Lazkao, Goierriko hitza http://www.goierrikohitza.info Hitzako albiste zerrenda lazkao eu Sun, 12 Oct 2008 00:03:26 +0200 60 Lazkao, Goierriko hitza http://www.goierrikohitza.info/rss/logo.gif goierrikohitza.info Nazioarteko abesbatzen lehiaketara doa Kantaka http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-08/p00005010/Nazioarteko_abesbatzen_lehiaketara_doa_Kantaka.htm Lazkaoko Kantaka abesbatza Avilesko XXV. Nazioarteko Abesbatzen lehiaketan parte hartzeko aukeratua izan da. Kantaka abesbatza 2005ean sortu zen eta bere ibilbide labur baina oparoan izango duen lehen nazioarteko txapelketa izango du. Irailaren hasieran jaso zuten berri pozgarria. Avilesko XXV. Nazioarteko abesbatzen lehiaketa honetan parte hartzeko aukera dutenak neska eta mutilez osatutako abesbatzak dira, profesionalak ez direnak. Kopuru mugatua izaten da abesbatzentzat; estatuko nahiz nazioarteko abesbatzen artean hamabi taldeko muga izaten da. Izena ematen dutenek kopuru hori gaindituz gero antolakuntzak bere irizpideak zehazten ditu; palmaresa, errepertorioa, helarazitako grabazioak eta bidaltzen zaien informazio guztia aztertzen dute. Kantakak bere aldetik argazkiak, grabazioak, historiala, palmaresa eta beste hainbat informazio helarazi zien lehiaketako antolatzaileei. ... Wed, 08 Oct 2008 01:00:00 +0200 LAZKAO Skype tresna euskaratu du Aitzol Arruabarrenak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-05/p00002902/Skype_tresna_euskaratu_du_Aitzol_Arruabarrenak.htm Sun, 05 Oct 2008 01:00:00 +0200 LAZKAO Kultur Etxeko ikastaroetan izena emateko aukera http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-03/p00005001/Kultur_Etxeko_ikastaroetan_izena_emateko_aukera.htm Fri, 03 Oct 2008 01:00:00 +0200 LAZKAO Futbol Eskolakoek gaur hasiko dute ikasturtea http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-01/p00003901/Futbol_Eskolakoek_gaur_hasiko_dute_ikasturtea.htm Wed, 01 Oct 2008 01:00:00 +0200 LAZKAO Asteazkenean hasiko da martxan futbol eskola http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-09-28/p00004901/Asteazkenean_hasiko_da_martxan_futbol_eskola.htm Sun, 28 Sep 2008 01:00:00 +0200 LAZKAO Dantzari txikiak plazara http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-09-27/p00005008/Dantzari_txikiak_plazara.htm Lazkaoko San Migel jaien barruan, dantzari txikiek izango dute euren tartea aurten ere. Bihar goizetik hasi eta egun osoan zehar, euren eguna ospatuko dute, herriko kale eta plazetan dantza saioak eskainiz. Lazkaoko Oin-Arin dantza taldea izango da egun honetako protagonista, baina eurekin batera, beste sei dantza talde arituko dira, Goierritik nahiz Euskal Herriko bazter ezberdinetatik etorritakoak. Eskualdekoen artean daude Beasaingo Aurtzaka, Ordiziako Jakintza, Zumarragako Irrintzi eta Gabiriako Goruntz dantza taldeak. Nafarroatik berriz, Iruñeko Amaiur taldea etorriko da eta Lapurditik, Kanboko Jeikadi dantza taldea. Guztien artean, egun osorako festa osatuko dute bihar. Goizeko 10:30ean elkartuko dira taldeak herriko plazan, hamaiketakoa egiteko. Ondoren, desfilea hasiko dute; dantzariak bi taldetan banatu eta herri osoa zeharkatuko dute, ibilbidean lau geldiune eginez. ... Sat, 27 Sep 2008 01:00:00 +0200 LAZKAO Lazkaotarrek harrera ona egin diote Areria kultur gune berriari http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-09-26/p00004007/Lazkaotarrek_harrera_ona_egin_diote_Areria_kultur_gune_berriari.htm Lazkao eta Goierri mailako kultur arloaren erreferentzia izateko asmoarekin inauguratu zuten atzo Areria kultur gune berria. Lazkaoko Udaleko eta Foru Aldundiko agintariak ez ezik, herriko kultur mugimenduetako ordezkariak eta hainbat herritar ere izan ziren atzoko aurkezpen ekitaldian. Bertan bildu ziren gehienek «honelako azpiegitura baten beharra» zegoela-eta harrera ona egin diote kulturgune berriari. Bi mila metro koadroko eraikina egiteko bi urte eta 3 milioi eurotik gora behar izan dituzte. Bere baitan, 358 lagunentzako tokia duen antzokiaz gain, herriko kultur taldeentzako lokalak ere izango ditu. Hala, musika eta dantza ikasteko hainbat gela eta areto balioanitz bat ere jarri