Legorreta, Goierriko hitza http://www.goierrikohitza.info Hitzako albiste zerrenda legorreta eu Fri, 25 Jul 2008 00:05:55 +0200 60 Legorreta, Goierriko hitza http://www.goierrikohitza.info/rss/logo.gif goierrikohitza.info Legorretako liburutegia itxita egongo da iraila arte http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-25/p00003901/Legorretako_liburutegia_itxita_egongo_da_iraila_arte.htm Fri, 25 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGORRETA Udaleku irekia uraren festarekin bukatuko da http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-22/p00005901/Udaleku_irekia_uraren_festarekin_bukatuko_da.htm Tue, 22 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGORRETA Odola emateko deia egin dute gaur arratsalderako http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-15/p00003006/Odola_emateko_deia_egin_dute_gaur_arratsalderako.htm Tue, 15 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGORRETA Herriko elkarteetako kideentzat bazkaria antolatu du Udalak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-09/p00005007/Herriko_elkarteetako_kideentzat_bazkaria_antolatu_du_Udalak.htm Urtean zehar, herrian ekintza eta ekitaldiak antolatzen dituzten herritarrentzako bazkaria antolatu du Legorretako Udalak. Larunbat eguerdiko 14:30ean bilduko dira Bilkoin elkartean. Legorretako elkarte eta taldeetan dabiltzan kide guztiak gonbidatu dituzte, urtean zehar egiten duten lana eskertu nahian. Gonbidapen irekia Legorretako Udaletik jakinarazi dutenez, herriko talde eta elkarte gehienekin harremanetan jarri dira dagoeneko, «baina jakitun gara zenbait jende abisatu gabe geratu daitekeela». Hauei, udaletxera dei egiteko eskatu diete. Wed, 09 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGORRETA Trontzako finalean izango dira Esnaola anaiak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-08/p00007007/Trontzako_finalean_izango_dira_Esnaola_anaiak.htm Tue, 08 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGORRETA Esnaola anaiek Euskal Herriko trontzalari txapelketa jokatuko dute http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-04/p00005001/Esnaola_anaiek_Euskal_Herriko_trontzalari_txapelketa_jokatuko_dute.htm Legorretako Aitor eta Igor Esnaola anaiek Euskal Herriko Trontza Txapelketan parte hartuko dute. Asteburu honetan izango dute aurreneko kanporaketa, Usurbilen. Hamasei bikotek parte hartuko dute, eta aurreneko seiak sailkatuko dira finalerako. Igor Esnaolak azaldu duenez, «aspaldian makal samar ibili bagara ere, aurreneko seietan sartzea espero dugu». Proba igande arratsaldeko 18:00etan izango da. Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGORRETA Herri eta doinuak, Harripilan bilduak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-01/p00004006/Herri_eta_doinuak_Harripilan_bilduak.htm Eguerdian pilota txapelketa batekin hasi zena goizeko ordu txikietako dantza-algarekin bukatu zen larunbatean Legorretan. Harripila kiroldegian egin zen jaialdiak ez zuen esperotako jende multzoa elkartu, baina bildutakoek «bikain» pasa zuten, Josetxo Sastre antolatzaileak azaldu zuenez. Jaialdiaren harira festa giroa egon zen egun guztian Legorretan. 80 lagun inguruk bazkaria egin zuten Bilkoin elkartean, eta ondoren kalejiran ibili ziren Bonberonea txarangarakin. Afari-merienda sardina eta sagardoarekin egin zuten, eta adin guztietako jendeak parte hartu zuen bertan. Artean erabat iluntzeko zegoela igo zen oholtza gainera Saioa Garin Legorretako bakarlaria, iragarritakoa baino ordu erdi lehenago. Herritarraren kontzertua ikusteko sarrera berezia jarri zuten, 5 eurokoa, eta herritarrek ez zioten muzin egin emanaldiari. ... Tue, 01 Jul 2008 01:00:00 +0200 LEGORRETA Sustraiez Blai jaialdia girotzeko ekitaldiak izango dira egun osoan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-28/p00003003/Sustraiez_Blai_jaialdia_girotzeko_ekitaldiak_izango_dira_egun_osoan.htm Gaur gaueko 22:00etan hasiko da Sustraiez Blai munduko musiken jaialdia Legorretan. FunDaMental, Gose, Fanfare Vagabontu eta Saioa izango dira Harripila kiroldegian. Ekitaldia girotzeko, ordea, egun osoan zehar izango dira festa giroko ekitaldiak aurrez. Jaialdiarekin bat egin nahian herriko taldeak eta elkarteak arduratu dira egitaraua antolatzeaz. Eguerdiko 12:00etan hasita Gaztetxeak antolatu duen pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte. 15:00etan, berriz, II. Gazte Olinpiadetan parte hartu dutenen