Segura, Goierriko hitza http://www.goierrikohitza.info Hitzako albiste zerrenda segura eu Fri, 25 Jul 2008 00:06:22 +0200 60 Segura, Goierriko hitza http://www.goierrikohitza.info/rss/logo.gif goierrikohitza.info «Inoiz ez da esaten liburuan bi hitz horiek zeintzuk diren» http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-25/p00005006/Inoiz_ez_da_esaten_liburuan_bi_hitz_horiek_zeintzuk_diren.htm Garazi Goiaren (Segura, 1978) Bi hitz liburua kalean da duela gutxitik. Bertan maitasuna eta obsesioarekin lotutako istorioa kontatzen du segurarrak. Ikasketaz Telekomunikazio ingeniaria da, eta BBCn lan egiten du, Londresen. Aspalditik datorkio idazteko zaletasuna eta lan orduetatik kanpo hartzen du tartea horretarako. Maiatzean aurkeztu zenuten Bi hitz liburua. Oraindik denbora gutxi pasatu da, baina zer nolako harrera ari da izaten? Argitaletxeak zein editoreek esan zidaten oso harrera ona izan zuela. Komunikabideetatik jende askok deitu zuen eta prentsan agertu diren kritikak ere zorionez oso onak izan dira. Dena den, ez dut kritika horietara gehiegi lotu nahi, onak edo txarrak izan. Denbora gutxi iragan da eta nik uste dut ikusiko dela hemendik sei-bat hilabetera gauzak nola doazen. ... Fri, 25 Jul 2008 01:00:00 +0200 SEGURA Txangorako izena emateko azken eguna gaurkoa http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-18/p00003902/Txangorako_izena_emateko_azken_eguna_gaurkoa.htm Fri, 18 Jul 2008 01:00:00 +0200 SEGURA Dionisio Aranzadi hil da, euskara bultzatu zuen errektore segurarra http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-17/p00003009/Dionisio_Aranzadi_hil_da_euskara_bultzatu_zuen_errektore_segurarra.htm Joan den igandean hil zen Dionisio Aranzadi segurarra, besteak beste Deustuko Unibertsitateko errektore izana. Hileta elizkizuna asteartean izan zen, arratsaldeko zazpietan, Loiolako basilikan, Azpeitian; eta gaur Seguran, Aranzadiren jaioterrian, beste elizkizun bat izango da, 19:00etan. Bestalde, Deustuko kapera gotikoan beste elizkizun bat egingo dute irailean bere omenez. Aranzadi, kooperatiba mugimenduari lotutako jesuita, 1977 eta 1986 urteen artean Deustuko Unibertsitateko errektore izan zen. Euskara errektoreorde ere izan zen 1986 eta 1996 bitartean, beste hainbat karguren artean. Aranzadi errektore zegoen bitartean eman zituen Deustuko Unibertsitateak euskararen aldeko lehen pauso sendoak, garai horretan sortu baitzen Euskal Filologia lizentziatura. Beste hainbat titulu zuen ... Thu, 17 Jul 2008 01:00:00 +0200 SEGURA Bizkaira txangoa egingo dute uztailaren 24an http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-17/p00003902/Bizkaira_txangoa_egingo_dute_uztailaren_24an.htm Thu, 17 Jul 2008 01:00:00 +0200 SEGURA Ondo pasatuz garatzea helburu http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-16/p00003005/Ondo_pasatuz_garatzea_helburu.htm Haurrak oporretan daude aspalditxotik. Udako oporraldia ordea luzea izaten da, eta denerako denbora ematen du. Askok urtean zehar emandakoa sakontzeko edo errepasatzeko aprobetxatzen dute uda. Horretarako badaude liburuxka bereziak. Lurdes Imaz segurarrak eta Isabel Iparragirre idiazabaldarrak, esaterako, Lehen Hezkuntzako Oporretako koadernoa prestatu zuten 2003an. Bi irakasleek adierazi dutenez gurasoek kurtsoa bukatutakoan beti eskatzen dute zerbait udarako. «Horren aurrean irakasleok behartuta geunden fotokopiak ateratzera eta urtean landutako materiala errepaso gisara egitera; edota, bestela, kolokan geratutakoa indartzeko asmoz hura lantzera. Fotokopiak erakargarriak ez direnez material hau prestatzea pentsatu genuen». Berez badago haurrei bideratutako materiala, baina asko kanpokoa da, euskarara itzulitakoa. «Guk bertako materiala egin nahi genuen, gure curriculumarekin lotuta joango den materiala, hain zuzen». ... Wed, 16 Jul 2008 01:00:00 +0200 SEGURA Erdi Aroko jaia bukatuta balorazio ona egin dute antolatzaileek http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-15/p00003007/Erdi_Aroko_jaia_bukatuta_balorazio_ona_egin_dute_antolatzaileek.htm Segurako Erdi Aroko jaia bukatu berritan balorazio ona egin dute Plaza Zaharreko Lagunak taldekoek. Larunbat arratsaldeko bostak aldera euri dezente egin zuen eta antolatzaileek inor gutxi espero zuten Segurako kaleetan. «Eguraldiak asko lagundu ez arren jendea etorri zen, asko seme-alabak hartuta gainera». Larunbat gauean herri afaria pilotaleku itxian egin zuten. 