giroan.htm Eskualdeko eskola txikiek Itsasondon euren eguna ospatu zuten igandean. Lau herritako umeak eta gurasoak elkartu zituen festan, Itsasondo, Gabiria, Olaberria eta Zerain. Duela lau urte hasi ziren antolatzen Goierriko Eskola Txikien eguna, denek ere antzeko beharrak eta kezkak zituztela ikusita. Aurten Itsasondori tokatu zaio jaia antolatzea, Itsasondoko Guraso Elkarteari hain justu. Gurasoak arduratu dira festa antolatzeaz, eta haien esanetan dena aurreikusita bezala joan da. Pozik agertu dira horrenbestez. Guztira, ume eta guraso artean, 220 lagun inguru bidu ziren. Jaiari hasiera emateko Itsasondoko eskolako ikasle ohi batek ongietorria egin zien herrira gerturatutako guztiei, eskola txikiek egiten duten lana nabarmenduz, eta herri batek eskola izateak dituen abantailak azpimarratuz. Trikitiz lagunduta hasi zen jaia. Ondoren lau taldetan banatu ziren umeak, bakoitzak kolore banako gometxa zuela, eta antolatzaileek eurentzat prestatutako lau guneetako bakoitzera abiatu ziren. ... Tue, 29 Apr 2008 01:00:00 +0200 ITSASONDO Kolorez betetako krosarekin bukatu dute Kultur Astea http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-22/p00005006/Kolorez_betetako_krosarekin_bukatu_dute_Kultur_Astea.htm Igandeko jai giroarekin bukatu dute Kultur Astea Itsasondon. Bost eguneko egitaraua herri krosarekin eta tortilla lehiaketarekin itxi zuten. Herritar ugarik parte hartu zuen azken egun horretako ekitaldietan, eta giro herrikoia izan zen nagusi. Haurrentzako eta helduentzako antzezlanak eta ikus-entzunezkoak ikusteko aukera izan da astean zehar. Iganderako, berriz, ekitaldi herrikoienak gorde zituzten. Goizeko 11:00etan hasita, Itsasondoko aurreneko herri krosa egin zuten. Ekitaldi koloretsua izan zen, herritar gehienak mozorrotuta atera baitziren. Antolatzaileak ere gustura gelditu dira lehen saioarekin. «Ohiko krosa egin beharrean jendeari patinetan, txirrinduetan edo haurrentzako aulkietan ateratzeko deia egin genien, eta festa giroa emateko mozorrotu ere egin dira asko». Proba herrikoia izanda, irabazteari baino garrantzia handiagoa eman diote «adin eta forma fisiko guztietako herritarrak» ateratzeari. Horregatik, aurrena bukatzea baino gehiago, irudimena eta mozorroak baloratu zituzten. Guztira 60 bat lagunek parte hartu zuten, haurren eta helduen artean. Izan ere, asko izan ziren parte hartu zuten gaztetxoak, baina baita haur eta guzti atera ziren gurasoak ere. ... Tue, 22 Apr 2008 01:00:00 +0200 ITSASONDO Urkiko jaietako bazkarian izena emateko deia http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-19/p00005002/Urkiko_jaietako_bazkarian_izena_emateko_deia.htm Sat, 19 Apr 2008 01:00:00 +0200 ITSASONDO 'Euskara sencilloaren manifiestoa' antzezlana eskainiko dute gaur http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-18/p00002011/Euskara_sencilloaren_manifiestoa_antzezlana_eskainiko_dute_gaur.htm Euskara ikasteak dituen zailtasunen inguruan, umorez betetako kritika egiten dute Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreek Euskara Sencilloaren Manifiestoa antzezlanean. Goierriko Kultur Zirkuituaren barruko ekitaldi gisa eskainiko dute ikuskizuna, gaur 21:30ean, Itsasondoko herri eskolako aterpean. Itsasondoko Kultur Astean ekintza gehiago ere izango dira gaur. 18:00etan haur eta gaztetxoentzako ikuskizuna emango dute. Txalo antzerki taldeak magia eta antzerkia uztartzen dituen Magia teilatuan lana eskainiko du. Igandean, giro herrikoia Itsasondoko kultur astearen antolatzaileek ekitaldi herrikoiak gorde