dituzte, hitzaldi, erakusketa eta antzeko ekitaldietarako balioko duena. Aurkezpen ekitaldian azaldu zutenez, Lazkaoko eta Goierriko kulturgintzan erreferente izan nahi du eraikin berriak. Hala, Patxi Albisu alkatearen hitzetan, «eraikina edukiz betetzea» izango da hurrengo erronka. Hiru adar edo helburu nagusi izango ditu kultur guneak. Batetik, zinema emanaldiak: ostiraletik igandera ez ezik, astean zehar ere emanaldiren bat antolatzeko asmoa agertu dute. Bestetik, «euskal kulturaren aldeko apustua» egin nahi dute, baina «beste kulturei aterik itxi gabe» Albisuk azaldu duenez. Hirugarren helburua, bertako harrobia zaintzea izango da. «Herriko taldeak agenda kulturalaren protagonista aktibo» izatea lortu nahi dute. ... Fri, 26 Sep 2008 01:00:00 +0200 LAZKAO Aitor Arana idazlea azaroko literatur saioan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-09-24/p00005001/Aitor_Arana_idazlea_azaroko_literatur_saioan.htm Ikasturte berria hastearekin batera Liluratura ekimenak etxeko lanak jarri dizkie Lazkaoko irakurzaleei. Saio berri horretarako Aitor Arana idazlearen Amodioaren gazi-gozoak lana aukeratu dute, eta idazlea bera azaroan etorriko da Lazkaora, irakurleekin batera liburuaren inguruan solasean aritzeko. XX. mendearen hasierako istorio bat kontatzen du Aitor Aranaren eleberri horrek. Miren izeneko neskato bat lanerako saldu dute, eta bere bizimodua baserriko lanaren inguruan antolatu behar izan du beti. Urte askoan kartzela izan zuen baserria, ordea, paradisu bihurtuko zaio maitasuna iristearekin batera. Idazlearekin solasean aritzeko hitzordua azaroan izango bada ere, aurrerago zehaztuko dituzte eguna eta ordua. Bitartean, Amodioaren gazi-gozoak liburua irakurtzeko probetxatu beharko dute irakurleek, solasaldian parte hartzeko baldintza bakarra horixe baita, liburua irakurrita joatea. ... Wed, 24 Sep 2008 01:00:00 +0200 LAZKAO Mintzalaguna ekimenak euskaldun zaharrak eta berriak behar ditu http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-09-24/p00005009/Mintzalaguna_ekimenak_euskaldun_zaharrak_eta_berriak_behar_ditu.htm Joan zen urtean ehun lagunetik gora bildu ondoren, aurten ere erronka berriei ekiteko prest dator Mintzalaguna ekimena. Lazkaoko euskaldun zaharrak eta berriak elkartu eta denen artean euskaraz hitz egitea da helburua. Horretarako, ordea, ekimenean parte hartzeko prest dauden euskaldun zaharrak eta berriak behar dituzte. Egitasmoaren arduradunek azaldu dutenez «euskaraz hitz egiteko lagunak biltzea» da kontua. Astean behin elkartzea nahikoa da, «ez dago euskara batuan hitz egin beharrik, ezta irakaslea izan beharrik ere». Elkarrekin elkartzerako orduan aukera desberdinak jarri dituzte. Batetik, Plazalaguna dago, herriko plazan elkartu eta euskaraz hitz egiteko. Parkelagunak, berriz, haurrak zaintzen dituzten bitartean parkean biltzen direnak solasean aritzeko tartea ematen du. Hikalaguna ere hor dago, euskaldun zaharrei eta berriei hitanoarekin aritzeko aukera emango diena. ... Wed, 24 Sep 2008 01:00:00 +0200 LAZKAO Pilota eskolan izena emateko deia egin dute http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-09-24/p00005901/Pilota_eskolan_izena_emateko_deia_egin_dute.htm Wed, 24 Sep 2008 01:00:00 +0200 LAZKAO LAPKEko pilotariek haien partidak irabazi dituzte http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-09-23/p00004902/LAPKEko_pilotariek_haien_partidak_irabazi_dituzte.htm Tue, 23 Sep 2008 01:00:00 +0200 LAZKAO Esparruko erromeria, giro ederrean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-09-23/p00005007/Esparruko_erromeria_giro_ederrean.htm Eguraldia lagun zutela, lazkaotar asko igo ziren igandean Esparru gainera urteroko erromeria egitera. Giro ederra izan zen egun osoan, bazkaria, jolasak eta dantzaldia tarteko. Goizeko bederatzietan plazan elkartu ziren herritarrak, Esparrurainoko bideari ekiteko. Behin gora iritsitakoan urteroko ohitura jarraituz ikurrinari omenaldia egin zioten. Herriko dantzariek ere parte hartu zuten ekitaldian. Ondoren haurrentzako jolasak izan ziren. Ume kopuru polita elkartu zen eta oskol apustuan, sokatiran edota zaku karreran ibili ziren. Herri