Legazpi, Goierriko hitza http://www.goierrikohitza.info Hitzako albiste zerrenda legazpi eu Thu, 21 Aug 2008 00:02:19 +0200 60 Legazpi, Goierriko hitza http://www.goierrikohitza.info/rss/logo.gif goierrikohitza.info Legazpitik Mirandaolarantz http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-27/p00002010/Legazpitik_Mirandaolarantz.htm Sun, 27 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI Legazpiko San Inazio auzoko jaiak gaur hasiko dira, mus txapelketarekin http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-26/p00007009/Legazpiko_San_Inazio_auzoko_jaiak_gaur_hasiko_dira_mus_txapelketarekin.htm Legazpiko San Inazio auzoko jaiek azken urteotan zenbait gorabehera izan dituzte, bizilagunek garai honetako jaiak antolatzeari utzi eta desagertzeko zorian egon zirelako. Legazpi goialdeko auzo horretako jaiak berreskuratzeko Gaztetxeko jendeak esfortzu itzela egin zuen iaz, eta biziberritzea lortu zuten. Aurten azken unera arte jairik ospatuko ote zen jakin ez bada ere, azkenean lan-talde bat osatu dute, eta jaiak gaur hasiko dira Muru Azpi elkartean antolatutako mus txapelketarekin. Antolatzaileek diotenez berritasunik nabarmenena jaien iraupena da: aurten hiru egun iraungo dute. «Egunak ez ziren ondoegi egokitzen egutegiagatik, baina ostirala ezer gabe ezin genuela utzi pentsatu genuen», dio Andoni Zabaleta antolatzaileak, gaurko hasiera-egunari erreferentzia eginez. ... Sat, 26 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI Fernandezek irabazi du Karibe Zaharreko xake txapelketa http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-25/p00007007/Fernandezek_irabazi_du_Karibe_Zaharreko_xake_txapelketa.htm Legazpiko Karibe Zaharra tabernan laugarren urtez antolatu dute xake txapelketa. Jokin Fernandez beasaindarrak irabazi du aurten, Carlos Erostarbe legazpiarrarekin hiru ordu baino gehiago iraun zuen finalean gailenduta. Hiru partida jokatu behar izan zituzten; bakoitzak bana irabazi zuenez, hirugarren partida erabakigarria jokatu zuten. Finala amaitzean afari-merienda egin zuten Karibe Zaharrean. Hogeita lau parte-hartzaile Aurtengo xake txapelketan hogeita lau lagunek parte hartu dute. «Urtero antzeko partaidetza izan ohi du txapelketak», diote antolatzaileek. Guztien artean emakume bakarrak jokatu du. Hiru hilabetean zehar jokatu dituzte partidak, eta xake giroa Legazpin zabaltzea ere bazuen lehiaketak helburua. Fri, 25 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI Mugikortasun plana behin betiko onartu dute Legazpin http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-25/p00007009/Mugikortasun_plana_behin_betiko_onartu_dute_Legazpin.htm Mugikortasun Iraunkorreko Plana behin betiko onartu zuten herenegun Legazpiko Udalbatza osatzen duten alderdi guztiek, aho batez, osoko bilkuran. Xotero Plazaola alkateak planaren historia gogora ekarri nahi izan zuen, 2007an martxan ipinitako egitasmoa dela gogoratuz. Mugikortasun Iraunkorreko Planaren helburua oinezkoen eta bizikletan doazenen joan-etorriei lehentasuna ematea da. «Azken batean, legazpiarren bizi kalitatea hobetzea da planaren ardatza». Planaren berri herritarrei emateko eta haien parte-hartzea sustatzeko kanpaina bat jarri zuen martxan Udalak. «Erakusketa, fotomuntaiak eta informazioa eman genuen. Bilerak egin genituen Ilinti merkatari elkarteko kideekin, ikastetxeekin eta Telleriarteko bizilagunekin, besteak beste». Bilera horien ondoren plana osatu zuten; igogailuak, luz azpiko aparkalekuak, espaloi zabalagoak eta oinezkoen mesederako azpiegiturak aurreikusten ditu egitasmoak. ... Fri, 25 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI Euskararen aldeko kanpaina egingo du Zingi Zango elkarteak irailean eta urrian http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-24/p00007001/Euskararen_aldeko_kanpaina_egingo_du_Zingi_Zango_elkarteak_irailean_eta_urrian.htm Legazpiko Zingi Zango euskaltzale elkarteko kideek egitarau oparoa prestatu dute irailerako eta urrirako. Ekitaldi guztiak euskararen ingurukoak dira, Legazpin euskarak herdoilik ez! lelopean. Irailaren 4an aurkeztuko dute euskararen aldeko kanpaina oso-osorik, eta ordutik aurrera ekitaldi ugari egingo dituzte. Guztien artean azpimarragarria Zingi Zangokoek egin duten hamabost minutuko bideoa