dituzte iganderako. Goizeko 11:00etan hasita herri krosa izango da. Plazatik abiatu eta herrian barrena ibiliko dira. Fri, 18 Apr 2008 01:00:00 +0200 ITSASONDO Zortzi autok elkar jo dute Itsasondon http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-15/p00005008/Zortzi_autok_elkar_jo_dute_Itsasondon.htm Zortzi ibilgailuk elkar jo eta lagun bat zauritu zen atzo goizean N-1 errepidean izandako istripuan. Istripuaren ondorioz erretentzio handia sortu zen Itsasondon, Donostiarako noranzkoan. Goizeko 08:15 inguruan gertatu zen ezbeharra, Itsasondo parean. Euria zela eta, bidea irristakor zegoen, eta trafiko istripu ugari izan zen, ez Itsasondon bakarrik, euskal errepide sarean ere bai. Itsasondokoan zazpi auto eta kamioi bat geratu ziren elkar jota. Bidea erabat itxita egon zen ordubetez, harik eta 09:30ean errei bat ireki zuten arte. Bitartean, errepide zaharretik bideratu zuen trafikoa Ertzaintzak, eta Itsasondon eta Legorretan ere pilaketak sortu ziren. Emakume bat zaurituta Ezbeharrean 38 urteko emakume bat zauritu zen, eta Tolosako Asuncion erietxera eraman behar izan zuten. ... Tue, 15 Apr 2008 01:00:00 +0200 ITSASONDO Angel Cuerdo abenturazaleak irekiko du bihar Kultur Astea http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-15/p00005011/Angel_Cuerdo_abenturazaleak_irekiko_du_bihar_Kultur_Astea.htm Bihar arratsaldean hasi eta igandera bitartean kultur ekitaldi ugari izango dira Itsasondon. Angel Cuerdo bidaiari tolosarrak irekiko du bihar Kultur Astearen egitaraua. Datozen egunetan, berriz, antzerki emanaldiak, herri krosa edota tortilla pintxoen lehiaketa izango dira, parte hartzeko. Che Guevara iraultzaileak Hego Amerikan barrena egindako bidea irudikatu zuen Angel Cuerdo abenturazaleak. Bidaia hartan jasotako irudiekin eta esperientziekin Hegoamerika motoan, Cheren bidetik izeneko dokumentala sortu zuen. Egilea bertan dela, lan hori ikusteko aukera izango da bihar iluntzeko 20:00etan, udaletxeko batzar aretoan. Adin guztietarako antzezlanak Aurten antzerkiaren aldeko apustua egin dute Itsasondoko Kultur Astearen barruan. Izan ere, ostiralean bi antzezlan eskainiko dituzte, bat haurrentzat eta bestea gazte zein helduentzat. ... Tue, 15 Apr 2008 01:00:00 +0200 ITSASONDO Odola emateko deia egin dute astelehenerako http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-11/p00005902/Odola_emateko_deia_egin_dute_astelehenerako.htm Fri, 11 Apr 2008 01:00:00 +0200 ITSASONDO Auzolan proiektuaren hasiera http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-06/p00008019/Auzolan_proiektuaren_hasiera.htm Goizeko bederatzietan egin zuten hitzordua eta zeru udina estaltzen zuen behe-lainoak eskaintzen zuen giro freskoan hasi ziren adin guztietako 25 lagun inguru. Haur nahiz heldu, guztiak animatu ziren lanera goizean goizetik. Atzo goizean esaterako, udaletxe aurreko eserleku eta farolak txukuntzen jardun zuten. Lanean agortutako indarra berreskuratzeko berriz, eguerdiko ordubatean izan zuten mokadutxoa egiteko aukera Elkarlanean sortutako ideia Udala, Guraso Elkartea eta Eskola izan dira Auzolan proiektu hau sustatzeaz arduratu direnak. Haur zaintza zerbitzua aurrera eramateko aukera alternatibo gisara sortu zen ideia eta aurrerago ere eraman nahi izan dute. Sun, 06 Apr 2008 01:00:00 +0200 ITSASONDO Auzolanerako deia egin diete itsasondoarrei http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-04/p00005901/Auzolanerako_deia_egin_diete_itsasondoarrei.htm Fri, 04 Apr 2008 01:00:00 +0200 ITSASONDO Auzolan eguna antolatu dute