Ormaiztegi, Goierriko hitza http://www.goierrikohitza.info Hitzako albiste zerrenda ormaiztegi eu Sun, 12 Oct 2008 00:04:20 +0200 60 Ormaiztegi, Goierriko hitza http://www.goierrikohitza.info/rss/logo.gif goierrikohitza.info Aurrekontua murriztu arren, jatorrizko euskal animaliak ikusgai izango dira igandean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-10/p00003009/Aurrekontua_murriztu_arren_jatorrizko_euskal_animaliak_ikusgai_izango_dira_igandean.htm Arrastoak, Jatorrizko Euskal Animalia Espezieen Erakusketa hartuko du igandean Ormaiztegik. Aurten bertako Udala aurrekontua murrizten saiatu da, baina urtero bezala erakusketak bere funtsari eutsi egingo dio eta goizeko hamarretatik aurrera hainbat animalia autoktono ikusi ahalko da herrigunean: ahuntzak, ardiak, txerriak, astoak, zaldiak... Erakusketa mantendu arren, Arrastoak-en barruan antolatzen zuten Pottoka Lehiaketarik ez da egingo. Jatorrizko Euskal Animalia Espezieen erakusketa ekitaldi berezia da, ezaugarri horiek betetzen dituen bakarra Gipuzkoan eta Euskal Herrian. Erakusketa horren antolatzaileak Ormaiztegiko Udalaz gainera, Euskal Herriko Abere Autoktonoen Elkarteak dira. «Ahalegin handia suposatzen du herriarentzat» Ion Intxausti Ormaiztegiko alkateak atzo Donostian egindako agerraldian aipatu zuen, horrelako erakusketa bat antolatzeak berez ahalegin handia suposatzen duela, eta Ormaiztegiren kasuan ahalegin hori oraindik handiagoa dela, herri txikia izateagatik. «Azpiegitura egokien eta jende askoren partehartzea beharrezkoak dira egun horretako ekitaldiak ondo ateratzeko. Aurrekontuari dagokionean ere ahalegin handia suposatzen du gure herriarentzako». ... Fri, 10 Oct 2008 01:00:00 +0200 ORMAIZTEGI Herriko argazki zaharrak ikusgai, larunbatean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-08/p00003903/Herriko_argazki_zaharrak_ikusgai_larunbatean.htm Wed, 08 Oct 2008 01:00:00 +0200 ORMAIZTEGI 1962-63an jaiotakoek bazkaria egingo dute 4an http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-02/p00003901/1962-63an_jaiotakoek_bazkaria_egingo_dute_4an.htm Thu, 02 Oct 2008 01:00:00 +0200 ORMAIZTEGI Alderdi politikoak ilegalizatzea «antidemokratikoa eta antzua» dela salatu du Ormaiztegiko Udalak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-02/p00003008/Alderdi_politikoak_ilegalizatzea_antidemokratikoa_eta_antzua_dela_salatu_du_Ormaiztegiko_Udalak.htm Ormaiztegiko Udalak alderdi politikoen ilegalizazioen aurkako mozioa onartu zuen irailaren 25ean, ez ohiko batzarrean. Orbeleko alkateak eta bi zinegotziek eta ezker abertzaleko hiru hautetsiek, mozioaren aldeko botoa eman zuten. OHTko bi zinegotziak abstenitu egin ziren. Beraz, aldeko 6 botorekin, mozioa onartuta geratu zen. Onartutakoaren arabera, Ormaiztegiko Udalak indar politiko guztiek Euskal Herriko bizitza politiko, sozial eta kulturalean «berdintasun baldintzetan parte hartzeko eskubidea eta beharra» dutela aldarrikatzen du. Udalak aukera politikoen aniztasuna «errespetatu» behar dela dio eta alderdi politikoak ilegalizatzeko estrategia «antzua eta antidemokratikoa» dela salatu. «Normalatasun politikotik urrundu eta gatazka politikoa elikatzen du». ... Thu, 02 Oct 2008 01:00:00 +0200 ORMAIZTEGI Egun osoko eskalada irteera antolatu dute http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-02/p00003001/Egun_osoko_eskalada_irteera_antolatu_dute.htm Thu, 02 Oct 2008 01:00:00 +0200 ORMAIZTEGI Ostiral gauean antzerkia ikusteko aukera izango da http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-01/p00005001/Ostiral_gauean_antzerkia_ikusteko_aukera_izango_da.htm