400 lagun bildu ziren bertan, haur, gazte eta heldu. Erdi Aroko menua izan zuten, garai hartako eran zerbitzatua eta guztiak Erdi Aroko jantziak soinean zituztela. Giro bikaina izan zela diote antolatzaileek. Igandean, berriz, jende multzoa ibili zen Segura gure erroetan murgilduz Erdi Aroko festaz gozatzen. «Aparkalekuetan zeudenek esan zigutenez jendea etorri, herria eta jairako prestatutako ekitaldi desberdinak ikusi eta joan egiten zen berriz. Horrela kotxeen joan-etorria etengabekoa izan zen herenegun», dio Rafael Berasategi antolatzaileetako batek. ... Tue, 15 Jul 2008 01:00:00 +0200 SEGURA Erdi Aroko jaia bukatuta balorazio ona egin dute antolatzaileek http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-13/p00002013/Erdi_Aroko_jaia_bukatuta_balorazio_ona_egin_dute_antolatzaileek.htm Sun, 13 Jul 2008 01:00:00 +0200 SEGURA Erroetara itzulera http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-13/p00004005/Erroetara_itzulera.htm Tok, tok, tok». Abarkagilearen etxeko aldaba jo dute. «Ireki atea herriko Jauntxoari» dio kanpoko ahots batek. Nobleak jantzi dotoreekin atonduta sartu dira abarkagilearen lantegi apala ikustera. Bistadizo bat bota ondoren, irekitzeko baimena eman eta zorte ona opa diote. Duela hainbat mendetakoa izan zitekeen eskena honekin eman zioten hasiera Erdi Aroko jaiari. Bere erroetara itzuli zen atzo Segura, mendeetan atzera eginez. Laurehun bat herritarrek parte hartu zuten atzo Segurako festan. Euri eta lanbro, eguraldiak askorik lagundu ez bazuen ere, giro onean ospatu ahal izan zuten arratsalde parteko jaia. Guztira, hogeita hamabost erakustoki jarri zituzten atzo, atari , lanbide eta tailerren artean. Erdi Aroko Segura nolakoa zen irudikatzeko, gari biltegia, sutegia, ehulegileak, arotzak edota harginak zeuden batean eta bestean. Baina lanbide zaharrak ez ezik, garai hartako maila sozial ezberdinetako pertsonaiak ikusteko aukera egon zen. Noblezia, inkisizioa, sorginak, eskribaua edota eskaleak ere berpiztu eta herriko kaleetan barrena ibili ziren atzo. ... Sun, 13 Jul 2008 01:00:00 +0200 SEGURA Erdi Aroko Jaia asteburuan Seguran http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-12/p00008001/Erdi_Aroko_Jaia_asteburuan_Seguran.htm Sat, 12 Jul 2008 01:00:00 +0200 SEGURA Erdi Aroko jaian berrikuntza zutoihalak, eguzki ordularia eta errogatibak dira Seguran http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-10/p00003007/Erdi_Aroko_jaian_berrikuntza_zutoihalak_eguzki_ordularia_eta_errogatibak_dira_Seguran.htm Asteburuan Segura gure erroetan murgilduz izenburupean jaia egingo dute herritarrek, bertakoentzako zein bisitarientzako. Larunbat arratsaldez eta igande goizez denboran atzera egin eta Erdi Aroko Segura nolakoa zen ezagutzeko aukera izango da. Jai horrek geroz eta arrakasta handiagoa du, eta antolatzaileek aurtenerako ere egitarauan berrikuntzak sartu dituzte. Aurtengo nobedadeak zutoihalak, eguzki ordularia eta errogatibak dira. Erdi Aroko jaian etxeetako balkoietan zutoihalak jartzera animatzeko kanpaina egin dute. Zutoihal horietan norberaren abizenaren armarria agertzen da. Plaza Zaharreko Lagunak taldekoek adierazi dutenez 20-25 bat egin beharko zituztela pentsatzen zuten aurrena, baina uste baino jende gehiago animatu da zutoihalak egin eta zintzilikatzera, guztira 70. Jairako denak egiteko buru-belarri dabiltza jostunak, baina gaurko-edo Seguran egongo direla aurreikusi dute. ... Thu, 10 Jul 2008 01:00:00 +0200 SEGURA Igeriketa ikastaroari gaur emango diote hasiera http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-08/p00007903/Igeriketa_ikastaroari_gaur_emango_diote_hasiera.htm Tue, 08 Jul 2008 01:00:00 +0200 SEGURA Ogia egiteko prestatzen http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-06/p00006006/Ogia_egiteko_prestatzen.htm Datorren asteburuan Segura, gure erroetan murgilduz jaia ospatuko dute Seguran. Denboran atzera egin eta Erdi Aroan murgilduko dira herritarrak. Garai hartako jantziak soinean janzteaz gain, hainbat etxe-ataritan lanbide zaharrak irudikatuko dituzte. Herriak itxura berezia hartuko du, eta kaleetan ere hainbat ekitaldi egingo dituzte. Gari jotzea esaterako. Ogia ere egingo dute antzinako eran. Horretarako guztirako garia behar izaten da ordea, eta azaroan, Santu Guztien Egunaren inguruan, erein zuten Segurako hainbat sorotan. Ordutik hona hura zaintzen aritu dira. Jesus Mari Intxaustik makina bat buelta eman du soroetara, belar txarrak kendu eta gariari jarraipena egitera. Txoriak izutzeko zintzilikariak ere jarrita dituzte. Kale aldeko soro batean, ordea, alferrik izan dira zintzilikariak, txoriek ia ale denak jan baitizkiete. Oraindik asko dago, hala ere. Guztira 400en bat kilo gari-ale dituzte. ... Sun, 06 Jul 2008 01:00:00 +0200 SEGURA Segurako Erdi Aroko afarirako txartelak salgai http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-04/p00003001/Segurako_Erdi_Aroko_afarirako_txartelak_salgai.htm Uztailaren 12an arratsaldez eta 13an goizez egingo dute aurten Segura gure erroetara murgilduz Erdi Aroko jaia. Ohikoa den bezala larunbat gauean afaria egingo dute Erdi Aroan girotuta, garai hartako menuarekin eta ontziekin. Afarirako txartelak salgai jarri dituzte Segurako tabernetan. Helduek 15 euro ordaindu behar dute eta 13 urte artekoek 10 euro. Bestalde, jaia prestatzeko herritarrak egunero elkartzen dira 16:00etan. Bihar, larunbata, 09:00etan garia bilduko dute. Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 SEGURA 58 haur eta 12 begirale udaleku irekietan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-04/p00003003/58_haur_eta_12_begirale_udaleku_irekietan.htm Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 SEGURA Erdi Aroko festa prestatzen laguntzeko deia http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-02/p00003901/Erdi_Aroko_festa_prestatzen_laguntzeko_deia.htm Wed, 02 Jul 2008 01:00:00 +0200 SEGURA Segurako igerilekua gaur goizetik irekita egongo da http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-28/p00005901/Segurako_igerilekua_gaur_goizetik_irekita_egongo_da.htm Sat, 28 Jun 2008 01:00:00 +0200 SEGURA Euskara elkartekoak, pintxo lehiako irabazleak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-26/p00004004/Euskara_elkartekoak_pintxo_lehiako_irabazleak.htm Hitz edo Irri... Euskaraz Elkarri euskara elkarteko ordezkariek, Oski Garaialdek, Lierni Elortzak eta Rafael Gerrikok irabazi zuten atzo I. San Joan Pintxo Lehiaketa. Eguerdiko hamabietan Segurako plazan horretarako prestatutako mahaietan hasi ziren taldeak jaki gozoak prestatzen. Hiru talde zeuden izena emanda. «Ez da kopuru handiegia, baina hasiera da. Baldintzak zabaldu arren jendeak ez zekien zehatz-mehatz lehiaketa nolakoa izango zen. Dena den, datozen urteetan jende gehiago animatuko dela pentsatzen dugu», zioten antolatzaileek ekitaldi berriari buruz . Sukaldariak prestaketa lanetan zihardutela, jende ugari inguratzen zen mahaietara haiek egindako lana ikusi eta gustuko pintxoa begiz jotzera. Parte hartzera zergatik ez zen animatu galdetuta, batek baino gehiagok zioen «nik prestatu ez, nik jan egingo ditut». Baina datorren urtean animatuko dela zioenik ere bazen, nola ez. ... Thu, 26 Jun 2008 01:00:00 +0200 SEGURA Egun handia ospatu dute segurarrek http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-25/p00004005/Egun_handia_ospatu_dute_segurarrek.htm Jende asko irten zen atzo kalera San Joan eguna ospatzeko asmoz Seguran. Gehienak helduak, haurrak eta gurasoak ziren, aurreko egunean parranda eginda gazte asko oraindik lo baitzegoen. San Joanen irudiarekin egindako prozesioaren eta mezaren ondoren eguerdiko hamabietan Arabarren Plazan bildu zen jendea. Aspaldiko ohiturari jarraituz Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariek agurra egin zuten udaletxeko balkoitik. Herriko txistularien eta txikien eta handien abesbatzen emanaldiak ere izan ziren. Eta segidan atari eta balkoi ederrenen sariak banatu zituzten. Balkoiei dagokienez lehenengo saria Arantxa Aburuzak eskuratu zuen, Jakoba Errekondo eta Asier Galdos adituen ustez «Lardizabal kaleko bere balkoian udaberriko landareekin konbinazio aparta osatzeagatik, herriko beste inork baino lore ederragoak izateagatik eta balkoia goian izan arren loreen edertasunarengatik ikusgarri egiteagatik». ... Wed, 25 Jun 2008 01:00:00 +0200 SEGURA Eneko Gil eta Nerea Vesga dira Euskal Herriko dantza txapeldunak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-24/p00005004/Eneko_Gil_eta_Nerea_Vesga_dira_Euskal_Herriko_dantza_txapeldunak.htm Igande arratsaldean jokatu zen Euskal Herriko Dantza Txapelketa Segurako Baratze pilotalekuan, eta Errenteriara joan zen txapela. Epaimahaiko kideek lau puntu baloratu zituzten: erritmoa, berdintasuna, zailtasuna eta osotasuna. Horiek kontuan hartuta Eneko Gil eta Nerea Vesga izan ziren euren ustez mailarik onena erakutsi zuten dantzariak. Gil eta Vesga dira, beraz, aurten Nestor Basterretxeak egindako eskultura eskuratu dutenak. Eskultura hori lehenengo sailkatutako bikoteak ordezkatzen duen udaletxean, kasu honetan Errenteriakoan, gordeko dute hurrengo txapelketa egin arte. Udala sariaren jabe egiteko bikote horrek hiru aldiz segidan edo bost urtez txandan irabazi beharko du txapelketa. Basterretxearen beraren eskutik jaso zuten oroigarria. Horrez gain, txapela eta lepokoa, 700 euro eta oroigarria, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarreko garaikurra eta Eroski Bidaiek emandako lau bidaia eskuratu zituzten. ... Tue, 24 Jun 2008 01:00:00 +0200 SEGURA Eneko Gil eta Nerea Vesga dira Euskal Herriko dantza txapeldunak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-22/p00002002/Eneko_Gil_eta_Nerea_Vesga_dira_Euskal_Herriko_dantza_txapeldunak.htm Sun, 22 Jun 2008 01:00:00 +0200 SEGURA Gaur egingo dute 51. San Joan Txirrindulari Proba