artean bazkaria egingo dute Bilkoin elkartean. Bazkalondoan Tolosako Bonberoenea txarangarekin jarraituko du festa giroak. Gazte Asanbladak ez ezik, Ugaro ikastetxeko Guraso Elkarteak ere bat egin du festarekin, eta iluntzeko 19:30erako sagardo dastaketa eta sardina jana antolatu dituzte herritar guztientzat. Azkenik, Bilkoin elkarteak ere parte hartu nahi izan du, eta bera arduratuko da jaialdian joko duten musikariei afaria emateaz. ... Sat, 28 Jun 2008 01:00:00 +0200 LEGORRETA Fun Da Mental bihar Legorretan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-27/p00008001/Fun_Da_Mental_bihar_Legorretan.htm Fri, 27 Jun 2008 01:00:00 +0200 LEGORRETA 'Transylvania' filmak itxiko du gaur Zinemaz Blai zikloa http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-26/p00005008/Transylvania_filmak_itxiko_du_gaur_Zinemaz_Blai_zikloa.htm Thu, 26 Jun 2008 01:00:00 +0200 LEGORRETA Goitibehera proba egingo du Aldapa Haundik http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-26/p00005902/Goitibehera_proba_egingo_du_Aldapa_Haundik.htm Thu, 26 Jun 2008 01:00:00 +0200 LEGORRETA musika trukerako bide http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-24/p00002010/musika_trukerako_bide.htm Zortzigarren aldiz ospatuko dute aurten Sustraiez Blai, munduko kulturen topaketa. Hasierako izakera irekiari eta ibiltariari eusten diote antolatzaileek. Aurten Legorretan egingo dute jaia. Larunbat honetan izango da, eta Euskal Herritik eta munduko toki desberdinetatik etorritako musikariak elkartuko dira Harripila kiroldegian. Jaialdia ospatuko den herria eta data aldatu badira ere, antolatzaileek hasierako filosofiari eusten diote. Atzo, ekimena aurkezteko ekitaldian azaldu zutenez, «etorkinen eta bertako herritarren arteko harremana sendotu» nahi dute ekitaldi horiekin. «Goierrin hirurogei herrialde desberdinetako jendea dago, askotan ikusten ez baditugu ere, hemen bizi direnak», diote Sustraiez Blaikoek. Eskualdean errumaniarrek komunitate garrantzitsua osatzen dute, eta Legorretan bereziki pakistandarrak dira gehienak. Bi herrialde horiek gogoan izan dituzte jaialdia antolatzerako orduan. «Zubi bat eman nahi genien, bertako kultura honaino gerturatuz, beti ere etorkinen arazoak arindu eta integrazioa bultzatu nahian». ... Tue, 24 Jun 2008 01:00:00 +0200 LEGORRETA Sustraiez Blai jaialdirako sarrerak salgai daude http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-21/p00003005/Sustraiez_Blai_jaialdirako_sarrerak_salgai_daude.htm Sat, 21 Jun 2008 01:00:00 +0200 LEGORRETA «Jasotako kritika onek aurrera jarraitzeko indarra eman didate» http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-15/p00006004/Jasotako_kritika_onek_aurrera_jarraitzeko_indarra_eman_didate.htm Saioa Garin (Legorreta, 1978) afizioz aritzen da musikari lanetan. Orain urte batzuk Donostiako lehiaketa batean hirugarren geratu zenetik ibilbidea poliki-poliki osatzen joan da. Particular Land izan zen bere lehen lana eta orain bigarren diskoa kaleratu du; Matriuska Heart izenekoa. Zaila izan da abestiak pilatzea edo erraz atera zaizkizu? Beno, aurreko diskoa atera zenean abesti berriekin hasita nengoen. Garrantzia handia du estruktura melodiko on bat izateak; gora-beherak, estrofak, estribilloa......Zaila da abesti polit bat egitea. Askotan blokeatu egiten zara edo hitzak ez zaizkizu ateratzen, baina, azkenean ateratzen da eta gustura egiten da. Gora beherak izan arren beti mantentzen da aterako den esperantza. 'Matriuska Heart' diskoa eskuan hartzen duenak zer jasoko du? Hasteko diseinua; oso originala da. Musikalki, abestiak luzeagoak dira eta nik uste lehenengo entzunaldian astuntxoa iruditu liteke. Hitzei garrantzia handia eman diet, ez nuen moztu nahi zerbait esan nahi nuenean. Helburua ez zen hiru minutuko abesti bat egitea, zerbait esatea baizik. Melodiari ere asko erreparatu diot. Pop-folk estiloa izaten jarraitzen du. Sentimendu aldetik ere nahiko antzekoa da. Denek nitaz hitzegiten dute eta oso nere bakardadetik sortutako gai existentzialak aipatzen dira. Normalean triste edo melankolikoak direla esaten dute eta ados nago. Nik kanta bidez ateratzen ditut sentimendu horiek. Letra ona baina gustatzen ez zaidan musika duen kanta bat baino nahiago dut musika ona duena. Baina musika ona izan eta letra ona bada, abesti horiek dira zerbait izateko aukera dutenak. Nik bi aldeak begiratzen ditut. Saiatzen naiz letrak nire bizipenenak izaten, orduan niretzako