Wed, 01 Oct 2008 01:00:00 +0200 ORMAIZTEGI Baso Txulo eta Kirol Elkartea izar http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-01/p00005005/Baso_Txulo_eta_Kirol_Elkartea_izar.htm Wed, 01 Oct 2008 01:00:00 +0200 ORMAIZTEGI XIV. Mendiko Bizikleta ibilaldia Ormaiztegin http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-09-28/p00004903/XIV._Mendiko_Bizikleta_ibilaldia_Ormaiztegin.htm Sun, 28 Sep 2008 01:00:00 +0200 ORMAIZTEGI Eztanda eta Santa Lutzi errekak garbituko dituzte http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-09-20/p00004902/Eztanda_eta_Santa_Lutzi_errekak_garbituko_dituzte.htm Sat, 20 Sep 2008 01:00:00 +0200 ORMAIZTEGI Erreka Eguna ospatuko dute Ormaztegin 20an http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-09-17/p00003901/Erreka_Eguna_ospatuko_dute_Ormaztegin_20an.htm Wed, 17 Sep 2008 01:00:00 +0200 ORMAIZTEGI Ormaiztegin eskubaloian hasteko deia mutilentzat http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-09-09/p00003901/Ormaiztegin_eskubaloian_hasteko_deia_mutilentzat.htm Tue, 09 Sep 2008 01:00:00 +0200 ORMAIZTEGI Bukatu dituzte udaleku irekiak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-20/p00005005/Bukatu_dituzte_udaleku_irekiak.htm Sun, 20 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORMAIZTEGI Ion Izagirre hirugarren sailkatu da Santiagon http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-15/p00003901/Ion_Izagirre_hirugarren_sailkatu_da_Santiagon.htm Tue, 15 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORMAIZTEGI Lierni, Ormaiztegiko auzo bihurtuta http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-15/p00005005/Lierni_Ormaiztegiko_auzo_bihurtuta.htm Tradizioak agintzen duenez, uztaileko bigarren igandean igotzen dira ormaiztegiarrak Liernira, urteroko erromeria ospatzera. Mutiloarren baimenarekin, egun batez Ormaiztegiko auzo bihurtzen da Lierni. Igandean ere ehunka lagun bildu ziren erromeriaren aitzakian, egun pasa ederra eginez. Goizeko lainoak uxatuta, giro ederra izan zuten egun osoan zehar, eta arratsalde partean eguzkiaren goxotasunean egin zuten dantza, iluntze partera arte. Goizeko hamarretatik aurrera ekin zioten ormaiztegiarrek gorako bideari. Behin gainera iritsitakoan salda beroa eta txorizoa banatu zituzten denen artean. Guraso Elkartearen eskutik haur eta gaztetxoentzako jolasak izan ziren ondoren. Herriko trikitilariek lagunduta garai bateko jolasak eta egungoak uztartuz gozatu ederra hartu zuten txikienek. Tradizioak dioenari jarraituz, eguerdiko ordubatean meza nagusia ospatu zuten Lierniko Amaren ermitan. Mezarekin batera, Ormaiztegiko Urmaiz abesbatzaren saioa izan zen, beste behin ere. Emanaldiaren ondoren ordurako kanpoan atonduta zeuden mahaietan eseri ziren herritarrak, herri bazkarirako. ... Tue, 15 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORMAIZTEGI Ormaiztegiko trikitilariak Txillida Leku alaitzen gaur http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-13/p00002902/Ormaiztegiko_trikitilariak_Txillida_Leku_alaitzen_gaur.htm Sun, 13 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORMAIZTEGI Ormaiztegiarrek hartuko dute bihar Lierni http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-12/p00005005/Ormaiztegiarrek_hartuko_dute_bihar_Lierni.htm Ormaiztegiarrek urteroko erromeria ospatuko dute bihar Lierniko gainean (Mutiloa). Udalak egun osoko egitaraua antolatu du aurten ere, eta besteak beste herri bazkaria eta erromeria izango dira. Goizeko 