http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-21/p00005005/Gaur_egingo_dute_51._San_Joan_Txirrindulari_Proba.htm Sat, 21 Jun 2008 01:00:00 +0200 SEGURA Gaur arratsaldean hasi eta sei egunez festa egiteko prest daude segurarrak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-20/p00003009/Gaur_arratsaldean_hasi_eta_sei_egunez_festa_egiteko_prest_daude_segurarrak.htm Hemendik aurrera, uda bukatu bitartean, Goierriko herri askok ospatuko dituzte jaiak. Horietako bat Segura da, aurrenekoa aurten. Gaur arratsaldetik hasita festa giroa izango da nagusi. Aurten astebukaera bakarrean ospatuko dituzte sanjoanak, baina sei egun izango dira segidan eta ez da izango azpertzeko aukerarik. Beti bezala kirola, jan-edana, kultura eta musikarekin lotutako ekitaldiak egingo dituzte, batez ere. Dena den, aurtengo jaiei dagokienez sartu dituzte berrikuntzak ere. Asteartean, esate baterako, lehen aldiz herrian Logroñoko Graviti Batukada taldea izango da. Logroñon Batukada erakusten duten eskola bat dago, eta hango kideak, ikasle zein irakasleak izango dira Seguran. I. Pintxo Lehiaketa egingo da Asteazkenerako, berriz, I. Pintxo Txapelketa antolatu dute, 12:00etarako. Edozein herritarrek parte har dezake, bakarka edo gehienez bi kidedun taldean. ... Fri, 20 Jun 2008 01:00:00 +0200 SEGURA «Xedea euskara biziberritzeko seinale orok tokia izatea da» http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-19/p00003007/Xedea_euskara_biziberritzeko_seinale_orok_tokia_izatea_da.htm Euskara Biziberritzeko Planaren barruan eta Hitz edo Irri... euskaraz elkarrik bultzatuta sortu zuten Bixi-Bixi saioa urrian. Atzo eman zioten bukaera lehen zikloari. Balorazio ona egin dute sortzaileek eta entzuleek ere gustoko dute. Hausnarketarako tartea hartu eta gero, urrian berriz hasiko dira. Irratsaioaren sorreratik hona makina bat arlo jorratu duzue. Bai, eguneko gaietan saiatu gara gizarte mailako arlo desberdinak jorratzen eta horretarako gonbidatu desberdinak ekartzen. Hezkuntza, kirola, ospakizunak, kultur gaiak... landu ditugu. Gainera saiatu gara unean uneko gaiei garrantzia ematen. Esaterako duela gutxi guraso elkarteak eta Laiotz herri eskolak aste kulturala egin zuten. Aste horretan horri buruz aritzeko ahalegina egin genuen. Pilota guri-guri izan den honetan, finala zela eta ez zela, Martin Alustiza gonbidatu genuen. Eta horrela... saiatu gara egunerokotasunarekin lotutako gaiak ekartzen. ... Thu, 19 Jun 2008 01:00:00 +0200 SEGURA Hamaika bikotek parte hartuko dute Euskal Herriko Dantza Txapelketan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-18/p00003007/Hamaika_bikotek_parte_hartuko_dute_Euskal_Herriko_Dantza_Txapelketan.htm Euskal Herriko Dantza Txapelketan 11 bikote izango dira datorren igandean Seguran. Azken hiru urteetako irabazleak, Azpitarte anai-arrebak, ez dira bertan izango. Hasiera batean 12 bikotek eman zuten izena, baina bikote batek, kide baten lesioarengatik ezin izango du parte hartu. Zortzi biko gipuzkoarrak dira, eta hiru bizkaitarrak. Bi bikote goierritarrak dira: Xabier Azurmendi eta Janire Urbietak (Zegama-Bergara) eta Jon Intsausti eta Iera Maizak (Ordizia-Olaberria) osatutakoak. Dantza txapelketaren atsedenaldian Larraitz Ugartemendiak zuzenduta Xafol-K dantza konpainiaren saioaz gozatzeko aukera izango dute bertaratutakoek. Txapelketa igande arratsaldeko 18:00etan hasiko da Segurako Baratze pilotalekuan, eta ETBk saioa grabatuko du. Egun berean, 23:00etatik aurrera, ikusi ahalko da txapelketa oso-osorik, ETB-1 katean. ... Wed, 18 Jun 2008 01:00:00 +0200 SEGURA 'Bixi-bixi' irratsaioak bihar emango dio bukaera lehen zikloari http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-17/p00003002/Bixi-bixi_irratsaioak_bihar_emango_dio_bukaera_lehen_zikloari.htm Urriaren 11n hasi eta bihar itxiko du Bixi-bixi-k 35 irratsaioz osatu duen lehen zikloa. Segura Irratiko saio horretan astero saioan izan diren Santos Beloki, Euskara jalgi adi plazara tartearen arduraduna, Aitor Calvillo EBPNaren kudeatzailea, Udaletxeko ordezkaria, Hitz edo Irri Euskaraz Elkarri Segurako euskara elkarteko kideak, Maizpide Euskaltegiko zuzendari Marian Bidegain eta HITZA egunkariko zuzendari Aimar Maiz mahai-inguruan elkartu eta Bixi-bixi irratsaioan egindakoaz eta egitekoaz kontu-kontari ariko dira ordu erdiz. Beti ere euskara biziberritzea asmo eta helburu hartuta. Entzuleen iritzia jakin nahi dute Entzuleen iritziak ere izango du lekurik, telefonoak zabalik izango dira saioak irauten duen bitartean. Orain arte saioa zer iruditu zaien, proposamenak urrian hasiko den jardun berrirako... jakin nahi dituzte Bixi-bixi irratsaioa egiten duen lan-taldeak. Parte hartzen dutenen artean egingo den zozketan asteburu pasa nekazal turismo batera joateko