garrantzitsuak dira. ... Sun, 15 Jun 2008 01:00:00 +0200 LEGORRETA Hirigintza arauak berriro martxan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-13/p00005001/Hirigintza_arauak_berriro_martxan.htm Bederatzi hilabeteko prozesuaren ondoren, berriro ere martxan dira Legorretako hirigintza arauak. Hauteskundeen ondoren aurreko legegintzaldiko testua baztertu eta berria egiteko prozesua hasi zuen Legorretako Udalak. «Herritarren parte-hartzean oinarritutako prozesua» izan da, Hirigintza Batzordearen bidez bideratu dutena. Lan horrek eman dituen emaitzak asteazken iluntzean aurkeztu zituzten Herri Zineman, ehun bat herritarren aurrean. Aurkezpen ekitaldian azaldu zutenez, hirigintza arauen behin-behineko testuak herriak datozen urteetan izango duen garapena zehazten du, batez ere lurren banaketa etxebizitza eta industria arloan. Aurkezpen ekitaldian arau berriak egiteko prozesua nolakoa izan den azaldu zuen Iñaki Oiarbide alkateak. Hirigintza Batzordean «herriaren beharrak eta etorkizunean eman beharreko pausoak» zehaztu dituzte. Ondoren, Toledo Taldeari eman zioten arauak txukundu eta forma emateko ardura. Toledoko teknikarien arabera, aurreko legegintzaldian egin zen testuak «hainbat arazo» izan zituen. «Errekaren inguru guztia okupatzea aurrikusten zen, eta inundabilitate arazoengatik Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak geldiarazi egin zuten». ... Fri, 13 Jun 2008 01:00:00 +0200 LEGORRETA 'Gato negro, gato blanco' filma emango dute gaur http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-12/p00005901/Gato_negro_gato_blanco_filma_emango_dute_gaur.htm Thu, 12 Jun 2008 01:00:00 +0200 LEGORRETA Legorretako udaleku irekietan izena emateko deia egin dute http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-10/p00003007/Legorretako_udaleku_irekietan_izena_emateko_deia_egin_dute.htm Legorretako Udalak herriko haurrentzako eta gaztetxoentzako udaleku irekia antolatu du aurtengo udarako. Ekainaren 23an hasi eta uztailaren 24ra bitartean astegunetan bilduko dira, 10:00etatik 13:00etara bitartean. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako aurreneko zikloko gazteek parte har dezakete udalekuan. Izena emateko epea aste honetan bukatuko da. Horretarako, Legorretako udaletxera joan eta udal bulegoetan eman behar da izena, ostirala baino lehen. Matrikularen prezioa 30 eurokoa izango da. Legorretako Udaletik azaldu dutenez «esperientzia honekin, ikasturtearen jarraipena» egin nahi dute. Hala, bi helburu nagusi ditu udaleku irekiak. Batetik, haurren artean euskararen erabilpena bultzatu nahi dute. Bestetik, «ikasleen arteko harreman pertsonalen arloa» ere landu nahi dute. Horretarako astean zehar hainbat jarduera, jolas, irteera eta antzerki saio antolatuko dituzte udan Legorretako haurrentzat eta gaztetxoentzat. ... Tue, 10 Jun 2008 01:00:00 +0200 LEGORRETA AHTri buruz inkesta egingo du Udalak herritarren artean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-31/p00005003/AHTri_buruz_inkesta_egingo_du_Udalak_herritarren_artean.htm Legorretako Udalak Abiadura Handiko Trenaren inguruan inkesta bat egingo du datozen egunetan, herritarren iritzia ezagutzeko asmoz. Hiru adin multzotako 60 bat herritarri egingo dizkiete galderak. 2007ko hauteskundeen ondoren, udal berria osatu zenean, Abiadura Handiko Trenaren inguruan informazioa eta eztabaida bultzatzeko batzorde bat sortu zen Legorretan. Batzorde hartatik etorri da inkesta egiteko proposamena, eta datozen egunetan hasiko dira galdeketak. Zozketa bidez 60 herritar aukeratu dituzte. Hiru adin tartetan banatu dituzte denak; 18-35 urte artekoak, 36-55, eta 56 urtetik gorakoak. Inkesta egin eta emaitzak eta ondorioak ateratzeko ardura Euskal Herriko Unibertsitateko zenbait irakaslek hartuko dute euren gain. Hiru kilometro eta bi zubi AHTren azpiegiturak 3.200 metroko ibilbidea egingo luke Legorretan barrena; horietatik 2.900 metro lurpean egingo ditu, tuneletan barrena. Zubina errekaren gainean 144 metroko zubia izango luke, eta Ugaran ibaiaren gainean 382 metroko beste bat egitea aurreikusten da. Bestalde, Alliri eta Aizpea harrobien inguruan «eraikitze gune bat» egingo dute. Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailetik azaldu dutenez, «behin lanak bukatutakoan harrobiak estali eta birgaitu» egingo dituzte. ... Sat, 31 May 2008 01:00:00 +0200 LEGORRETA Jauregiren oroitarriari buruz mozioa sartu dute http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-29/p00002004/Jauregiren_oroitarriari_buruz_mozioa_sartu_dute.htm Legorretako EAJk hiru puntuz osatutako mozioa aurkeztuko du biharko udalbatzarrean, Juan Mari Jauregiren omenezko oroitarria erasotu izana salatzeko. EAJren mozioan Udalbatzari eskatuko dio «irmo eta ozenki gaitzets» dezala Jauregiren omenez ipinitako oroitarriaren kontrako «eraso basatia». Juan Mari Jauregi ETAren biktima izan zela gogoratu du EAJk; «biktima guztien aurkako erasotzat har genezake, eta gure elkartasunik beroena adierazi nahi diegu biktima guztiei eta bereziki Jauregiren sendiari». Gaitzespen akordioa sendiari, legorretarrei eta gizarte osoari zabaltzea ere eskatuko du. Thu, 29 May 2008 01:00:00 +0200 LEGORRETA Zinemaz bustitako gauak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-29/p00005007/Zinemaz_bustitako_gauak.htm Ekainaren 28an ospatuko da Sustraiez Blai jaialdia Legorretako Harripila kiroldegian. Urtero bezala Euskal Herriko eta munduko musiken topagune izango da jaialdia, eta besteak beste Fun Da Mental, Fanfare Vagabontu eta Gose taldeek parte hartuko dute. Musika jaialdiaren aurretik, ordea, zinema emanaldiekin berotuko dute giroa Legorretan. Zinemaz Blai izena jarri diote ekainerako antolatu duten emanaldi sortari. Guztira lau pelikula emango dituzte, Euskal Herriko zein atzerriko ekoizpenak uztartuz. Film horien bidez jaialdiaren espiritu eta helburu berberak jorratu nahi dituzte antolatzaileek; hala, munduko errealitate eta kultura desberdinak gerturatzen saiatuko dira lau emanaldietan. Zinemaz Blai zikloko film guztiak ekaineko ostegun gauetan eskainiko dituzte. Proiekzioak Legorretako Herri Zineman izango dira, gaueko 21:00etan hasita. Sarrera, berriz, doan izango da emanaldi guztietan. ... Thu, 29 May 2008 01:00:00 +0200 LEGORRETA Zinemaz bustitako gauak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-25/p00002020/Zinemaz_bustitako_gauak.htm Sun, 25 May 2008 01:00:00 +0200 LEGORRETA Garbiñe Aranburu LABen zuzendaritza berriko kide http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-25/p00006004/Garbiñe_Aranburu_LABen_zuzendaritza_berriko_kide.htm Sun, 25 May 2008 01:00:00 +0200 LEGORRETA Legorretako krosa herri giroan egin da 30. aldian ere, Korpus egunez http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-25/p00006010/Legorretako_krosa_herri_giroan_egin_da_30._aldian_ere_Korpus_egunez.htm Azentzio jai nagusiak bukatuta hiru astera, beste festa egun handi bat izan zuten atzo Legorretan: Korpus eguna. Kirol proba sustraitu batekin ekin zioten egitarauari, 30. Korpus Krosarekin. Ohi bezala, eta Bilkoin elkarte antolatzaileak hasieratik mantendu duen izaerari eutsiz, herrikoia izan zen lasterketa, 7,5 kilometroko kale-ibilbidean. Erantzun oparoa jaso zuen, nola legorretarren partetik, hala kanpoko kirolzaleen aldetik. 143 helduk eman zuten izena 128 gizonezkok eta 15 emakumezkok. Proba herrikoia izanagatik, guztia eman zuten korrikalariek. Manzisidor eta Arrieta nagusi Kalean itzuli batzuk eginda, Xabat Manzisidor azpeitiarra helmugaratu zen lehena (24:46). Xabier Mirandak 23:59an du marka. Bizikletan joan zen Naroa Arrieta lazkaotarrak egin zuen lehenengo emakumezkoetan (29:45) (sailkapen osoa www.goierrikohitza.info-n ikus daiteke). ... Sun, 25 May 2008 01:00:00 +0200 LEGORRETA Norbanako batek hartu du bere gain oroitarri erasoa http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-25/p00006901/Norbanako_batek_hartu_du_bere_gain_oroitarri_erasoa.htm Sun, 25 May 2008 01:00:00 +0200 LEGORRETA Herri Krosaren 30. urteurrena ardatz hartuta ospatuko dute Korpus eguna http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-23/p00005005/Herri_Krosaren_30._urteurrena_ardatz_hartuta_ospatuko_dute_Korpus_eguna.htm Aurten 30 urte beteko ditu Legorretako Herri Krosak. 