bazkaria Eguerdiko ordubiak aldera mahaiaren bueltan elkartu eta denek elkarrekin bazkaldu zuten. Trikitilarien doinuek alaitu zuten bazkalondoko giroa. Egunpasa ederra eginda, iluntzerako itzuli ziren denak herrira. Tue, 23 Sep 2008 01:00:00 +0200 LAZKAO Ongi etorri Areria kultur gunea! http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-09-21/p00002005/Ongi_etorri_Areria_kultur_gunea.htm Sun, 21 Sep 2008 01:00:00 +0200 LAZKAO Ezker abertzaleak hainbat mobilizazio antolatu ditu http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-09-21/p00006902/Ezker_abertzaleak_hainbat_mobilizazio_antolatu_ditu.htm Sun, 21 Sep 2008 01:00:00 +0200 LAZKAO Erromeria giroak hartuko du biharko egunean Esparruko gaina http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-09-20/p00006001/Erromeria_giroak_hartuko_du_biharko_egunean_Esparruko_gaina.htm Erromeria giroak hartuko du bihar Esparruko gaina, urteroko festa ospatuko baitute bertan lazkaotarrek. Egunean zehar herri kirolak, jolasak eta bazkaria izango dira, dena jai giroan eta trikiti doinuekin lagunduta. Goizeko 09:00etan elkartuko dira Lazkaoko plazan. Txupinazoa bota ondoren, mendian gora abiatuko dira herritarrak. Eguerdi partean, behin Esparrura iritsitakoan, ikurrinari omenaldia egingo diote. 12:30ean, herri kirol saioa izango da, eta umeentzako jolasak ere antolatu dituzte. Eguerdiko 14:30ean herri bazkaria egingo dute, eta bazkalondoan trikitilarien saioa izango da. Eguraldiak lagunduko ez balu plazan egingo lukete festa. Esparruko erromeria biharko egunez ospatuko bada ere, giroa berotzeko ekitaldiak izango dira gaur ere. Lazkaoko plazan buruhandiak eta Antzar Gazteak txaranga ibiliko dira gaur iluntzeko 19:00etatik aurrera. ... Sat, 20 Sep 2008 01:00:00 +0200 LAZKAO Gaztelekuak festa giroan irekiko ditu gaur ateak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-09-20/p00006902/Gaztelekuak_festa_giroan_irekiko_ditu_gaur_ateak.htm Sat, 20 Sep 2008 01:00:00 +0200 LAZKAO Espektakulua hastera doa http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-09-19/p00003003/Espektakulua_hastera_doa.htm Lazkaoko kultur eskaintzaren bilgune izan nahi duen Areria kulturgune berria ateak irekitzeko prest dago, bi urte iraun duten eraikuntza lanen ondoren. Bi mila metro koadroko eraikin horrek hainbat funtzio beteko ditu; izan ere, zinema eta antzoki lana egiteaz gain, Lazkaoko kultur taldeentzako biltoki ere izango da, musikari eta dantzarientzako aretoak ere hartuko baititu bere baitan. Datorren ostegunean egingo dute kulturgunearen irekiera ekitaldia, eta herritarrentzako bisitaldiez gain Lazkaoko kultur taldeek osatu duten ikuskizun bat ere izango da gaur zortzi. Kultur mundurako erreferentzia izateaz gain, arkitektonikoki ere eraikin berezia egin nahi izan dute. Jose Manuel Elizegi arkitektoak egin du diseinua. Elizegik azaldu duenez, «antzokia kaxa baten moduan planteatu dugu, eta hau beste kaxa handiago baten barruan dago, bigarren azal bat bailitzan». Kaxa hori beiraz estalitako oinarri baten gainean dago. «Argiak piztu eta kristal guztiak argiztatzen direnean, eraikinak grabitate faltaren sentsazioa ematen du, airean balego bezala». Bigarren azala, kanpoaldekoa, arbelez eta kristalez estali dute. Elizegiren hitzetan, kristalak eraikina ingurunearekin integratzen du. Izan ere, barrualdetik begiratuta alde batean parkea eta herrigunea ikus daitezke; bestean, berriz, San Prudentzio ermita, atzean Txindoki duela, «bista paregabea» osatuz arkitektoaren hitzetan. ... Fri, 19 Sep 2008 01:00:00 +0200 LAZKAO Areto Futbol Txapelketako bi partida jokatuko dira http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-09-17/p00003006/Areto_Futbol_Txapelketako_bi_partida_jokatuko_dira.htm Wed, 17 Sep 2008 01:00:00 +0200 LAZKAO Udako kultur ekitaldiak azken txanpan sartu dira http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-09-16/p00007009/Udako_kultur_ekitaldiak_azken_txanpan_sartu_dira.htm Lazkaoko Maizpide euskaltegiak eta Udalak antolatu duten udako kultur egitaraua ari da bere azkenetara gerturatzen. Uztailean eta abuztuan zehar hainbat kultur ekitaldi izan dira