Ordizia, Goierriko hitza http://www.goierrikohitza.info Hitzako albiste zerrenda ordizia eu Fri, 25 Jul 2008 00:06:11 +0200 60 Ordizia, Goierriko hitza http://www.goierrikohitza.info/rss/logo.gif goierrikohitza.info Bigarrenaren zain http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-25/p00004001/Bigarrenaren_zain.htm Ordiziako santanak hasi dira dagoeneko. Atzo eguerdian bota zuten Barrena jauregiaren balkoitik jaien hasiera iragartzen zuen txupinazoa. Lau eguneko festari bide egiteko deia izan zen hori. Hirugarren mailan jokatzeko txartela lortu duten Ordizia futbol taldeko ordezkariek eta areto futbolean Gipuzkoako txapela lortu duten neskatoek bota zuten suziria. Hortxe hasi zen festa. Ordiziako txistulariek, Azen konpainiako erraldoiak, buruhandiak eta Lagunak txarangak gidatuta, kalejiran abiatu ziren ordiziarrak Urdaneta kalerantz, eta korrika saio politak egin zituzten buruhandiak zirikatzen ibili ziren neska-mutikoek. Idoiaga plazan bigantxen eta koadrilen arteko IV. bigantxa-futbol txapelketa jokatu zuten. Neska batzuk parte hartu zuten lehen aldiz. Bazkaria txosnetan, eta bi herritarri omenaldia ... Fri, 25 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA Goierriko 'Tour txikia' gaur Ordizian http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-25/p00008001/Goierriko_Tour_txikia_gaur_Ordizian.htm Fri, 25 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA Zpeiz Mukaki taldeak parte hartuko du AHTren aurkako manifestazioan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-24/p00002008/Zpeiz_Mukaki_taldeak_parte_hartuko_du_AHTren_aurkako_manifestazioan.htm Ipar Euskal Herritik datozen 15 gaztek osatzen dute Zpeiz Mukaki taldea. Larunbatean Ordizian izango dira, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak antolatu duen manifestazioan, 20:00etan, txosna gunetik aterata. Elkarlanak «sorpresa ugari» prestatu ditu, jai giroan egiteko asmoa duten manifestaziora begira. Instrumentu ugariz osatutako txaranga da Zpeiz Mukaki: eskusoinua, gitarra elektrikoa, gaita, atabala, saxofoia, bonboa, bateria... Hainbat talderen bertsioak jotzen dituzte; hala nola Kortatu, Negu Gorriak, Lintontaun, Exkixu, Anje Duhalde, La Polla, kantu herrikoiak eta munduko hainbat kantu... Dantza ere egiten dute. Thu, 24 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA «Fitxa berritu nahi duten txirrindularien erakusleihoa da Ordiziako Klasika» http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-24/p00004004/Fitxa_berritu_nahi_duten_txirrindularien_erakusleihoa_da_Ordiziako_Klasika.htm Saiatu arren, Jose Luis Sanzek ez du lortu punta-puntako txirrindularirik Ordiziara ekartzerik, baina hala ere gustura dago datozen txirrindulariekin. Halako probak antolatzea gero eta gehiago kostatzen dela dio, gero eta garestiagoa dela dena, eta herritarrei probaren alde egiteko eskatu die. Berritasunik ba al dago aurten? Berritasunak egon zitezen saiatu gara, berritasun nabarmenak, baina ez zaigu bat bera ere atera. Contador, Bettini, Di Luca, Sella eta Simonirekin hitz egin dugu, baina arrazoi desberdinak direla medio ezingo dira etorri. Eta datozenetatik zein txirrindulari nabarmenduko zenituzke? Joaquin Rodriguez, iazko irabazlea, etorriko da azkenean. Caisse D`Epargne da talde indartsuena, Rodriguez bera, Jose Rujano eta Xabier Zandiorekin. Karpin Galiziako David Herrero (2004ko irabazlea) ere hemen izango da, eta Euskaltel-Euskadi ere bai, Igor Anton, Landaluze, Josu Agirre eta Dioni Galparsororekin. Jakina denez, Saunier-Duval taldea ez da etorriko. ... Thu, 24 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA Fruta aukera dotorea ajearentzat http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-24/p00008002/Fruta_aukera_dotorea_ajearentzat.htm «Festa bezperan eta ez dago halako zalapartarik». Hala tokatu zen atzoko feria, jendea bazebilen baina salerosketen mugimendua besteekiko alde handirik gabekoa izan zen. «Terrazetan egoteko dirua behar da eta...» aipatzen zuten umorez elkarren ondoan jarri ohi diren Kontxi Aiestaranek eta Izaskun Amiamak. Eguraldia bikaina, nahiz eta goizean fresko izan eta gainera lainopean izan zen Ordizia goizeko hamarrak aldera arte. Fruta garaian Ordizian egon ohi den Idiazabalgo Kalbarioko Amaia Alkorta hasi da berriz ere. Urteko lehen asteazkenean etorri zen azken aldiz, iazko frutak orduantxe bukatu baitzituen. Orain berriz ere zenbait hilabetez Ordiziako plaza barruan, botika aldeko txokoan, jarriko du bere salmahaia. Hasteko aranak -klaudiak eta gorri handiak-, kardinale motako sagarrak eta morentini udareak zituen: «Aurten sagar klase batzuk udaberriko euriak hondatu egin ditu. ... Thu, 24 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA Ikenaren aurkako erasoa gaitzetsi du