da. Ikuskari horretan Legazpiko euskalgintza azken mendean aztertu dute, izen bereko titulua duen bideoan Legazpiko pertsonaia askoren adierazpenak sartuta. Ikastolaren sorrerarekin zerikusia izan zuten herritarren testigantzak jaso dituzte, antzerkigintzan eta bertsogintzan herrian egindako ahaleginen berri ematen dutenenak, ikusleak gau eskolaren garaietara eramango dituzten hitzak, eta baita herrian izandako aldizkarien orriak gogoraraziko dutenak ere, besteak beste. ... Thu, 24 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI AHTren aurkako diaporamaren aurkezpena http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-24/p00007002/AHTren_aurkako_diaporamaren_aurkezpena.htm Thu, 24 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI San Inazioko jaietan lan egiteko deialdia egin dute http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-24/p00007901/San_Inazioko_jaietan_lan_egiteko_deialdia_egin_dute.htm Thu, 24 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI Uda ikastaroari amaiera bihar emango diote Domingo Agirreko jaian http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-23/p00007005/Uda_ikastaroari_amaiera_bihar_emango_diote_Domingo_Agirreko_jaian.htm Legazpiko udako ikastaroak bihar, osteguna, bukatuko dira, Domingo Agirre ikastetxean egingo duten festarekin. «Sanferminetan egiten dugun ospakizuna eta biharko azken festa udako ikastaroen ikur bihurtu dira», dio udaleko euskara teknikari Inma Urzelaik. Udako ikastaroak Euskara sailak antolatzen ditu, umeen artean aisialdian eta oporretan euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin. «Aurtengo balorazio orokorra oraindik egin ez dugun arren, aparteko ezer ez da gertatu eta dena oso ondo joan da». Umeek burutu dituzten ekitaldien artean berritasuna Ezkioko Igartubeiti baserri-museora egindako bisita izan da. Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. mailetako haurrek goiz osoa igaro zuten. Urzelaik dioenez igoera handia nabaritu dute aurten bi urteko haurren kopuruan: «Hamarna laguneko lau talde osatu ditugu. Dena dela, bi eta bost urte bitarteko adin-tartean dabiltza ikastaroetara etortzen diren ume gehienak». ... Wed, 23 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI Ahaldun nagusia Legazpira bisitan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-23/p00007006/Ahaldun_nagusia_Legazpira_bisitan.htm Wed, 23 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI Artzain Egunerako argazki rallya antolatu du Ikatzak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-23/p00007007/Artzain_Egunerako_argazki_rallya_antolatu_du_Ikatzak.htm Bigarren urtez Legazpiko Ikatza argazkilari elkarteak argazki digitalen sariketa antolatu du, irailaren 7an ospatzekoa den Artzain Egunean. Lehiaketak bi maila izango ditu ohi bezala, eta helduek zein haurrek parte hartzeko aukera izango dute. Ikatzako kideek dei berezia egin diete aurten haurrei. Horretarako rallyaren berri ematen duten oharrak itsatsi dituzte Legazpin. Haurrei eta gaztetxoei kamera digitala erabiltzeko aukera emango diete. Norberak ez badu, izena ematerakoan behin bakarrik erabiltzeko balio duen kamera digitala emango diete. 36 irudi Izena irailaren 7an, igandea, 09:00etatik 10:00etara bitartean eman beharko da, Ikatzak kultur etxearen atzealdean duen egoitzan. Eguerdirako Ikatzaren egoitzan 36 irudirekin osatutako bilduma utzi ahal izango dute. Parte-hartzaileek lehiaketa hasi aurretik kontrol-orri bat jasoko dute, eta irailaren 16a baino lehen posta elektronikoz (ikatzalegazpi@gmail.com) 36 irudi horien artean aukeratutako sei argazkiak zein diren adierazi beharko dute. ... Wed, 23 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI Dantza eta ipuinak gaur arratsaldean 'Uztaila Kulturalean' http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-22/p00007003/Dantza_eta_ipuinak_gaur_arratsaldean_Uztaila_Kulturalean.htm Gaur arratsaldeko zazpietatik aurrera Txanogorritxu Rock izeneko emanaldia eskainiko du Txanogorritxu taldeak, Legazpiko Euskal Herria plazan, Uztaila kulturala egitarauaren barruan. Dantza eta ipuinak uztartuz sortutako ikuskizuna haurrei zuzendutakoa da. Animazioa oinarri duen antzezlana da Txanogorritxu Rock. Txanogorritxoren ipuinak kontatuz ikusleei dantzak eta abestiak