Lazkaon, baina azken txanpa honetan ere izango da zerekin gozatua herritik atera beharrik izan gabe. Bihar gauean, esaterako, Txalo taldearen Bota patxa! antzezlan ezaguna ikusteko aukera izango da. Joseba Usabiaga eta Iker Galartza aktoreek osatutako bikoteak, lehendik ere emaitza onak eman dizkien umorearen formula erabiltzen jarraitzen dute lan horretan. Gimnasio batean elkar ezagutzen duten bi gazteren arteko elkarrizketek osatzen dute lana, beti ere umore eta ironia ukituarekin. Ia Euskal Herri osoan ibili ondoren, bihar gaueko 21:30ean Maizpide euskaltegiko zinema aretoan ariko dira. Astea osatzeko, ostegun gaueko bederatzietan, Andoni Egaña bertsolariaren hitzaldia izango da, hori ere Maizpideko zinema aretoan. Bertsolaritzaz eta azkenaldian hainbatetan jorratu duen euskararen erabileraz hitz egingo du zarauztarrak. ... Tue, 16 Sep 2008 01:00:00 +0200 LAZKAO Realaren partidetako sarrerak Giroa tabernan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-09-16/p00007901/Realaren_partidetako_sarrerak_Giroa_tabernan.htm Tue, 16 Sep 2008 01:00:00 +0200 LAZKAO Lazkaon odola emateko hitzordua dute asteartean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-09-14/p00004007/Lazkaon_odola_emateko_hitzordua_dute_asteartean.htm Sun, 14 Sep 2008 01:00:00 +0200 LAZKAO Lazkaok Orion jokatuko du denboraldiko lehen partida http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-09-12/p00005009/Lazkaok_Orion_jokatuko_du_denboraldiko_lehen_partida.htm Fri, 12 Sep 2008 01:00:00 +0200 LAZKAO Martxan da Lazkaoko San Migel pilota txapelketa http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-09-10/p00005003/Martxan_da_Lazkaoko_San_Migel_pilota_txapelketa.htm Wed, 10 Sep 2008 01:00:00 +0200 LAZKAO Xabier Miranda garaile San Franciscoko krosean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-09-09/p00003903/Xabier_Miranda_garaile_San_Franciscoko_krosean.htm Tue, 09 Sep 2008 01:00:00 +0200 LAZKAO Maizpide euskaltegiak ikasturte berriko eskaintza zabaldu du http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-09-05/p00004009/Maizpide_euskaltegiak_ikasturte_berriko_eskaintza_zabaldu_du.htm Lazkaoko Maizpide euskaltegiak prest du 2008/09 ikasturterako eskaintza. Ohiko barnetegi zerbitzuaz gainera ordukako ikastaroak eta autoikaskuntza saioak ere eskainiko ditu. Barnetegi zerbitzuari dagokionez, urriarekin batera hasiko dira aurreneko egonaldiak, eta hilero izango dira ekainera bitartean. Matrikularen prezioa 297 eurotik (klaseak bakarrik) 575 euro (klaseak eta pentsio osoa) artekoa izango da urriko lehen egonaldian. Ordukako ikastaroak ere, urriaren 1etik aurrera emango dituzte. Astean 6 ordu egitea 351 euro kostako da; 8 ordu 421 euro, eta 10 ordu 528 euro. Autoikaskuntzari dagokionez azterketak prestatzeko 30 orduko ikastarotik hasita internet bidezko Boga programa edota C-1 maila egin daitezke. Matrikulak Barnetegian edo ikastaroetan parte hartzeko sarrera proba egin behar da; Maizpiden bertan edota www.maizpide.com webgunean egin daiteke sarbidea. Ordainketa, berriz, ikastaroa hasi baino 10 egun lehenago egin behar da. ... Fri, 05 Sep 2008 01:00:00 +0200 LAZKAO Lazkaoko kiroldegiak igeriketa ikastaroekin hasiko du denboraldia http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-09-04/p00005006/Lazkaoko_kiroldegiak_igeriketa_ikastaroekin_hasiko_du_denboraldia.htm Udako oporraldia bukatuta Lazkaoko Joxemiel Barandiaran kiroldegiak 2008/09 denboraldiari ekin dio egunotan. Batetik, ohiko ordutegira itzuliko dira; hala, astelehenetik ostiralera 07:00etatik 21:00etara bitartean zabalik izango da kirol zerbitzua. Bestalde, irailean zehar hasiko dira urteroko kirol ikastaroak. Horietako hiru aurreneko aste honetan jarri dituzte martxan. Dagoeneko lanean ari direnen artean hiru igeriketa ikastaro daude: haurdunaldikoa, haurtxoena eta igeriketa terapeutikoa. Ikastaro horietan parte hartu nahi dutenek kiroldegira joan eta izena emateko orria bete behar dute. Ikastaro batzuek gehienezko partaide kopurua dute, eta horregatik izena lehenbailehen emateko aholkatu dute arduradunek. Erditze unerako prestaketa Haurdun dauden emakumeei