Udalak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-23/p00004012/Ikenaren_aurkako_erasoa_gaitzetsi_du_Udalak.htm Wed, 23 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA Lau egun bete-betean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-23/p00004014/Lau_egun_bete-betean.htm Lau egun, baina lau egun bete-beteak, atseden hartzeko tarte eskasa dutenak. Bihar hasiko dira santanak Ordizian, eguerdian, txupinazoa bota ondoren, eta egunaren zeharreko festa Ordiziako Danborradak borobilduko du. Ostiralean Ordiziako Klasika izango da, larunbatean goizaldeko danborrada eta Irungo Udal musika bandaren bisita, eta igandean, bukatzeko, Santanazaleen esku dantza eta koadrilen eguna. Betiko festa eredua, kirola, ohitura eta tradizioak elkar hartuta. Ordiziako udaletxea zaharberritzen ari dira, eta horrek zenbait aldaketa eragin ditu egitaraua prestatzerakoan. Txupinazoa, esaterako, Barrena jauregiaren balkoitik botako dute bihar futbol taldeetako ordezkariek, eta Nikolas Lekuona plaza izango da festazaleen bilgunea. Buruhandi eta erraldoiak aterako dira eguerdian nahiz arratsaldean kalera, eta Bustuntza auzoko Idoiaga plazan jarritako zezen-plazan, bigantxa eta futbolarien arteko lehia izango da. Egunero daude ekitaldiak zezen-plaza horretan. ... Wed, 23 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA Oiangu Bizirikek materiala salduko du 25ean eta 26an http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-23/p00004901/Oiangu_Bizirikek_materiala_salduko_du_25ean_eta_26an.htm Wed, 23 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA Urdanetari buruzko udako ikastaroa gaur bukatuko da http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-23/p00004902/Urdanetari_buruzko_udako_ikastaroa_gaur_bukatuko_da.htm Wed, 23 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA Oianguko ate irekien egunean zenbait aldaketa http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-22/p00004901/Oianguko_ate_irekien_egunean_zenbait_aldaketa.htm Tue, 22 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA Umeen asteburuak eman du berea http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-22/p00004012/Umeen_asteburuak_eman_du_berea.htm Ordiziako haurrek pasa diete dagoeneko lekukoa helduei. Asteburuan haiek izan dira herriaren eta festaren gidari, eta bi egun horietan ekitaldi ugaritan parte hartu eta gero, datorren urtera arte agurtu dituzte haiei zuzendutako festak. Helduen festak etzi hasiko dira, eguerdiko txupinazoarekin, eta txikiek beste modura batera gozatuko dute festekin. Larunbat egun osoa koadrila giroan pasa eta gero, gaua mozorrotzeko baliatu zuten umeek. Barrenan eta Urdanetaren estatua inguruan pilatu ziren mozorro guztiak, eta bi zezen-suzkoren txinparten bueltan ibili ondoren, 14 urtez azpiko umetxoek mozorro dantzaldia egin zuten Beti-Alai pilotalekuan Lagunak txarangarekin. Gainerakoak disko-parrandan ibili ziren, Domingo Unanue plazan. Igandea, tradizioari segituz Artean nagiak ateratzeko zirela atera ziren kalera umeak igandean. Haurren alkate-andreei harrera egin zieten Barrenan, eta mezaren ondoren, danbor-jotzaile eta upel-jotzaile taldeek Ordiziako Martxa jo zuten. Plaza Nagusia jendez betea zen ordurako, haurren ohiko aurreskuaz gozatzeko. Arratsaldeko ekitaldi gorena danborrada izan zen. Buztuntza auzotik abiatu, eta plazan azken erretreta jo ondoren bukatu zen festa. ... Tue, 22 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA Bidezko merkataritzaren azokarik ez irailera arte http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-22/p00004001/Bidezko_merkataritzaren_azokarik_ez_irailera_arte.htm Tue, 22 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA Kontsulta eskatuz manifestazioa deitu du biharko Oiangu Bizirikek http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-22/p00004007/Kontsulta_eskatuz_manifestazioa_deitu_du_biharko_Oiangu_Bizirikek.htm Oianguren parkean egiten ari diren «txikizioa» gelditzeko eta Ordiziako Udalari «berriro herri kontsulta dei» dezala eskatzeko manifestazioa deitu du biharko Oiangu Parkea Bizirik Natur elkarteak. Manifestazioa 20:00etan abiatuko da Plaza Nagusitik, eta ordiziarrei eta goierritarrei egin die deia elkarteak «proiektuarekiko desadostasuna era baketsuan azal dezaten». Oiangu Bizirik elkarteak adierazi du Oianguko proiektuari boikota egiteko deia eginez jarritako kartelak «sistematikoki kentzen» ari direla Ordiziako herrigunetik. Horiek ez ezik, joan den ostiral gauean herrigunean manifestaziorako deia egiten zuten kartelak ere kendu egin dituztela salatu du elkarteak, ohar bidez. «Tirabira horien aurrean lasai mantendu eta gure ideiak defenda ditzagun, iritzi askatasuna errespetatuz, eta era baketsuan eta mehatxurik gabe». ... Tue, 22 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA Oroith abesbatza, Austrian saritua http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-20/p00002002/Oroith_abesbatza_Austrian_saritua.htm Ez zen iazkoa nolanahiko urtea izan Ordiziako Oroith abesbatzarentzat. Estatuan titulu aipagarrienetakoa irabazi zuen koruak, IX. Abesbatzen Sari Nagusian garaile aterata. Aurten ere goi mailan jarraitzen dute, oraingoan Europa mailan. Austrian hirugarren sari bat irabazi berri du Oroithek. Uztailaren 3tik 6ra bitartean Spittal an der Drau hirian (Austria) izan dira Oroitheko kideak. Abesbatzen nazioarteko saria jokatu zen han, 45. sariketa. Munduko hamar herrialdetako abesbatzak bildu ziren lehiaketarako, tartean Oroith. Filipinak, Hegoafrika, Indonesia, Suedia, Amerikako Estatu Batuak, Eslovenia, Bulgaria, Suitza, Eslovakia... Eta Euskal Herriaren ordezkari, ordiziarrak. Lan bikaina eginez gainera. Folklore eta polifonia sailak bereizi dituzte lehiaketan. Oroithen espresibitatea ... Sun, 20 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA 'Busti zaitez!' kanpainak 1.015 euro bildu ditu http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-20/p00002019/Busti_zaitez_kanpainak_1.015_euro_bildu_ditu.htm Sun, 20 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA Ana Usabiaga bosgarren munduko pista txapelketan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-20/p00002902/Ana_Usabiaga_bosgarren_munduko_pista_txapelketan.htm Sun, 20 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA Txikienek lehertu dute festa Ordizian http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-20/p00004011/Txikienek_lehertu_dute_festa_Ordizian.htm Ordiziako jaiak herenegun hasi baziren ere, haur eta gazteak atzo sartu ziren buru belarri festan. Eguerdiko hamabietarako, Barrena jauregiaren aurrekaldean zain ziren ume eta gaztetxoen lagun taldeak. Haurren alkate jaun-andreek festen suziria bota orduko hasi zen festa. Ordutik aurrera txaranga eta txistulariek, buruhandi eta erraldoiek eta hainbat ordiziarrek hartu zituzten kaleak. Batetik bestera ibili ziren giroa berotuz, harik eta eguerdiko ordubietan, bazkaltzeko etenalditxoa egin eta guztiak Beti Alai pilotalekuan elkartu ziren arte. Arratsalde partean, Bustuntza auzoan muntatutako zezen plazan, Gorritiren animaliak ikus zitezkeen: poniak, bigantxak eta basurde txikiak, besteak beste. Eta ikusi bakarrik ez. Ponien kasuan euren gainean ibiltzeko aukera izan zuten haur eta gaztetxoek. Bigantxei dagokionean berriz, makina bat korrika saio egin behar izan zuten ordiziar gazteek. Egiten zuen beroarekin izerditan blai bukatu zuten guztiek eta batzuk astindu bat edo beste hartuta itzuli ziren. Gustoko tokian ez omen da aldaparik izaten, ordea. ... Sun, 20 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA Lekuz aldatu arren, sendotuta http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-19/p00004001/Lekuz_aldatu_arren_sendotuta.htm Udaletxea lehengoratzeko lanak direla tarteko, festetako hainbat ekitaldi ez dira aurten ohiko eran egingo Ordiziako santanetan. Udaletxea bera ez dago erabilgarri, ezta haren altzoan dagoen arkupea ere, eta hori dela eta, horrenbeste urtean Goierriko Bertso Eskolaren alde udaletxeko arkupeetan jarri ohi duten tonbola aurten ez da bertan egongo. Plaza Nagusiaren goiko aldean jarri dute aurten, eta antolatzaileek horixe nabarmendu dute, jendea udaletxe ingurura gerturatzean ezusterik har ez dezan. Udal arkupea leku historikoa zen, ezaguna. Hala ere, ez da hori aurtengo tonbolak dakarren berritasun bakarra. Goierriko Bertso Eskola Ordiziatik Goierriko beste herri batzuetara zabaldu da bukatu berri den ikasturtean, eta horrek aldaketak eragin ditu. Onerako aldaketak. Hedatze horrekin batera, tonbolan txandak egiteko aukera ere zabaldu egin da, eta horrek berealdiko arnasaldia eman die tonbolaren erabateko ardura izan duen Ordiziako Argi Berri elkartearen bazkideei. ... Sat, 19 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA EAEko atleta onenak bilduko dira gaur lehen atletismo topaketan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-19/p00004005/EAEko_atleta_onenak_bilduko_dira_gaur_lehen_atletismo_topaketan.htm Urdaneta 500 I. Atletismo topaketa jokatuko da gaur Ordiziako Altamira estadioan, Txindoki-Jaso atletismo taldeak antolatuta. Hasiera bateko ideia topaketa hori murritzagoa izateko asmoarekin jaio bazen ere, azkenean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako atleta onentsuenak bilduko dira gaur Ordizian. 