larunbat honetarako http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-03/p00005001/Auzolan_eguna_antolatu_dute_larunbat_honetarako.htm Thu, 03 Apr 2008 01:00:00 +0200 ITSASONDO Kaxintane herri taberna asteartean irekiko dute http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-03-30/p00004009/Kaxintane_herri_taberna_asteartean_irekiko_dute.htm Asteartean, apirilaren etorrerarekin batera irekiko dute Itsasondoko Kaxintane herri taberna. Azken ukituak ematen ari dira egunotan, dena prest izan nahi baitute inaugurazio ekitaldirako. Taberna ez ezik, «herritarrentzako bilgunea» izateko asmoarekin irekiko ditu ateak, eta herritarrekin batera ospatu nahi dute. Estitxu Benito, Tolosan bizi den ordiziarrak hartu du tabernaren ardura. Berak azaldu duenez, beti ostalaritzan lan egin izan du. Hamar bat urte daramatza ahizparekin batera Tolosako taberna batean. Duela hilabete batzuk, aitaren bidez izan zuen Itsasondoko taberna hartzeko lehiaketaren berri. Estitxuk azaldu duenez, «beti besteentzako lan egin izan dugu, eta geure taberna izateko aukera ona zela iruditu zitzaigun». Izan ere, Itsasondo bezalako herri txiki batean taberna bat irekitzeak izan zitzakeen zailtasunak ikusita, Itsasondoko Udalak hainbat erraztasun eman zituen. ... Sun, 30 Mar 2008 01:00:00 +0100 ITSASONDO Gaztańagak beste garaipen bat lortu du Loira-Atlantico klasikoan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-03-26/p00005002/Gaztańagak_beste_garaipen_bat_lortu_du_Loira-Atlantico_klasikoan.htm Mikel Gaztańaga txirrindulari itsasondoarrak hasiera bikaina eman dio aurtengo denboraldiari. Joan zen ostiralean beste garaipen bat gehitu zion bere palmaresari, Frantzian jokatzen den Loira-Atlantico klasikoa irabazita. Nantes inguruan hasita, 180 kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten txirrindulariek. Gaztańagak, beste txirrindulari batzuekin batera, ihes egin zuen tropeletik, 30. kilometro inguruan. Ia lasterketa osoa ihesean egin ondoren, Jimmy Casper Agritubeleko taldekidearekin batera iritsi zen probaren azken metroetara. Baina azken esprintean Itsasondokoa azkarragoa izan zen, eta berak irabazi zuen klasikoa. Aurtengoa Agritubel taldean egiten duen bigarren denboraldia du Gaztańagak, eta iaz bezala garaipenak lortuz hasi da aurten ere. Wed, 26 Mar 2008 01:00:00 +0100 ITSASONDO Sorkuntzarako heziketa landuko dute bihar http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-03-13/p00005004/Sorkuntzarako_heziketa_landuko_dute_bihar.htm Thu, 13 Mar 2008 01:00:00 +0100 ITSASONDO Emakumeen eguna, festan oihua eginez http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-03-09/p00007001/Emakumeen_eguna_festan_oihua_eginez.htm Martxoaren 8an, eskualdeko herri guztietara iritsi zen atzo Emakumearen Nazioarteko Egunaren berri. Eta ia gehienetan egin zuten ospatzeko, edo gutxienez gogoratzeko, ekitaldiren bat. Bazkariak, afariak, festa bereziak... Helburua bat eta bakarra: emakumearen papera gizarteratzea, dagozkien eskubideak oihukatzea, eta berdintasunerako oztopo diren koskak salatzea. Itsasondon ekitaldi berezia egin dute aurten. Sorginemak emakume taldeak antolatuta, herrian lagun arteko festa egin zuten, mahaiaren bueltan. Girotzea, bezperatik Ospakizunen muina atzoko mantendu bazuten ere, Itsasondon ostiral arratsean hasi ziren emakumearen eguna prestatzen. Sorginemak taldeak berak antolatu duen ipuin eta marrazkigintzako sariak banatu zituzten. 0-6 urte arteko haurrei marrazkiak eskatu zizkieten, eta Naia Riańok jaso zuen oroigarria. 