zuzendutako ikastaroa haurdunaldiko 3. hilabetetik amaitu bitartean ematen dute. Uretan egiten dituzten ariketen bidez erditzerakoan erabiltzen diren giharreak sendotu, arnasketa hobetu eta erlaxazio ona lortzen lagundu nahi dute. ... Thu, 04 Sep 2008 01:00:00 +0200 LAZKAO Txakurren eskola http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-27/p00006008/Txakurren_eskola.htm Lazkaoko Santa Magdalena kalean kokatuta dagoen Txukun txakur garbiketa zentroak antolatuta txakurrak hezteko ikastaroak eskaintzen dira Lazkaon. Txukun orain hiru urte sortu zen, Irati Aldanondo lazkaotarraren eskutik. Albaitaritza ikasketak egin zituen Bartzelonan, eta bitarte hartan jendeak txakurrak etxean garbitzeko izaten zituen arazoez jabetu zen. Hala, jaioterrian txakurrak modu erosoan garbitu ahal izateko lekua ireki zuen. Gaur egun, lazkaotarrez gain, eskualdeko gainontzeko hainbat herritatik eta Gipuzkoatik ere gerturatzen dira txakurrak garbitzera. Bezero bakoitzak txartel bat jasotzen du bost euroren truke, eta txartel horrek lokalean sartzeko balio du. Urte osoan egoten da garbiketa zentroa irekita, goizeko zortzietatik gaueko hamarrak bitartean. Nahikoa da txakurra makinaren erdigunean kokatzea eta txanponak behar diren zulotxoan sartzea makina martxan jartzeko. Gehienez ere hiru euroren truke ura, xaboia, parasitoen aurkako produktua eta lehorgailua daude erabiltzailearen esku. ... Sun, 27 Jul 2008 01:00:00 +0200 LAZKAO Lazkaoko udalbatzak gaur egingo du uztaileko plenoa http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-24/p00002902/Lazkaoko_udalbatzak_gaur_egingo_du_uztaileko_plenoa.htm Thu, 24 Jul 2008 01:00:00 +0200 LAZKAO Goierriko artistek itxiko dute abuztuko kultur egitaraua http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-22/p00005007/Goierriko_artistek_itxiko_dute_abuztuko_kultur_egitaraua.htm Aste honetan bukatuko dira Lazkaon Maizpide euskaltegiak eta Udalak uztailerako antolatutako kultur ekitaldiak. Azken aste honetarako Goierriko artisten saio bana izango dira, gaur bat eta ostegunean bestea. Abuztuan, berriz, euskaltegi barruko ekitaldiek hartuko dute erreleboa. Gaur gaueko 22:00etan hasita, Goierriko bertsolarien saioa izango da Euskadi plazan. Sei bertsolari gazte igoko dira plazako eszenatokira: Iñaki Apalategi, Iban Urdangarin, Ainhoa Mujika, Joseba Agirrezabala, Endika Igarzabal, Julen Agirre. Gai jartzaile lanetan Jokin Murua ariko da. Abuztuko azken ekitaldirako Lazkaoko jaien eta udako ekitaldien klasiko bat gorde dute: Drindots taldearen kontzertua. Udako erromeria eta jaien zurrunbiloan buru-belarri sartuta dabiltza Urdangarin eta konpainia, baina urtero hartzen dute tarteren bat Lazkaoko plazan jotzeko. Kontzertua etzi 22:00etan izango da. ... Tue, 22 Jul 2008 01:00:00 +0200 LAZKAO Ikasturte berrirako kirol eskaintza zabaldu du Lazkaoko kiroldegiak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-22/p00005003/Ikasturte_berrirako_kirol_eskaintza_zabaldu_du_Lazkaoko_kiroldegiak.htm Lazkaoko Joxemiel Barandiaran Kiroldegiak 2008-2009 ikasturterako kirol eskaintza zabaldu du. Guztira 20 ikastaro antolatu dituzte datorren denboraldirako. Besteak beste igeriketa, aerobika, soinketa edota pilates ikastaroak izango dira aukeran, adin eta ordutegi desberdinekin. Igeriketari dagokionez bost talde osatuko dituzte, eta igeriketa arruntarekin batera errendimendukoa, haurdunaldikoa eta terapeutikoa ere eskainiko dituzte. Haurtxoentzako igeriketari dagokionez beste hiru talde izango dira. Aerobikean ere eskaintza zabala izango da, goizez, bazkalondoan, arratsaldean eta gauean emango baitituzte eskolak. Mantenimenduko soinketan ere bi talde sortuko dituzte. Pilatesean ere beste bi talde izango dira, eta baita hirugarren adinekoentzako ikastaro bat bat ere. Ikastaro horiekin batera berriago batzuk ere eskainiko ditu Lazkaoko kiroldegiak, hala nola batuka eta body pump, areto barruko txirrindularitza edota shorinjy kempo ikastaroak. ... Tue, 22 Jul 2008 01:00:00 +0200 LAZKAO Areso kalea itxi egingo dute ibilgailuentzat http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-22/p00005001/Areso_kalea_itxi_egingo_dute_ibilgailuentzat.htm