11:30ean hasiko da festa; salda beroa eta txorizo egosia banatuko dituzte Liernira joaten diren herritarren artean. Ondoren haurrentzako jolasak izango dira, ordubata bitartean. Ordu horretan hasiko da meza Lierniko Amaren ermitan. Ormaiztegiko Urmaiz abesbatzak kantatuko du. Eguerdiko 14:30ean bazkari herrikoia egingo dute. Kuko jatetxeko Iker Markinez sukaldariak baserriko oilaskoa menestrarekin prestatuko du. Hala nahi dutenek, berriz, parrillak erabiltzeko aukera ere izango dute. Bazkalondoan, arratsaldeko bostetan hasiko da erromeria, TZ taldearekin. Dantza saioa egin ondoren, 18:00ak aldean, ormaiztegiarrentzako Lierniko XII. Toka Txapelketa jokatuko dute. Irabazleak bi lagunentzako otordua egin ahalko du Mujika jatetxean. ... Sat, 12 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORMAIZTEGI Irizarrek mila autobus egingo ditu Marokon, atzo lantegi berria irekita http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-11/p00003001/Irizarrek_mila_autobus_egingo_ditu_Marokon_atzo_lantegi_berria_irekita.htm Marokoko autobusgintza sektorean hazkunde handia eragingo duen fabrika berria ireki du Irizar kooperatibak. Atzo inaguratu zuten Skhirat hirian (Rabatetik 20 kilometrora) lantegi berria, eta orain arte zeukan beste produkzio-zentroarekin (Irizar Maghreb) baino zortzi aldiz autobus gehiago egingo ditu; urtean 1.000 aletik gora, Irizarretik adierazi dutenez. Inbertsio oparoa gauzatu du Ormaiztegiko kooperatibak Marokon. Skhirateko planta berrirako 25 milioi euro bideratu ditu. Marokon 1997tik lidertza daukan merkatuan gehiago sendotzeko operazio hau 2006an hasi zuen, 60.000 metro koadroko lursaila erosiz. Irizar Maroc planta berriak 15.000 metro ditu, eta hiru ingeniaritza taldek antolatu dute proiektua: LKSk, Master-ek eta Ingenieria y Arquitecturak. Irizar Maroc-eko lehendakari Jose Manuel Orcasitasek egitasmoaren ildoa kalitatean oinarritu du: «Irizar Taldea nazioartean zabaltzeko estrategia finkatuko dugu, eta gure bezeroen premiei erantzuteko baliabideak modernizatu ahal izango ditugu». Ildo horretatik, Marokoko faktorian «baliabiderik modernoenak» jarri dituztela adierazi du, Irizarrek munduan barrena dituen beste sei ekoizpen-zentroen parera iristeko eta «teknologia eta kalitate berarekin ekoizteko». ... Fri, 11 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORMAIZTEGI Konpostajeari buruzko batzar irekia egingo dute bihar Ormaiztegin http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-01/p00003005/Konpostajeari_buruzko_batzar_irekia_egingo_dute_bihar_Ormaiztegin.htm Konpostajeari buruzko bilera irekia burutuko dute bihar Ormaiztegiko udaletxeko pleno aretoan, arratsaldeko zazpiak eta erdietan hasita, Udalak deituta. Bilera horretan konpostajean aditu den teknikari bat izango da azalpenak emateko. Konpostaje plantaren asmoa Gipuzkoako Foru Aldundiak Ormaiztegiko udalerrian konpostaje planta bat jarri nahi duela ikusirik antolatu du Udalak batzarra. Herritar guztientzako interesa izango duelakoan bertan parte hartzeko deia egin du Udalak. Tue, 01 Jul 2008 01:00:00 +0200 ORMAIZTEGI Langile brasildarren musika, Ormaiztegin http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-29/p00005901/Langile_brasildarren_musika_Ormaiztegin.htm Sun, 29 Jun 2008 01:00:00 +0200 ORMAIZTEGI Ormaiztegin erreka garbitu nahi, baina urak eragotzi http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-22/p00002007/Ormaiztegin_erreka_garbitu_nahi_baina_urak_eragotzi.htm Sun, 22 Jun 2008 01:00:00 +0200 ORMAIZTEGI Erreka garbiketa larunbat