erakusten dizkiete. Ezinbestekoa dute ikusleek parte hartzea. Bost artistaren artean ordu eta erdiko ikuskizuna osatuko dute gaurko saioan. Kubatik zuzenean Udaleko Kultura, Gazteria eta Euskara sailek elkarlanean antolatu ohi duten Uztaila kulturala amaitzera doa, azken astea du honakoa. Aurten herritarren eta bertako erakundeen egitasmo ugarik izan dute tokia uztaileko agenda kulturalean. Etzi, ekimenari agur esateko, Kubatik zuzenean etorriko den YanicetSantiago Habana taldea izango da Euskal Herria plazan, 23:00etan. ... Tue, 22 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI Legazpin 16-18 bitarteko gazteei zuzendutako aisialdi programa jarriko dute abian http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-22/p00006007/Legazpin_16-18_bitarteko_gazteei_zuzendutako_aisialdi_programa_jarriko_dute_abian.htm Legazpiko Gazte Txokoan legazpiar ugari biltzen da, baina 16 urtetik aurrera han hasitako prozesua moztu egiten dela ikusi du bertako gazte talde batek. Aisialdiko jarduerekin 16 urtetik aurrera ere jarraitzeko gogoz, ekintzara pasa dira. 16 eta 18 urte bitarteko legazpiar gazteen «beharren azterketa» osatu dute, iaz hasitako diagnosian. Ondorioak kontuan hartuta adin tarte horretarako ekimen berria abian jartzea pentsatu dute irailerako. Ondorioak apirilean aurkeztu zituzten, azterketa sakona egin eta gero. Lehen urratsak Uztaila kulturaleko egitarauaren barruan egin dituzte, Euskodiskoteka eta pintura eta eskumuturrekoen tailerra antolatuz. Irailetik aurrera egitaraua antolatzen hasiko dira, interesa duten adin horretako gazte guztiei irekitakoa. Bilerak «Taldetxo batekin maiatzean hasi ginen biltzen, eta horrela erabaki genuen uztaileko bi ekitaldi horiek antolatzea. Baina datorren ikasturteari begira, ekintzetatik abiatuta gazteen autonomia eta autogestioa landuz bakoitzaren burua, herria eta ingurua ezagutzeko aukera emango duen bilgune hezitzailea sortu nahi da», azaldu dute Udaleko Gazteria sailetik. ... Tue, 22 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI La Peña+Ruin futbol taldeak irabazi du zazpiko futbol txapelketaren finala http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-22/p00007007/La_Peña+Ruin_futbol_taldeak_irabazi_du_zazpiko_futbol_txapelketaren_finala.htm Larunbatean jokatu zuten zazpi jokalariko futbol txapelketako finala Legazpin, Bikuña futbol zelaian. La Peña+Ruin eta Burkina Faso taldeek jokatu zuten; lehenenak irabazi zuen finala, eta ondorioz txapelketa, 7 eta 0. Eguerdi partean hirugarren postuan geratzeko lehiatu ziren Anaiak eta Eitifors taldeak. Anaiak taldeak irabazi zuen kontsolamendu partida (4-2). «Eguerditik giro aparta izan zen, ikusle asko bildu zen Bikuñan goizeko partida ikusteko», dio Iker Azpeitiak, Legazpiko Gazteak kirol elkarteko kideak. Futbola jai giroarekin osatu zuten. Bazkari herrikoia egin zuten eguerdiko partidaren ondoren Azokan. Bakoitzak bere janaria eramanda 350 bat lagun bildu ziren bertan, txapelketaren lehen ekitaldiak izan duen oihartzunaren eta partaidetzaren seinale. ... Tue, 22 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI Saninazio jaietako mendi bizikleta sarirako izena eman daiteke http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-19/p00007002/Saninazio_jaietako_mendi_bizikleta_sarirako_izena_eman_daiteke.htm Legazpiko Saninazio auzoko jaietako egitarauaren berri oraindik ez badago ere, antolatzaileek Eufemiano Iturri II. mendi bizikleta saria izango dela aurreratu dute. Mendi bizikleta sarian parte hartu nahi dutenek izena uztailaren 28ra bitartean eman beharko dute Karibe Zaharra tabernan, Gaztetxean edo Maiatzan. Korosti mendira igo beharko dute parte-hartzailee,k Saninazioko plazatik abiatuta. Hiru lehenengoentzako garaikur bana eta guztien artean Ibargutxi Kirolak dendak jarritako materiala zozkatuko dute. Iaz berreskuratutako jaiak Saninazioko jaiak ez zituzten ospatu duela bi urte, festak antolatzeko jenderik ez zegoelako. Iaz Legazpiko Gazte Asanbladak hartu zuen bere gain antolakuntza ardura, eta aurten ere jaiak izango dira Saninazio auzoan. Sat, 19 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI Alaitasuna errondaila Azkoitian http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-19/p00007004/Alaitasuna_errondaila_Azkoitian.htm