18:00etan hasiko da topaketa, eta bi ordu iraungo du. Txindoki-Jaso atletismo taldeko hiru atleta ezagunenekin batera (Eñaut Gereñu, Alazne Furundarena eta Odei Lopez) herrialde eta Espainia mailan tituluak lortu dituzten atletak ariko dira lehian Ordizian: Jonathan Perez (pertika jauzia), Amaia Dublang (pisu jaurtiketa), Iban Maiza (110 metro hesiak), Orkatz Beitia eta Alain Lopez (100 metro)... Lopez gutxienekoaren bila Datorren astean Tenerifen jokatuko diren Espainiako Txapelketan parte hartzeko gutxieneko jaurtiketa (16:80) egin nahi du Odei Lopezek. Gorka Satrustegi, berriz, 5.000 metroko ibilbidea 15 minuturen azpitik egiten saiatuko da. ... Sat, 19 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA Gazte Eguna eta Goierriko lehen punk jaialdia izango dira gaur http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-19/p00004006/Gazte_Eguna_eta_Goierriko_lehen_punk_jaialdia_izango_dira_gaur.htm Arrebote taldea atzo gaztetxeko oholtzara igo eta gero, eta Milkshake eta Raizdx taldeek txosnetan jo ondoren, Santa Ana jaietako aurreneko asteburuko egun handia izango da gaur txosna gunean eta gaztetxean. Dozenaka gaztek Gazte Eguna ospatuko dute, eta bazkalondorenean Goierriko I. Punk jaialdia hasiko da Ordiziako gaztetxean. Bost urteren joanean, herriko gazteen artean sustraitu den eguna da Gazte Eguna. Lehendabizi, gaztetxetik botako duten txupinazora joango dira denak, eta gero bazkaria egingo dute txosna gunean. Mahaiaren bueltako tertuliaren ondoren, bi aukera izango dituzte gazteek, edo mus txapelketan parte hartu edota gaztetxean aurrenekoz egingo den Goierriko I. Punk jaialdiaren kontzertuekin gozatzera joan. 17:00etan dira bi ekitaldi horiek. Gauean dj-ak txosnetan Ordiziako eta Beasaingo bost taldek joko dute punk jaialdian: Hell Beer Boys, Deskriados, The last Strength, Residuos Sistematikos eta Dune Buggy. Bost talde horietako musikariek antolatu dute kontzertua, eta haien asmoa jaialdi hori urtero errepikatzea da, Beasainen Holidays in Bardulia antolatzen duten moduan. Gauean ere musika izango da txosnetan. Dj Luzia eta Dj Leku (Captain Nemo) ariko dira, punk-rock sesioan. ... Sat, 19 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA Suziria jaurtita hasiko da gaur umeen eguna http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-19/p00004009/Suziria_jaurtita_hasiko_da_gaur_umeen_eguna.htm Sat, 19 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA Pala txapelketen finalak jokatuko dira Beti-Alain http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-19/p00004901/Pala_txapelketen_finalak_jokatuko_dira_Beti-Alain.htm Sat, 19 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA 'Urdanetaren sekretua' filma ikusteko aukera http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-19/p00004902/Urdanetaren_sekretua_filma_ikusteko_aukera.htm Sat, 19 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA Ate irekien eguna izango da asteartean Oiangun http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-19/p00004903/Ate_irekien_eguna_izango_da_asteartean_Oiangun.htm Sat, 19 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA Txikien festa, handienen iragarle http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-18/p00004003/Txikien_festa_handienen_iragarle.htm Gero eta gertuago daude Ordiziako Santa Ana jaiak. Horren iragarle da datorren asteburua, umeen asteburua. Bihar txikien koadrila eguna izango da, eta etzi, igandean, haurren danborradaren txanda izango da. Tartean ere badira kirol eta kultur ekitaldiak, hain txikiak ez direnei zer eskainia izateko. Hala ere, aurreneko ekitaldiak gaur bertan izango dira. Bi txapelketa herrikoiren finalak ikusteko aukera izango da gaur Ordizian. 19:30ean koadrila arteko saskibaloi txapelketaren finala jokatuko da Joxemiel Barandiaran plazan, eta 21:00etan eskuz binakako pilota txapelketa herrikoiaren A eta B ligetako finalak jokatuko dira Beti-Alai pilotalekuan. 22:00etan, Ordiziako Urrup antzerki taldeak Agatha Christieren La Ratonera antzezlana taularatuko du Herri Antzokian, eta ordu erdi bat geroago Boxing Ziklo Klub elkarteak antolatutako Boxeo Jaialdi Handia izango da Majori kiroldegian. ... Fri, 18 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA Boxeo jaialdi handia, gaur, Majorin http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-18/p00008002/Boxeo_jaialdi_handia_gaur_Majorin.htm Fri, 18 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA Gaztetxea eta txosna gunea, bestelako jai giroaren biltokiak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-17/p00004001/Gaztetxea_eta_txosna_gunea_bestelako_jai_giroaren_biltokiak.htm Alternatiba. Gutxi edo gehiago, horixe eskaintzen dute Ordiziako txosna guneak eta gaztetxeak Ordiziako Santa Ana jaietan. Bestelako musika, kalea, herri giroa, parte-hartzea, konpromisoa eta aldarrikapena. Ordiziako Udalak haiekiko duen «begirune ezari» aurre egin, eta festa beste modura batera egin daitekeela erakutsi eta aukera eman nahi dute. Bihartik hilaren 27 arteko egitaraua prestatu dute, tarteko atseden