honetan egingo dute http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-18/p00003901/Erreka_garbiketa_larunbat_honetan_egingo_dute.htm Wed, 18 Jun 2008 01:00:00 +0200 ORMAIZTEGI Ormaiztegitik Biasterira txirrinduz http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-17/p00003010/Ormaiztegitik_Biasterira_txirrinduz.htm Tue, 17 Jun 2008 01:00:00 +0200 ORMAIZTEGI Txindatakoak Ormaiztegin http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-15/p00002003/Txindatakoak_Ormaiztegin.htm Sun, 15 Jun 2008 01:00:00 +0200 ORMAIZTEGI Irizarreko 50 autobus Eurokoparako http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-15/p00002001/Irizarreko_50_autobus_Eurokoparako.htm Europako selekziokako futbol txapelketan erabiltzeko 50 autobus egin eta saldu ditu aste honetan Ormaiztegiko Irizar enpresak. Century modeloko autobusak dira, Veolia Transport etxe frantziarrari entregatu dizkio, eta hark emango du zerbitzua Suitzan eta Austrian, futbol txapelketa jokatzen ari den bi herrialdeetan. Irizarrek Scaniarekin batera egin du operazioa, kamioien eta autobusen bastidore fabrikatzailerik handiena da Europan marka suediarra. Eurokopan ordezkatuta dauden 16 futbol federazioen zerbitzurako izango dira Irizarrek egindako 50 autobusak. Federazioen VIP gonbidatuak garraiatzeko, hain zuzen. Behin futbol txapelketa bukatutakoan Veolia etxearen esku geratuko dira, Alemanian, Belgikan, Norvegian, Txekiar Errepublikan eta Suitzan. Eurokopako operazioak sei milioi eurotik gorako diru-sarrera suposatu dio Irizarri. Autokarrak luzera eta ezaugarri askotakoak dira. ... Sun, 15 Jun 2008 01:00:00 +0200 ORMAIZTEGI Irizarrek normaltasunez lan egin du http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-14/p00003001/Irizarrek_normaltasunez_lan_egin_du.htm Atzo, ostirala, normaltasunera itzuli zen Ormaiztegiko Irizar autobusgile enpresaen lan-jarduna, bi egunez produkzioa geratuta eduki ondoren. Gipuzkoan astelehenean hasi zen garraiolarien grebak autobusen egiturak jaso ezinik utzi zuen Irizar, eta muntaia-katea geratu behar izan zuten. Asteazkena eta osteguna geratuta egon ondoren, atzo hasi zuten berriz produkzioa, Irizarreko iturriek adierazi dutenez. Lan egin ez duten bi egunak berreskuratu egingo dituzte, noiz lan egin beharko duten txanden arabera badago ere larunbatetan lan egingo dute. Autobusen entrega epeak eta langileen disponibilitatea aztertzen ari zirela adierazi zuten atzo Irizarretik; gaur lana dute. Hurrengo hilabeteetan bezeroekin hitzartutako entrega datek atzerapenik ez dutela izango gaineratu dute autobusgile kooperatibatik. ... Sat, 14 Jun 2008 01:00:00 +0200 ORMAIZTEGI 'Irlandar eguna' izango da bihar Ormaiztegin http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-13/p00003007/Irlandar_eguna_izango_da_bihar_Ormaiztegin.htm Ormaiztegiko plazak irlandar kutsua hartuko du bihar iluntzean. Horixe dute helburu aurrenekoz Irlandar Eguna antolatu duten Gazte Asanbladak eta Udalak. «Urtean zehar festak antolatzeko bakarrik biltzen gara. Beraz, dinamika aldetik nahiko motel gabiltzala ikusita zerbait egitea pentsatu dugu. Historikoki gure herriaren eta Irlandaren artean antzekotasun ugari egon dira; gatazkak sentimendu batzuk sortzen ditu, eta sentimendu horiexek dira berdin izatea eragiten dutenak. Horri buruz herria informatzeko aukera bikaina izango dela iruditzen zaigu», diote Gazte Asanbladan antolaketa lanetan murgilduta dabiltzanek. Festa giroan irlandarren kultura gertuagotik ezagutzeko parada izango da. Arratsaldetik gauera izango da zer