aukera izango du irabazleak. Iradokizun edo iritziak hona bidal daitezke aurretik: bixibixi@euskalerria.org helbidera. ... Tue, 17 Jun 2008 01:00:00 +0200 SEGURA Xepeino Agirre, Euskadiko bola txapeldun berria http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-13/p00003002/Xepeino_Agirre_Euskadiko_bola_txapeldun_berria.htm Fri, 13 Jun 2008 01:00:00 +0200 SEGURA Xepeino Agirre, Euskadiko bola txapeldun berria http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-11/p00006004/Xepeino_Agirre_Euskadiko_bola_txapeldun_berria.htm Seguran Euskaraz bai Astea burutzen ari diren honetan, Segura Irratiko Bixi-bixi irratsaioak han entzunen eta entzutekoak direnen berri emango ditu gaur, 12:15ean hasita. Aste honetako saioa ez da horretara mugatuko, ordea, eguneko gai nagusiak, segurarrak bereziki, beren erroetan murgilaraziko baititu. Izan ere, Segura gure erroetan murgilduz jaia ospatuko da uztailaren 12an eta 13an. Gaur horren berri aurreratuko du antolaketan dabilen Rafael Berasategi segurarrak. Errastiolatza Erakustokia ere inork baino hobeto ezagutzen du, berak bildutako tresnak ikus baitaitezke han. Erakustokia nolakoa den adieraziko du Berasategik irratsaioan. Bixi-bixi saioak lehen zikloko azkeneko hilabetea du ekain hau, eta azken aurreko saioa da gaurkoa. Irratsaioa egiten dutenentzat entzuleen iritzia ezinbestekoa dela aurrera begira, eta «orain arte zer iruditu zaien saioa, zein proposamen egingo luketen urrian hasiko den jardun berrirako» jakin nahiko du Bixi-bixi-ko lan-taldeak. Parte hartzen dutenen artean egingo den zozketan asteburu pasa nekazal turismo batera joateko aukera izango du irabazleak. ... Wed, 11 Jun 2008 01:00:00 +0200 SEGURA Euskarari buruzko Kontseiluaren erakusketa ikusgai da Seguran http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-11/p00006008/Euskarari_buruzko_Kontseiluaren_erakusketa_ikusgai_da_Seguran.htm Kontseiluaren eta Hitz edo irri... Euskaraz Elkarri elkartearen ekimenez eta Segurako elkarteen eta Udalaren laguntzarekin Euskaraz Bai astean murgilduta daude segurarrak, ostiralera bitartean. Gaur herriko talde, elkarte eta gizarte eragileen arteko mahai-ingurua izango da 19:00etan, Ardixarran. Ostiralera arte, berriz, Kontseiluak euskarari buruz prestatutako erakusketa ikusi ahalko da leku berean. Kontseiluak hamar urte bete ditu aurten, eta erakusketan urte horietan egindako lana eta sortutako proiektuak agertzen dira laburbilduta, hiru euskarritan. Ikus-entzunezkoan hamar urte horietan sortutako irudiak eta bideoak berreskuratu ditu Kontseiluak. Urko Aierbe Kontseiluko kideak esan duenez «sorrerako momentua gogorarazten ditugu, hasierako protagonistek egindako hausnarketekin. Bertan agertzen dira, besteak beste, Iñaki Zabaleta eta Laura Mintegi. Egunkaria-ren itxiera ere gogorarazten da bertan, unerik latzenetakoa izan baita. Eta, gero, egitasmo desberdinen aurkezpena ere egiten da ikus-entzunezkoan: Behatokia, Euskaran Ziurtagiria...». Euskararen normalizazioari dagokionez, aurrera begira sustatu nahi den jarreraren azalpena ere ematen du Xabier Mendiguren idazkari nagusiak. ... Wed, 11 Jun 2008 01:00:00 +0200 SEGURA 'Euskaraz Bai Astea' antolatu dute Seguran astelehenetik ostiralera http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-08/p00005001/Euskaraz_Bai_Astea_antolatu_dute_Seguran_astelehenetik_ostiralera.htm Kontseiluaren eta Hitz edo Irri... Euskaraz Elkarri taldearen ekimenez eta Segurako elkarteen eta Udalaren laguntzarekin, Euskaraz Bai Astea prestatu dute datorren astelehenetik ostiralera bitartean. Astean zehar Kontseiluaren euskarari buruzko erakusketa egongo da ikusgai Ardixarra etxean. Astelehenean irekiko dute erakusketa. Bertan izango da Urko Aierbe Kontseiluaren ordezkaria. Udalaren eta Euskara Biziberritzeko Planaren ordezkariak, dantzariak, txistulariak eta herritar guztiak ere gonbidatuta daude. Astearte arratsaldeko zazpietan hasita Andoni Egañak Piztu! Zer piztu? lelopean hitzaldia emango du, Ardixarran. Asteazkenean segurarrak eurak izango dira protagonista. Herri bat elkarlanean... lelopean herrian bertan ari diren taldeek, elkarteek, eta gizarte eragileek (27 guztira) mahai-ingurua egingo dute. ... Sun, 08 Jun 2008 01:00:00 +0200 SEGURA Udaleku irekietan izena emateko azken egunak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-07/p00003901/Udaleku_irekietan_izena_emateko_azken_egunak.htm Sat, 07 Jun 2008 01:00:00 +0200 SEGURA 'Euskaraz bai' erakusketa hizpide gaur http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-04/p00003009/Euskaraz_bai_erakusketa_hizpide_gaur.htm Euskara biziberritzeko helburuan urrats bat harago egin nahian, datorren astean Euskaraz bai erakusketa izango da ikusgai Seguran. Horrekin batera ekainaren 9tik 