1979. urtean aurreneko proba egin zutenetik lasterketa sustraitu egin da herrian, eta gaur egun ehundik gora lagun ateratzen dira korrika urtero; iaz, esaterako, 152 lagunek parte hartu zuten, 142 gizonek eta 10 emakumek. Proba herrikoia izaki, garaipenak eta markek baino garrantzia handiagoa dute parte-hartzeak eta lagunarteko giroak. Adin guztietako korrikalariak atera ohi dira, batzuk aurrealdean ibiltzeko asmoarekin, baina gehienak helburu proba bukatzea dutenak. Guztira 7,5 kilometroko luzera du Herri Krosak, herrian barrena egiten duten zirkuituan. Nahiz eta denborari ez zaion halako garrantzirik ematen, bada urtez urte bere marka hobetzen ahalegintzen denik ere. Xabier Miranda lazkaotarra izan da azken bi urteetako irabazlea, eta denborarik onena, 23 minutu eta 59 segundoan. Aurrena helmugaratzen diren korrikalarientzat ez ezik, parte-hartzaile guztien artean zozkatzeko sariak ere izango dira. ... Fri, 23 May 2008 01:00:00 +0200 LEGORRETA Liburutegiak ateak itxiko ditu datozen egunetan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-22/p00005004/Liburutegiak_ateak_itxiko_ditu_datozen_egunetan.htm Thu, 22 May 2008 01:00:00 +0200 LEGORRETA Jauregi zenaren aldeko oroitarria puskatu dute http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-18/p00005901/Jauregi_zenaren_aldeko_oroitarria_puskatu_dute.htm Sun, 18 May 2008 01:00:00 +0200 LEGORRETA Hilaren 24an egingo dute Legorretako 30. Herri Krosa http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-16/p00002004/Hilaren_24an_egingo_dute_Legorretako_30._Herri_Krosa.htm Aurten 30. urteurrena beteko du Legorretako Herri Krosak. Maiatzaren 24an jokatuko da, 11:30ean hasita. Hamasei urtetik gorako edonork parte hartu dezake, eta izenematea doakoa izango da. 7,5 kilometroko luzeera duen bidea egingo dute, herriko kaleetan barrena. Proba dela eta, Gi-2131 errepidea itxita egongo dute goizean zehar. Fri, 16 May 2008 01:00:00 +0200 LEGORRETA Ireki dute Zubiaurreko etxebizitza tasatuetan izena emateko epea http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-11/p00004011/Ireki_dute_Zubiaurreko_etxebizitza_tasatuetan_izena_emateko_epea.htm Laster hasiko dituzte Zubiaurreko etxebizitza tasatuak eraikitzeko lanak. Orain, etxebizitza hauek eskatzeko epea ireki dute. Gero, zozketa bidez erabakiko da eskatu dutenen artean nork jasoko duen hamabi etxebizitza hauetako bat. Izena emateko bi bide jarri dituzte. Batetik, Legorretako udaletxean eman daiteke izena, maiatzaren 30a baino lehen. Bestalde, Etxebizitza eta gizarte gaietarako Gipuzkoako delegazioan ere egin daiteke eskaria, ekainaren 2a bitartean. Etxebizitza hauek eskatzeko bete behar diren baldintzen inguruko informazioa, udaletxeko bulegoetan eskatu daiteke. Atzeratzen ari den proiektua Guztira 68 etxebizitza egiteko proiektua dago Zubiaurreko gunean. Egitasmoa duela hiru urte baino gehiago sortu zen, baina atzeratzen joan da. Egitekoak diren 68 etxeetatik 12 prezio tasatukoak izango dira, eta beste 12, babes ofizialekoak. ... Sun, 11 May 2008 01:00:00 +0200 LEGORRETA Esnaola anaiak dira trontzan txapeldun, Legorretan irabazita http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-06/p00002010/Esnaola_anaiak_dira_trontzan_txapeldun_Legorretan_irabazita.htm Aitor eta Igor Esnaolak jantzi zuten herenegun Gipuzkoako trontzalarien txapela, Legorretako Harripila kiroldegian jokatu zen lehiaketan. Beste urtebetez herrialdeko trontza txapeldun izaten jarraituko dute Esnaola anaiek. Legorretako jaien azken egunean jokatu zen finalean lau bikotek egin zuten trontzan, eta hasieratik nabarmendu ziren legorretarrak. Esnaolatarrek 7:42 minutuan bukatu zuten finaleko lana. Bigarren Andoni Rezabal-Aitor Roteta (Aia-Alkiza) bikotea geratu zen (8:09), Jokin Garmendia-Unai Iraola (Baliarrain-Ikaztegieta) hirugarren (9:36), eta Josu Larrañaga-Unai Salegi (Elgoibar-Mendaro) laugarren (9:58). Berez bost bikote ziren aritzekoak, baina lesioagatik ezin izan zuten lehiatu Arkaitz Egaña-Aitor Iduetak. Kanaerdiko pago enborrei 18 epai egitea zuten lana, 12 etzandako enborrean, sei zutikakoan. ... Tue, 06 May 2008 01:00:00 +0200 LEGORRETA Hollywood-en xarma herrian http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-04/p00004001/Hollywood-en_xarma_herrian.htm Egun batez herriak izena aldatu zuen; Legorreta, Legorwood bihurtu zen atzo. Eta alfonbra gorritik, filmetako pertsonaia ezberdinak pasatu ziren. Herriko bazter guztietan zineko pantailak ikus zitezkeen, eta legorretarrak, izar bilakatu ziren egun batez. Mozorroen eguna ospatu zuten atzo, eta irudimenez heldu zioten festari. Aurtengo gaia zinema zen, eta herrigunera sartu orduko, udaletxeko balkoian ikus zitekeen Legorwood jartzen zuen kartela. Eguerdiko giro ederrari probetxua atera nahian, herritar asko irten zen kalera eguerdi partean. Txarangaren doinuek alaitzen zuten giroa. Aurreneko mozorroak ere eguerdi partean atera ziren. Han ziren besteak beste, Torrente edota Loca academia de policía filmetako protagonistak. Baina mozorroekin batera, beste hainbat ekitaldi ere izan ziren egunean zehar. Eguerdian, urteroko paella txapelketa egin zuten plazan. Herri bazkarian berriz, pilotalekua bete egin zuten herritarrek. Gauean, dantzaldia eta mozorrorik onenak saritzeko ekitaldia zituzten. ... Sun, 04 May 2008 01:00:00 +0200 LEGORRETA Mozorroen eguna ospatuko dute gaur Legorretan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-03/p00004006/Mozorroen_eguna_ospatuko_dute_gaur_Legorretan.htm Lehen egunetako giro ederraren ondoren, asteburuko ekitaldietan buru-belarri sartuko dira gaurtik legorretarrak. Gaurkoa jaien egun handia dute, mozorro eguna ospatuko baitute. Aurten aukeratu duten gaia, zinema da, eta filmeetako pertsonaia ezberdinak aukeratuko dituzte herritarrek euren mozorroak egiteko. Eguerditik aurrera aterako dira lagun taldeak euren jantziekin. Egunean zehar ordea, ekitaldi gehiago izango dira. Goizeko hamarretarako joko dute diana Legorretako musika eskolako ikasleek. Eguerdiko ordubatean, paella txapelketa izango da. Dagoeneko ohitura bihurtu den ekitaldia da hau, aurten, XXVI. aldia izango baita. Iraunkorrak txarangak lagunduta poteoa egingo dute eguerdi partean, eta 14:30ean, herri bazkaria egingo dute plazan. Dantzaldia eta sariak Gaur gauean ere izango da zerekin gozatua Legorretan. Goizaldeko ordu txikietara bitartean, dantzaldia eskainiko du Besterik Gabe taldeak. Goizaldeko 1:30ean berriz, mozorro eguneko sariak banatuko dituzte. ... Sat, 03 May 2008 01:00:00 +0200 LEGORRETA Ohiturek ere badute tokia http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-02/p00003007/Ohiturek_ere_badute_tokia.htm Legorretarrek gogoz hartu dituzte herriko festak. Asteazken iluntzean bota zuten Legorretako Azintzio jaien hasierako suziria. Harrezkero, festa giroak hartu ditu herriko kaleak, eta eguraldia lagun, ospakizunetan buru-belarri sartuta dabiltza legorretarrak. Atzo ospatu zuten santuaren eguna, eta urtez urte ohitura bihurtu diren hainbat ekitaldi izan zituzten egunean zehar. Eguerdi parterako, herriko trikitilariek alaitu zituzten kaleak. Haurrek berriz, nahikoa jolas eta korrika egin zuten buruhandiekin. Legorretako festek mantentzen jakin duten ohitura bat da Azintzio eguneko euskal erromeria. Bertan, agintarien soka dantza eta Legorretako Irrintzi Alai dantza taldearen saioa biltzen dituzte. Herritarren gustoko ekitaldia izan ohi da, eta atzo ere, jende ugari bildu zen plaza inguruan, haurrak eta agintariak dantzan ikusteko. ... Fri, 02 May 2008 01:00:00 +0200 LEGORRETA Goiherri S.A.-ko langileak greban http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-02/p00006002/Goiherri_S.A.-ko_langileak_greban.htm Fri, 02 May 2008 01:00:00 +0200 LEGORRETA Zirkoak ireki ditu Legorretako festak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-01/p00004004/Zirkoak_ireki_ditu_Legorretako_festak.htm Thu, 01 May 2008 01:00:00 +0200 LEGORRETA Suziriak bota eta Gizon Pikua udaletxeko balkoian jarrita hasiko dira jaiak Legorretan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-30/p00004008/Suziriak_bota_eta_Gizon_Pikua_udaletxeko_balkoian_jarrita_hasiko_dira_jaiak_Legorretan.htm Goierriko herri batzuetako festak bukatuta edo bukatzear direla hasiko dira besteak. Legorretako kasua da bigarren horietako bat. Azentzio jaietan, gaurtik igandera bitartean festan mugilduko dira legorretarrak. Suziriaren jaurtiketarekin emango zaie gaur hasiera festei. Gizon Pikua ere jarriko dute udaletxeko balkoian, festen zaindari moduan. Ondoren, iluntzean bertso desafioak hartuko du protagonismoa herrian. Desafioan bi taldek parte hartuko dute, eta umore puntua izango da nagusi. Batean Aitzol Barandiaran, Unai Gaztelumendi eta Odei Lopez izango dira, eta bestean Iñaki Apalategi, Adur Gorostidi eta Beñat Iguaran. Bertsoak aitzakia moduan hartuta kalean sortutako giroa aprobetxatuz lagun arteko bazkaria izango da Bilkoin elkartean. Afarira joateko sarrerak udaletxean eta herriko zenbait tabernatan daude salgai. ... Wed, 30 Apr 2008 01:00:00 +0200 LEGORRETA Dantzari Txiki eguna dute gaur Legorretan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-27/p00006903/Dantzari_Txiki_eguna_dute_gaur_Legorretan.htm Sun, 27 Apr 2008 01:00:00 +0200 LEGORRETA Legorretako festen atarikoan hainbat ekimen izango dira asteburuan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-25/p00002002/Legorretako_festen_atarikoan_hainbat_ekimen_izango_dira_asteburuan.htm Apirilaren 30ean hasiko dira Legorretako festak. Hala ere, motorrak berotzen hasteko