Olaberria, Goierriko hitza http://www.goierrikohitza.info Hitzako albiste zerrenda olaberria eu Sun, 12 Oct 2008 00:04:01 +0200 60 Olaberria, Goierriko hitza http://www.goierrikohitza.info/rss/logo.gif goierrikohitza.info Udalak ANV taldearen dirua autoa jaso aurretik atxiki zuela salatu dute http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-09-18/p00005008/Udalak_ANV_taldearen_dirua_autoa_jaso_aurretik_atxiki_zuela_salatu_dute.htm Espainiako Auzitegi Gorenak EAE-ANV alderdia legez kanporatzeko erabakia hartu zuen herenegun. Erabaki horren aurretik Olaberriko bi zinegotzik salatu zuten euren taldeari zegokion diru kopurua atxikitzea erabaki zuela Olaberriko Udalak. Salaketa hori ukatu egin zuen OEO udal gobernuan dagoen taldeak, eta bien taldeen arteko eztabaida gogorra izan da harrezkero. Olaberriko ezker abertzalearen ustez, Olaberriko Udalak «beste inork baino lehenago erabaki zuen ANV udal taldeari dagokion dirua moztea». 2008ko otsailetik aurrera talde horri zegozkion ordainsariak atxikita daudela adierazi dute. Ezker abertzaleko ordezkarien hitzetan, «inongo plenotatik pasatu gabe hartu zuten erabakia, eta hau ez da orain arte Euskal Herriko beste inongo udaletan gertatu». OEO udal gobernuko taldeak azaldu duenez, berriz, Baltasar Garzon epaileak EAE-ANVren jarduerak etetea otsailean agindu zuenean hartu zuten erabakia. «Inori ez diogu dagokionik kendu. Ez dirurik, ez eskubiderik. Erabaki horren arrazoia agindu zuzen bat izan da, Auzitegi Nazionaleko 4/2008 PA autoa, diru hori gordetzera behartu gaituena; eta hor dago dirua, eta hor egongo da, askatu ahal izango den bitartean». ... Thu, 18 Sep 2008 01:00:00 +0200 OLABERRIA Etxebizitza tasatuez hitz egingo dute osoko bilkuran http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-09-09/p00007007/Etxebizitza_tasatuez_hitz_egingo_dute_osoko_bilkuran.htm Tue, 09 Sep 2008 01:00:00 +0200 OLABERRIA Argazki lehiaketarako epea urriaren 1ean bukatuko da http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-09-07/p00006903/Argazki_lehiaketarako_epea_urriaren_1ean_bukatuko_da.htm Sun, 07 Sep 2008 01:00:00 +0200 OLABERRIA Etxebizitza tasatuetan izena emateko epea zabaldu dute http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-09-05/p00004006/Etxebizitza_tasatuetan_izena_emateko_epea_zabaldu_dute.htm Herrigune Berriaren proiektuaren barruan zortzi etxebizitza tasatu eraikitzeko lanak hasiko dituzte laster. Olaberriko Udalak abuztuan onartu zuen etxebizitza horiek eskatzeko bete beharreko baldintzen plegua. Izena emateko epea, berriz, aste honetan bertan zabaldu dute, eta urriaren 2ra bitartean egongo da eskaerak egiteko aukera. Eskaerak egiterako orduan Olaberrian bizi izatea edota herrian bertan lan egitea hartuko dira kontuan. Hala, herrian erroldatuta daudenek edo azken hamar urteetan Olaberrian lan egin dutenek izango dute aukerarik gehien. Dagoeneko etxebizitza bat dutenek tasatu horietako bat eskuratu aurretik lehengoa saldu egin beharko dute. Baldintza ekonomikoei dagokienez, berriz, gutxienez urtean 21.000 euroko diru sarrerak izan behar dituzte, eta gehienez, urtean 49.500 eurokoak. Baldintza ekonomiko hori betetzen dutenekin eskari kopurua beteko ez balitz, gehiengo diru sarreren kopurua 56.100 euroraino igoko lukete. ... Fri, 05 Sep 2008 01:00:00 +0200 OLABERRIA Jubilatuen bazkarirako gaur izena eman behar http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-09-05/p00004902/Jubilatuen_bazkarirako_gaur_izena_eman_behar.htm Fri, 05 Sep 2008 01:00:00 +0200 OLABERRIA Pilates eta aerobik saioen matrikula epea ireki dute http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-09-05/p00004903/Pilates_eta_aerobik_saioen_matrikula_epea_ireki_dute.htm Fri, 05 Sep 2008 01:00:00 +0200 OLABERRIA Abuztuaren 29an ospatuko dute San Joan txiki eguna http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-25/p00003005/Abuztuaren_29an_ospatuko_dute_San_Joan_txiki_eguna.htm Fri, 25 Jul 2008 01:00:00 +0200 OLABERRIA Abuztuaren 29an ospatuko dute San Joan txiki eguna http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-25/p00003010/Abuztuaren_29an_ospatuko_dute_San_Joan_txiki_eguna.htm Fri, 25 Jul 2008 01:00:00 +0200 OLABERRIA OEO udal taldeak «irainak» salatu eta bere kontrako akusazioak gezurtatu