Legazpiko Alaitasuna errondailak Azkoitiko Balda plazan emanaldia eskainiko du gaur, 22:30ean. «Aspaldian ez gara hainbestetan Legazpitik atera», dio errondailako kide Bittor Larrazak. «Deitzen hasi zaizkigu, eta urtemugarako prestatzen ari garen grabaziorako ondo datorkigunez, gogo onez hartzen ditugu beste herri batzuetatik iristen zaizkigun gonbidapenak», jarraitu du. Datorren urtean Alaitasuna errondailak 45 urte beteko ditu, eta ekitaldi bereziak antolatuko dituzte. «CD bat prestatzen ari gara eta errepertorio bat prestatu dugunez ondo asko datorkigu kanpora kantatzera ateratzea». Gaur egun hogeita bi lagun inguruk osatzen dute Alaitasuna errondaila, eta Eli Gordoa da zuzendaria. Sat, 19 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI Txakur gorotzak jaso ditzaten pala bana emango diete jabeei http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-19/p00007009/Txakur_gorotzak_jaso_ditzaten_pala_bana_emango_diete_jabeei.htm Legazpiko txakurren jabeei pala bana banatuko diete, bakoitzak bere txakurraren gorotzak jaso ditzan erraztasunak ematearren. Udaltzaingoa, Herritarren Arreta Zerbitzua eta Agenda 21 elkarlanean burutzen ari diren kanpainaren jarraipen gisa da palak banatzeko kanpaina. Banaketa atzo hasteko moduan egongo zirela espero zuten arren, arazo desberdinak tarteko datorren asterako utzi behar izan dute. Txakurren gorotzak jasotzeko aproposak diren palak banatzearen helburuak bi dira. «Alde batetik duela bi hilabete hasi genuen kanpainari bultzada bat ematea nahi dugu», dio Legazpiko udaltzainburu Fernando Agirrek. Bestetik, Legazpin dauden txakurren errolda eguneratzeko asmoa dute egitasmo hori baliatuz. 30 euroko isunak «Esku artean dugun txakur errolda duela hogei urte egindakoa da, eta alta ugari izan diren arren, bajak ez dira jakinarazi. Horregatik, errolda berritzeko beharra dagoela uste dugu». Kanpainaren berri emanez 411 txakur jaberi bidali diete eskutitza. ... Sat, 19 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI Txakur gorotzak jaso ditzaten pala bana emango diete jabeei http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-17/p00007005/Txakur_gorotzak_jaso_ditzaten_pala_bana_emango_diete_jabeei.htm Thu, 17 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI Futbol 7 txapelketako finala jokatuko dute Burkina Faso eta La Peña+Ruin taldeek http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-17/p00007006/Futbol_7_txapelketako_finala_jokatuko_dute_Burkina_Faso_eta_La_Peña+Ruin_taldeek.htm Legazpiko Gazteak kirol elkarteak antolatutako zazpiko futbol txapelketak gailurra joko du etzi, larunbatean. Finala jokatuko dute arratsaldeko bostetan Bikuña zelaian Burkina Faso eta La Peña+Ruin taldeek. Eguerdian hasiko da ikuskizuna, ordea. 12:00etan hirugarren eta laugarren postuak zehazteko neurketa jokatuko dute Anaiak Lagun taldeak eta Eitifors taldeak. Bi partiden artean bazkari herrikoia egingo dute Azokan. Bazkaraia 14:30ean hasiko dira otorduarekin, eta bakoitzak bere janaria eraman beharko du. Antolatzaileak oso pozik daude txapelketak izandako arrakastarekin. Hirurehun-bat lagunek parte hartu dute 24 taldetan banatuta. «Antolaketarekin hasi ginenean ez genuen espero hainbeste jendek parte hartuko zuenik; hamasei-bat talde, asko jota, osatuko zirela uste genuen», dio antolatzaile taldeko Iker Azpeitiak. ... Thu, 17 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI Kultur etxea itxita dago arratsaldeetan udan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-16/p00007901/Kultur_etxea_itxita_dago_arratsaldeetan_udan.htm Wed, 16 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI Ardo dastaketa egingo dute bihar Legazpin http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-16/p00007902/Ardo_dastaketa_egingo_dute_bihar_Legazpin.htm Wed, 16 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI Lenburren festa Mirandaolan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-15/p00007007/Lenburren_festa_Mirandaolan.htm Egunak hotz zabaldu zuen arren, Mirandaolako parkea festa giroan esnatu zen igandean, bertaratu ziren guztiak hartzeko. Lenbur Fundazioa sortu zutela hamar urte betetzen dira aurten, eta egitarau zabala antolatu zuten festarako. Festa txokolate-janakin hasi zuten Legazpiko auzunean. Euskal