Tue, 22 Jul 2008 01:00:00 +0200 LAZKAO Areso kalean trafikoa etenda egongo da bihartik aurrera http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-20/p00006006/Areso_kalean_trafikoa_etenda_egongo_da_bihartik_aurrera.htm Bihar hasiko dituzte uraren hornidura berritzeko lanak Lazkaoko Areso kalean. Lan hauek direla eta, bihartik aurrera eta lanak bukatu bitartean, kale honetako trafikoa itxita egongo da. Bitartean, kale nagusia irekiko dute autoentzat. Sun, 20 Jul 2008 01:00:00 +0200 LAZKAO Gauak, neskak eta tabernak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-19/p00005004/Gauak_neskak_eta_tabernak.htm Gauari kantatzen dio Txumak. Goizaldeko ordu txikietan ixtear dagoen taberna zuloari eta barraren bestaldetik begira dagoen tabernariari. Joan diren lagunei eta 1980ko hamarkadari. Eta, nola ez, maitasunari ere kantatzen dio, baina ez musika komertzialak ohituta gauzkan soilkeriarekin. Izan ere, Txuma Murugarren ez da artista komertziala, ez da ohiko kantaria. Ahots garratza eta ke arteko gauetan landutako letrak erabiltzen ditu jendearengana iristeko. Duela zortzi urte ekin zion bakarkako ibilbidearei, Sasoi Ilunak taldearen garaiak atzean utzita. Harrezkero bost disko kaleratu ditu, eta gaur egun musikaren mundua, eta batez ere euskal musikarena nola dauden ikusita, hori ez da txantxetako marka. Bakarkako ibilbidea hastearekin batera, bere estilo propioa bilatzeko bideari ekin zion Txumak, eta azken lanetan sendo ageri da, musikari talde on baten babesean. ... Sat, 19 Jul 2008 01:00:00 +0200 LAZKAO Txuma Murugarrenek joko du gaur Lazkaoko plazan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-17/p00005003/Txuma_Murugarrenek_joko_du_gaur_Lazkaoko_plazan.htm Thu, 17 Jul 2008 01:00:00 +0200 LAZKAO Txan magoaren ikuskizuna izango da gaur Lazkaon http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-15/p00003904/Txan_magoaren_ikuskizuna_izango_da_gaur_Lazkaon.htm Tue, 15 Jul 2008 01:00:00 +0200 LAZKAO Lazkaoko gazteen udako topalekua http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-11/p00003003/Lazkaoko_gazteen_udako_topalekua.htm Fri, 11 Jul 2008 01:00:00 +0200 LAZKAO Lau bertsolarik tabernaz taberna saioa egingo dute gaur Lazkaon http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-10/p00005001/Lau_bertsolarik_tabernaz_taberna_saioa_egingo_dute_gaur_Lazkaon.htm Lazkaoko udako egitarauaren barruan bertso saio berezia izango da gaur. Arratsaldeko 18:30etik aurrera lau bertsolari ariko dira kantuan Lazkaoko tabernetan. Apalategik, Rezolak eta Larreategitarrek osatzen duten Zazpi astoren gainean ekimena da. Thu, 10 Jul 2008 01:00:00 +0200 LAZKAO Euskararen alde egotetik egitera http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-09/p00005012/Euskararen_alde_egotetik_egitera.htm Maita nazazu gutxiago, goza nazazu gehiago». Kanta ezagun hark zioen moduan, «euskararen alde egotetik egitera» pasatu da Euskara Erakundeen Gizarte Kontseilua. Sortu zeneko hamargarren urteurrena ospatzen ari da aurten, eta antolatu dituzten ekitaldien baitan, urte hauetako lana eta bilakaera azaltzen duen erakusketa ibiltaria dago. Aste honetan, Lazkaoko kultur etxean izango da ikusgai. Lazkaoko euskalgintza mugimenduko hainbat lagun, udal ordezkariak eta Maizpide euskaltegiko ikasleak bildu ziren, hainbat herritarrekin batera, erakusketa zabaltzeko ekitaldian. Bost panelek estaltzen dituzte Kultur Etxeko hormak. Hauetan, Kontseiluaren hamar urteotako ibilbidea eta egindako lana jasotzen da, irudi, informazio idatzi eta teknologia berrien bitartez. Zigor Etxeburua Kontseiluko ordezkariak hartu zuen hitza astelehen iluntzeko irekiera ekitaldian. Bere esanetan, euskalgintzaren arloan «oraindik asko dago egiteko». Hain zuzen ere, eman beharreko pauso hori irudikatu nahi izan dute lelo berriarekin; «Bai Euskarari» izatetik «Euskaraz Bai» izatera pasatu baita. ... Wed, 09 Jul 2008 01:00:00 +0200 LAZKAO Futbolean jokatu nahi duten neskentzako deia http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-08/p00007904/Futbolean_jokatu_nahi_duten_neskentzako_deia.htm Tue, 08 Jul 2008 01:00:00 +0200 LAZKAO 'Lamien basoa' dantza ikuskizuna Lazkaon udako ikastaroetan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-06/p00002008/Lamien_basoa_dantza_ikuskizuna_Lazkaon_udako_ikastaroetan.htm Asteartea, Lazkaoko plazako pilotalekua, gaueko hamarrak. 