13ra bitartean hainbat ekitaldi ere egingo dituzte. Besteak beste, Andoni Egañak hitzaldia emango du ekainaren 10ean. Segurako Udalaren laguntzarekin antolatzaile diren Hitz edo Irri... Euskaraz Elkarri euskara taldekoek, Rafael Gerrikok, Santos Belokik... egitarauaren aurkezpena egingo dute gaur zuzen-zuzenean irrati bidez, Segura Irratiko Bixi-bixi saioan. Irratsaioa EBPN Euskara Bizi Berritzeko Planaren barnean zuzenean egiten da asteazkenero Segura Irratian, 12:15ean hasita. Gainerako ohiko atalek ere izango dute protagonismoa saioaren barruan. Maizpide euskaltegikoek euskara txukun erabiltzeko aholkuak eskainiko dituzte. GOIERRIKO HITZA egunkaritik Arkaitz Apalategi kazetaria izango da, berak landutako albiste baten berri ematen. Euskara Biziberritzeko Planaren izenean Aitor Calvillo kudeatzaileak hitz egingo du eta Santos Belokik Hitz edo Irri Euskaraz Elkarri taldekoak datorren asteko berriak ez ezik aspaldiko hitzak berpiztuko ditu. ... Wed, 04 Jun 2008 01:00:00 +0200 SEGURA Igerian ikasi ahal izateko ikastaroa emango dute http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-03/p00003902/Igerian_ikasi_ahal_izateko_ikastaroa_emango_dute.htm Tue, 03 Jun 2008 01:00:00 +0200 SEGURA Mendiko Eztiaren Txapelketa irabazi du Eugenio Elortzak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-01/p00004006/Mendiko_Eztiaren_Txapelketa_irabazi_du_Eugenio_Elortzak.htm Eugenio Elortza segurarrak irabazi du Mendiko Eztiaren Txapelketako sari nagusia, Antoñanan (Araba). Herri horretan urtero ospatzen dute Mendiko Eztiaren Eguna eta bertan ospatzen da txapelketa. Beti maiatzean ospatzen dute jaia, baina ez egun berean, aurten maiatzaren 25ean egin da. Ez da lehenengo aldia Eugenio Elortza segurrak bertan saria lortzen duena, behin baino gehiagotan saritu izan baitute. Sun, 01 Jun 2008 01:00:00 +0200 SEGURA Begirale lanerako izena emateko azken eguna http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-31/p00003904/Begirale_lanerako_izena_emateko_azken_eguna.htm Sat, 31 May 2008 01:00:00 +0200 SEGURA Gaur Martin Alustizak pilotari buruz hitz egingo du 'Bixi-bixi' saioan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-28/p00003001/Gaur_Martin_Alustizak_pilotari_buruz_hitz_egingo_du_Bixi-bixi_saioan.htm Pilota barru-barruan daraman eta esperientzia handia duen Martin Alustiza segurarra izango da gaur Bixi-bixi irratsaioan, 12:15ean hasita. 27 urtez pilotari profesionala izana eta gaur egun Aspe enpresako intendentea da Alustiza. Eskuz banakako txapelketa bero-bero dagoen momentuan, bertatik bertara norgehiagoka bizi duen Martin Alustizarekin solasean ariko dira Segura Irratian. Hilabeteko azken asteazken guztietan bezala Zeles Goitiak, Segurako liburutegiko arduradunak, hainbat libururen berri emango du. Goitiaren jardunaz gain asteroko ataletan parte-hartzaile izaten direnak entzuteko aukera ere izango dute entzuleek. Wed, 28 May 2008 01:00:00 +0200 SEGURA Euskararen aholku taldeak bilera egingo du Seguran http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-25/p00006902/Euskararen_aholku_taldeak_bilera_egingo_du_Seguran.htm Sun, 25 May 2008 01:00:00 +0200 SEGURA Udaran begirale lanak egiteko deialdia egin dute http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-24/p00003902/Udaran_begirale_lanak_egiteko_deialdia_egin_dute.htm Sat, 24 May 2008 01:00:00 +0200 SEGURA Segurako proiektuak bisitagai http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-23/p00006009/Segurako_proiektuak_bisitagai.htm Gipuzkoako diputatu nagusia, Markel Olano, Seguran izan zen atzo, herrian abiatu asmo dituzten lanak ezagutzeko asmoz. Maixabel Telleria alkateak eta Segura Lantzen taldeko zinegotziek harrera egin zioten aurrena Olanori, herriaren berri eman aurretik. Agintariek agerraldian jakitera eman zutenez Kale Nagusiko trafikoa arintzeko lanak egingo dituzte herriko bi zeharbideetan, haietako bat behintzat luzatuz. Era berean, etxebiiztzak egiteko asmoa dute, 120 etxebizitza guztira, eta haiek eraikita Segurako biztanleria 1.600 lagunera ailegatzea aurreikusten dute. Udaletxea berritu Segurako udaletxea zaharberritu egingo dutela azaldu dute baita ere, besteak beste irisgarritasun arauak bermatzeko. Fri, 23 May 2008 01:00:00 +0200 SEGURA Urdaneta berpiztu dute http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-22/p00003006/Urdaneta_berpiztu_dute.htm Andres Urdaneta jaio zela aurten 500 urte dira. Bere bizitza eta ibilbidea oroitarazteko dokumentala grabatzen ari dira Digytal Produkzioak eta Olde Bideo, Ordiziako Udalak eskatuta. Irudiak Euskal Herriko eta munduko hainbat txokotan ari dira hartzen, tartean Seguran. Dokumentalaren egileek Erdi Aroko Festako Segurako hainbat irudi ikusi, eta duela 500 urteko Ordizia