Burdinaren Museoa doan bisitatu ahal izan zen. Guztira, goiz eta arratsalde, berrehun eta berrogeita hamar bat lagun pasa ziren museotik, han dagoen turismo bulegokoen datuen arabera. Puzgarriak, futbolin erraldoia eta apar bainua hartzeko aukera ere izan zuten txikiek eta helduek. Herriko artisauak Egurrean egindako tailak, Legazpin bertan egindako gazta, belarritakoak, xaboiak eta paperez egindako zenbait lan jarri zituzten ikusgai eta salgai Legazpiko bertako artisauek. Telleriarteko talogileak ere Mirandaolan izan ziren. Taloak egiten gelditu gabe jardun zuten. ... Tue, 15 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI Agorreko Santikutzetako gastronomia lehiaketaz http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-15/p00007902/Agorreko_Santikutzetako_gastronomia_lehiaketaz.htm Tue, 15 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI Agorreko Santikutzak prestatzeko bilera dago http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-15/p00007903/Agorreko_Santikutzak_prestatzeko_bilera_dago.htm Tue, 15 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI Haurrentzako jolasak gaur 'Uztaila Kulturalean' http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-15/p00007904/Haurrentzako_jolasak_gaur_Uztaila_Kulturalean.htm Tue, 15 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI Haurrentzako jolasak gaur 'Uztaila Kulturalean' http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-13/p00002794/Haurrentzako_jolasak_gaur_Uztaila_Kulturalean.htm Sun, 13 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI Legazpin bost zauritu auto istripu batean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-13/p00005007/Legazpin_bost_zauritu_auto_istripu_batean.htm Bost lagun zauritu ziren atzo Legazpin, auto istripu batean. Ezbeharra 13:30ean gertatu zen, eta autoan zihoazen bost lagunak istripuaren ondorioz erietxera eraman behar izan zituzten. Bidea moztuta Trafikoan eragozpenak sortu zituen atzo goizean Legazpin izandako istripuak. Hala, errepideko bide bat moztuta geratu zen ibilgailuentzat. Sun, 13 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI Lenburrek bere 10. urteurreneko ospakizunekin jarraituko du bihar http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-12/p00007006/Lenburrek_bere_10._urteurreneko_ospakizunekin_jarraituko_du_bihar.htm Legazpiko Lenbur Fundazioak sortu zeneko hamargarren urteurreneko ospakizunei Legazpin emango die jarraipena. Bihar Erdi Aroko Burdinaren festa izango da Mirandaolan. Urtean zehar beste hainbat egitasmo ere burutuko dituzte, tartean kontzertuak, argitalpenak eta lehiaketak. Mirandaolako biharko festa goizeko hamaiketan hasiko da, eta arratsaldeko zazpiak arte iraungo du. Haurrentzako jolasak, musika, Poxpolo eta Mokolo pailazoak, antzerkia, herriko artisauen erakusketa eta beste hainbat ekitaldi izango dira. Ostegun iluntzean, bestalde, Txillida Lekun (Hernani) elkartu zituzten Juan Jose Ibarretxe lehendakaria, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia eta politikako nahiz gizarteko hainbat eragile. Lenbur Fundazioaren patroiak ere Txillida Lekun izan ziren. Omenaldia olagizonei 1952. urtetik Mirandaolako burdinolan lanean aritu diren olagizonei omenaldia egin zieten Txillida Lekuko ospakizunean. Hogei olagizoni oroigarri bana eman zieten, dagoeneko bizi ez diren olagizonen senitartekoei ere bai. ... Sat, 12 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI Ontziak sailkatzeko planta berritua inauguratu dute Aizurrizaga industrigunean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-11/p00006015/Ontziak_sailkatzeko_planta_berritua_inauguratu_dute_Aizurrizaga_industrigunean.htm Legazpiko Aizurrizaga industrigunean ontziak sailkatzeko planta inauguratu dute, bertan zenbait berrikuntza lana egin eta gero. Inaugurazioan Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Carlos Ormazabal Garapen Iraunkorrerako diputatua, Jose Inazio Etxezarreta Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketako zuzendaria eta Sasieta Mankomunitateko lehendakari Joan Martin Aldaregia, Xotero Plazaola Legazpiko alkatea, Iñaki Zabala Urretxukoa eta gaurtik aurrera Zumarragako alkate izango den Mikel Serrano ere bertan izan dira. Legazpiko plantan Gipuzkoako 330.000 herritarrek (herrialdeko biztanleen %45) plastikozko eta metalezko ontziak biltzeko edukiontzietara botatzen dituzten hondakinak jasotzen dituzte. Ontziak sailkatu eta banatu egiten dituzte, ondoren birziklatu ahal izateko. Plantak 3.600 tona hondakin jasotzen ditu, biztanleko 12 kilo ontzi inguru. Markel Olanok zehaztu zuenez 2000. urtean jasotzen zenarekin alderatuz, egun %125 hondakin gehiago iristen da planta honetara. «Datua oso ona da, birziklatzen jarraitzera gonbidatzen gaituen datua da». ... Fri, 11 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI Ardo dastaketa izango da gaur Euskal Herria plazan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-10/p00007901/Ardo_dastaketa_izango_da_gaur_Euskal_Herria_plazan.htm Thu, 10 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI Salinerok ordenantza «inmorala» dela dio http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-10/p00007902/Salinerok_ordenantza_inmorala_dela_dio.htm Thu, 10 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI PSE-EEk presoen senideei laguntzak ematea gaitzetsi du http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-09/p00007002/PSE-EEk_presoen_senideei_laguntzak_ematea_gaitzetsi_du.htm PSE-EEren Legazpiko Udaleko bozeramaile Oscar Murillok presoen senitartekoen bisitak diruz laguntzeko ordenantza salatu du prentsa ohar baten bidez. Ezker abertzaleko, EAko, EAJko eta EBko ordezkarien babesarekin onartu zen plenoan araudia. «Horrelako ordenantza bat onartzea guztion diruarekin indarkeria politikoa onartzen dutenei saria ematea da, biktimen mina gutxietsiz», azaldu du PSE-EEk. Murillok udalbatzarreko taldeek hartutako erabakiaren aurrean «sorpresa eta dezepzioa» agertu du. «Non dago alderdi horien sentsibilitatea?», galdetu die EAJ, EA eta EBri. «Ba al dakite ordenantza hau indarrean sartzeak biktimei zer nolako iraina suposatuko dien?». «Diruz lagundutako bisitak» « Gaitzesgarria da guztion diruarekin, baita ETAren biktimen diruarekin ere, Legazpiko Udalak ETAko presoen senitartekoen bisitak diruz laguntzea». ... Wed, 09 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI Futbol 7ko finalerdiak jokatuko dituzte asteburuan Bikuñan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-09/p00007003/Futbol_7ko_finalerdiak_jokatuko_dituzte_asteburuan_Bikuñan.htm Legazpiko Gazteak kirol elkarteak antolatu duen Futbol 7 txapelketako final-laurdenak eta finalerdiak jokatuko dituzte datorren larunbat eta igandean Legazpiko Bikuña futbol zelaian. Zortzi talde sailkatu dira final-laurdenak jokatzeko, honakoak: The Kulebras, La Peña+Ruin, Anaiak, Urtatza Racing, Mapet, Burkina Faso, Eitifors eta The Drink Team. Karibe taldea sailkatuta zegoen arren lehiaketatik deskalifikatu egin zuten, arauetako bat hausteagatik; hamalau jokalarirekin jokatu ordez hamaseirekin jokatu zuten, eta arauek diotenez talde bakoitzak hamalau kide izan ditzake gehienez. Larunbateko partidak The Kulebras eta La Peña+Ruin larunbatean 16:00etan lehiatuko dira. Ordu berean Anaiak eta Urtatza Racing taldeek ere jokatuko dute. Ondoren, arratsaldeko seietan, Mapet Burkina Fasoren kontra, eta aldi berean Eitifors eta The Drink Team. Finalerdiak igandean izango dira, arratsaldeko lauetan eta seietan. ... Wed, 09 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI Gizon bat segan Legazpin XX. mendearen hasieran http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-06/p00002901/Gizon_bat_segan_Legazpin_XX._mendearen_hasieran.htm Sun, 06 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI Lenburren urteurrena ospatuko dute ekitaldi desberdinekin http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-06/p00007004/Lenburren_urteurrena_ospatuko_dute_ekitaldi_desberdinekin.htm Lenbur Fundazioak hamargarren urteurrena ospatzeko ekitaldi berezia antolatu du ostegun honetarako. Bertan, besteak beste, Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia izango dira. Ekitaldi ofiziala 19:00etan hasiko da, Fundazioko presidente Luis Chillidaren eta zuzendari Aurelio Gonzalezen agurrekin. Ondoren Lenbur Fundazioak eskatuta egin den iragarkia emango dute, eta Patricio Etxeberria eta olagizonak omenduko dituzte. Lehendakariaren eta diputatu nagusiaren hitzak ere izango dira, eta ekitaldia bukatzeko zortzietan lunch-a izango