300 aulki ilaran jarrita, guztiak beteta. Jendea zutik ere bai. Haurrak, gazteak, helduak, euskaldun zahar eta berriak, erdaldunak, herritarrak, inguruetakoak eta, noski, Maizpideko ikasle-irakasleak, udako ikastaroetako partaideak. Ordu eta erdiko emanaldi txukun, interesgarri eta dotorea eskaini zuten 60 bat haur dantzarik. Haurrak, bai, oraindik gaztetxo ere ez diren neska eta mutilak, 8, 9, 10, 11, 12 urtekoak. Mutilak, bai, mutilak ere bai! Norbaitek motibazio lan ikaragarria egiten du horrelako mutil koadrila dantzan jartzeko. Hartuko genituzke Goierriko hainbat herritako dantza-taldeetan ere mutil dantzariak! Musikariak zuzenean instrumentuak jotzen eta kantatzen (gitarrak, eskusoinua, biolina, alboka, dultzaina, txalaparta, txirula, txistua, mandolina...). ... Sun, 06 Jul 2008 01:00:00 +0200 LAZKAO Udaberriko txapelketa Lazkaora http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-05/p00005007/Udaberriko_txapelketa_Lazkaora.htm Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 LAZKAO Ustez nahita piztutako suteak kalteak eragin ditu Lazkaoko Soinua hotelean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-04/p00005008/Ustez_nahita_piztutako_suteak_kalteak_eragin_ditu_Lazkaoko_Soinua_hotelean.htm Lazkaoko Zubierreka industrialdean dagoen Soinua hotelean sutea piztu zen atzo goizean, itxura denez nahita eraginda. Ohe baten gainean zeuden kaxa batzuei sua eman zieten, eta gela osoa erre zen. Sua gehiago zabaldu ez bazen ere, kearen eta beroaren ondorioz lehen solairu osoa kaltetuta gelditu da. Goizeko 09:50ean jaso zuten deia Ordiziako suhiltzaileek, eta hiru unitate joan ziren Lazkaoko hotelera. Ordu erdiren buruan kontrolpean zuten sutea. Adin txikiko bederatzi etorkin bizi izan dira orain arte Soinua hotelean, Foru Aldundiaren ardurapean. Antza denez goizeko zazpiak aldean istiluak izan ziren gazteen eta zaintzaileen artean, eta Ertzaintza ere bertaratu zen. Istilu haien ondoren piztu zen sutea hoteleko gela batean. Gertakariaren ondorioz hotela itxita gelditu da, konponketa lanak egin eta berriro zabaltzeko baimena lortu arte. Tabernak ordea ez du aparteko kalterik izan, eta normaltasunez irekiko dutela espero da. ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 LAZKAO Garikoitz Bravo jarri da Bizkaiko Biran lidertzan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-04/p00007902/Garikoitz_Bravo_jarri_da_Bizkaiko_Biran_lidertzan.htm Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 LAZKAO 'Gronholm metodoa' antzezlana eskainiko du gaur Txalo taldeak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-03/p00005002/Gronholm_metodoa_antzezlana_eskainiko_du_gaur_Txalo_taldeak.htm Lazkaoko Maizpide euskaltegiak antolatu duen udako egitarauaren barruan, Gronholm metodoa antzezlana ikusteko aukera izango da gaur gaueko 22:00etan, herriko plazan. Txalo konpainiak urte honen hasieran aurkeztu zuen obra ezagunaren euskarazko egokitzapena, eta harrezkero, herriz herri ibili dira emanaldiak eta saioak eskaintzen. Lau aktore ezagun igoko dira plazako eskenatokira: Ramon Agirre, Joseba Apaolaza, Asier Hormaza eta Itziar Ituño. Laurak, multinazional batean lan egiteko hautagaiak dira, baina enpresara iristean, hautaprobarako metodo berezi bat erabiltzen dutela ikusiko dute. 