egunekin. Bost txosna egongo dira aurten pilotaleku zaharrean. Txosnen artean bat berria da: Eman Eurre. Amnistiaren Aldeko Mugimendua, Gazte Independentistak, AHTrik Ez! eta CNT dira beste laurak. Sustraiez Blai elkarteak ez du aurten txosnarik jarriko. Bazkaria eta punk musika Arrebote taldearen kontzertuak irekiko du egitaraua bihar. Gauean Milshake eta Raizdx taldeek joko dute txosnetan. Larunbatean V. Gazte Eguna ospatuko dute. Gazte ugari biltzen duen ekitaldia da hori. Bazkariko txartelarekin batera, elastiko bat ematen dute opari. Arratsaldean, Goierriko bost punk talde bilduko dira Gaztetxean, eta gauean dj-en saioak izango dira txosnetan. ... Thu, 17 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA Festetan ikurrina jartzeko deia egin du Bai Euskal Herriarik http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-17/p00004002/Festetan_ikurrina_jartzeko_deia_egin_du_Bai_Euskal_Herriarik.htm «Ikur arrotzen inposaketari» aurre egin, eta hastear diren Santa Ana jaietan etxeko balkoietan ikurrina jartzeko deia egin die herritarrei Ordiziako Bai Euskal Herriari ekimenak. Erakundeei, berriz, mastetan ikurrina jartzeko eta «bandera arrotzak jartzeari uko egiteko» eskatu diete. Ikurrinak erosteko aukera ere egongo da. Herriek bereak diren bereizgarri propioak (hizkuntza, ohiturak, lurraldea...) dituztela, eta bereizgarri horiek «herria nazio» egiten dutela diote Bai Euskal Herriariko kideek. «Nazioak, berriz, baditu identitatea sendotzen eta herritarrei batasuna ematen dieten hainbat tresna, hainbat sinbolo. Horietako bat da ikurrina». Ordizian asko dira oraindik frankismoa ezagutu zutenak, ikurrina desagerrarazten ikusi eta Espainiako bandera «inposatu» zietenak. «Zaharrenak gogoratuko dira nola sartu ziren frankistak Urdaneta kaleko ANVren egoitzara, eta nola eraman zituzten ikurrina eta ANVko bandera», gogoratu dute. Baina bestelako garaiak ere gogoan dituzte, ikurrina legeztatzean balkoiak ikurrinez beteta azaldu zirenekoak. Ekimen horretako kideen diotenez, gaur egun, erakundeetan Espainiako bandera jartzera behartzen ari dira, eta horri aurre egiteko modurik «onena» ikurrina balkoietan jartzea da. «Ikurrinak, ezberdintasun ideologikoen gainetik, ba... Thu, 17 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA Bi atzerritar fitxatu ditu errugbiko lehen taldeak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-17/p00004003/Bi_atzerritar_fitxatu_ditu_errugbiko_lehen_taldeak.htm Ordiziako Ohorezko Mailako errugbi taldeak bi fitxaketa egin ditu datorren denboraldirako. James Watkins inglesa eta Phil Huxford Zeelanda Berrikoa. Watkinsek 22 urte ditu, 106 kilo eta 1,91eko garaiera du. Ingalaterrako lehen mailan jokatu zuen aurreko denboraldian, London Welsh taldean. Huxfordek 27 urte ditu, 84 kilo eta 1,78ko garaiera. Baloia oso ondo jotzen du ostikoz, eta mele erdian edo hegalean joka dezake. Infantilak Biarritzen Infantil mailako Imanol Aldanondo, Oier Goia, Jon Ander Puertas, Luken Sanchez, Beñat Erbina, Iker Korta eta Unai Garzia, berriz, Biarrizko Olympiquek antolatutako topaketa batean parte hartu dute uztailaren 6tik 12ra. Entrenamenduak eta partidak taldeko horretako kideek zuzendu dituzte, tartean, Imanol Harinordokik. Thu, 17 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA Nobedade gutxi hirugarrenean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-17/p00008002/Nobedade_gutxi_hirugarrenean.htm Uztaila, uzta biltzeko hil modura da ezaguna, baina atzo Ordiziako azokan ez zen aparteko nobedaderik. Aipatzeko moduko bakarra, Ibarrako Montes baserriko Patxik eta haren etxekoek ekarritako eskarola kizkurraren landareak. 10 euroan salgai zuen ehunekoa. «Hainbestean saldu da. Aza, azalora, porrua eta zerbarentzat da garai fuertea orain», adierazi du. Perretxiko batzu-batzuk ere baziren. Lasaren salmahaian kanpoko onddoak zeuden salgai, 30 euroan kiloa; hamar bat kilo zizahori, 20 euroan kiloa; eta gibeldurdin bakan batzuk ere bai. Gibelurdin gutxi ateratzen ari dela zen atzoko azokan zegoen esanetako bat. Bertako produktuen artean, prezioetan aldaketa batzuk izan dira. Joan zen astean tomatea 3 eta 4 euro artean saltzen ari ziren kiloa, eta atzo 3,50euroan finkatu zen. Lekak 4 eta 5 euro artean zeuden salgai berotegikoak, eta 6 eta 7 artean agerikoak. Aran berdeak ere merketu egin dira: aurreko astean 2 eta 2,50 euro artean zeuden, eta atzo 1,50 eta 2 euro artean. San Joan eta San Pedro sagarrak, bai bata bai bestea, bi euroan. Arkume bakarra egon zen atzo salgai Ordizian, kiloa lau euroan. ... Thu, 17 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA 'Urdanetaren sekretua' dokumentala bihar estreinatuko dute Ordizian http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-16/p00004001/Urdanetaren_sekretua_dokumentala_bihar_estreinatuko_dute_Ordizian.htm