7-12 urte artekoek ipuinak idatzi dituzte; saria Josu Sarasolarentzat izan da. ... Sun, 09 Mar 2008 01:00:00 +0100 ITSASONDO Sorginemak emakume taldeak ekitaldi sorta antolatu du http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-03-06/p00005008/Sorginemak_emakume_taldeak_ekitaldi_sorta_antolatu_du.htm Itsasondoko Sorginemak emakume taldeak ekitaldi sorta antolatu du martxoaren 8aren inguruan. Bihar arratsaldeko 17:30ean ipuin eta marrazki lehiaketako sariak banatuko dituzte. 25, 40 eta 75 euroko txartelak emango dizkiete lan onenen jabeei, gero Ordiziako Mujika liburu-dendan gastatzeko. Ondoren plazan bildutakoen artean mokadutxoa egingo dute. Larunbatean, berriz, emakumeen eguneko bazkaria egingo dute. Eguerdiko ordubatean bilduko dira plazan, eta trikitilariek lagunduta kalejira egingo dute Arbel-Haitz elkarteraino. Han emakumeen bazkaria egingo dute. Otorduaren ondoren herriko emakume bati omenaldia egingo diote. Sorkuntza eta edoskitzea Egunotako ekitaldiez gain, Sorginemak elkarteak beste saio batzuk ere egingo ditu martxoan eta apirilean. Martxoaren 14an Benjamin Barandalla Donostiako espresio tailerraren arduraduna joango da Itsasondora, sorkuntzarako heziketa azaltzera. Hitzaldia ostiral arratsaldeko 16:30ean izango da, herri eskolako aterpean. ... Thu, 06 Mar 2008 01:00:00 +0100 ITSASONDO AutoestimUaren inguruko hitzaldia eskainiko dute http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-03-04/p00002004/AutoestimUaren_inguruko_hitzaldia_eskainiko_dute.htm Tue, 04 Mar 2008 01:00:00 +0100 ITSASONDO Negu lehorraren arriskua, sua http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-02-24/p00002009/Negu_lehorraren_arriskua_sua.htm Sun, 24 Feb 2008 01:00:00 +0100 ITSASONDO Marrazki eta ipuin lehiaketan parte hartzeko epea gaur zortzi bukatuko da http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-02-22/p00003004/Marrazki_eta_ipuin_lehiaketan_parte_hartzeko_epea_gaur_zortzi_bukatuko_da.htm Itsasondoko Sorginemak emakume taldeak lehenengo aldiz marrazki eta ipuin lehiaketa antolatu du, martxoaren 8aren harira. Otsailaren 29an bukatuko da aurkezteko epea. Ipuinak gutxienez orrialde batekoak eta euskaraz idatzita izan behar dute. Sei urte arteko umeek marrazkiak egin ditzakete. Lanak udaletxean edo e-mailez aurkez daitezke (itsasorginemak@euskalerria.org). Fri, 22 Feb 2008 01:00:00 +0100 ITSASONDO Sei hektarea baso erre ditu Urkia auzoan gauez sortutako suteak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-02-19/p00005008/Sei_hektarea_baso_erre_ditu_Urkia_auzoan_gauez_sortutako_suteak.htm Itsasondoko Urkia auzoan goizaldean piztutako suteak kalte ugari eragin ditu; guztira sei hektarea baso erre dira. Goizaldeko bostak aldera piztu zen sua Urkia auzorako bidean dauden pinudietan, oraindik nondik eta nola argitu ez den arren. Suhiltzaileen lanari esker sua ez zen inguruko etxeetara eta baserrietara zabaldu, eta ez zen zauriturik izan. Ordiziako parkeko suhiltzaileak eta Foru Aldundiaren baso-suteak itzaltzeko koadrilak goizeko seietarako agertu ziren sutearen lekuan. Baso suhiltzaileak eta koadrilak zuhaiztietako sua itzaltzen aritu ziren goiz osoan zehar. Foru suhiltzaileek, berriz, sua etxeetara ez gerturatzeko ahalegina egin zuten. Ordu batzuk gerorago, 08:00ak aldera sua kontrolpean zuten. Hala ere, 10:30a arte jarraitu zuten lanean, sorburu guztiak itzaldu eta haizeak berriro sua zabal ez zezan. ... Tue, 19 Feb 2008 01:00:00 +0100 ITSASONDO Euskal Herriko sukaldaritzan oinarritutako ikastaroa antolatu dute