ditu http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-20/p00006007/OEO_udal_taldeak_irainak_salatu_eta_bere_kontrako_akusazioak_gezurtatu_ditu.htm Olaberriarekin Eta Olaberritarrak (OEO) udal taldeak gogor erantzun die aste honetan Olaberriako hautetsi independentistek egindako salaketei. Euren kontrako «irainak» eta «gezurrak» salatu dituzte, eta ukatu egin dituzte hautetsi independentisten akusazioak. OEO taldeak dionez, «hautetsi independentista deitzen diote beraien buruari. Beren talde izena, EAE-ANV, izen horrekin estali nahi duten arrazoi beragatik gorde da, ez kendu, EAE-ANVri, eta ez beste inori, ez zinegotzi hautetsiei dagokien dirua, nahiz eta gure ere ados ez egon erabaki horrekin». Prentsa oharrean zehazten dutenez, «inori ez diogu dagokionik kendu. Ez dirurik, ez eskubiderik». Erabaki honen arrazoia, «agindu zuzen bat izan da, Auzitegi Nazionaleko 4/2008 PA autoa, diru hori gordetzera behartu gaituena eta hor dago, eta hor egongo da, askatu ahal izango den bitartean». ... Sun, 20 Jul 2008 01:00:00 +0200 OLABERRIA Olaberriko Udalbatzak osoko bilkura du gaur http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-17/p00005902/Olaberriko_Udalbatzak_osoko_bilkura_du_gaur.htm Thu, 17 Jul 2008 01:00:00 +0200 OLABERRIA Udalak oinarrizko eskubideak urratu dizkiela salatu dute hautetsi independentistek http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-16/p00005006/Udalak_oinarrizko_eskubideak_urratu_dizkiela_salatu_dute_hautetsi_independentistek.htm 2007ko udal hauteskundeetatik hamalau hilabete pasa direnean, Olaberriko hautetsi independentistek «oinarrizko eskubideak urratu» zaizkiela salatu dute. Euren hitzetan, «diktadura garaian bezala, orain ere eskubideen urraketa larri bat pairatzen ari gara». Egunotan kaleratu dute Olaberriko Berriak aldizkariaren hirugarren zenbakia, eta «herritar asko zain» zeudela eta «harrera ona» izan duela diote. Olaberrian EAE-ANVk bi zinegotzi lortu zituen iazko maiatzeko udal hauteskundeetan. Zerrenda legezkotzat jo bazuten ere, Olaberriko Udalean euren eskubideen kontrako hainbat erabaki hartu direla salatu dute hautetsi independentistek. «Hemen ez da inongo mozio etikorik onartu, baina otsailean gure taldeari dagokion dirua kentzea erabaki zuen alkateak. Gu ez gaude suspentsio egoeran, eta hori argitu egin beharko dute». Ostegun honetan egingo den udalbatzarrean «bere jarrera argitzeko» eskatuko diote alkateari eta bere taldeari. ... Wed, 16 Jul 2008 01:00:00 +0200 OLABERRIA Francisco Damiao eta Mikel Etxenike nagusi Olaberriko III. Raid proban http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-15/p00003004/Francisco_Damiao_eta_Mikel_Etxenike_nagusi_Olaberriko_III._Raid_proban.htm Francisco Damiao eta Mikel Etxenike izan dira Olaberriko III. Raid probaren izen nagusiak. Aurrenekoak 80 kilometroko ibilbidean eta bigarrenak 40koan, lehenbiziko postuetan bukatu zuten igandean zaldien erresistentzia lasterketa. Alarpe zalditegiko Martin Garmendia gustura geratu da probak eman zuenarekin. «Antolakuntza aldetik dena ederki atera zen, eguraldia ere portatu egin zen azkenean, eta zaldian ibiltzeko tenperatura ona zegoen». Mendiko lasterketa izaki, proba gogorra suertatu zen bai zaldientzat eta baita zaldunentzat ere. «Hau mendiko proba da -dio Garmendiak- bere berezitasun guztiekin. Zaldiaren eta zaldunaren arteko bikote lana hor ikusten da batez ere, une askotan zaldunek oinez eta zaldiari tiraka joan behar izan zuten eta». Proba gogorra izan arren inoiz baino parte-hartzaile gutxiago eliminatu zituztela ere nabarmendu nahi izan du Garmendiak. ... Tue, 15 Jul 2008 01:00:00 +0200 OLABERRIA Hogeita hamar zaldunetik gora lehiatuko dira bihar Olaberrian http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-12/p00005011/Hogeita_hamar_zaldunetik_gora_lehiatuko_dira_bihar_Olaberrian.htm Olaberriko III. Raid proba egingo dute bihar. Goizeko bederatzietatik aurrera, 30 bat zaldun lehiatuko dira herrigunetik Etxegarateraino antolatu dituzten bi ibilbideetan. Erresistentzia proba izango da Olaberrikoa, horrenbestez zaldiaren egoera fisikoa ere kontuan hartuko dute, ibilbidean zehar eta bukaeran egingo dituzten kontrolen bidez. Igandeko probarako bi ibilbide antolatu dituzte Alarpe zalditegikoek; bata motza, 40 