ikusi eta zer ikasia Ormaiztegiko plaza inguruan: hitzaldia, ikus-entzunezkoa, garagardoa eta kontzertua, besteak beste. ... Fri, 13 Jun 2008 01:00:00 +0200 ORMAIZTEGI San Joxepekoak Ormaiztegin http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-13/p00003009/San_Joxepekoak_Ormaiztegin.htm Fri, 13 Jun 2008 01:00:00 +0200 ORMAIZTEGI San Andres eskolakoak udaletxean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-07/p00003008/San_Andres_eskolakoak_udaletxean.htm Sat, 07 Jun 2008 01:00:00 +0200 ORMAIZTEGI Ion Izagirre Gipuzkoako txapeldun erlojupekoan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-06/p00003007/Ion_Izagirre_Gipuzkoako_txapeldun_erlojupekoan.htm Asteazkenean Aizarnazabalen jokatu zen Gervais Memorialean Gipuzkoako erlojupeko arloan txapeldun geratu zen Ion Izagirre ormaiztegiarra, 23 urtez azpikoen mailan. Izagirre Garikoitz Bravo lazkaotarraren eta Andoni Blazquezen aurretik sailkatu zen. Gervais proba Asier Maeztuk irabazi zuen, 27:26ko denbora eginez. 23 urtez azpiko adinekoen artean, Gipuzkoako txapelketarako lehen sailkatua, Ion Izagirre, 56 segundora geratu zen herenegungo erlojupekoan. Sailkapenean bigarrenetik seigarrenera arteko postuak 23 urtez beherako txirrindulariek bete zituzten. Bestalde, Gorka Izagirrek, Ion Izagirreren anaiak, ez zuen parte hartu Aizarnazabalen. Fri, 06 Jun 2008 01:00:00 +0200 ORMAIZTEGI Irizargo langileen %75ek babestu du Mondragon Korporaziotik ateratzea http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-30/p00003007/Irizargo_langileen_75ek_babestu_du_Mondragon_Korporaziotik_ateratzea.htm Ormaiztegiko Irizar kooperatibak Mondragon Korporaziotik ateratzea onartu du. Atzo eguerdian egin zuten Batzar Orokorra eta langileen %75ek babestu zuen Zuzendaritza Kontseiluak egindako proposamena. Une honetatik aurrera Irizar kooperatibak Mondragon Korporazioan baja emateko beharrezko pauso guztiak emango ditu. Joan zen astean Idiazabalgo Ampo-Poyam kooperatiba izan zen Mondragon Taldea uztea erabaki zuena. Han langileen %85ek babestu zuen Kontseilu Errektorearen proposamena. Gaur egun Mondragon Taldearen salmenta guztietatik %3,6 Ampo-Poyam eta Irizarrek sortzen dute, eta Industria atalean %7. Bi kooperatiba horiek hasieratik estatus berezia izan dute taldearen baitan. Ampo-Poyamek, Irizarrek eta Legazpiko Urolak Goikide atala osatu zuten, Saratxagaren ereduan oinarritutako agintaritza sistemak martxan zituztelako. ... Fri, 30 May 2008 01:00:00 +0200 ORMAIZTEGI 'Karlistak' eta 'liberalak' jolasean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-21/p00003003/Karlistak_eta_liberalak_jolasean.htm Wed, 21 May 2008 01:00:00 +0200 ORMAIZTEGI Museoen Nazioarteko Eguna gaur ospatuko dute http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-20/p00003902/Museoen_Nazioarteko_Eguna_gaur_ospatuko_dute.htm Tue, 20 May 2008 01:00:00 +0200 ORMAIZTEGI Museoen Nazioarteko Eguna gaur ospatuko dute http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-18/p00002556/Museoen_Nazioarteko_Eguna_gaur_ospatuko_dute.htm Sun, 18 May 2008 01:00:00 +0200 ORMAIZTEGI Irizarren 210 autobus, Sardiniarako http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-10/p00003009/Irizarren_210_autobus_Sardiniarako.htm Ormaiztegiko Irizar autobusgile enpresak 210 autobus egiteko kontratua sinatu du Sardiniako bidaiarien garraiorako Arst enpresa publikoarekin. Urte eta erdian egingo ditu Irizarrek eskariko autobusak, 2009 bukaeran entregatzeko. Ormaiztegiko faktoriak hartuko du lana. Iaz aurkeztutako i4 ereduko autobusak ekoitziko ditu Irizarrek Sardiniarako. Pertsonen bidaia motz eta ertainetarako pentsatutako eredua da i4, eta Sardiniako hirigune handietan emango dute zerbitzua. Irizarrek, Sardiniarako 210 autobus egiteko kontratua sartuta, i4 eredua merkaturatu zuenetik lehen urtean 400 unitate egingo ditu. Iazko urtealdian inoizko fakturazio-kopuru onena lortu zuen Ormaiztegiko Irizar kooperatibak. 435 milioi euroko negozio-bolumena izan zuen 2007an, eta 3.900 autobus karrozatu zituen munduan barrena dituen lantegietan. «Enpresaren garapen ikusgarrian» nazioarteko merkatuetara zabaltzea giltzarria dela adierazi du Irizar Taldeak. Gaur egun Europako Batasunean luxuzko autobus egileen artean hiru aurrenekoetan dago Irizar. ... Sat, 10 May 2008 01:00:00 +0200 ORMAIZTEGI Zumalakarregik zenbait jarduerarekin jarraitzen du http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-10/p00003901/Zumalakarregik_zenbait_jarduerarekin_jarraitzen_du.htm Sat, 10 May 2008 01:00:00 +0200 ORMAIZTEGI Udal tasen ordainketa egiteko laguntzak daude http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-08/p00003901/Udal_tasen_ordainketa_egiteko_laguntzak_daude.htm Thu, 08 May 2008 01:00:00 +0200 ORMAIZTEGI Udal tasen ordainketarako deskontuak lor daitezke http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-01/p00003902/Udal_tasen_ordainketarako_deskontuak_lor_daitezke.htm Thu, 01 May 2008 01:00:00 +0200 ORMAIZTEGI Ustezko lapur bat atxilotu dute Ormaiztegin http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-27/p00006001/Ustezko_lapur_bat_atxilotu_dute_Ormaiztegin.htm Sun, 27 Apr 2008 01:00:00 +0200 ORMAIZTEGI Zumalakarregi itxita obrengatik http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-24/p00003005/Zumalakarregi_itxita_obrengatik.htm Thu, 24 Apr 2008 01:00:00 +0200 ORMAIZTEGI San Andres ikastetxekoek jai giroan ospatu dute Kultur Eguna http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-12/p00003006/San_Andres_ikastetxekoek_jai_giroan_ospatu_dute_Kultur_Eguna.htm Atzo festa giroa izan zen Ormaiztegiko San Andres ikastetxean, ikasleek eta irakasleek eskolako Kultur Eguna ospatu baitzuten. Eguna ondo aprobetxatzeko asmoz goizean goizetik heldu zioten egitarauari. 09:15etik 10:00etara bitartean mahai jokoetan ibili ziren ikastetxekoak. Hamarretan, berriz, Kulki taldearen eskutik artzaintzaren inguruko jolasetan parte hartu zuten txikiek. Ez zuten aspertzeko aukerarik izan, Zubipe kiroldegi guztia artzaintzarekin lotutako hainbat jokoz beteta baitzegoen. Haurrek norberaren gustuaren arabera aukeratu zuten zertan jolas egin. Txalaparta jotzen, zakuetan sartu eta saltoka, artzain txabolatik behera salto eginez... ikusi ahal ziren haurrak. Arratsaldeko lehen orduan eskulan tailerrak egin zituzten, bakoitzak norberaren adinari egokitutakoak. Eguna borobiltzeko, berriz, askaria egin zuten, joko, jolas eta tailerretan galdutako indarrak berreskuratzeko. ... Sat, 12 Apr 2008 01:00:00 +0200 ORMAIZTEGI Zumalakarregik 'Innova' saria jaso du http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-11/p00003008/Zumalakarregik_Innova_saria_jaso_du.htm Ormaiztegiko Zumalakarregi museoak Expodidactica 2008 azokan saria jaso du. ZM Birtuala Heziketa eta Ikaskuntza Zerbitzu Birtuala proiektuagatik hirugarren saria eman diote, Zerbitzu Onenaren Saria delakoaren mailan. Lehen saria Kataluniako Museu d´Historia de la Immigraciók jaso du, eta bigarrena Thyssen-Bornemisza Museoak. Hezkuntza munduko pofesional ospetsuek osatutako epaimahaiak Bartzelonako Expodidáctica azokak eskainitako Innova saria ematerakoan, balio didaktiko, berritzaile eta sortzaileak izan ditu kontuan. Zumalakarregi museoak Bartzelonako Azokan antolatutako ekitaldi publiko batean jaso zuen saria apirilaren 3an. Horrez gainera, erakustokia jarri zuen, «Espainian hezkuntza baliabideen munduarentzat erreferente bihurtu den azokan». «Heziketa eta ikaskuntza arina, malgua eta irekia» ... Fri, 11 Apr 2008 01:00:00 +0200 ORMAIZTEGI San Andres ikastetxean Kultur Eguna ospatuko dute ostiralean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-09/p00003005/San_Andres_ikastetxean_Kultur_Eguna_ospatuko_dute_ostiralean.htm Urteroko ohiturari jarraituz Ormaiztegiko San Andres ikastetxeko haurrek eta irakasleek Kultur Eguna egingo dute ostiralean. Goizetik arratsaldera arteko egitarau zabala prestatu dute . Goizeankastetxera sartu eta berehala, 09:15a aldera, mahai jokoetan ibiliko dira ikasleak. Hamarretatik eguerdiko hamabiak artean Kulki taldearen eskutik zenbait jokotan parte hartuko dute. Ez dira izango nolanahiko jokoak, izaera berezikoak baizik. Artzaintzarekin lotutakoak izango dira, hain zuzen. Hamabietatik hamabi eta erdietara atsedena egingo dute. Arratsalde partean 14:00etatik 15:45era bitartean eskulan tailerrak egingo dituzte, adin bakoitzari egokitutako eskulanak, hain zuzen. Kultur Egunari bukaera emateko, berriz, laurak laurden gutxiagotan merienda egingo dute, galdutako indarrak berreskuratzeko. ... Wed, 09 Apr 2008 01:00:00 +0200 ORMAIZTEGI Irizarrek bere historiako emaitzarik onenak lortu ditu 2007. urtean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-04/p00003002/Irizarrek_bere_historiako_emaitzarik_onenak_lortu_ditu_2007._urtean.htm Iaz historiako emaitza ekonomiko onenak eskuratu zituen Ormaiztegiko Irizar enpresak. Mondragon kooperatiba-taldearen barruan dagoen autobus egileak jakinarazi duenez, azken lau-urtekoan fakturazioa %40 igo du, eta 2007an 435 milioi euroko negozio-bolumena lortu zuen, aurreko urtekoaren halako hiru. 3.900 autobus eraiki zituen Irizarrek iaz. Urtearen bilakaerari erreparatuta, nazioarteko salmentek %8 egin zuten gora 2006rekin alderatuta, eta negozio bolumenaren %76 osatu zuen. Nazioartean igoera Irizarren jarduerak nazioartean duen «harrera ona» azpimarratu dute. Enpresak egoitza nagusia Ormaiztegin badu ere, Marokon, Brasilen, Hego Afrikan, Mexikon, Txinan eta Indian ditu ekoizpen faktoriak. Guztira munduko 80 herrialdetako merkatuetan du presentzia komertziala. Irizar Maghreb, esaterako, Marokoko autobus merkatuaren ia %100era heltzen da, eta «paregabeko lider» gisa errotu da. Irizar Brasilek ere nabarmen egin du gora hango eta Ertamerikako herrialdeetan; Hego Afrikakoa ere hazkunde bidean sartuta dago. ... Fri, 04 Apr 2008 01:00:00 +0200 ORMAIZTEGI Igoera fasea jokatuko du eskubaloian Ormaiztegik http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-01/p00003903/Igoera_fasea_jokatuko_du_eskubaloian_Ormaiztegik.htm Tue, 01 Apr 2008 01:00:00 +0200 ORMAIZTEGI San Andres eskolan izena emateko epea, bihartik http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-03-30/p00005005/San_Andres_eskolan_izena_emateko_epea_bihartik.htm Sun, 30 Mar 2008 01:00:00 +0100 ORMAIZTEGI Dantzari txikien egun handia http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-03-18/p00008019/Dantzari_txikien_egun_handia.htm Euskal Herriko dantzen erakustoki eta topagune bihurtu ziren igandean Ormaiztegiko kaleak. Goierriko bost dantza talde elkartu ziren, eta egun osoan zehar dantzaz eta txistu doinuz bete zituzten