http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-02-13/p00002006/Euskal_Herriko_sukaldaritzan_oinarritutako_ikastaroa_antolatu_dute.htm Itsasondoko Udalak euskal sukaldaritza berrian oinarritutako ikastaroa antolatu du datozen hiru hilabeteetarako. Bertan, «sormen berriko» platerak prestatzeaz gain, «betiko sukaldaritzako platerak modu berritzailean egin eta aurkezten» erakutsiko dute. Ikastaroaren hasieran partaide guztiei errezetak, karpeta eta mantal bana oparituko diete. Ikastaroa euskaraz izango da eta 30 orduko iraupena izango du. Astearte eta ostegunetan (18:30-20:30) emango dute Arbel-aitz elkartean. Otsailaren 19an izango da aurreneko saioa, eta astero elkartuko dira apirilaren 10a bitartean. Egunotan eman behar da izena Ikastaroan parte hartu nahi duten herritarrek ostirala baino lehen eman behar dute izena udaletxean. Matrikularen prezioa 30 eurokoa da, eta lehenengo 20 lagunentzat bakarrik egongo da lekua. ... Wed, 13 Feb 2008 01:00:00 +0100 ITSASONDO Itsasondon marrazki eta ipuin lehiaketa sortu dute http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-02-10/p00005901/Itsasondon_marrazki_eta_ipuin_lehiaketa_sortu_dute.htm Sun, 10 Feb 2008 01:00:00 +0100 ITSASONDO Herri tabernari izena jartzeko proposamenak bilduko dituzte http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-02-06/p00005001/Herri_tabernari_izena_jartzeko_proposamenak_bilduko_dituzte.htm Itsasondoko herri tabernaren ustiapena lehiaketa publikora atera zuen Udalak duela hilabete batzuk. Jabea gertukoa eta euskalduna izatea zen baldintza nagusietako bat, eta azkenean Goierriko bi neskak hartu dute taberna. Behin taberna nork eramango duen erabakita, «laster» martxan jartzea espero du Udalak. Ireki aurretik, ordea, tabernari izena jarri nahi diote, eta horretarako itsasondoarren proposamenak jasoko dituzte. Dagoeneko izen batzuk jaso dituzte, baina aste honetan zehar gehiago bidaltzeko aukera izango da. Herritar guztiei egin diete izenen bat proposatzeko deia. Ostiral honetan bukatuko da proposamenak egiteko epea. Tabernari jarri nahi zaion izena eta norbere datuak azaldu behar dira mezuan. Udaletik adierazi dutenez, «proposamen guztietatik aukeratua suertatzen denarentzat sari polit bat izango da». ... Wed, 06 Feb 2008 01:00:00 +0100 ITSASONDO Bi istripuk arazoak eragin dituzte N-1 errepidean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-02-05/p00005004/Bi_istripuk_arazoak_eragin_dituzte_N-1_errepidean.htm Tue, 05 Feb 2008 01:00:00 +0100 ITSASONDO Udalak presoen senideei emandako laguntzen aurka egingo du Luesmak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-01-31/p00003001/Udalak_presoen_senideei_emandako_laguntzen_aurka_egingo_du_Luesmak.htm Itsasondoko Udalak presoen sendiei ematen dizkien laguntzen kontra egingo duela jakinarazi zuen atzo Paulino Luesmak, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak. Hala, laguntzen kontrako errekurtsoa jartzeko agindu dio Espainiako Estatuaren Abokatuari. Luesmak azaldu duenez, diru laguntza horien helburua «ez da behar handiena duten herritarrei laguntza ematea, ezaugarri politiko eta sozial jakin batzuk dituen kolektibo bati laguntzea» baizik. Itsasondoko Udalak, beste erakunde askok bezala, urteak daramatza presoen senideei diru laguntzak ematen. Preso dauden senitartekoak bisitatzera joateko bidaiaren gastuetan laguntzeko ematen ditu Udalak diru laguntzak. Azken saila abenduan onartu zuten, 2008rako aurrekontuetan. Espainiako Gobernuaren ordezkari Luesmak dioenez, ordea, laguntzak «ez dira indarrean dagoen diru laguntzen araudira egokitzen». «Ez dute laguntzarako prestazioak zehazten dituen Tokiko Araudiak dioena betetzen». Araudi horren 25.2 artikuluak zehazten duenez, mota horretako diru laguntzak ematerako orduan, «familia jasotzaile bakoitzaren egoera ekonomikoa hartu behar da kontuan». ... Thu, 31 Jan 2008 01:00:00 +0100 ITSASONDO Itsasondon, 'ijitoak' zalapartan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-01-27/p00004005/Itsasondon_ijitoak_zalapartan.htm Sun, 27 Jan 2008 01:00:00 +0100 ITSASONDO 'Ijitoek' zartaginak astinduko dituzte bihar http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-01-25/p00002002/Ijitoek_zartaginak_astinduko_dituzte_bihar.htm Ijito Eguna ospatuko dute bihar Itsasondon. Euren izengoitiari omen eginez, herritarrak ijitoz jantzi eta zartaginak joz herrian barrena ibiliko dira. Aurten Guraso Elkartea arduratu da eguna antolatzeaz, orain arte Emakume Taldeak egiten zuen lana gurasoek egin dute aurten. Umeek eta helduek aste osoa entseatzen pasatu eta gero, gaur izango dute azkeneko saioa, pilotalekuan arratsaldeko seietan; antolatzaileek jendeari zartagina eta makiltxoa eramateko eskatu diote gaurko azkeneko entsegura. Biharko dena prest izatea espero dute Guraso Elkartekoek. Bihar arratsaldeko seietan ekingo diote jaiari, agur gisara idatzia irakurriz eta bertaratutako guztiei ongietorria emanez. Herrian zehar ibiliko dira ondoren gora eta behera, zartaginak astinduz eta euren jantzi koloretsuak erakutsiz, karro eta guzti. ... Fri, 25 Jan 2008 01:00:00 +0100 ITSASONDO Pedro Garcia mendizaleak diaporama aurkeztuko du http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-01-22/p00005008/Pedro_Garcia_mendizaleak_diaporama_aurkeztuko_du.htm Tue, 22 Jan 2008 01:00:00 +0100 ITSASONDO Jon Arano idazleak jasoko du herriko harrobia ikertzeko diru laguntza http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-01-05/p00005001/Jon_Arano_idazleak_jasoko_du_herriko_harrobia_ikertzeko_diru_laguntza.htm Itsasondoko harrobiaren historia eta herriaren garapenean izan duen garrantzia ikertzeko asmoz, beka bat sortzea erabaki zuen iaz Itsasondoko Udalak. Proiektuak jasotzeko epea bukatuta, epaimahaia bildu eta azken erabakia hartu du: Jon Arano idazle itsasondoarrak jasoko du ikerketa egiteko 6.000 euroko beka. Arano gustura agertu da bekarekin, aspalditik ikusten baitzuen horrelako ikerketa baten beharra. «Hogei bat urte daramatzat Itsasondoko kontuak jasotzen, tartean harrobiaren ingurukoak». Ikerketa hau «berandu baino lehen» egin beharrekoa dela uste du, harrobiaren historia ezagutzen duen jenderik gehiena adinekoa baita. «Hala ere, dagoeneko joan den jendearen testigantzak ere jasota ditut», dio itsasondoarrak. Harrobiak berebiziko garrantzia izan zuen Itsasondoko herriaren garapenean. Ia ehun urtez egon zen martxan, eta garai horretan jende asko joaten zen lanera, eta baita Itsasondon bizitzera ere. Horrek eragin handia izan zuen herriaren garapenean. Harrobia XIX. mendearen bukaeran sortu bazen ere, industrializazioaren garaian izan zuen eraginik handiena. Aranok azaldu duenez, «1940 eta 1950eko hamarkada artean izan zuen indar handiena, eta garai hartan 200 langile inguru» biltzen ziren arbelaren industriaren inguruan. Hala, harrobiez gain, errotak, tailerrak edota kableak ere baziren herrian, denak arbelaren inguruan lan egiten zutenak. «Unibertso bat» osatzen zuen egitura hark guztiak, eta Itsasondok «herri meatzari baten ezaugarri guztiak» zituen. Gainera, herria zuloz eta