kilometrokoa; bigarrenak berriz, 80 kilometro luze izango du. Zaldi-behorren adinaren arabera sailkatuko dituzte batean ala bestean: 3 urtetik 6ra bitarteko abere gazteek ibilbide motzena egingo dute; 6 urtetik gorakoek luzeena. Biak ere, Olaberrian hasi eta bukatuko dira. Berrogei kilometroko proban, Gipuzkoako txapela ere jokoan egongo da. Proba luzea berriz, duela bi urte hil zen Ińaki Urteaga zinegotziaren omenez egiten dute, proba hau Olaberriara ekartzeko egin zuen ahalegina eskertu nahian. ... Sat, 12 Jul 2008 01:00:00 +0200 OLABERRIA Santuari diosala eginda agurtu dituzte festak olaberritarrek http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-25/p00005007/Santuari_diosala_eginda_agurtu_dituzte_festak_olaberritarrek.htm Lau eguneko festaren ondoren atzo agurtu zituzten San Joan jaiak Olaberrian. Eguraldia lagun, herritar ugarik parte hartu zuen santuaren eguneko ospakizunetan. Goizetik hasita txistulariek festa giroa zabaldu zuten herrian zehar. Ondoren, tradizioa jarraituz, San Joan eguneko meza egin zuten, Olaberriko Zeba abesbatzak kantatua. Eguneko ekitaldirik jendetsuenetakoa hamaiketakoa izan zen. Udalak antolatuta, herritar guztiek mokadutxoa egiteko aukera izan zuten pilotalekuan. Ehundik gora lagun bildu ziren bertan. Arratsaldean, berriz, Gorritiren animaliekin gozatu zuten umeek. Eta eguna bukatzeko, herri kirol saioa izan zen plazan. Tiro lehiaketa Festak ofizialki atzo bukatu baziren ere, larunbat honetan Gipuzkoa mailako tiro lehiaketa jokatuko da Barruti zelaian, arratsaldeko lauretan hasita. ... Wed, 25 Jun 2008 01:00:00 +0200 OLABERRIA Sua eta festa 'sanjoanetan' http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-20/p00005001/Sua_eta_festa_sanjoanetan.htm Urteko egunik luzeenaren inguruan ospatzen dituzte urtero Olaberriko festak. San Joan jaiak izaki, egun horren bezperan egiten den sua bihurtzen da protagonistetako bat. Astelehenean suaren inguruan erromeria egingo dute herriko dantzari eta txalapartariekin. Tradizioa eta adin guztietako herritarrentzako ekitaldiak uztartzen ditu aurtengo egitarauak. Festei merezi duten hasiera emateko Dotore Eguna izendatu dute biharkoa. Jantzirik dotoreenekin atonduta aterako dira kalera herritarrak. Goizeko hamarretan hasita kirol ekitaldiak izango dira. Aurrena, jubenilen Gipuzkoako Itzuliko etaparen irteera izango da. Ordu berean, San Joan pilota txapelketako partidak jokatuko dituzte frontoian. Arratsaldean zehar herriko umeentzako jolas parkea jarriko dute, puzgarri eta txoper pistarekin; apar festa ere izango da. Egunaren bukaeran botako dute txupinazoa, eta sardina jana eta ardo dastaketa egingo dituzte plazan. Dena McJeara´s Band taldeak lagunduta. ... Fri, 20 Jun 2008 01:00:00 +0200 OLABERRIA Ihurreko lanak direla-eta bidea itxi egingo dute gaur http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-04/p00005903/Ihurreko_lanak_direla-eta_bidea_itxi_egingo_dute_gaur.htm Wed, 04 Jun 2008 01:00:00 +0200 OLABERRIA Gizonezko bat atxilotu dute lapurreta leporatuta http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-23/p00005004/Gizonezko_bat_atxilotu_dute_lapurreta_leporatuta.htm Fri, 23 May 2008 01:00:00 +0200 OLABERRIA San Isidro eguna afari batekin ospatuko dute gaur http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-15/p00003007/San_Isidro_eguna_afari_batekin_ospatuko_dute_gaur.htm Thu, 15 May 2008 01:00:00 +0200 OLABERRIA Olaberriko haurreskolan zabaldu dute matrikula egiteko epea http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-09/p00005008/Olaberriko_haurreskolan_zabaldu_dute_matrikula_egiteko_epea.htm Aste honetan ireki dute Olaberriko haurreskolan matrikulak egiteko epea. Ikasturte honetan zehar hainbat eskaera jaso dituzte Olaberriko haurreskolan, baina leku falta zela-eta eraikina handitzeko lanak bukatu arte atzeratu egin behar izan dute matrikulazio epearen irekiera. Haurreskolan 0 eta 2 urte arteko umeek eman dezakete izena. Gaur egun, goizeko 07:45etik 16:45era bitartean ematen du zerbitzua. Nahiz eta hamaika orduko zerbitzua ematera irits daitekeen, haur bakoitzak ezin du zortzi ordu baino gehiago igaro bertan. Hileko kuota ere aldatu egiten da haurrak bertan egiten dituen orduen arabera. Egunean bost ordu edo gutxiago egoten direnek 135 euro ordaindu behar dute. Bost ordu baino gehiago egoten direnek, berriz, 180 euro. Egokitze fasean dauden haurren kuota 125 eurokoa da. ... Fri, 09 May 2008 01:00:00 +0200 OLABERRIA Santa Kutz egunerako autobusak jarri ditu Udalak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-02/p00003006/Santa_Kutz_egunerako_autobusak_jarri_ditu_Udalak.htm Bihar ospatuko dute Santa Kutz eguna Olaberrian. 