irudikatzeko Segurako hainbat txoko egokiak izan zitezkeela pentsatu zuten. Erdi Aroko Festa antolatzen duen Plaza Zaharreko Lagunak taldekoekin harremanetan jarri ziren. Festaren antolatzaileek 2007ko Erdi Aroko Festako argazkiak utzi zizkieten begiratzeko. Dokumentalaren zuzendari artistikoa Luis del Olmo eta Andoni Murua ordiziarra Seguran izan ziren apirilaren hasieran. Argazkiak ikusten aritu eta gero, ordurako jada begiz jota zituzten erabiltzea gustatuko litzaizkiekeen lekuak zein pertsonaiak. Dena den bertatik bertara ikuskatu zituzten bazterrak. ... Thu, 22 May 2008 01:00:00 +0200 SEGURA Lopez de Munain eta Larraza izango dira gaur 'Bixi-bixi' saioan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-21/p00003009/Lopez_de_Munain_eta_Larraza_izango_dira_gaur_Bixi-bixi_saioan.htm Legazpi Seguratik banatu zela laurehun urte betetzen dira aurten, eta hainbat ekitaldiren bidez ari dira data gogoratzen Legazpi 400 Urtez Aske batzordeak antolatuta. Xabier Lopez de Munain eta Bittor Larraza legazpiarrak izango dira gaur Segura Irratiko estudioan zuzenean, Bixi-bixi programan. Datu historikoak eta gaur egungo ekitaldiak izango dituzte hizpide. Legazpiko udaletxeko artxibozaina da Lopez de Munain, eta udalaren webgunearen ardura du Larrazak. Asteazkenero Segura Irratian entzungai izaten da Bixi-bixi, 12:15ean. EBPN Euskara Biziberritzeko Planaren barnean zuzenean egiten den saioa da, Hitz edo Irri Euskaraz Elkarri euskara taldeak bultzatua eta Segurako Udalaren laguntzarekin. Ohiko atalek ere izango dute lekua saioan Asteroko atalei ere egingo diete tartea beti bezala. Maizpide euskaltegiko irakasleek euskara txukun erabiltzeko aholkuak emango dituzte. GOIERRIKO HITZA egunkaritik ere ariko dira. Euskara Bizibberritzeko Planaren kudeatzaile Aitor Calvillo Planari buruzko berriak emango ditu eta Santos Belokik Hitz edo Irri Euskaraz Elkarri taldeko kideak gutxi erabiltzen diren hitzen memoria freskatuko du. Olerki ederrik ere ez da faltako bere hitzetan. ... Wed, 21 May 2008 01:00:00 +0200 SEGURA Amodio galduaren minaz 'Bi hitz' idatzi du Goiak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-21/p00003010/Amodio_galduaren_minaz_Bi_hitz_idatzi_du_Goiak.htm Bi hitz. Izenburu horixe eman dio Garazi Goiak (Segura, 1978) bere lehen eleberriari. Hitz gutxitan gauza asko esan daitezke, eleberri bat osatzeraino. Goia Londresen bizi da eta lehen lana sortzeko inspirazio iturri izan du. Goiak Bi hitz eleberriko protagonista Berlinen «amodioa galdu duen neska bat» dela esan du. Alemaniatik Londresera joango da, eta han beste bizitza bat hasteko aukera du. Beste bizitza bat, baina bakardadean. «Bakardade sentimendu horrek beti darama protagonista atzera; ahaztea ahaztu zait esaten da askotan liburuan, protagonistak ezin baitu ahaztu bere erlazioa». Amodio hori berreskuratzeko, «edozein gauza egiteko gai da protagonista, obsesionatua bizi da, bere maitale ohiaren maitasuna beste batekin konpartitzeko prest egotera iritsi arte». Obsesio horren egunkaria da eleberria, eta bertan protagonistak bere sentimenduak islatzen ditu: eromena, beldurra, bakardadea, sexurako grina, mina... ... Wed, 21 May 2008 01:00:00 +0200 SEGURA Jubilatuek irteera egingo dute Errioxara bihar http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-21/p00003901/Jubilatuek_irteera_egingo_dute_Errioxara_bihar.htm Wed, 21 May 2008 01:00:00 +0200 SEGURA Joxepa Anttonik gaur 100 urte http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-17/p00008001/Joxepa_Anttonik_gaur_100_urte.htm Joxepa Anttoni Erauskin duela 100 urte Segurako Egileor baserrian jaio zen. Bederatzi senide ziren, bi mutil eta zazpi neska. Bera bosgarrena da. Baserrian sei behi omen zituzten eta ume-umetatik lan dezente egitea egokitu zitzaion etxean, berak ondo gogoratu duenez: ganaduari jana eman, azpiak atera, belarretan ibili, laian aritu... Ezkondu aurretik Donostian aritu zen lanean Cerroko bizkondearen etxean, beste lau neska gazterekin batera. Agindutako lanak egin behar izaten zituzten han, horien artean bizkondearen seme-alabak zaintzea. Garai hartan bi seme-alaba zituen, eta Joxepa Anttonirekin euskaraz hitz egiten ikasi zuten. «Ikasi egin behar, nik ez nekien erdaraz eta», adierazi zuen irribarretsu segurarrak. Bizkondeak hirugarren umea edukitzerako ezkondu egin zen Joxepa Anttoni. 