da. Jaia Mirandaolan Horrekin batera, datorren iganderako jaia antolatu dute Mirandaolan urteurrena ospatzeko. Musika, artisauak, antzerkia, pailazoak eta jokoak egongo dira, eta museoak eta burdinola martxan ikusteko aukera izango da. ... Sun, 06 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI Haurrentzako jolasak izango dira asteartean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-06/p00007008/Haurrentzako_jolasak_izango_dira_asteartean.htm Sun, 06 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI Aiegiko abesbatzaren emanaldia gaur parrokian http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-05/p00006901/Aiegiko_abesbatzaren_emanaldia_gaur_parrokian.htm Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI Legazpiko gazteak atrakziozko udan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-04/p00007007/Legazpiko_gazteak_atrakziozko_udan.htm Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI Chillida-Lekuk ospatuko du Lenburrek 10. urteurrena http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-03/p00007001/Chillida-Lekuk_ospatuko_du_Lenburrek_10._urteurrena.htm Thu, 03 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI Odola aterako dute etzi Legazpiko jubilatuenean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-02/p00005004/Odola_aterako_dute_etzi_Legazpiko_jubilatuenean.htm Wed, 02 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI Martxan dira udako ikastaroak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-02/p00007005/Martxan_dira_udako_ikastaroak.htm Wed, 02 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI Txikito elkarteak bilera egingo du orain arte izena eman duen jendearekin http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-01/p00007004/Txikito_elkarteak_bilera_egingo_du_orain_arte_izena_eman_duen_jendearekin.htm Legazpiko Txikito modelismo elkarte berriko kideek bilera egingo dute gaur, asteartea, 19:00etan. Orain arteko bilerak kultur etxean egin badituzte ere, kultur etxea udako ordutegiagatik itxita egongo denez, atarian elkartu eta beste nonbaitera joango dira. Tue, 01 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI ZingiZangok zozketaren sariak banatuko ditu irabazleen artean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-01/p00007005/ZingiZangok_zozketaren_sariak_banatuko_ditu_irabazleen_artean.htm Ekainaren hasieran ZingiZango euskaltzaleen elkarteak kaleratutako berripaperean galdera bat egin zuten, herritarren parte-hartzea sustatzeko asmoz. Galdera horren erantzuna helarazi duten legazpiarren artean zozketa egin dute, eta orain sariak banatzeko prest daude. Jesus Mari Zumaldek jasoko du ZingiZangoren elastikoa, Itziar Soraluzek GOIERRIKO HITZAren elastikoa, eta Sagrario Etxabek GOIERRIKO HITZAren urtebeteko harpidetza, saritzat. Sariak jasotzeko Elastikoak egokitu zaizkienek Legazpiko Ogi-Berri okindegian jaso dezakete dagokien kamiseta. Lehiaketan jende gehiegik parte hartu ez duen arren, elkartekoak gustura daude webgunera gero eta jende gehiago sartzen delako. Tue, 01 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI ZingiZangok zozketaren sariak banatuko ditu irabazleen artean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-01/p00007010/ZingiZangok_zozketaren_sariak_banatuko_ditu_irabazleen_artean.htm Gaur hasiko da Legazpin Uztaila Kulturala egitaraua. Aurtengo udarako «esfortzu bat baino gehiago batu» eta egitarau oparoa osatu du Udaleko Kultura sailak. Hamargarren aldia da Legazpin uda parteko egitasmoa antolatzen dutena, eta Jone Dorronsoro kultura teknikariaren arabera «sendotzen ari dela argi dago, jendea noiz hasiko zain egoten da». Katillu eta Urbeltz tabernen parte-hartzea azpimarragarria da uztaileko ekitaldietan. Ostegunetan ardo dastaketak egingo dituzte, eta asteburuetan musikaz beteko dute Euskal Herria plaza. Santikutz eta Lenbur Santikutz abesbatzak kanpoko koru bat gonbidatuko du uztailean, eta egitarauan egokitu diote tokia saioari. Lenbur Fundazioak 10. urtemuga ospatuko du, eta hori ere Uztaila Kulturalean sartu dute. ############ ... Tue, 01 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI 227 haurrek hartuko dute parte etzi hasiko dituzten udako