11:00etan abiatuko dira herritarrak ermitaraino prozesioan. Ondoren, meza eta hamaiketakoa izango dira. Arratsaldean, haurrentzako jolasak eta tailerrak izango dira plazan. Udalak, doako autobus zerbitzua jarri du. 10:40an aterako da Ihurretik; itzulera, 13:50ean izango da. Fri, 02 May 2008 01:00:00 +0200 OLABERRIA Farranaga eta Barrena izan dira azkarrenak II. Karting Kopan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-23/p00005005/Farranaga_eta_Barrena_izan_dira_azkarrenak_II._Karting_Kopan.htm Asteburuan jokatu dira Gipuzkoako Karting Koparen finalak. Sailkapen probetatik, hemezortzi mutil eta sei neska sailkatu ziren azken probetarako. Mutiletan, Ruben Fanarraga izan zen azkarrena, eta nesketan berriz, Uxue Barrena. Mutiletan lehia estua izan zen. Fanarraga hamairugarren postuan abiatu zen, baina itzuliz itzuli, gainontzeko pilotuak aurreratzen jakin zuen, eta azken itzulietan, sendo eutsi zion aurreneko postuari. Jokin Eizagirre tropelaren buruan joan zen ia lasterketa osoan, baina azkenean, bigarren sartu zen. Podiuma osatzeko, Urtzi Lertxundik lortu zuen hirugarren postua. Itzulirik azkarrena ere, Fanarragak egin zuen, 47,68ko denboran. Nesketan lehia gutxiago Emakumezkoetan bestelakoa izan zen lasterketa, mutilen aldean, askoz neska gutxiagok parte hartu baitzuen txapelketan. Horregatik agian, tentsio eta lehiakortasun gutxiago erakutsi zuten. Uxue Barrena arazo handirik gabe nagusitu zen. Itzulirik azkarrenean, bi segundotik gorako aldea atera zion bigarren sailkatuari, Ane Romerori. Hirugarren postua berriz, Sara Egibarrek lortu zuen. ... Wed, 23 Apr 2008 01:00:00 +0200 OLABERRIA Gidari bat atxilotu dute alkoholemia kontrolean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-22/p00005902/Gidari_bat_atxilotu_dute_alkoholemia_kontrolean.htm Tue, 22 Apr 2008 01:00:00 +0200 OLABERRIA Olaberriko festak antolatzeko bilera egingo dute gaur http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-16/p00005004/Olaberriko_festak_antolatzeko_bilera_egingo_dute_gaur.htm Olaberriako San Joan jaiak gerturatzen ari direla eta, Udaletik herriko festak antolatzeko bilera egiteko deia zabaldu dute. Gaur iluntzeko 19:30ean elkartuko dira Olaberriako udaletxean. Herritar guztiei egin diete bileran parte hartzeko deia. Bestalde, San Joan bezperan, suaren ondoan dantza egin nahi dutenentzat, dantza ikastaroa antolatu dute. Astelehen arratsaldetan biltzen dira, 18:00etatik 19:00etara bitartean. Wed, 16 Apr 2008 01:00:00 +0200 OLABERRIA Gaztetxoak egun batez gidari http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-13/p00008001/Gaztetxoak_egun_batez_gidari.htm Olaberriko zirkuituko tabernaren azpian dagoen garaje-lekura jaisteko eskaileretan gaztetxo piloa dago. Txintxo daude ilaran, kaskoa besoan hartuta asko; urduri daude. Euren aurretik tokatu zaien kideei begira ari dira, bihurguneak irristatuz nola hartzen dituzten ikusiz, ikasiz. Behean Vilarińotarrak dituzte zain, Andres eta Ander pilotuak, gaur irakasle. Gipuzkoako 125 gaztetxo bildu ziren atzo Olaberriko zirkuituan, gehien-gehienak mutilak, ia denak. Diputazioaren II. Karting Kopako lehendabiziko jardunaldia jokatu zen, eta gaur jarraituko du beste horrenbeste gaztetxorekin. Gidaritza probatu, irrika handiena duten zaletuak trebatu, eta aurrera segi nahi dutenei aukera emateko helburua du lehiaketak; baina guztiek ondo pasatzeko baliatu zituzten 15 minutuak. Kart txikietan korritu dute gaztetxoek. Zirkuituko arauak ikasi, segurtasun neurri oinarrizkoenak hartu, eta unerik galdu gabe bidali ditu Ander Vilarińok pistara. Ordu laurdenean bueltaka jardun dute mutikoek. Batzuek nabari dute ez dutela lehen aldia bolantean; besteek zentzu gehiagorekin hartzen dituzte errebueltak, lehen itzulietan behintzat. Begira, gurasoak eta zirkuituko langileak, belarretara ateratako gidarien arretan. ... Sun, 13 Apr 2008 01:00:00 +0200 