25 urte zituen eta Segurara bertara ezkondu zen, Korrale baserrira. Bost seme-alaba izan zituzten. Bi seme hil egin zitzaizkien, bat jaiotzerakoan. ... Sat, 17 May 2008 01:00:00 +0200 SEGURA Igandean Artikutzara irteera egingo dute http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-15/p00003902/Igandean_Artikutzara_irteera_egingo_dute.htm Thu, 15 May 2008 01:00:00 +0200 SEGURA Artikutzara irteera egingo dute datorren igandean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-13/p00003001/Artikutzara_irteera_egingo_dute_datorren_igandean.htm Tue, 13 May 2008 01:00:00 +0200 SEGURA Urteurren berezia hizpide 'Bixi-bixi'-n http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-13/p00003006/Urteurren_berezia_hizpide_Bixi-bixi-n.htm Urteurren entzutetsua betetzen den egunean burutuko da 30. Bixi-bixi irratsaioa. 1980ko maiatzaren 14an Everesteko gailurrera lehen euskalduna iritsi zen: Martin Zabaleta Larburu (Hernani, 1949), Temba sherpa lagun zuela. Une hura gogora ekarriko dute biharko Bixi-bixi-n. San Isidro bezpera ere bada, maiatzaren 15a baserritarren eguna. San Isidro toki askotan ospatzen dute, herri afariak eta beste hainbat ekitaldi egiten dira nonahi, baita Seguran ere. Noiztik datorren ohitura den, zer esanahi duten ospakizun horiek eta horrelako beste hainbat kontu argitzeko Laureano Telleria izango da Segura Irratiko estudioan. Asteroko ataletan parte-hartzaile izango direnek ere ez dute kalerik egingo biharkoan. Euskara Biziberritzeko Planaren kudeatzaile Aitor Calvillok planari buruzko berriak emango ditu. Santos Beloki Hitz edo Irri Euskaraz Elkarri euskara taldeko kidea, aspaldiko hitzak gal ez daitezen urrats bat gehiago egiteko prest izango da. Goiztiri-AEK euskaltegitik euskara txukun erabiltzeko aholkuak eskainiko dituzte eta GOIERRIKO HITZA egunkariko Miriam Luki kazetariak berak landutako albiste baten berri emango die entzuleei. ... Tue, 13 May 2008 01:00:00 +0200 SEGURA Gorka Olaizolak irabazi du Gurutze Deunaren XXXIV. txirrindulari proba http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-13/p00003008/Gorka_Olaizolak_irabazi_du_Gurutze_Deunaren_XXXIV._txirrindulari_proba.htm Junior mailako XXXIV. Gurutze Deunaren txirrindulari proban Gorka Olaizola izan zen lehendabizikoa igandean Seguran. Viveros San Anton taldeko txirrindulariak 2 ordu, 19 minutu eta 8 segundo behar izan zituen ibilbidea bukatzeko, eta ia minutuko aldea atera zion bigarrenari, Aritz Mujikari. Lasterketa hasieran Andoaingo Txirrindulari Elkarteko bi gaztek lortu zuten ihes egitea. Lasterketa erdia baina gehixeago biek bakarrik egin zuten. Zerainera igotzen ari zirela euren taldeko txirrindulari batek harrapatu zituen lehendabizi, eta ondoren Gorka Olaizolak. Handik aurrera Olaizolak bakarrik egin zituen gainerako kilometroak. Atzetik ziren beste kirolariak eta 56 segundoko aldea atera zion Aritz Mujikari, bigarren sailkatu zen gazteari. Hirugarrenari minutu bat eta sei segundoko aldea kendu zion. Garaje Anaiak-ek emandako garaikurra eraman zuen etxera. ... Tue, 13 May 2008 01:00:00 +0200 SEGURA Urdanetari buruzko eszena batzuk hartuko dituzte bihar Seguran http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-09/p00003007/Urdanetari_buruzko_eszena_batzuk_hartuko_dituzte_bihar_Seguran.htm Andres Urdanetari buruzko dokumentala ari dira grabatzen zenbait lekutan, eta bihar Seguran hartuko dituzte irudiak. Aurten 500 urte dira Urdaneta Ordizian jaio zela, eta egileek Segurako hainbat txoko aproposak ikusi dituzte grabazioa egiteko. Erdi Aroko festan erabilitako jantziak soinean dituztela segurarrei parte hartzeko deia ere egin diete. Grabaketak goizeko bederatzietan hasiko dituzte eta 14:30a bitartean ariko dira. Bazkaltzeko atsedena hartuta, arratsaldean berriz 15:30etik 17:30era bitartean egongo dira. Grabatzen ari diren bitartean kale mozketak ere izango dira. Fri, 09 May 2008 01:00:00 +0200 SEGURA Kantu poteoan parte hartzeko aukera, gaur http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-09/p00003006/Kantu_poteoan_parte_hartzeko_aukera_gaur.htm Fri, 09 May 2008 01:00:00 +0200 SEGURA Gurutze Deunaren txirrindulari proba egingo dute igandean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-09/p00003005/Gurutze_Deunaren_txirrindulari_proba_egingo_dute_igandean.htm Javier Ormazabalen oroimenez egiten den Gurutze Deunaren proba jokatuko da igandean Seguran. Aurtengoa 34. aldia du lasterketak, eta junior mailako txirrindularientzat da. Segurako Txirrindulari Elkarteak antolatuko du proba, Segurako Udala, Segura Irratia, Gurutze Gorria eta hainbat enpresaren eta tabernaren laguntzarekin. Igande arratsaldeko lauretan abiatuko dira jubenilak Segurako herrigunetik bertatik. Helmugan sartu aurretik 86,50 kilometro egin beharko dituzte. Seguratik Zegama aldera hartuko dute, eta handik bueltan Idiazabaldik barrena N-1 errepidera sartuko dira. Handik Beasain, Ordizia, Itsasondo, Legorreta eta Ikaztegieta igarota, Alegiraino joan beharko dute. Han bidegurutzean eskubira hartuz eta errotondan ezkerrera eginez berriz Goierri alderako bidea hartuko dute, lehengo ibilbide bera eginez. ... Fri, 09 May 2008 01:00:00 +0200 SEGURA