ikastaroetan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-29/p00007003/227_haurrek_hartuko_dute_parte_etzi_hasiko_dituzten_udako_ikastaroetan.htm Legazpiko Udaleko Euskara Batzordeak urtero antolatu ohi ditu udako ikastaroak, haurren artean euskararen erabilpena aisialdian sustatzeko. Etzi hasiko dituzte ikastaroak, eta 227 haurrek hartuko dute parte, bi eta bederatzi urte bitarteko haurrek. Etzi 09:30ean hasi, eta uztailaren 24ra arte iraungo du udalekuak. Hemeretzi talde osatu dituzte: bi urteko lau talde, hiru urteko hiru, lau urtekoen beste hiru, bost urteko hiru talde, LHko 1. mailakoen bi talde, LHko 2. mailako bi talde eta LHko 3.eko beste bi. Begiraleak Bi eta hiru urteko haurrak Latxartegin egongo dira, Haztegi ikastolaren geletan; lau urtetik gorakoak Domingo Agirre eskolako geletan. Hogeita bat begirale kontratatu ditu Udalak udako kanpainarako. Prestakuntza jaso dute, eta ekitaldiak antolatu dituzte. ... Sun, 29 Jun 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI Agorreko Santikutzak prestatzeko bilera dago http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-29/p00007903/Agorreko_Santikutzak_prestatzeko_bilera_dago.htm Sun, 29 Jun 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI Asteartetik aurrera udako ordutegia kultur etxean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-29/p00007904/Asteartetik_aurrera_udako_ordutegia_kultur_etxean.htm Sun, 29 Jun 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI Burdinoletako aitzindariak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-28/p00007008/Burdinoletako_aitzindariak.htm Olagizonak burdinoletako itzaletatik atera nahi izan zituen Jose Antonio Azpiazuk herenegungo Legazopi eta olagizon euskaldunak hitzaldian. Azpiazu historialari eta antropologo legazpiarrak esan zuenez «XX. eta XXI. mendeetan bizitzea egokitu zaidan arren, bizitza erdia pasatu dut XVI. mendean». Hitzaldiaren helburua olagizonen egunerokotasunean zeuden argi, jakinahi eta mugimenduaren berri ematea zen, bide batez burdinaren langileak itzaletatik ateraz. Izan ere, Azpiazuren esanetan, «olagizonen bizitza ez zen burdinolan amaitzen, hori da eraitsi nahi dudan mitoa». Azpiazuk burdinolei eta olagizonei buruzko liburua idatzi du, Lenbur Fundazioarekin batera. Orain liburua itzultzen ari dira, eta denbora gutxi barru lana aurkezteko moduan izango dira. Platonen Kobazuloaren Mitoari jarraiki, Azpiazuk olagizonak burdinoletan bizitza guztia ematen zutela uste ohi dela esan zuen. Platonen mitoan bezala, errealitatea euren itzaletan soilik ikusiko balute bezala. «Hori da behintzat gure aurrekoei ezarri diegun irudia». ... Sat, 28 Jun 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI San Joan erronda egingo dute gaur gauean Legazpin http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-28/p00007901/San_Joan_erronda_egingo_dute_gaur_gauean_Legazpin.htm Sat, 28 Jun 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI Marrazketa ikastaroari etzi emango diote hasiera http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-28/p00007902/Marrazketa_ikastaroari_etzi_emango_diote_hasiera.htm Sat, 28 Jun 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI Jose Antonio Azpiazuk Legazpiko olagizonei buruz hitz egingo du http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-26/p00007004/Jose_Antonio_Azpiazuk_Legazpiko_olagizonei_buruz_hitz_egingo_du.htm Legazpi 400 Urtez Aske Batzordeak Legazpi eta euskal olagizonak hitzaldia antolatu du gaurko. Hitzaldia Jose Antonio Azpiazu antropologo, historialari eta idazleak eskainiko du Legazpiko kultur etxean, 19:00etan. Azpiazuren gurasoak Oñatikoak baziren ere bera Legazpin jaio zen. Bost urtetik eta zazpira bitarterako garaia Oñatin igaro zuen, eta handik Aita Agustindarrekin ikastera joan zen. Erroman egin zituen Filosofia ikasketak, eta Madrileko Complutense unibertsitatean ere ikasi zuen. Burdinarekiko interesa Azpiazuk dioenez burdinaren mundua Euskal Herriko ekonomiaren zutabeetako bat da, eta berak aspalditik interes handia izan ohi du gai horrekiko. Izan ere, euskaldunen bizimodua eta ekonomia denbora luzez aztertu baititu. Liburua prestatzen Legazpi Seguratik askatu zeneko urtemugari buruzko liburua idazten ari da orain Jose Antonio Azpiazu, Lenbur Fundazioarekin elkarlanean. ... Thu, 26 Jun 2008 01:00:00 +0200 LEGAZPI