OLABERRIA Herrigunearen zabalkundeak 33 etxebizitza berri hartuko ditu http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-12/p00005006/Herrigunearen_zabalkundeak_33_etxebizitza_berri_hartuko_ditu.htm Aste honetan hasi dira Olaberriko herrigunea zabaltzeko proiektuaren lanak. Herrigune Berria deitu duten urbanizazio berriaren proiektuan 33 etxebizitza eta kale berri bat egitea aurreikusten da. Sei enpresak egin zuten lanen kontratua lortzeko eskaria, eta azkenean Excavaciones Olloquieguik hartu du lanen ardura. Orain 24 hilabeteko epea izango du obra bukatzeko. Kontratuaren prezioa, berriz, 1.738.000 eurokoa izango da. Olaberriko herrigunea zabaltzeko proiektua hiru sektoretan banatu dute. Aurreneko fase batean, 44. sektoreko 30.925 metro koadro hartzen dituen eremuan egingo dituzte lanak. Egunotan elizaren azpialdean zegoen pinudia garbitzen hasi dira. Gune horretan 16 etxebizitza egingo dituzte, launa etxebizitzako lau bloketan banatuta. Urbanizazio lanak ere egingo dituzte gune horretan. Hala, aparkamentua eta San Jose kaleko etxebizitzak lotuko dituen bidea zabalduko dute, oinezkoentzako pasabidea eta garajeetarako autoen sarrera funtzioa izango dituena. ... Sat, 12 Apr 2008 01:00:00 +0200 OLABERRIA Haurrentzako masaje ikastaroa antolatu dute http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-12/p00005902/Haurrentzako_masaje_ikastaroa_antolatu_dute.htm Sat, 12 Apr 2008 01:00:00 +0200 OLABERRIA Gaur hasiko dira Karting Kopako aurreneko saioak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-12/p00005904/Gaur_hasiko_dira_Karting_Kopako_aurreneko_saioak.htm Sat, 12 Apr 2008 01:00:00 +0200 OLABERRIA Gaur hasiko dira Karting Kopako aurreneko saioak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-09/p00005006/Gaur_hasiko_dira_Karting_Kopako_aurreneko_saioak.htm Joan den urtean izan zuen arrakasta ikusita, bigarren urtez antolatu du Gipuzkoak Foru Aldundiak Karting Kopa. Datozen bi asteburuetan, Gipuzkoa osoko 250 pilotu gazte ariko dira lehian Olaberriko zirkuituan. Antolatzaileek azaldu dutenez, «gazteei motorraren mundua barrutik ezagutzeko aukera ematea» da ekimenaren helburua. Atzo aurkeztu zuten II. Karting Kopa Vilarińotarren zirkuituan. Izan ere, Foru Aldundia eta Vilarińo Motorsport taldeak antolatu dute lasterketa. Aurkezpenean Ińaki Galdos kiroletako foru diputatua eta Andres eta Ander Vilarińo aita-semeak izan ziren, besteak beste. Foru Aldundiarentzat «kirol guztiek garrantzia» dutela azaldu zuen Galdosek, eta umeei kirol hori gerturatzeko ahalegina egin nahi dutela. Vilarińotarrek dituzten zirkuitia, azpiegitura eta esperientzia azpimarratu zituen, eta aurrera begira ere elkarlanean jarraitzeko asmoa agertu zuen. ... Wed, 09 Apr 2008 01:00:00 +0200 OLABERRIA Astelehenean hasiko da euskal dantzen ikastaroa http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-09/p00005903/Astelehenean_hasiko_da_euskal_dantzen_ikastaroa.htm Wed, 09 Apr 2008 01:00:00 +0200 OLABERRIA Dantzen ikastaroa antolatu dute San Joan gauerako http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-05/p00005002/Dantzen_ikastaroa_antolatu_dute_San_Joan_gauerako.htm Sat, 05 Apr 2008 01:00:00 +0200 OLABERRIA Ihurreko sarreran biribilgune berria egiteko lanak hasi dituzte dagoeneko http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-05/p00005008/Ihurreko_sarreran_biribilgune_berria_egiteko_lanak_hasi_dituzte_dagoeneko.htm Egunotan hasi dituzte Olaberriko Ihurre auzoaren sarreran biribilgune berria egiteko lanak. Ihurre auzoaren eta N-1 errepidearen arteko lotura egiten du bidegurutze horrek, eta trafiko handiko orduetan auto asko pilatzen da bertan. Lan horrekin, sortzen diren erretentzioak eta pilaketak arindu nahi dituzte. Gipuzkoako Foru Aldundiak du lanen ardura, eta 449.000 euroko aurrekontua du obrak. Lanak bukatzeko lau hilabeteko epea izango dute; horrenbestez, abuzturako lanak bukatuta izatea espero da. Lanek irauten duten bitartean auto pilaketak sor daitezke inguruan, errailetako bat itxita egongo baita. Ihurrerako sarreran ez ezik, Basozabal eta Karobi industrialdeetarako sarbidean eta igerilekurako sarreran ere izango dute eragina lanek. Lau sarrera-irteera izango ditu Biribilgune berriak 45 metroko diametroa izango du, eta zazpi metroko zabalerako zirkulazio erraila hartuko du. Biribilguneak lau sarrera-irteera izango ditu, bat Idiazabal aldetik datorrena, bestea Beasaingoa, Olaberrira daraman bidea eta N-1 errepideko lotunea. Biribilguneak bi metroko zabalerako zeharbide bat ere izango du. ... Sat, 05 Apr 2008 01:00:00 +0200 OLABERRIA Asturiasko bidaian izena emateko azken egunak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-03-27/p00002903/Asturiasko_bidaian_izena_emateko_azken_egunak.htm Thu, 27 Mar 2008 01:00:00 +0100 OLABERRIA Galdu arren, herri arteko desafioan giro ona nagusi http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-03-16/p00002016/Galdu_arren_herri_arteko_desafioan_giro_ona_nagusi.htm Sun, 16 Mar 2008 01:00:00 +0100 OLABERRIA Landatutako zuhaitzen garapena umeen ikasgai http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-03-16/p00002901/Landatutako_zuhaitzen_garapena_umeen_ikasgai.htm Sun, 16 Mar 2008 01:00:00 +0100 OLABERRIA Jubilatuentzako sei eguneko bidaia antolatu dute Asturiasera maiatzerako http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-03-12/p00005006/Jubilatuentzako_sei_eguneko_bidaia_antolatu_dute_Asturiasera_maiatzerako.htm Olaberriko Udalak Asturiasera bidaia antolatu du 65 urtetik gorako herritarrentzat. Maiatzaren 5etik 10era bitartean egingo dute irteera, eta besteak beste Oviedo, Covadonga, Llanes eta Cangas de Onis herriak bisitatuko dituzte. Bidaian parte hartu nahi dutenek martxoaren 31 baino lehen eman behar dute izena Olaberriko udaletxean. Pertsona bakoitzak 60 euro jarri beharko du. Helburua, elkarrekin bidaiatzea Udaletik azaldu dutenez, bidaia horren helburua adineko pertsonek elkarrekin bidaiatzea denez, plazak adinaren arabera banatuko dira. Jubilatuek 220 euro ordaindu beharko dute, eta pentsionistek 277 euro. Behin ordainketak egindakoan, apirilaren 3tik aurrera zozkatuko dituzte autobuseko eserlekuak. Wed, 12 Mar 2008 01:00:00 +0100 OLABERRIA Pilotarien desafioa izango da gaur Olaberrian http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-03-09/p00005001/Pilotarien_desafioa_izango_da_gaur_Olaberrian.htm Sun, 09 Mar 2008 01:00:00 +0100 OLABERRIA Zuhaitz Eguna ospatuko dute gaur Olaberrian http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-03-08/p00005901/Zuhaitz_Eguna_ospatuko_dute_gaur_Olaberrian.htm Sat, 08 Mar 2008 01:00:00 +0100 OLABERRIA Herrien arteko elkartasuna festarako gai http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-03-04/p00002005/Herrien_arteko_elkartasuna_festarako_gai.htm Historiari errepasoa egiten hasita, Olaberria industrializazioak markatutako herria dela esan liteke. Izenak ere garai bateko olei egiten die erreferentzia, eta burdinaren inguruan, fabrika ugari sortu ziren, gaur egun, Ihurre izenarekin ezagutzen dugun auzunearen inguruetan. Eta halako garapen industriala izan duten herri guztietan gertatzen den moduan, langile asko etorri ziren beste herrialde batzutatik, lanaren eta bizimodu hobe baten bila. Historiaren kapritxoak izango dira, baina gaur egun jatorri ezberdinetako jende eta familia askoren bilgunea da Olaberria. Eta jatorri ezberdin hauek, kultura, hizkuntza eta ezaugarri ezberdinak biltzen dituzte bere baitan. Aniztasun honen adibide izan ohi da urtero, kultur astearekin batera ospatzen duten Herrialdeen Eguna. Bertan, olaberritar askoren jatorriko herrien kultura eta gastronomia ezagutzeko aukera izaten da, eta urtetik urtera, jende gehiago biltzen da Olaberriko pilotalekuan, festa hau ospatzeko asmoarekin. ... Tue, 04 Mar 2008 01:00:00 +0100 OLABERRIA Gurasoak jolasen irakasle http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-03-02/p00004009/Gurasoak_jolasen_irakasle.htm Gaurko umeek jolasean ez dakitela entzun izan dugu askotan. Playstation, Gameboy, internet eta telefono mugikorren garaian ordea, bada oskola apustuan edota aulki jokoan ibiltzeko tarterik hartzen duenik ere. Olaberriako Kultur Astearen barruan, betiko jolasak berreskuratu zituzten atzo, haurren eta gurasoen artean. Kuttun Guraso Elkartearen ekimenez, haurrei garai bateko jokoak eta hauekin lortzen zen lagunarteko giroa erakutsi nahi izan dizkiete. Hala, egun batez, gurasoak bihurtu ziren jolasen irakasle, eta familia giroan, une ederrak pasatu zituzen haurrek eta helduek. Galtzear dauden