galeriaz beteta dagoela dio, eta hori ere ikertu nahi luke. Azken batean, «unibertso bat berreraiki edo gogoratu» nahi du lan honekin. ... Sat, 05 Jan 2008 01:00:00 +0100 ITSASONDO Kontsumo gutxiko bonbillak banatu dituzte http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-01-03/p00003001/Kontsumo_gutxiko_bonbillak_banatu_dituzte.htm Thu, 03 Jan 2008 01:00:00 +0100 ITSASONDO Javier Ruiz de Larrinaga izan da berriz ere jaun eta jabe Itsasondoko proban http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2007-12-30/p00004010/Javier_Ruiz_de_Larrinaga_izan_da_berriz_ere_jaun_eta_jabe_Itsasondoko_proban.htm Javier Ruiz de Larrinagak sasoi betean dagoela garbi utzi du beste behin Itsasondoko ziklo-kros proba irabazita. Aurtengo denboraldiko 7. garaipena du honako hau eta Euskal Herrian jokatu diren azken lau probetan bera izan da nagusi. Itsasondon irabaztea zer den lehendik ere badaki arabarrak iaz ere bera izan baitzen lehena helmugaratzen. Hirugarren eta laugarren postuak ere errepikatu egin dira aurten, iaz Julen Zubero eta Gorka Izagirre izan baitziren hurrenez hurren hirugarren eta laugarren bukatu zutenak. Aurtengo proban antolatzaileek Unai Yus eta Javier Ruiz de Larrinagaren arteko lehia ikustea espero zuten. Eta ez zen ezusteko handirik izan, hasieran Gorka Izagirre eta Julen Zubero eurekin batera ziren arren. Ruiz de Larrinaga eta Yusen arteko lehia ,bukaeran Lehen itzuliak lau txirrindulariek batera egin zituzten, gainerakoei tartea ateraz. Gorka Izagirre Ormaiztegiarra lasterketaren buruan jarri zen hasiera batean. Ondoren Unai Yus ere izan zen lasterketa buru. Proba bukatzeko bost buelta falta zirela Ruiz de Larrinaga eta Yus arabarrek ihes egin zuten beste biak atzean utziz. Handik gutxira Ruiz de Larrinagak erritmoa biziagotu eta aurre hartu zion Yusi, helmugan 01:00:42ko denborarekin sartuz. Unai Yusek 26 segundu gehiago behar izan zituen lasterketa bukatzeko. ... Sun, 30 Dec 2007 01:00:00 +0100 ITSASONDO Larrinaga eta Yusen arteko lehia izango da Itsasondon http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2007-12-27/p00002011/Larrinaga_eta_Yusen_arteko_lehia_izango_da_Itsasondon.htm Euskal Herriko ziklo-kros denboraldia hasi zenetik bi izen ari dira nagusitzen lasterketaz lasterketa: Javier Ruiz de Larrinaga eta Unai Yus. Bien artean eraman dituzte inguruetako proba nagusiak. Biek dakite zer den Itsasondon irabaztea, eta bien arteko lehia espero dute aurten ere antolatzaileek. Ijitu Kirol Elkartea arduratzen da urtero Itsasondoko proba prestatzeaz, eta aurten zortzigarren urtea beteko du. Ziklo-kros zirkuitoko txirrindularirik garrantzitsuenak bilduko dituzte aurten ere, eta tartean izango dira Yus eta Ruiz de Larrinaga faborito nagusiak. Horiekin batera, ordea, Gorka Izagirre ormaiztegiarra eta Pedro Usabiaga ordiziarra aterako dira. Antolatzaileen ustez Izagirrek podiumean sartzeko aukerak ditu, eta egun ona badu baita ezustekoren bat ematekoa ere. Proba nagusia eguerdian ... Thu, 27 Dec 2007 01:00:00 +0100 ITSASONDO Hiesaren gaia landuko dute gaur hitzaldi eta dokumental banarekin http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2007-11-30/p00005005/Hiesaren_gaia_landuko_dute_gaur_hitzaldi_eta_dokumental_banarekin.htm Hiesaren kontrako nazioarteko egunaren atarian, gai horren inguruan hitz egingo dute gaur Itsasondoko gazte lokalean. Aurrena, hies gaitzaren gaia lantzen duen Vulnerables film dokumentala eskainiko dute, gaur arratseko 19:00etan. Ondoren EHGAMeko osasun batzordeko bi kidek hitzaldia