Bihar arratsaldean, 19:00etan, aurre-estreinatuko da Ordiziako Herri Antzokian Andres Urdaneta itsasgizonaren bizitza islatzen duen Urdanetaren sekretua dokumentala, gaztelerazko bertsioan. Emanaldi hori gonbidatutako pertsonentzat izango da, agintari, babesle eta dokumentalean parte hartu dutenentzat. Estreinaldia datorren astelehenean izango da, uztailaren 21ean. Asteleheneko saio horiek irekiak dira, eta herritar guztiak joan daitezke. Euskarazko bertsioa 19:00etan emango dute, eta gaztelerazkoa 20:15ean. Orain 500 urte Ordizian jaio zen itsasgizonaren urteurrena dela eta sustatu du dokumentala Ordiziako Udalak, eta Eusko Jaurlaritzaren Industria sailaren, SPRIren eta Euskal Telebistaren laguntza ekonomikoa jaso du. Bestelako ikuspegia Urdanetaren gaineko bestelako ikuspegia eskaintzen du dokumentalak, hainbat elkarrizketaturen testigantzez bidez. Horien arabera, Andres Urdaneta historiako nabigatzaile handienetako bat izan zen, Cristobal Colon edota James Cook-en maila berekoa. Elkarrizketa horien osagarri, fikziozko elementuak bere baitan biltzen ditu dokumentalak. Fikziozko eszena horiek Ordizian, Seguran, Lazkaon, Valladoliden, Madrilen, Lisboan, Filipinetan edota Mexikon grabatu dira. Lan horretan talde artistiko eta tekniko handiak hartu du parte, eta ehundik gora figurante ere aritu dira. Dokumentalak ordubete irauten du. ... Wed, 16 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA Joseba Rezola etorbidean jarriko dituzte barrakak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-16/p00004003/Joseba_Rezola_etorbidean_jarriko_dituzte_barrakak.htm Wed, 16 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA Iturriotz eta Urrestarazu errugabeak direla berretsi du Gorenak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-16/p00004004/Iturriotz_eta_Urrestarazu_errugabeak_direla_berretsi_du_Gorenak.htm Joan den asteazkenean baldintzapeko askatasunean kartzelatik atera ondoren, Alaitz Iturriotz eta Ibon Urrestarazu ordiziarrak errugabe direla berretsi du Espainiako Auzitegi Gorenak. Iazko urrian Espainiako Auzitegi Nazionalak emandako epaiarekin bat egin du, eta fiskaltzak bakoitzarentzat eginiko 115 urteko kartzela zigor eskaera bertan behera utzi du. Iturriotzek eta Urrestarazuk polizien aurrean egindako deklarazioetan oinarritu zen Auzitegi Nazionaleko Fiskaltza bi ordiziarrak ETArekin harremana zutela frogatzeko. Auzitegi Nazionalean, berriz, torturapean egindako deklarazioak izan zirela adierazi zuten biek. Epaileak ez zuen Iturriotz eta Urrestarazu zigortzeko frogarik aurkitu eta absolbitu egin zituen. Erabaki horrekin egin du bat orain Auzitegi Gorenak. Beste sumario bat Iñaki Dubreuil Ordiziako PSE-EEren zinegotziaren aurka 2001. urtean Martutene auzoan egindako atentatuan ETAri laguntzeaz akusatu zituzten Iturriotz eta Urrestarazu. Sumario horretatik libre geratu arren, Auzitegi Nazionalak irekitako beste sumario batean auzipetuta daude biak. ... Wed, 16 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA Golf zelaian herri kontsulta eske http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-16/p00004005/Golf_zelaian_herri_kontsulta_eske.htm Wed, 16 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA Autobus zerbitzuetan aldaketak egongo dira http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-16/p00004901/Autobus_zerbitzuetan_aldaketak_egongo_dira.htm Wed, 16 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA Autobus zerbitzuetan aldaketak egongo dira http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-13/p00002009/Autobus_zerbitzuetan_aldaketak_egongo_dira.htm Sun, 13 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA Downtown taldeak 2-1 irabazi dio Perla Forzari koadrilen arteko finalean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-13/p00005005/Downtown_taldeak_2-1_irabazi_dio_Perla_Forzari_koadrilen_arteko_finalean.htm Downtown taldeak errebantxa hartu zion atzo Perla Forzari. 29. edizioko finala irabazita, eurak dira Ordiziako koadrilen arteko futbol txapelketako txapeldun berriak, atzo 2-1eko emaitzaz Perla Forza garaitu eta gero. Txapeldunak markagailuan aurretik joan ziren hasieratik. Iaz ere bi talde horiek iritsi ziren finalera, eta azkenean Perla Forzak lortu zuen irabaztea. Aurten alderantziz izan da, kamiseta beltzekoek partidako lehenengo zatian abantaila atera zieten aurkariei. Martxoan hasi zen txapelketako azkeneko partida izan zen atzo goizean jokatutakoa, horrenbestez. Neurketaren lehenengo zatian sartu zituzten bi golak Downtown taldekoek eta atsedenaldira 2-0eko emaitzaz iritsi ziren. Perla Forzak ahaleginak eta bi egin zituen markagailuari buelta eman eta hutsekoa kentzeko. Azkenean kamiseta grisekoek penalti bidez lortu zuten bigarren zatian 