asteburu honetarako hainbat ospakizun antolatu dituzte. Hala, bihar haur jokoak izango dira, judoa eta merienda, arratsaldeko lau eta erdietatik aurrera. Arratsaldeko seietan, berriz, helduentzako mus txapelketa izango da, eta iluntzeko zortzietan abesbatzen kontzertua dago iragarrita parrokian. Fri, 25 Apr 2008 01:00:00 +0200 LEGORRETA Irastorzak eta Olanok uko egin diote defentsari, «epaia idatzita» dagoela iritzita http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-22/p00005004/Irastorzak_eta_Olanok_uko_egin_diote_defentsari_epaia_idatzita_dagoela_iritzita.htm Atzo goizeko 10:30ean hasi zen AAMren kontrako epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean. Deklaratzen aurrena Juan Mari Olano AAMren bozeramailea izan zen. Defentsa juridikoari uko egiten diola azaldu zuen Olanok. Auziaren lehen saioan epaimahaia «inpartzialtasunetik milaka kilometrora» dagoela salatu du Olanok. «Konbentzituta nago gure kontrako sententzia idatzita dagoela, bultzada politikoz egin delako instrukzio hau». Olanok esan duenez auzi horretan ez dut inolako justiziarik espero. «Kondenatuko nau auzitegi honek, baina epaitu ez nau egingo». Hori guztia azaldu ondoren, auzipetu guztiek, Olanok eta Irastorzak egin zuten bezala, defentsa juridikoari uko egin zioten; «hauetxek dira hemen entzungo diren nire azken hitzak» gehitu zuen Olanok. Defentsaren galderei bakarrik erantzun diete, eta uko egin dio Fiskaltzaren eta akusazioen galderei erantzuteari. ... Tue, 22 Apr 2008 01:00:00 +0200 LEGORRETA Manuel Garmendia 'Korta' zena omendu dute Legorretan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-20/p00005004/Manuel_Garmendia_Korta_zena_omendu_dute_Legorretan.htm Legorretako Kortatu baserrian omenaldia egin zioten atzo Manuel Garmendia Korta zenari. Aste honetan bete dira 22 urte Guardia Zibilak Beran (Nafarroa) hil egin zuela, han izandako tiroketa batean. Atzoko omenaldian legorretar ugari inguratu zen bere jaioterrira, tartean, Pako Eskitxabel zegoen, Korta zenaren kide izandakoa eta Legorretako preso ohia. Eskitxabelek hitz batzuk egin zituen Kortatu baserriko semea gogoraraziz eta harekin bizitako pasarte batzuk kontatu zizkien bertan bildutakoei. Bestalde, Manuel Garmendia Korta ren arrebari krabelin gorria eman zioten omenaldian. Haren ondoan izan zen baita ere orain dela egun batzuk hil zen Patxi Otaegi Xestero iheslari politikoaren iloba, osabaren argazkia eskuetan zuela. Hari ere eman zioten krabelin gorria. Manuel Garmendiaren omenez plaka bat jarri zuten baserrian. ... Sun, 20 Apr 2008 01:00:00 +0200 LEGORRETA 'Korta' zena gogoratuko dute bihar Legorretan 22. urteurrenean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-18/p00005004/Korta_zena_gogoratuko_dute_bihar_Legorretan_22._urteurrenean.htm Legorretako ezker abertzaleak Manuel Garmendia Korta zena gogoratuko du bihar. Hainbat ekitaldi antolatu dituzte horretarako, tartean hamaiketakoa, liburu aurkezpena eta afaria. Gaurko egunez, duela 22 urte hil zuen Guardia Zibilak Korta, Nafarroako Bera herrian izandako tiroketa batean. Goizeko 11:00etan, hamaiketakoa egingo dute Garmendiaren jaiotetxean, Kortatu baserrian. Arratsaldeko 19:30ean, berriz, Joxean Agirre idazle azpeitiarrak, ¿Cipayos? Policía vasca o brazo armado del PNV liburua aurkeztuko du Aldapa Haundi elkartean. Eguneko ekitaldiak bukatzeko afaria egingo dute, 21:00etan. Fri, 18 Apr 2008 01:00:00 +0200 LEGORRETA Legorretako Paperalia fabrikan jarriko dute Amaroz papertegiaren planta http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-18/p00005006/Legorretako_Paperalia_fabrikan_jarriko_dute_Amaroz_papertegiaren_planta.htm Legorretako papertegia itxi zuteneko bigarren urteurrena gertu dagoenean, lantegi zaharra berriro martxan jarriko den berria zabaldu da. Tolosako Amaroz papertegiak lekuz aldatzeko asmoa agertu du, eta Legorretako instalazioetan kokatuko dute lantegia. Tolosako fabrikaren tokian, berriz, 300 etxebizitza egiteko proiektua dago. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Tolosako Udalak babestu egin dute operazioa. Aspaldikoak dira krisi hotsak papergintzaren sektorean. Legorretakoa duela urtebete itxi zuten, eta Tolosako Amaroz lantegiak ere egoera zaila bizi izan du azken urteetan. 143 urteko historia duen enpresa horrek 110 langile ditu, eta iazko urtean eurek erosi zuten enpresaren akzioen %41. Baina egoera ez da asko aldatu, eta Legorretako lantegira aldatuta, produktibitate handiagoa emango dien makineria eta azpiegitura lortu nahi dute. ... Fri, 18 Apr 2008 01:00:00 +0200 LEGORRETA Kortaren omenezko afarian izena emateko deia http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-17/p00005006/Kortaren_omenezko_afarian_izena_emateko_deia.htm Thu, 17 Apr 2008 01:00:00 +0200 LEGORRETA Urbillosek irabazi du txirrindulari proba http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-16/p00005007/Urbillosek_irabazi_du_txirrindulari_proba.htm Wed, 16 Apr 2008 01:00:00 +0200 LEGORRETA Legorretako txirrindulari proba bihar jokatuko da http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-12/p00005005/Legorretako_txirrindulari_proba_bihar_jokatuko_da.htm Sat, 12 Apr 2008 01:00:00 +0200 LEGORRETA Etsaiak eta Betagarri Legorretako jaietan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-09/p00005001/Etsaiak_eta_Betagarri_Legorretako_jaietan.htm Apirilaren bukaeran hasiko dira Legorretako Azentzio jaiak, baina dagoeneko prest dute festetarako egitaraua. Urteroko ekitaldiak ez dira faltako, baina aurten berrikuntzak ere izango dira herriko festetan. Kontzertuena da berrikuntzetako bat, izan ere Euskal Herrian ezagunak diren taldeen aldeko apustua egin dute aurten. Besteak beste Etsaiak eta Betagarri taldeek joko dute. Herritar eta eragile ugarik parte hartu dute jaiak antolatzeko bileretan, eta Udaletik horien lana eskertu nahi izan dute: «Izan ere, eurak dira Azentzio jaiak horren herrikoi eta berezi egiten dituztenak». Udaletik azaldu dutenez, «arrakasta zuten ekitaldiak mantentzen saiatu gara eta horiekin batera mahai gainean ipini diren ideia ugari sartu ditugu». Betiko ekitaldiak eta berriak Orain arteko ekitaldiak eta hainbat berrikuntza izango ditu, beraz, aurtengo egitarauak. Apirilaren 30ean jarriko dute Gizon Pikua udaletxeko balkoian, jaiei hasiera emanez. Lehen egun horretan bertsolari gazteen arteko bertso desafioa eta herri afaria izango dira, besteak beste. ... Wed, 09 Apr 2008 01:00:00 +0200 LEGORRETA Azken omenaldia egin diote Patxi Otaegi iheslariari Legorretan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-08/p00005008/Azken_omenaldia_egin_diote_Patxi_Otaegi_iheslariari_Legorretan.htm Aurreko astean debeku hotsak zabaldu baziren ere, azken agurra egin zioten igandean Patxi Otaegi iheslari politikoari Legorretan. Otaegiren izaera eta ibilbidea gogoratu zituzten ekitaldian, baita «euskal iheslari politikoek Euskal Herrian libre bizitzeko duten eskubidea» aldarrikatu ere. Legorretako plaza beteta zela, eguerdi partean hasi zen ekitaldia, txalaparta eta irrintzi doinuekin. Oholtzaren gainean, Patxi Xestero, omenaldirik onena garaipena zioen kartela. Behean, bere argazkia eta ikur beltza zituen ikurrina zeuden, pilotan ibiltzeko bi saskirekin batera. Otaegiren senideak igo ziren aurrena, haren errautsak eskutan zituztela. Hainbat herritarrek lore sortak eskaini zizkieten, eta herriko bi dantzari gaztek aurreskua eskaini zieten. Beste bi herritarrek Otaegi nor izan zen nabarmendu eta bere ibilbide politikoa azaldu zuten. Legorretako hainbat herri mugimenduren sorreran ere parte hartu zuen Otaegik, eta garai hartan egindako lana ere eskertu nahi izan zioten. ... Tue, 08 Apr 2008 01:00:00 +0200 LEGORRETA AAMk mantendu egin du Otaegiren omenaldiko deia http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-06/p00006005/AAMk_mantendu_egin_du_Otaegiren_omenaldiko_deia.htm Sun, 06 Apr 2008 01:00:00 +0200 LEGORRETA Otaegi omentzen ez uzteko eskatu du AVTk http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-05/p00005001/Otaegi_omentzen_ez_uzteko_eskatu_du_AVTk.htm Legorretan bihar eguerdirako iragarrita dagoen Patxi Otaegiren omenaldia galarazteko eskatu die Asociacion de Victimas del Terrorismo (AVT) erakundeak Espainiako Gobernuaren Euskal Herriko Ordezkaritzari eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari. AVTren iritziz Otaegi (legorretar iheslaria, igandean hil zen Lapurdin) «ETAren kolaboratzaile ohia» zen. Bihar eguerdirako deitutako ekitaldia Askatasunak antolatua dela esan du AVTk, «ETAren erakunde ilegal bat» dela zehaztuz. Herenegun PPko Carlos Urkixo legebiltzarkideak ere debekatzeko eskatu zion Herrizaingo Sailari. Sat, 05 Apr 2008 01:00:00 +0200 LEGORRETA Haurren garapen psikologikoaz hitzaldia http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-04/p00005001/Haurren_garapen_psikologikoaz_hitzaldia.htm Fri, 04 Apr 2008 01:00:00 +0200 LEGORRETA