herriko bazter guztiak. Antolatzaileak eguraldiaren beldur baziren ere, azkenean dantzarien alde egin zuen giroak, eta festa egun ederra osatu zuten denen artean. Gabiriako Goruntz dantza taldea arduratu zen antolaketa lanaz. Gabiria, Ormaiztegi eta Ezkio-Itsasoko dantzariak ibiltzen dira taldean, eta etxean aritzea tokatu zitzaien. Goruntz taldekoekin batera, beste lau talde ere batu ziren igandean Ormaiztegin. Beasaingo Aurtzaka, Zumarraga-Urretxuko Irrintzi, Ordiziako Jakintza eta Lazkaoko Oin-Arin dantza taldeek osatu zuten bostekoa. Goizeko hamaiketarako elkartu ziren dantzari eta guraso guztiak Zubipe kiroldegian, hamaiketakoa egiteko. Ondoren, taldeka banatu eta herrian barrena ibili ziren, tarteka gelditu eta dantza saioak eskainiz. ... Tue, 18 Mar 2008 01:00:00 +0100 ORMAIZTEGI «Sahararrek duten beharrik handiena errefuxiatu eremuetatik ateratzea da» http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-03-16/p00006006/Sahararrek_duten_beharrik_handiena_errefuxiatu_eremuetatik_ateratzea_da.htm Saharako errefuxiatu eremuan jaio zen Garazi Hach Embarek, baina umea zela etorri zen Goierrira, eta Ormaiztegin bizi da harrezkero. Hala ere, ez du bere jaioterriarekiko lotura eten, eta Sahararen eskubideen aldeko lanean jarraitzen du. Kaixo Garazi: saharar eta euskaldun jatorrikoa zara. Ormaiztegira etorri zinenean bizitzera, zer moduz egokitu zinen hemengo bizimodura? Nolakoa izan zen une hura zuretzat? Ama hemengoa izan arren eta hizkuntza dexente menderatu arren, oso zaila egin zitzaidan aldaketa. Egunerokotasuna hain da ezberdina; eskola, etxeko jirak, jendearen arteko harremanak... Une gogorra izan zen, nerabea nintzen eta bizimodu osoa aldatu zitzaidan oso epe laburrean. Oroitzapenak ezberdinak dira, batzuk onak eta beste batzuk okerragoak. Nire amak oroitzapen okerragoak ditu, nire desplanteak berak jasan behar izan baitzituen. ... Sun, 16 Mar 2008 01:00:00 +0100 ORMAIZTEGI «Sahararrek duten beharrik handiena errefuxiatu eremuetatik ateratzea da» http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-03-12/p00004001/Sahararrek_duten_beharrik_handiena_errefuxiatu_eremuetatik_ateratzea_da.htm Igande honetan Ormaiztegik Dantzari Txiki Eguna hartuko du, Gabiriako Goruntz dantza taldeak eta Ormaiztegiko Udalak antolatuta. Bost taldek parte hartuko dute, gonbidatuta: Beasaingo Aurtzaka, Zumarraga-Urretxuko Irrintzi, Ordiziako Jakintza, Lazkaoko Oin-Arin eta Gabiriako Goruntz. Kalejira, saioa eta erromeria Goizeko hamaiketan harrera egingo diete Ormaiztegin dantzari txiki guztiei eta dantza erakusleei. Ondoren hamaiketakoa emango zaie Zubipe kiroldegiaren aurrean. 11:30ean kalejira egingo dute Ormaiztegiko kaleetan barrena. Hiru taldek ibilbide bat egingo dute, eta beste bik beste bat, bina geldialdi eginez. Lehen adarrekoek bina dantza egingo dituzte, eta besteek hiruna. Ondoren talde guztiak herriko enparantzan elkartu eta batera dantzatuko dute. Aurreskua, Txankarrankoa, Zinta-dantza, Ikurrina-dantza, fandangoa eta arin-Arina ikusteko aukera izango dute plazan direnek. ... Wed, 12 Mar 2008 01:00:00 +0100 ORMAIZTEGI Adin txikiko atzerritarrei buruzko hitzaldia gaur http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-03-12/p00004008/Adin_txikiko_atzerritarrei_buruzko_hitzaldia_gaur.htm Wed, 12 Mar 2008 01:00:00 +0100 ORMAIZTEGI Kontsumo gutxiko bonbillak banatuko dituzte http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-03-12/p00004901/Kontsumo_gutxiko_bonbillak_banatuko_dituzte.htm Wed, 12 Mar 2008 01:00:00 +0100 ORMAIZTEGI