2-1ekoa. Perla Fozrzakoek hurrengo minutuetan gol aukerak izan bazituzten ere, ez zuten baloia sareetara botatzea lortu, eta azkeneko emaitza 2-1ekoa izan zen, Downtown-en alde. ... Sun, 13 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA Pentsio-osagarrien laguntzak jasotzeko eskaerak egin daitezke http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-12/p00004001/Pentsio-osagarrien_laguntzak_jasotzeko_eskaerak_egin_daitezke.htm Eusko Jaurlaritzak uztailaren 4ko aldizkari ofizialean argitaratu zuenez, Pentsio-osagarrien Legearen bidez laguntzak jasotzeko epea zabalik dago. Lege horren helburua pentsiodunen bizikidetzako unitateen diru-sarrerak lanbide arteko gutxieneko soldatarekin parekatzea da. Laguntza horiek bideratzeko edo informazio gehiago lortzeko Ordiziako Udaleko Gizarte Ongizate bulegora jo daiteke, edota 943 80 56 10 telefono zenbakira deitu, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara. Laguntza horiek jaso ahal izateko hainbat baldintza bete behar dira. Bi nabarmenak dira, eta beste biak diru-sarreren eta familiaren bizikide kopuruaren araberakoak dira. Bete beharreko baldintzak Euskal Autonomi Erkidegoko herriren batean erroldatuta egotea eta bertan urtebetez bizitzea da aurreneko baldintza, eta eskatzaileak 23 urte edo gehiago izatea bigarrena. Lanbide arteko gutxieneko soldata baino diru-sarrera handiagoak ez izatea da beste baldintza, etxebizitza berean bizi diren pertsona guztien diru-sarrerak aintzat hartuta. Pertsona bakarreko bizikidetza unitateak ez du hilean 600 euro baino gehiagoko diru-sarrera handiagoa izan behar, bikoen kasuan kopuruak ez du 750 euro gainditu behar eta hiru pertsonako familien kasuan 810 eurokoa da gehieneko diru-sarrera. Eskaitzaileak duen ondarea ere kontuan hartuko da. ... Sat, 12 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA Txapagainek antolatuta pilota partidak daude bihar http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-12/p00004004/Txapagainek_antolatuta_pilota_partidak_daude_bihar.htm Sat, 12 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA Praktika zelaia martxan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-12/p00004009/Praktika_zelaia_martxan.htm Joan den urteko irailean hasi zituen Ikengu enpresak Ordiziako Oianguren Parkean golf praktikarako zelaia eraikitzeko lanak, eta tartean, obra behin edo beste gelditu egin behar izan badute ere (herrian proiektuaren aurkako jarrera egon delako eta egun ere badagoelako), arduradunek aurreikusitako epean zabaldu dute. Atzo inauguratu zuten Oiangun golf praktikarako kantxa, eta baita haren osagarri den eraikina ere. Bertan aldagelak, golfean aritzeko materiala alokatu eta erosteko denda, eta taberna daude. Iñaki Aierbe Ikenguko kudeatzaileak gidatuta, Jose Migel Santamaria Ordiziako alkatea, Iñaki Ugarteburu Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol zuzendaria, Elena Unzueta Eusko Jaurlaritzako Turismo Antolaketarako zuzendaria eta Elena Arozena Gipuzkoako Golf Federazioaren ordezkaria izan ziren aurkezpen ekitaldian, beste hainbat lagunen artean. ... Sat, 12 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA Danborradarako jantziak jasotzeko deia egin dute http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-12/p00004901/Danborradarako_jantziak_jasotzeko_deia_egin_dute.htm Sat, 12 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA Koadrila arteko fubtol finala gaur, Altamiran http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-12/p00004902/Koadrila_arteko_fubtol_finala_gaur_Altamiran.htm Sat, 12 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA Urdanetari buruzko EHUko ikastaroan izen-ematea http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-12/p00004903/Urdanetari_buruzko_EHUko_ikastaroan_izen-ematea.htm Sat, 12 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA Koadrilei presoen aldeko argazkia ateratzeko deia http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-11/p00004001/Koadrilei_presoen_aldeko_argazkia_ateratzeko_deia.htm Fri, 11 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA Pilota txapelketaren finalerdiak gaur eta igandean jokatuko dira http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-11/p00004002/Pilota_txapelketaren_finalerdiak_gaur_eta_igandean_jokatuko_dira.htm Gaur eta igande arratsaldean jokatuko dira Ordiziako II. Esku pilota txapelketa herrikoiaren A eta B multzoko finalerdiak. Multzo bakoitzeko lau bikote ariko dira lehian, eta irabazleek final nagusia jokatuko dute gaur zortzi, Beti-Alai pilotalekuan. A ligako finalerdiak honako bikoteek jokatuko dituzte: Pablo-Garmen/Josu-Joseba eta Aitzol-Txomin/Iztu-Arruabarrena. B multzokoak honakoek: Argaiz-Egoitz/Triki-Lekuona eta Aierbe-Barandiaran/Otegi-Otegi. Joan den asteburuan jokatu