hainbat joko ere irudikatu zituzten, hala nola zaku karrera edota eltzetxoen jokoa. Eurentzako berria zen mundu bat ezagutu zuten Olaberriako gaztetxoek, eta pantaila atzean ez ezik, kalean ere dibertitzeko aukera badagoela ikasi zuten. Nahikoa izerdi eta algara bota ondoren, gurasoak eta umeak mahai inguruan elkartu eta txokolatea hartu zuten, indarrak berritzeko. ... Sun, 02 Mar 2008 01:00:00 +0100 OLABERRIA Txotxongiloak galtza gorriekin http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-02-29/p00003006/Txotxongiloak_galtza_gorriekin.htm Baziren behin iratxo batzuk, galtzagorri izenez ezagutzen zirenak. Kutxa txiki batean bizi ziren, eta hura irekitzen zuena galtzagorrien jabe bihurtzen zen. Iratxoek jabeak esandako guztia egiten zuten. Baina Peru izeneko galtzagorriak ez zuen inorentzat lanik egin nahi. Euskal Herriko mitologiak eman dituen pertsonaia berezienetakoak dira galtzagorriak. Hain zuzen ere, izaki horien inguruko historiak oinarri hartuta, txotxongilo ikuskizuna eskaini zuen atzo Enkarni Genuak. Haur ugari bildu zen Kometa ludotekan, Olaberriko Kultur Asteari hasiera eman zion ekitaldian. Aste osoan zehar haur eta helduentzako ekitaldi ugari izango dira herrian, tartean bola eta mus txapelketak. Baina aurreneko ekitaldi horrez gain, umeei begira beste hainbat ikuskizun eta saio ere antolatu dituzte. Haurrentzako saioak ... Fri, 29 Feb 2008 01:00:00 +0100 OLABERRIA Aldundiaren Karting Kopan izena eman daiteke http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-02-29/p00003008/Aldundiaren_Karting_Kopan_izena_eman_daiteke.htm Apirilaren 12an eta 13an jokatuko da Gipuzkoako Karting Koparen aurreneko kanporaketa. Bertan parte hartu nahi duten gaztetxoek irekita dute izena emateko epea. Aurten bigarren urtea du Olaberrian egiten den lasterketak, eta iazko parte-hartze altua ikusita, aurten ere berrehun gaztetik gora espero dituzte antolatzaileek. Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatu du Karting Kopa. Helburua 1992 eta 1995 urteen artean jaiotako gaztetxoak karting-aren eta motorraren mundura gerturatzea da. Bestetik, haurren partehartzea bultzatuz, lehiaketa mota hori barrutik ezagutzeko aukera ere eman nahi zaie. Aurreneko saioa apirilaren 12an eta 13an burutuko da. Aurrena gaztetxoek ikastaro teoriko bat jasoko dute. Ondoren entrenamendu saioak egingo dituzte, eta horietan lortutako denboren arabera zehaztuko da lasterketaren irteeran izango duten postua. ... Fri, 29 Feb 2008 01:00:00 +0100 OLABERRIA Eskaintza zabala ekarriko du Olaberriko Kultur Asteak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-02-26/p00005006/Eskaintza_zabala_ekarriko_du_Olaberriko_Kultur_Asteak.htm Haurentzako eta helduentzako ekintzekin beteta dago aurten Kultur Asteko egitaraua Olaberrian. Ostegunean hasi eta igandera bitartean, egunero izango da zerekin gozatua herritik atera gabe. Joxe Kerejeta bola memoriala, mus txapelketa edota Herrialdeen Eguna izango dira ekitaldi nagusiak. Etzi ekingo diote kultur astearen egitarauari. Hamabi urte bitarteko haurrentzako Galtzagorriak txotxongilo ikuskizuna eskainiko du Enkarni Gernuak. Emanaldia Kometa ludotekan izango da, arratsaldeko bostetan. Ostiralean, berriz, iluntze parterako antolatu dituzte ekintzak. Aurrena Galdare ikus-entzunezko enpresak Olaberriari buruz egin duen erreportaia aurkeztuko dute. Udaletxeko batzar aretoan izango da emanaldia, eta ondoren DVDak eskatzeko aukera izango da. Eguna bukatzeko jatorri izendapeneko ardoen dastaketa egingo dute Zezilioenea ostatuan. Parte hartu nahi dutenek aurrez deitu behar dute jatetxera (943 88 58 29). ... Tue, 26 Feb 2008 01:00:00 +0100 OLABERRIA Ikaslanek lanbide heziketa eskaintza aurkeztuko du http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-02-16/p00005901/Ikaslanek_lanbide_heziketa_eskaintza_aurkeztuko_du.htm Sat, 16 Feb 2008 01:00:00 +0100 OLABERRIA Galtzadatik festetara goiz pasa http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-02-08/p00005009/Galtzadatik_festetara_goiz_pasa.htm Fri, 08 Feb 2008 01:00:00 +0100 OLABERRIA Kuttun guraso elkarteak ibilaldia antolatu du gaurko http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-02-03/p00004901/Kuttun_guraso_elkarteak_ibilaldia_antolatu_du_gaurko.htm Sun, 03 Feb 2008 01:00:00 +0100 OLABERRIA Karting Series txapelketa igande honetan hasiko da Olaberrian http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-01-18/p00005008/Karting_Series_txapelketa_igande_honetan_hasiko_da_Olaberrian.htm Olaberriko zirkuitoak hartuko du aurten Karting Series auto txapelketa. Asteburu honetan hasita, bost meeting edo sailkapen froga izango ditu, bakoitza bina lasterketakoa. Euskal Herriko eta kanpotik etorritako kart pilotuek parte hartuko dute. Pilotuak sei mailatan banatuko dituzte, alebinetatik hasi eta KZ2 mailara arte. Bost kanporaketetako bakoitzean bi lasterketa puntuagarri egingo dituzte. Meeting guztietako emaitzak kontuan hartuta, punturik gehien lortu duen gidariak irabaziko du Karting Series txapelketa. Bost lasterketetan aurrenekoa igande honetan jokatuko da. Egun osoko meeting-a izango dute pilotuek. Goizeko 08:30ean ibilgailuei azken ikuskapena egingo diote. Entrenamenduak 09:15ean hasiko dira, mailaka banatuta. Lasterketa ofizialak 10:00etatik aurrera izango dira, alebinak eta kadeteak hasita. Ondoren KF2, KF3 eta Open 125 mailak lehiatuko dira. Azken proban, berriz, KZ2 mailakoen txanda izango da. ... Fri, 18 Jan 2008 01:00:00 +0100 OLABERRIA Haurren irakurketa landuko dute 3 hitzalditan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-01-10/p00005902/Haurren_irakurketa_landuko_dute_3_hitzalditan.htm Thu, 10 Jan 2008 01:00:00 +0100 OLABERRIA «Gaztagileak baino gehiago, artzainak gara» http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-01-06/p00004001/Gaztagileak_baino_gehiago_artzainak_gara.htm Azaroan jaitsi ziren Urbiako gainetik Eli Arrillaga (Zarautz, 1960) eta Mikel Etxezarreta (Zegama, 1963) artzainak Olaberrira. Artzantza dute bizimodu; gazta, azken produktua da.Mendiko esneak xarma berezia duela diote. Sari ugari lortu dituzte Aizpeakoek; tartean Euskadiko onenaren saria. Batzuk urtea hutsetik hasteko aukera dute baina zuena etenik gabeko katea da, ezta? Bai! [Kar, kar kar]. 2007an ere Euskal Herrian osasun baldintza guztiak betetzen dituen gaztandegirik altuena irekitzeko aukera izan duzue. Zer moduzkoa da? Hamabost urte badira txabola egin zela eta ordutik eskatzen genuen toki eroso bat lanerako traste guztiak biltzeko modukoa. Toki txikia geneukan. Azkenean urteak joan dira erantzun garbirik gabe. Orain bi urte Veronan urrezko domina irabazi genuenean, mendiko gaztaren eskertza izan zen; bere maila zuela esan nahi zuen. Orduan partzonerian zegoen lehendakariak asko lagundu zigun, eta Aldundiak ere bai. Beraiek egin dute gaztandegia. Azkenean aurreko maiatzerako amaitu zen. Oso gustura gaude, hemengo gaztandegiaren oso antzekoa da. Gauza guztiak eroso izateko aukera dugu.... ... Sun, 06 Jan 2008 01:00:00 +0100 OLABERRIA Taila, irakurketa eta informatika ikastaroak antolatu dituzte Olaberrian http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2007-12-22/p00002012/Taila_irakurketa_eta_informatika_ikastaroak_antolatu_dituzte_Olaberrian.htm Urtea hastearekin batera ikastaro ugariri emango diote hasiera Olaberrian; hala nola taila, informatika eta irakurtzeko zaletasunaren ingurukoak. Ikastaro batzuk urtarrilean hasiko dira eta beste batzuk otsailean. Lehenengo ikastaroa tailarena izango da, urtarrilaren 8an hasiko dena. 30 orduko iraupena izango du, 18:30etik 21:00etara bitarteko ordutegiarekin. Astean egun batean emango dute ikastaroa, astearteetan. Izena emateko epea urtarrilaren 4ra arte zabalik egongo da. Ikastaroa abian jartzeko ezinbestekoa izango da gutxienez zortzi lagun interesatua izatea. Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko udaletxera edo liburutegira jo daiteke, telefono zenbaki hauetara deituz: 943 88 14 34 edo 943 88 64 55. Umeak eta irakurketa Haurra eta irakurzaletasuna izenburupean ikastaroa ere antolatu dute, umeen artean irakurtzeko ohitura nola sustatu lantzeko. Urtarrilaren 16an hasiko da ikastaroa, ordutegia 17:00etatik 18:30era bitartekoa izango da. 0-7 urte bitarteko umeen gurasoei eta hezitzaileei zuzenduta dago. ... Sat, 22 Dec 2007 01:00:00 +0100 OLABERRIA Ludotekaren Gabonetako ekintzetan izen-ematea http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2007-12-11/p00005901/Ludotekaren_Gabonetako_ekintzetan_izen-ematea.htm Tue, 11 Dec 2007 01:00:00 +0100 OLABERRIA