emango dute. Mikel Martinek eta Julen Zabalak hiesari buruz hitz egin eta jendearen galderak erantzungo dituzte. Gaitzaren inguruko erakusketa bat ere izango da ikusgai. Eguna bukatzeko kantu-afaria izango da Arbel Haitz elkartean, 21:00etan hasita. Gaurko ekitaldi horiek guztiak Itsasondoko Kultur Astearen baitan ospatuko dituzte. Astebururako, ordea, ekitaldi gehiago ere badira. Bihar arratsaldean, esaterako, herritarrentzako tailer ugari izango dira pilotalekuan. Besteak beste pintura, maskara edota sukaldaritza tailerrak izango dira. Arropei kolorea emateko ikastaroa ere izango da; horretarako, norberak kamiseta txuri bat eraman behar du. Herriko jostunek urtean zehar egindako lana ere erakutsiko dute. ... Fri, 30 Nov 2007 01:00:00 +0100 ITSASONDO Emakumeen kontrako indarkeria salatuko dute elkarretaratzean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2007-11-27/p00004002/Emakumeen_kontrako_indarkeria_salatuko_dute_elkarretaratzean.htm Emakumeen kontrako indarkeria salatzeko asmoarekin, hainbat ekitaldi egiten ari dira egunotan Itsasondon. Emakume elkartetik adierazi dutenez, «emakumeon kontrako indarkeria ezabatzeko, ezinbestekoa da harreman ereduak eraldatzea, eta horretarako jendarte eredu berri bat eraikitzea». Joan den ostegunean, «genero indarkeriari aurre hartzeko» hitzaldia egin zuten Itsasondon. Gaur berriz, tratu txarrak salatzeko elkarretaratzea egingo dute. Arratsaldeko 18:15ean elkartuko dira, herriko plazan. Itsasondoko Udalak ere bat egin du gaurko deialdiarekin. Berdintasunerako udal plana Salaketa mezu hauekin batera, «konpromiso sendoak eta eraginkorrak» martxan jartzeko beharra aldarrikatu dute Emakume Elkartetik. Honen harira, Itsasondoko Udalarekin elkarlanean, Berdintasunerako Udal Plana osatzen ari direla ere jakinarazi dute. ... Tue, 27 Nov 2007 01:00:00 +0100 ITSASONDO Itsasondon emakumearen inguruko ekitaldiak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2007-11-25/p00002901/Itsasondon_emakumearen_inguruko_ekitaldiak.htm Sun, 25 Nov 2007 01:00:00 +0100 ITSASONDO Itsasondon emakumearen inguruko ekitaldiak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2007-11-08/p00002883/Itsasondon_emakumearen_inguruko_ekitaldiak.htm Thu, 08 Nov 2007 01:00:00 +0100 ITSASONDO Itsasondon emakumearen inguruko ekitaldiak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2007-10-25/p00003011/Itsasondon_emakumearen_inguruko_ekitaldiak.htm arkaitz apalategi Itsasondon egiten ari diren taberna berriaren kudeaketa lehiaketa publiko bidez erabakiko du Udalak. Plaza ondoko lokalean ari dira taberna egokitzen, eta lanak nola doazen ikusita, azaroaren hasierarako bukatuta izatea espero dute arduradunek. Hain zuzen ere, azaroaren 14ra arteko epea jarri dute tabernaren kudeaketa lortzeko eskariak egiteko.Tabernaren gestioa hartzen duenak, «datorren urtea bertan hastea» nahi lukete Udal ordezkariek. Hasieran sei hilabeteko froga egingo dute, eta denak konforme egonez gero, bost urterako kontratua sinatuko lukete. Hileko gutxieneko errenta 280 eurokoa izango da. Aurkezten direnentzako Udalak jartzen duen baldintza nagusia, «euskalduna izatea edo euskaraz jakitea» da. Gertukoa izatea ere kontuan hartuko dute, «herrikoa edo eskualdekoa izatea baloratuko dugu, gertutasunak zerbit... Thu, 25 Oct 2007 01:00:00 +0200 ITSASONDO Itsasondon emakumearen inguruko ekitaldiak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2007-10-23/p00005989/Itsasondon_emakumearen_inguruko_ekitaldiak.htm Tue, 23 Oct 2007 01:00:00 +0200 ITSASONDO