ziren final laurdenetako zortzi partidak. Antolatzaileen arabera, partida lehiatuak izan ziren, eta garaileek beraien jokorik onena egin behar izan zuten arerioak mendean hartzeko. Finalak, gaur zortzi Txapelketaren une gorena datorren ostiralekoa izango da. Finalak jokatuko dira Beti-Alai pilotalekuan, 21:00etan hasita. Antolatzaileek txapelketan parte hartu duten bikoteei, herriko gazteei eta gainerako herritarrei finalak ikustera joateko deia egin diete. Sagardoa jarriko dute antolatzaileek, eta hurbiltzen direnei afariarekin joateko deia ere egin diete. ... Fri, 11 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA Esklerosi Anizkoitzari aurre egiteko deia egin dute http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-11/p00004005/Esklerosi_Anizkoitzari_aurre_egiteko_deia_egin_dute.htm Datorren igandean, hilak 13, Esklerosi Anizkoitza gaitzari aurre egiteko Busti zaitez kanpaina egingo dute Ordizian, laugarren urtez. Gipuzkoako beste hamahiru herritan ere martxan da kanpaina hori, eta gizartea sentsibilizatzea eta dirua lortzea ditu helburu. Uztailaren 16an, asteazkena, elkartea diruz laguntzeko mahaia jarriko dute azokan. Esklerosi Anizkoitzaren aurka lanean ari den elkarteari laguntzeko, datorren igandean Ordiziako Majori kiroldegira joateko deia egin zieten atzo herritarrei Iñaki Dubreuil Gizarte Ongizate zinegotziak, Jose Migel Santamaria alkateak eta Jon Barriola elkarteko kideak. «Igerilekura joan eta bertan igeri edo busti egin beharko dira partaideak horretarako mugatuta egongo den igerilekuan», esan zuen Barriolak. Jardunaldia bukatutakoan igeri egindako metro guztiak zenbatuko dituzte gaixotasun hori dutenen alde. ... Fri, 11 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA Urrestarazu eta Iturriotz, Ordizian http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-11/p00004007/Urrestarazu_eta_Iturriotz_Ordizian.htm Fri, 11 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA Grafiti ikastaroan izena emateko epea zabalik dago http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-11/p00004901/Grafiti_ikastaroan_izena_emateko_epea_zabalik_dago.htm Fri, 11 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA Alaitz Iturriotz eta Ibon Urrestarazu aske utzi dituzte, baldintzapean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-10/p00004006/Alaitz_Iturriotz_eta_Ibon_Urrestarazu_aske_utzi_dituzte_baldintzapean.htm Alaitz Iturriotz eta Ibon Urrestarazu ordiziarrak baldintzapeko askatasunean aske utzi dituzte bart. Ez dute fidantzarik ordaindu behar izan aske gelditzeko. Valentziako (Herrialde Katalanak) espetxean eduki dituzte preso azken hilabeteetan. Atzo arratsaldean abiatu ziren bi ordiziarren senideak Valentzia alderantz. Gauerdian ziren ateratzekoak, eta goizaldean Ordiziara ailegatzekoak. Herrira heltzean lehen harrera egitekoak ziren. Haiekin batera hiru urteko alaba, Intza, ere aske aterako da. Aurrenekoz ezagutuko da kalea, espetxean jaioa baita. Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz atxilotu zituzten Urrestarazu eta Iturriotz 2004ko azaroaren 16an, Ordiziako Legazpi kalean. Espainiako Poliziak goizaldeko 01:00etan hasi zuen operazioa. Bi atxilotuak zuzenean Madrilera eraman zituzten, inkomunikatuta. Atxilotuen sendiak 09:00ak inguruan izan zuen gertaeren berri, bi gazteak lanera joan ez zirela-eta, familiakoak etxebizitzara hurbildu zirenean. Operazio hartan beste 14 euskal herritar atxilotu zituzten. ... Thu, 10 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA Azkenean manga motzean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-10/p00008001/Azkenean_manga_motzean.htm Eguraldia paregabea atzoko ferian aspaldiko partez. Udaberri txarraren ondorenak nabarmenak dira bazterretan. Hala, harritu egin gaitu lehen indaba txuriak uztaileko bigarren honetan ikusteak, iaz abuztuko lehen ferian ekarri baitzituen Patxi Arizmendi aramarrak. Baina laster argitu du kontua: «Bai, baina hauek negutegi barrukoak dira. Kanpokoak oraintxe daude loretan». Iazko prezio berean merkaturatu ditu, 10 euroan kiloko; oraindik, noski, bere leka eta guzti, fresko-freskoak. Aurten aterpeei esker ari gara hemengo piperrak eta tomateak hain aguro jaten. Besteak ere ari dira poliki-poliki agertzen, lehen aire libreko bainak (7 euroan kiloa) eta kalabazinak (2,50 euro kiloa), esate baterako, Aramako Zuzutuza ahizpek bazituzten atzo Ordiziako plazan. Atzokoan bezala, askotan izaten da Arama produktu berrien aitzindari, nahiz eta horretan baserriaren kokaguneak zer ikusi handirik ez izan, Zurutuza ahizpena Altzagarate gainean baitago eta Arizmenditarren Iturrioz, berriz, beheko aldean, eguzkia ondo baliatzen duten gunean sobrare biak ala biak ere. ... Thu, 10 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORDIZIA