Mutiloa, Goierriko hitza http://www.goierrikohitza.info Hitzako albiste zerrenda mutiloa eu Sun, 05 Jul 2009 00:00:35 +0200 60 Mutiloa, Goierriko hitza http://www.goierrikohitza.info/rss/logo.gif goierrikohitza.info Mutiloan 120 lagunentzako paella prestatu dute http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-06-30/p00003001/Mutiloan_120_lagunentzako_paella_prestatu_dute.htm Herri erdiak baino gehiagok bazkaltzeko lain paella egin zuten atzo Mutiloan, San Pedro jaietako azken egunean: 120 arrazio 200 biztanle pasatxoko herrian. I. Pala Lehiaketako finalaurreko eta finaleko partidak jokatuz ospatu zuten eguna, eta datorren urtera arte agurtu dituzte jai nagusiak. Lehendabiziko urtea da Mutiloan paella erraldoia egiten dutena. San Pedro astelehenean erori arren, atzoko ere zerbait antolatzeko erabakia hartu zuten. Paella erraldoia egitearen proposamena egin zuen batek, eta begi onez ikusi zuten gainontzekoek. Urdiaingo (Nafarroa) elkarte bateko kideek utzi zieten mutiloarrei paella-ontzi erraldoia, eta hala hasi ziren goizean jakia prestatzen. Egiten zuen beroari ihesi, sukaldea plazan jarri ordez eliz atarian muntatu zuten, itzalean. 12 kilo arroz, 12 kilo txerri saiheski, 10 kilo untxi, 10 kilo oilasko, 2 kilo ganba, 6 kilo pikillo piper, 30 piper berde, 6 baratxuri buru eta 10 tipula erabili zituzten. Osagai horiek guztiak eta pazientzia apur bat ere bai, Joxe Arozena eta Iñaki Ugalde egurrezko goilare luzeak hartuta osagaiei bueltak ematen aritu baitziren denbora luzean, arroza ontzira erants ez zedin. ... Tue, 30 Jun 2009 01:00:00 +0200 MUTILOA Jendetza bildu du Mutiloako XVII. Sagardo Dastaketak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-06-28/p00004007/Jendetza_bildu_du_Mutiloako_XVII._Sagardo_Dastaketak.htm Urteroko moduan, Mutiloako XVII. Sagardo Dastaketak jende multzoa bildu zuen eta oso pozik daude antolatzaileak jasotako erantzunarekin. Ostiralean, iluntzeko zortzietan eman zioten hasiera sagardo dastaketari. Mutiloako pilotaleku inguruan ziren ordurako mutiloarrak, baina baita inguruko herrietako bizilagun asko ere, besteak beste, Idiazabalgoak, Segurakoak, Zeraingoak, Ormaiztegikoak, Zegamakoak, Lazkaokoak, Ataungoak eta Beasaingoak. Mutiloarrek egun horretan 26 sagardotegi desberdinetako sagardoa dastatzeko aukera ematen die bertara inguratzen direnei eta jendeak ez du aukera alferrik galtzen. Lehendabiziko sagardo kaxek 45 bat minutuko iraupena izan zuten. Antolatzaileek jakitera eman zutenez berriz, bederatziak eta hamarrerako dena bukatuta zegoen. Sagardoak horrelako arrakasta izatearen arrazoiak batetik inguratutako jende multzoa da eta bestetik, sagardoa edateko eguraldi aproposa egin izana. Guztira 1.300 baso inguru saldu zituzten, iaz baino 100 bat gehiago. Beraz datu horren arabera esan daiteke iaz baino jende gehiago zela frontoian edo iaz baino jende gehiagok edan zuela sagardoa. Dena den, bertan izandako baten hitzetan «jende asko egon arren, aurreko urteetan baino lasaiago egon gara pilotaleku barruan edo sentsazio horrekin atera gara behintzat, sagardoa partitzeko mahaiak beste modu batean antolatu baitituzte aurten». ... Sun, 28 Jun 2009 01:00:00 +0200 MUTILOA 'Mintzalagun' ekimenean parte hartutakoen afaria http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-06-27/p00005001/Mintzalagun_ekimenean_parte_hartutakoen_afaria.htm Sat, 27 Jun 2009 01:00:00 +0200 MUTILOA Txerria goratuz eman diete hasiera mutiloarrek festei http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-06-26/p00005007/Txerria_goratuz_eman_diete_hasiera_mutiloarrek_festei.htm Txerrigorria, Mutiloako ikurra, udaletxeko balkoira igoz eta kanpaiak joz eman zieten atzo mutiloarrek hasiera San Pedro jaiei. Astelehena bitartean egongo da festa giroa, San Pedro eguna astelehena baita. Aurten, beraz, iaz baino egun bat gehiago izango dute gozatzeko, guztira bost egun. Jaiak hasi eta berehala patata tortilla txapelketari heldu zioten. 16 bikotek parte hartu zuten, eta ondoren plazan bildutakoen artean banatu zituzten. Ardoa ere banatu zuten tortillari bultza egiteko. Herritarrentzako toka lehiaketa egin zuten. Iluntze parteko giroa Andonegik eta Ostolazak berotu zuten euren trikiti doinuekin. Sagardo dastaketa, gaur Gaur, ohitura eta aurreikuspenak betetzen badira, jaietako ekitaldirik jendetsuena egingo dute: XVII. Sagardo Dastaketa. 26 sagardotegitako edariak dastatzeko aukera izango da gaur ere Gurruntzain pilotalekuan. Mutiloarrek eurek zerbitzatuta, Goierri osoko ehunka sagardozale eta festazale bilduko dira tradizio bihurtu den dastaketan. Euskaldunak dauden lekuan jakirik falta ez, eta taloak eta pintxoak ere salduko dituzte txorizo nahiz gaztarekin. Afaltzeko oilasko errea ere aukeran izango da. ... Fri, 26 Jun 2009 01:00:00 +0200 MUTILOA Mutiloarrak mendi irteeran http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-06-11/p00003008/Mutiloarrak_mendi_irteeran.htm Thu, 11 Jun 2009 01:00:00 +0200 MUTILOA Haur eskolan izena emateko epea bukatzear http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-05-14/p00005901/Haur_eskolan_izena_emateko_epea_bukatzear.htm Thu, 14 May 2009 01:00:00 +0200 MUTILOA Mutiloako haur eskolan matrikulazio epea irekita http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-05-08/p00003901/Mutiloako_haur_eskolan_matrikulazio_epea_irekita.htm Fri, 08 May 2009 01:00:00 +0200 MUTILOA Mutiloako haur eskolan matrikulazio epea irekita http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-05-08/p00003901/Mutiloako_haur_eskolan_matrikulazio_epea_irekita.htm Fri, 08 May 2009 01:00:00 +0200 MUTILOA Mintegi jendetsua izan da Lurra eta lurralde antolaketaren ingurukoa http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-04-19/p00006005/Mintegi_jendetsua_izan_da_Lurra_eta_lurralde_antolaketaren_ingurukoa.htm Mutiloako Kultur Etxean goizean goiz eman zioten hasiera «Lurra eta lurralde antolaketa» izenburutzat zuen jardunaldiari. Lurra gai nagusitzat hartuta, hainbat aditu gonbidatu zituzten atzoko saiora. Goiz partean, Jakoba Errekondo, Asier Galdos, Iñaki Antiguedad, Maribi Juaristi eta Aitor Aranburuk hitzaldi bana eskaini zuten. Segidan, nekazaritza arloko adibide praktikoak jarri zituzten. Iparra-Hegoa Kultur Ekimenak, EHNE nekazarien sindikatuak eta Euskal Herriko Laborantza Ganbarak elkarlanean antolatutako jardunaldietan bigarrena izan zen atzokoa. Aurrenekoa Bizkaiko Ajangiz herrian egin zuten eta hurrengo biak maiatzaren 2an, Nafarroa Behereko Ainhize-Monjolose herrian eta maiatzaren 15ean, Nafarroako Etxarri Aranazen izango dira. Mintegi hauek sortzeko ideia, Iparra-Hegoa kultur astetik sortu zen. Mintegi hauek Goimenen laguntza izan dute. ... Sun, 19 Apr 2009 01:00:00 +0200 MUTILOA Mintegi jendetsua izan da Lurra eta lurralde antolaketaren ingurukoa http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-04-19/p00006005/Mintegi_jendetsua_izan_da_Lurra_eta_lurralde_antolaketaren_ingurukoa.htm Mutiloako Kultur Etxean goizean goiz eman zioten hasiera «Lurra eta lurralde antolaketa» izenburutzat zuen jardunaldiari. Lurra gai nagusitzat hartuta, hainbat aditu gonbidatu zituzten atzoko saiora. Goiz partean, Jakoba Errekondo, Asier Galdos, Iñaki Antiguedad, Maribi Juaristi eta Aitor Aranburuk hitzaldi bana eskaini zuten. Segidan, nekazaritza arloko adibide praktikoak jarri zituzten. Iparra-Hegoa Kultur Ekimenak, EHNE nekazarien sindikatuak eta Euskal Herriko Laborantza Ganbarak elkarlanean antolatutako jardunaldietan bigarrena izan zen atzokoa. Aurrenekoa Bizkaiko Ajangiz herrian egin zuten eta hurrengo biak maiatzaren 2an, Nafarroa Behereko Ainhize-Monjolose herrian eta maiatzaren 15ean, Nafarroako Etxarri Aranazen izango dira. Mintegi hauek sortzeko ideia, Iparra-Hegoa kultur astetik sortu zen. Mintegi hauek Goimenen laguntza izan dute. ... Sun, 19 Apr 2009 01:00:00 +0200 MUTILOA Nekazari gazteak erakartzeko bilera egingo du Akuiluk Mutiloan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-04-18/p00002010/Nekazari_gazteak_erakartzeko_bilera_egingo_du_Akuiluk_Mutiloan.htm Euskal Herri mailako Akuilu elkarteak batzarra egingo du gaur Mutiloan. Nekazari gazteek osatzen dute mugimendua, duela hiruzpalau urte sortu zuten Markinan (Bizkaia) ospatutako gazte bilgune batetik. 25-30 lagun dabiltza elkartean, eta gehiago animatzea nahi dute. Hain zuzen, gazteek baserriko bizimoduari eta lanbideari heltzeko apustua egin dute, belaunaldien arteko jarraipidea ziurtatu eta nekazaritzaren sektorearen gainbehera gerarazteko. Nekazaritzan etorkizuna badagoela baieztatu dute, «irizpide berriak» jarrita. Gizartearen konpromisoa ere eskatu dute, bertako produktuak kontsumitu eta baserriari dagokion balioa emateko. Bilera gaur 16:00etan hasiko du Akuiluk, Mutiloako kultur etxean. Sat, 18 Apr 2009 01:00:00 +0200 MUTILOA Lurrari eta lurralde antolaketari buruz mintegia egingo dute bihar Mutiloan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-04-17/p00003009/Lurrari_eta_lurralde_antolaketari_buruz_mintegia_egingo_dute_bihar_Mutiloan.htm Lurrari eta lurralde antolaketari buruzko jardunaldia egingo dute bihar Mutiloako kultur etxean, Iparra-Hegoak, EHNE sindikatuak eta Euskal Herriko Laborantza Ganbarak antolatuta. Guztira lau mintegi prestatu dituzte Euskal Herriko lau herritan. Mutiloakoa bigarrena da, lehena Ajangizen (Bizkaia) egin zuten eta hurrenak Ainhize-Monjolosen (Nafarroa Beherea) eta Etxarri-Aranatzen (Nafarroa) burutuko dituzte. Mintegiak egiteko Goimenen laguntza dute. Iparra-Hegoa kultur astetik dator mintegien ideia. Aurtengo gaia lurra izan da. Kultur asteko egitarauan hiru hitzaldi antolatu zituzten; «baina ez da nahikoa gaia behar bezala lantzeko eta horregatik aurten Euskal Herriko lau toki desberdinetan lurraren gaiarekin lotuta jardunaldiak egitea erabaki genuen», diote antolatzaileek. ... Fri, 17 Apr 2009 01:00:00 +0200 MUTILOA Lurpe zabortegira bisita egingo dute larunbatean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-03-26/p00004901/Lurpe_zabortegira_bisita_egingo_dute_larunbatean.htm Thu, 26 Mar 2009 01:00:00 +0100 MUTILOA Mutiloan pala txapelketa antolatu dute lehen aldiz http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-03-15/p00002022/Mutiloan_pala_txapelketa_antolatu_dute_lehen_aldiz.htm Sun, 15 Mar 2009 01:00:00 +0100 MUTILOA Mus txapelketa jokatuko dute larunbatean Mutiloan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-02-05/p00003001/Mus_txapelketa_jokatuko_dute_larunbatean_Mutiloan.htm Thu, 05 Feb 2009 01:00:00 +0100 MUTILOA San Pedro jaiak prestatzen hasteko bilera egingo dute http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-01-20/p00003003/San_Pedro_jaiak_prestatzen_hasteko_bilera_egingo_dute.htm Tue, 20 Jan 2009 01:00:00 +0100 MUTILOA Isabel Milletek ipuinak kontatuko ditu Mutiloan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-11-14/p00003901/Isabel_Milletek_ipuinak_kontatuko_ditu_Mutiloan.htm Fri, 14 Nov 2008 01:00:00 +0100 MUTILOA Ardoari buruz hitz egingo du gaur Iban Matek http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-11-13/p00003903/Ardoari_buruz_hitz_egingo_du_gaur_Iban_Matek.htm Thu, 13 Nov 2008 01:00:00 +0100 MUTILOA Iban Mate sukaldariaren hitzaldi bana izango da gaur eta bihar Mutiloan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-11-12/p00003006/Iban_Mate_sukaldariaren_hitzaldi_bana_izango_da_gaur_eta_bihar_Mutiloan.htm Udazkena kultur ekitaldiz beteta etorri da Mutiloara. Igandeko txerri azokaren ondoren, atzo hasi zen Mutiloako Kultur Astea, energia berriztagarrien inguruko hitzaldiarekin. Larunbatera bitartean ekitaldi asko dituzte oraindik ere. Gaur-biharretan Iban Mate sukaldari beasaindarra joango da udaletxeko ganbarara. Sukaldaritzaz eta ardoaz hitz egingo du. Bi saioak iluntzeko 19:30ean hasiko dira. Mutiloako haurrekin ere ez dira ahaztu kultur astearen antolatzaileak, eta ostiralerako ipuinak gorde dituzte. Isabel Millet kontalaria joango da, arratsaldeko bostetan. Egun osoko festa larunbatean Mutiloako Kultur Astea bukatzeko egun osoko egitaraua antolatu dute. Larunbatean 10:00etan abiatuta egun osoko irteera egingo dute. Garai bateko meategietako trenaren ibilbidea ezagutzeko txangoa izango da. Eguna osatzeko, mahai inguruan elkartu eta herri afaria egingo dute Mutiloako Ostatuan, 21:00etan hasita. ... Wed, 12 Nov 2008 01:00:00 +0100 MUTILOA Aurreikuspen guztiak gaindituta http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-11-11/p00003005/Aurreikuspen_guztiak_gaindituta.htm Mutiloako I. Txerri Azokak antolatzaileen aurreikuspen guztiak gainditu zituen igandean. Jende multzo handia bildu zen Mutiloan, eta jarritako pintxoak ere azkar bukatu ziren. Mutiloako alkate Iñaki Ugaldek esan duenez espero baino askoz hobeto joan zen dena. «Azoka antolatzen genuen lehendabiziko aldia zen, eta ez genekien nola irtengo zen. Baina emaitza ikusita oso pozik gaude». Pintxo guztiak salduta Eguraldia lagun izan zuten antolatzaileek, eta goizean jada jende asko bildu zen herrigunean. Eguerdi partean ibili zen jende gehien, ordea. Goizeko hamarretatik aurrera hainbat txerri ikus zitezkeen itxituretan. 176 kiloko animalia puskari begira denbora asko egin zuen jendeak, eta haren kiloak hizpide izan ziren. Txerri txikiagoek haurren arreta piztu zuten, batez ere. ... Tue, 11 Nov 2008 01:00:00 +0100 MUTILOA Gaurko hitzaldiak irekiko du Mutiloako Kultur Astea http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-11-11/p00002001/Gaurko_hitzaldiak_irekiko_du_Mutiloako_Kultur_Astea.htm Tue, 11 Nov 2008 01:00:00 +0100 MUTILOA Mutiloarrek txerri azoka egingo dute lehenbiziko aldiz igandean, jai giroan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-11-07/p00005008/Mutiloarrek_txerri_azoka_egingo_dute_lehenbiziko_aldiz_igandean_jai_giroan.htm Igande honetan Mutiloak I. Txerri Azoka hartuko du. Goizeko hamarretan irekiko dute ofizialki azoka eta 14:30ean bazkari herrikoiarekin emango diote bukaera egitarauari. Azoka antolatzeko Goimen, Cespa eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso du Mutiloako Udalak. Iñaki Ugalde Mutiloako alkateak aipatu duenez aspalditik zebiltzan azokaren bat antolatzekotan. «Beste herri batzuetan egiten dira, eta Mutiloan ere azokaren bat antolatzeko ideia aspaldikoa da. Orain arte, ordea, ez diogu gaiari behar bezala heldu. Aurten bai». Txerri azoka antolatu izana ez da kasualitatea. Mutiloarrak txerri gorriak dira ezizenez, eta horrek pisua izan du azokako gaia aukeratzerako garaian. «Bestalde, txerriaren gaiak esparru zabala hartzen du eta horri ere garrantzia eman diogu», gehitu du Ugaldek. ... Fri, 07 Nov 2008 01:00:00 +0100 Mutiloa Txerriaren Azoka antolatzeko bilera gaur http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-28/p00005903/Txerriaren_Azoka_antolatzeko_bilera_gaur.htm Tue, 28 Oct 2008 01:00:00 +0100 MUTILOA 'Eutera' irratsaioan berriz mutiloarrak izango dira http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-10/p00003901/Eutera_irratsaioan_berriz_mutiloarrak_izango_dira.htm Fri, 10 Oct 2008 01:00:00 +0200 MUTILOA Mutiloan bi ikastaro jarriko dituzte http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-09-24/p00003904/Mutiloan_bi_ikastaro_jarriko_dituzte.htm Wed, 24 Sep 2008 01:00:00 +0200 MUTILOA Idiazabaldarrak Mutiloan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-01/p00003009/Idiazabaldarrak_Mutiloan.htm Tue, 01 Jul 2008 01:00:00 +0200 MUTILOA Agurtu dituzte Sanpedroak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-01/p00003008/Agurtu_dituzte_Sanpedroak.htm Tue, 01 Jul 2008 01:00:00 +0200 MUTILOA Herri afaria eta Mozorro Gaua egingo dituzte gaur http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-28/p00005902/Herri_afaria_eta_Mozorro_Gaua_egingo_dituzte_gaur.htm Sat, 28 Jun 2008 01:00:00 +0200 MUTILOA Gaur iluntzean emango diete hasiera San Pedro jaiei mutiloarrek http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-26/p00004006/Gaur_iluntzean_emango_diete_hasiera_San_Pedro_jaiei_mutiloarrek.htm Mutiloarrak orain artean ondoko herrian, Seguran, ibili dira festan, baina behin sanjoanak bukatuta euren txanda da orain. Gaur 19:30ean txerrigorria jaitsita eta kanpai jotzearekin emango diete hasiera San Pedro jaiei. Festak hasi eta berehala patata tortillak egiteari ekingo diote, bikoteka. Ostatuan eman behar dute izena. Aurten hamaikagarren aldia beteko du sukalde lehiaketak. Prestatutako tortillak plazara gerturatzen diren guztien artean banatuko dituzte ondoren. Janari bultz egiteko, berriz, ardoa eskainiko dute. Sabelak bete eta gero 20:00etan toka lehiaketa izango da herritar guztientzako. Lehiaketaren bukaeran bi sari banatuko dituzte, bat gizonezko onenari emango diote eta bestea emakumezko onenari. Iluntze aldeko giroa Andonegi eta Ostolaza trikitilariek jarriko dute gaur Mutiloan. Horrela bukatuko da lehen eguna, jendetsua izatea espero den astebukaera hasteko. ... Thu, 26 Jun 2008 01:00:00 +0200 MUTILOA Mutiloako Argazki Lehiaketa jarri dute abian herritarrentzat Sanpedrotarako http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-06/p00003004/Mutiloako_Argazki_Lehiaketa_jarri_dute_abian_herritarrentzat_Sanpedrotarako.htm Aurtengo San Pedro festetarako argazki lehiaketa antolatu dute Mutiloan. Maiatzaren 26an Agenda 21eko herri bileratik irtendako egitasmoa da, eta, beraz, lehiaketaren leloa Mutiloako natur ingurunea izango da. Lehiaketan parte hartzea libre eta doan da, eta Mutiloako herritar guztiei dago irekita, zaleak edo profesionalak izan. Parte-hartzaile bakoitzak argazki bakarra aurkeztu ahal izango du. Argazkiek jatorrizkoak izan beharko dute, lehenago saritu gabeak eta argitaratu gabeak. Lanak zuri-beltzean edo koloretan ateratakoak izan daitezke, eta paperean edo euskarri digitalean aurkeztu ahal dira. Kartazal itxi batean entregatu behar dira argazkiak Parte-hartzaileek argazkia kartazal itxi batean aurkeztu behar dute. Kartazalaren kanpoaldean Mutiloako 2008 Argazki Lehiaketa idatzi behar dute, eta egilearen ezizena ere bai. ... Fri, 06 Jun 2008 01:00:00 +0200 MUTILOA Ketza handia eragin du suteak Mutiloan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-02-24/p00004001/Ketza_handia_eragin_du_suteak_Mutiloan.htm Mutiloan kokatuta dagoen hondakindegi batek su hartu zuen atzo arratsaldean. Industriako eta eraikuntzako hondakin solidoak hartzen ditu Cespa enpresak Lurpe izeneko hondakindegian, eta zaborra pilatzeko gunean zabaldu ziren garrak. Hondakindegitik kanpora ez zen atera sua. Palanka deritzon haranean dago hondakindegia, Mutiloa eta Gabiria arteko mugan, Ormaiztegitik Liernirako bidegurutzetik gertu. Sua sortu zenean enpresako enkargatuak berak eman zuen abisua larrialdietara, eta suhiltzaileek bertaratu behar izan zuten. 17:20rako mendean hartua zuten egoera, baina sugarrek hondakinak erretzen jarraitzen zuten. Suak ez zuen zabortegiaren esparrua gainditu, eta ez zen inguruko pinudietara pasatu. Ke beltza eta erre usaina Atzo arratsaldeko zeru urdin eta oskarbian ke beltzak osatutako orbana berehala nabarmendu zen. Hego-ekialdeko haizea zebilen, eta Gabiria eta Ezkio-Itsaso aldera jo zuen hodei beltzak. Ugaran bailaran itxi-itxi sartu zen ke beltz, ikusmena galaraziz eta argitasuna motelduz. Erre usaina ere zabaldu zen. Ormaiztegitik ere bereiztu zen sutearen ondorioa. ... Sun, 24 Feb 2008 01:00:00 +0100 MUTILOA Goierriko Bola Txapelketak Mutiloan jarraituko du etzi http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-02-21/p00003902/Goierriko_Bola_Txapelketak_Mutiloan_jarraituko_du_etzi.htm Thu, 21 Feb 2008 01:00:00 +0100 MUTILOA Lapurreta egin dute Mutiloako kutxan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-02-05/p00003009/Lapurreta_egin_dute_Mutiloako_kutxan.htm Larunbat goizaldean lapurreta egin zuten Mutiloako kutxazain automatikoan. Lapurreta goizeko laurak inguruan izan zela azaldu du Ertzaintzak, Mutiloako bizilagunek zaratak entzun baitzituzten ordu hartan. Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez ez dago salaketarik jarrita oraingoz, eta lapurreta ikertzen ari dira. Hurrengo goizean jakin zuten zerk eragin zituen gaueko zaratak, Kutxa etxeak pilotalekuaren ondoan duen kutxazain automatikoa eta jarrita dagoen lokaleko atea indarrez behartuta baitzeuden. Ertzaintzaren arabera makinaria erabili zuten lapurrek, palanka eginez behartzeko. Dirua ateratzeko makina duela urtebete inguru jarri zuen Mutiloan Kutxak, Gurruntzain pilotalekuko lokal txiki batean. Azkenaldian lapurreta gehiago Kutxazain automatikoan egin duten lapurreta ez da azken aldi honetan egin duten bakarra, ordea. Iñaki Ugalde Mutiloako alkateak jakitera eman duenez herriko Ostatuan ere egin dituzte hiru edo lau lapurreta, azkenekoa duela 15 bat egun. ... Tue, 05 Feb 2008 01:00:00 +0100 MUTILOA Lierniko baseliza zaharberritzeko lan handienak bukatu dituzte http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-01-16/p00003009/Lierniko_baseliza_zaharberritzeko_lan_handienak_bukatu_dituzte.htm Urtebete pasatxo obran egon ondoren, Lierniko Amaren ermita zaharberritzeko obrak bukatuta daude, lanik handienak behintzat. Mutiloako San Migel Goiaingeruaren elizaz eta Lierniko Amaren ermitaz arduratzen den taldea lauzpabost pertsonak osatzen dute, eta duela hiru bat urte jabetu ziren Lierniko baselizaren teilatua oso zahartuta zegoela eta konponketa behar zuela. Gotzaitegiaren bidez Gipuzkoako Foru Aldundira jo zuten eta ermitaren teilatuaren berri eman zieten. Han ez zuten urte hartarako lehentasunen artean sartu eta Lierniko ermita konpontzeko proiektua atzeratuta geratu zen. 2007 hasieran barrualdetik teilatuari lotutako sabai izun edo zieloraso zati bat erori zen. Ermitara sartu eta ezkerretako aldarearen gaineko zati bat, hain zuzen. Elizaz eta ermitaz arduratzen den taldeak, kezkatuta, obra lehenbailehen egin beharra zegoela ikusi zuen. Eta horrela egin zuten. 2007ko azaroan hasi zituzten lanak. Letamendia eraikuntza enpresak burutu ditu. «Guretzat lehentasuna ermitaren teilatua konpontzea zen, behar gorrian ikusten baikenuen» adierazi du Santos Beloki apaizak. ... Wed, 16 Jan 2008 01:00:00 +0100 MUTILOA Udaletxe berria inauguratu dute http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-01-09/p00003005/Udaletxe_berria_inauguratu_dute.htm Mutiloak udaletxe berritua, ostatuko logelak eta erabilera anitzeko ganbarako gela berriak ditu atzodanik. Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olanok inauguratu zituen atzo eguerdian. Inaugurazio ekitaldian ziren Maria Jesus Aranburu Kultura eta Euskara diputatua, Karlos Ormazabal Garapen Iraukorreko diputatua, Iñaki Ugalde Mutiloako alkatea eta udaleko zenbait zinegotzi ere. Olanok eta Ugaldek zinta ebaki eta gero Santos Beloki apaizak eraikina bedeinkatu zuen. Ondoren taldean eraikin osoa eta herria bisitatu zituzten. Mutiloako alkateak esku artean dituzten asmoen eta ekintzen berri eman zien ahaldun nagusiari eta Kultura eta Euskara diputatuari. Lanak bi fasetan egin dituzte Mutiloako udaletxea eta ostatua hartzen dituen eraikineko lanak bi fasetan egin dituzte. Lanen lehen fasean ostatuko sukaldea, komuna eta jangela handitzeaz eta berritzeaz gain, taberna lekuz aldatu eta berritu egin zuten. Ugalde alkateak orduan adierazi zuenez eraikinean lanak egiten hasteko arrazoi nagusiak irisgarritasun eza eta eraikuntzaren egoera txarra izan ziren. «Urte asko dauka eraikinak eta egurra pipiak janda dauka. Dena dela Ostatuaren funtzionamenduan etenik ez eragiteko lanak zatika egiteko erabakia hartu dugu», zioen orain ia hiru urte. ... Wed, 09 Jan 2008 01:00:00 +0100 MUTILOA Markel Olanok Mutiloako udaletxe berria inauguratuko du gaur eguerdian http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-01-08/p00003007/Markel_Olanok_Mutiloako_udaletxe_berria_inauguratuko_du_gaur_eguerdian.htm Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olano beasaindarra Mutiloan izango da gaur eguerdian. Udaletxe berria, Ostatuko logelak eta ganbarako erabilera anitzeko gela inauguratuko ditu. Olanorekin batera Iñaki Ugalde alkatea eta Kultura eta Euskara diputatu Maria Jesus Aranburu izango dira. 2006. urritik obretan aritu dira Mutiloako udaletxean, eraikina berritzeko lan sakonak egiteko. Inaugurazio ekitaldia 12:30ean hasiko dute Eguerdiko hamabiak eta hogeita bostean Mutiloako alkate Iñaki Ugaldek harrera egingo die Markel Olanori eta Maria Jesus Aranbururi, plazan. Hamabiak eta erdian emango diote hasiera ekitaldiari. Olanok eta Ugaldek Mutiloako udaletxe berria, Ostatuko logelak eta ganbaran egokitu duten gela berezia, mota askotako jarduerak egiteko erabil daitekeena, inauguratuko dituzte. Segidan herria bisitatuko dute, eta alkateak esku artean dituzten asmoen eta ekintzen berri emango die foru agintariei. ... Tue, 08 Jan 2008 01:00:00 +0100 MUTILOA Eguberri ona opa dute Mutiloako haurrek http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2007-12-23/p00002901/Eguberri_ona_opa_dute_Mutiloako_haurrek.htm Sun, 23 Dec 2007 01:00:00 +0100 MUTILOA Gaur Iban Mate sukaldaria izango da kultur etxean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2007-11-15/p00003003/Gaur_Iban_Mate_sukaldaria_izango_da_kultur_etxean.htm Thu, 15 Nov 2007 01:00:00 +0100 MUTILOA Gaur Agustin Linazasorok hitzaldia emango du http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2007-11-14/p00003901/Gaur_Agustin_Linazasorok_hitzaldia_emango_du.htm Wed, 14 Nov 2007 01:00:00 +0100 MUTILOA Intxausti ziklo-krosean garaile http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2007-11-14/p00003010/Intxausti_ziklo-krosean_garaile.htm Wed, 14 Nov 2007 01:00:00 +0100 MUTILOA Gaur Agustin Linazasorok hitzaldia emango du http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2007-11-14/p00003901/Gaur_Agustin_Linazasorok_hitzaldia_emango_du.htm Wed, 14 Nov 2007 01:00:00 +0100 MUTILOA Intxausti ziklo-krosean garaile http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2007-11-14/p00003010/Intxausti_ziklo-krosean_garaile.htm Wed, 14 Nov 2007 01:00:00 +0100 MUTILOA Hiru hitzaldi, zinea eta herri afaria dira Kultur Astearen osagaiak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2007-11-13/p00003005/Hiru_hitzaldi_zinea_eta_herri_afaria_dira_Kultur_Astearen_osagaiak.htm Joxean Mujika historialari eta arkeologoak emango duen hitzaldiarekin hasiko da gaur Mutiloako Kultur Astea. Goierriko historiaurreaz hitz egingo du Mujikak. Mujikak makina bat lan egin ditu garai hartaz, horietako asko eta asko Goierrin bertan. Joxemiel Barandiaran zenak aurkitu eta industu zituen aztarnategietan lanean aritua da, eta ezagupide asko ditu arlo horretan. Bihar, energia berriztagarriak Energia berriztagarriak landa eremuan gaia hartuta ariko da berriketan bihar Agustin Linazasoro. Beasaingo Aratz-Matxinbenta auzoan landetxea du Linazasorok, eta bere esperientzia pertsonala oinarri hartuta hitz egingo du. Landetxean eguzki errainuak baliatzen ditu energia lortzeko. Beasaingo Dolarea Jatetxeko sukaldeburu Iban Materen txanda izango da ostegunean. Sukaldaritzaz jardungo du. Pixkanaka sona hartzea lortu duen sukaldaria da Mate, eta lapiko arteko lanean ez ezik, ardo kontuetan ere aditua da. Hiru hitzaldiak 19:00etan dira, eta hiruetan goierritarrak ariko dira hizlari. ... Tue, 13 Nov 2007 01:00:00 +0100 MUTILOA Hiru hitzaldi, zinea eta herri afaria dira Kultur Astearen osagaiak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2007-10-31/p00003017/Hiru_hitzaldi_zinea_eta_herri_afaria_dira_Kultur_Astearen_osagaiak.htm estitxu imaz Urriaren 22tik haur eskola du Mutiloak. Normalean 0-2 urte bitartekoentzako izan ohi dira haur eskolak, baina Mutiloan herri eskolarik ez dagoenez 0tik 3 urte bitarteko haurrek erabili ahal izango dute. Goizeko zazpiak eta erdietatik laurak eta erdiak artean egongo da irekita. Momentuz 7 haur daude, eta joan den astetik egokitzapena egiten ari dira. Otsailaren bukaeran edo martxoaren hasieran beste bi hasiko dira haur eskolara joaten. Hirugarrenean, baiezkoa Iñaki Ugalde Mutiloako alkateak jakitera eman duenez hiru saiakera egin dituzte herrian haur eskola edukitzeko. Lehendabiziko aldiz duela hiru urte inguru egin zuten eskaera. Hezkuntza Saila eta Haur Eskola Partzuergoarekin jarri ziren harremanetan. Baiezkoa jaso zuten. Gurasoekin hizketan aritu eta gero, ordea ,bertan behera geratu zen proiektua, haur eskolara joango ziren haurren kopurua ez baitzen iristen gutxienekora. Bigarren eskaera egin zutenean haur eskolara joateko zerrendatuta zeuden haurren kopurua iristen zen ezarritako gutxiengo kopurura. Baina ezezkoa jaso zuten orduan. Inguruko herrietako (Ormaiztegi, Segura eta Zerain) haur eskola zerbitzuekin «moldatzeko» esan zieten. Ohituraz Mutiloako guraso gehienek orain arte Segurako haur eskolara eraman izan dituzte haurrak. ... Wed, 31 Oct 2007 01:00:00 +0100 MUTILOA Hiru hitzaldi, zinea eta herri afaria dira Kultur Astearen osagaiak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2007-09-14/p00003001/Hiru_hitzaldi_zinea_eta_herri_afaria_dira_Kultur_Astearen_osagaiak.htm Fri, 14 Sep 2007 01:00:00 +0200 MUTILOA Hiru hitzaldi, zinea eta herri afaria dira Kultur Astearen osagaiak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2007-09-09/p00004006/Hiru_hitzaldi_zinea_eta_herri_afaria_dira_Kultur_Astearen_osagaiak.htm Sun, 09 Sep 2007 01:00:00 +0200 MUTILOA Hiru hitzaldi, zinea eta herri afaria dira Kultur Astearen osagaiak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2007-09-09/p00004006/Hiru_hitzaldi_zinea_eta_herri_afaria_dira_Kultur_Astearen_osagaiak.htm Sun, 09 Sep 2007 01:00:00 +0200 MUTILOA Hiru hitzaldi, zinea eta herri afaria dira Kultur Astearen osagaiak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2007-09-09/p00004006/Hiru_hitzaldi_zinea_eta_herri_afaria_dira_Kultur_Astearen_osagaiak.htm Sun, 09 Sep 2007 01:00:00 +0200 MUTILOA Hiru hitzaldi, zinea eta herri afaria dira Kultur Astearen osagaiak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2007-09-06/p00003016/Hiru_hitzaldi_zinea_eta_herri_afaria_dira_Kultur_Astearen_osagaiak.htm estitxu imaz Ikasle eta langile gutxi batzurentzat izan ezik gehienentzat bukatu dira udako oporrak. Dena den, lanerako buelta horren gogorra izan ez dadin data hauetan ere ospatzen dira zenbait jai, Lierniko Andre Mari jaiak kasu. Joan den igandean XXVI. Lierniko Txirrindulari probarekin eman zieten festei hasiera, eta asteburu honetan emango diete jarraipena. Bi egunez egingo dute festa Lierniko gainean. Larunbatean egun osoan zehar Elustondo anai-arreben trikiti doinuak entzun ahal izango dira, eta dantza egiteko aukera ere izango dute bertaratutakoek. Egun horretako egitarau garrantzitsuena, ordea, auzo afaria izango da. 21:00ak inguruan sartuko dira mutiloarrak Mujika jatetxean, afaltzeko helburuarekin. Afarira joan nahi duenak jatetxean bertan eman behar du izena aldez aurretik. ... Thu, 06 Sep 2007 01:00:00 +0200 MUTILOA Hiru hitzaldi, zinea eta herri afaria dira Kultur Astearen osagaiak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2007-09-06/p00003016/Hiru_hitzaldi_zinea_eta_herri_afaria_dira_Kultur_Astearen_osagaiak.htm estitxu imaz Ikasle eta langile gutxi batzurentzat izan ezik gehienentzat bukatu dira udako oporrak. Dena den, lanerako buelta horren gogorra izan ez dadin data hauetan ere ospatzen dira zenbait jai, Lierniko Andre Mari jaiak kasu. Joan den igandean XXVI. Lierniko Txirrindulari probarekin eman zieten festei hasiera, eta asteburu honetan emango diete jarraipena. Bi egunez egingo dute festa Lierniko gainean. Larunbatean egun osoan zehar Elustondo anai-arreben trikiti doinuak entzun ahal izango dira, eta dantza egiteko aukera ere izango dute bertaratutakoek. Egun horretako egitarau garrantzitsuena, ordea, auzo afaria izango da. 21:00ak inguruan sartuko dira mutiloarrak Mujika jatetxean, afaltzeko helburuarekin. Afarira joan nahi duenak jatetxean bertan eman behar du izena aldez aurretik. ... Thu, 06 Sep 2007 01:00:00 +0200 MUTILOA