'Euskaraz Bai' erakusketa Bestalde, udako ikastaroen barruan, Euskaraz Bai erakusketa zabalduko dute astelehen iluntzeko 19:00etan. Aurkezpenean, Kontseiluko Zigor Etxeburua eta San Benito ikastola, Goierriko Euskal Eskola eta Maizpideko ordezkariak izango dira. Kultur Etxean egongo da ikusgai, ostiralera arte. ... Thu, 03 Jul 2008 01:00:00 +0200 LAZKAO Kerejeta pala txapelketako partidak etzi hasiko dira http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-03/p00005902/Kerejeta_pala_txapelketako_partidak_etzi_hasiko_dira.htm Thu, 03 Jul 2008 01:00:00 +0200 LAZKAO Uholdeen kalteordainak tramitatuko ditu Udalak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-02/p00004902/Uholdeen_kalteordainak_tramitatuko_ditu_Udalak.htm Wed, 02 Jul 2008 01:00:00 +0200 LAZKAO Bihar 'Gronholm metodoa' antzezlana eskainiko dute http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-02/p00004903/Bihar_Gronholm_metodoa_antzezlana_eskainiko_dute.htm Wed, 02 Jul 2008 01:00:00 +0200 LAZKAO Uztaileko gauak kulturaz beteko ditu udako euskara ikastaroen egitarauak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-01/p00005007/Uztaileko_gauak_kulturaz_beteko_ditu_udako_euskara_ikastaroen_egitarauak.htm Lazkaoko Maizpide euskaltegiak hogeita laugarren urtez antolatu ditu aurten udako euskara ikastaroak, Udalaren babesarekin. Urtero bezala hainbat kultura ekitaldi egingo dituzte, udako gauak musikaz, bertsoz eta antzerkiz betetzeko asmoarekin. Euskara ikasleentzat zein herritarrentzat irekiak eta debaldekoak izango dira ekitaldi guztiak. Gaur gauean ekingo diote egitarauari, Gero Axular dantza taldeak eskainiko duen ikuskizunarekin. Euskal dantza tradizionalak, koreografia berriak eta musika uztartuko dituzte. Uztaileko ekitaldi guztiak bezala, gaurkoa Lazkaoko plazan izango da, 22:00etan. Baina dantza ez ezik, beste diziplina artistiko batzuk ere izango dira. Txalo taldeak esaterako, antzerkiaren esentzia ekarriko du Gronholm metodoa lan ezagunarekin. Joxe Ramon Agirre Marron-ek mendiko eta aireko irudiak ekarriko ditu, Aire-airean ikus-entzunezko lanarekin. Bertsoak ere ezin falta, eta Zazpi astoren gainean ekimena antolatu dute. Lau bertsolari tabernaz taberna ariko dira kantari, herrigunean hasi eta Maizpideko jangelan bukatu arte. Beste bertso saio bat ere izango da hilaren 22an. Bertan Goierriko sei bertsolari gazte elkartuko dira Lazkaoko plazan: Iñaki Apalategi, Iban Urdangarin, Ainhoa Mujika, Joseba Agirrezabala, Endika Igartzabal eta Julen Agirre; gai jartzen, berriz, Jokin Murua ariko da. ... Tue, 01 Jul 2008 01:00:00 +0200 LAZKAO Pilotari gazteek badute kasta http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-01/p00008002/Pilotari_gazteek_badute_kasta.htm Pilotarako ohitura beti egon bada ere, azken urteetan goi mailako pilotari gutxi eman ditu Goierrik. Gazteei pilotarako zaletasuna txikitatik piztea izan liteke horretarako erremediorik onena. Batean eta bestean hasiak dira pilota ikastaroak eta eskolak, eta pixkanaka harrobia ari da bere fruituak ematen. Hori pentsa liteke behintzat Lazkaon egin den Goierriko Eskolaumeen II. Txapelketan parte hartu duten gaztetxoen kopurua ikusita. Iaz sortu zuen ekimena Lazkaoko Antzar Pilota Kirol Elkarteak, eskola kiroleko jardunaldiak bukatutakoan, uda partean sortzen zen hutsunea bete nahian. Batez ere, gaztetxoen parte-hartzea bultzatu nahi izaten dute horrela. Iaz harrera ona izan zuen txapelketak, eta aurten jardunaldi kopurua handitu egin dute, taldeak ere gehiago izan baitira. Guztira sei herritako 74 ume aritu dira asteburuoro Lazkaoko frontoian jokatzen. ... Tue, 01 Jul 2008 01:00:00 +0200 LAZKAO Gazteek autoekin duten lotura du gai Gerriko bekan proiektu sarituak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-29/p00005001/Gazteek_autoekin_duten_lotura_du_gai_Gerriko_bekan_proiektu_sarituak.htm Zer harreman dute Goierriko gazteek kotxearekin? Zertarako erabiltzen dute? Desberdintasunik ba al dago mutila edo neska izan autoa modu batera ala bestera ulertzerakoan? Galdera horiei eta gehiagori erantzungo die Maddi Garcia Olaskoaga antropologo idiazabaldarrak liburu batean. Garciak lortu du Gerriko Ikerlan Bekaren XIV. deialdian azterketa burutu ahal izateko saria. Ostiral iluntzean jakinarazi zuten Lazkaon Gerriko ikerlan bekara aurkeztuko hiru lanetatik zeinek izango duen jarraipena. Gazteak eta autoa. Goierriko gazteek autoarekin duten harremana izenburudun proiektuak eskuratu du epaimahaiaren oniritzia. Garciak 7.000 euroko ordaina jasoko du ikerlana gauzatutakoan, urtebete inguru barru, eta Gerriko bekaren irabazleari dagokion egurrezko irudia jaso du, Amaia Galarragaren marrazkia eta Kepa Uribarrenen lanketa dituena. ... Sun, 29 Jun 2008 01:00:00 +0200 LAZKAO