Urretxu, Goierriko hitza http://www.goierrikohitza.info Hitzako albiste zerrenda urretxu eu Fri, 25 Jul 2008 00:06:27 +0200 60 Urretxu, Goierriko hitza http://www.goierrikohitza.info/rss/logo.gif goierrikohitza.info Siberiatik Goierriko mendietara http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-22/p00008001/Siberiatik_Goierriko_mendietara.htm Urretxuko Aikur erle museoak bisitari ugari hartu ditu asteburuan; tartean Errusiako Siberiatik etorritako laurogei bat umeren bisita izan dute Aikurren. Erleen mundua ezagutzeaz gain, kandelak ere egin dituzte museoan dituzten tailerretan. Bikarte ongile elkartearen bitartez Errusiatik Euskal Herrira 102 haur etorri dira aurten, familia euskaldunen etxeetara. Udan zehar ume horien osasuna eta autoestimua sendotzea dira bisitaren helburu behinenak. Bikarteren nondik norakoak Bikarte 1997an sortu zen, eta Abanto-Zierbenan (Bizkaia) du egoitza nagusia. Euskal Herri osoan familia-bazkideak dituen elkarte ongilea da. Bikarteren helburu nagusietakoa Errusiako haurrei uda eta opor osasungarriak eskaintzea da; hondamendi ekologikoak bizi izan dituzten edota Errusiako umezurtz-etxeetan bizi-baldintza kaskarrak dituzten neska-mutilentzat harrera kanpainak garatuz. Kanpaina horiek tarteko, osasunez indartu eta umeen gizarteratzea eta birgaikuntza psikologiko eta soziala bultzatu nahi dute Bikarte elkartetik. ... Tue, 22 Jul 2008 01:00:00 +0200 URRETXU Jardunaldi integratzaileen kartelerako azken eguna http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-18/p00006903/Jardunaldi_integratzaileen_kartelerako_azken_eguna.htm Fri, 18 Jul 2008 01:00:00 +0200 URRETXU Goierriko Itzulia ezin izango dute egin arazo ekonomikoengatik http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-18/p00007006/Goierriko_Itzulia_ezin_izango_dute_egin_arazo_ekonomikoengatik.htm Goierriko Itzuliaren antolatzaileek jakinarazi dute aurtengo lasterketa bertan behera gelditu dela. Erabakia behin betikoa da. 2008ko edizioa ez egitearen arrazoi nagusia ekonomikoa da, ez baitute Itzulia antolatzeko behar adina diru bildu. Itzulia irailaren 12tik 14ra bitartean zen jokatzekoa. «Aurtengoak 27. aldia izan behar zuen, baina ez ditugu behar genituen bezainbeste babesle aurkitu. Gainera, boluntariorik ere ez dago Itzulia prestatzen laguntzeko», diote Goierri kirol elkarteko antolatzaileek. Babesleek orain arte emandako diru laguntzek behera egin dute azken urteetan, Goierritik esandakoaren arabera. «Itzulia antolatzeko bermerik ez dugu, eta aurrera ateratzekotan zorrak egingo genituzke; gure gain eroriko lirateke zorrak, eta aurre egiteko ez genuke aukerarik izango. Egoera horren aurrean Itzulia ez antolatzea erabaki dugu». ... Fri, 18 Jul 2008 01:00:00 +0200 URRETXU Espaloia egiten ari dira Iparragirren http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-17/p00007004/Espaloia_egiten_ari_dira_Iparragirren.htm Thu, 17 Jul 2008 01:00:00 +0200 URRETXU Herriko adinekoen arretarako http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-16/p00007001/Herriko_adinekoen_arretarako.htm Kiribil batean egiten da bizitzako bidaia. Jaio eta hasierako urteetan ondokoen laguntza ezinbestekoa duten ugaztun bakarrak dira gizakiak. Bizitza aurrera doan heinean espiralari buelta bat eta beste bat ematen da zahartzarora iritsi bitartean. Orduan datoz azkeneko bueltak, batzuentzat besteentzat baino errazagoak. Bueltak zailtasun handiz eman behar dituztenentzat laguntza bat baino gehiago dago, eta horrek izan beharko luke erakundeen xede nagusia. Urretxuko Eguneko Zentroa eta etxez etxeko laguntza modu berrian kudeatzen hasi dira. Hareko enpresak hartu du zerbitzuaren ardura, aurretik zeuden langileak mantenduz. Berritasunik nabarmenena aurrerantzean zerbitzu guztiak kudeatuko dituen gizarte laguntzailearen figura da. Beatriz Arbizu legazpiarrak hartu du bere gain lan hori: «Hamaiketan sartzen dira adinekoak eta lehenengoz sarrera hori ikusi nuenean jakin nuen lan hau hartzerakoan erabaki ona hartu nuela». ... Wed, 16 Jul 2008 01:00:00 +0200 URRETXU Lore sariketako sariak bihar banatuko dituzte http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-16/p00007003/Lore_sariketako_sariak_bihar_banatuko_dituzte.htm Wed, 16 Jul 2008 01:00:00 +0200 URRETXU Saharako haurrak Aikurren bisitan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-16/p00007009/Saharako_haurrak_Aikurren_bisitan.htm Wed, 16 Jul 2008 01:00:00 +0200 URRETXU Kirol Jardunaldietarako kartelak aurkezteko epea http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-16/p00007903/Kirol_Jardunaldietarako_kartelak_aurkezteko_epea.htm Wed, 16 Jul 2008 01:00:00 +0200 URRETXU Aritz Lasak txapela ekarri du Iruñetik Jorge Nagoreri 22-20 irabazita http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-15/p00006005/Aritz_Lasak_txapela_ekarri_du_Iruñetik_Jorge_Nagoreri_22-20_irabazita.htm Aritz Lasa urretxuarrak irabazi du Frontenis enpresaren Nafarroako Lauterdiko Txapelketa, igandean Iruñeko Labrit frontoian jokatutako finalean Jorge Nagoreri 22 eta 20 irabazi ondoren. Lasa animatzera urretxuar ugari joan zen Labritera. Autobusa bete zuten lagunek, eta beste asko autoetan joan ziren. Finalean nabarmena izan zen urretxuarren presentzia eta pilotariari emandako babesa. Nagore hasi zen partida 0 eta 3 irabazten, baina poliki-poliki Lasak gainditzea lortu zuen. 19-11 zihoazela garaipena eskuan ikusi zuen urretxuarrak, baina Nagorek gogor ekin eta markagailuan gerturatu zitzaion. «Urduritasun momentuak izan ziren horiek harmailetan, baina zorionez Lasak gainditu egin zuen eta oso pozik itzuli ginen», diote zaletuek. Lasa eta Nagorek lau aldiz jokatu dute elkarren kontra, eta azkenean urretxuarrak lortu du gainditzea. ... Tue, 15 Jul 2008 01:00:00 +0200 URRETXU Goierrirekin Benasquera irteera uztailean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-15/p00006903/Goierrirekin_Benasquera_irteera_uztailean.htm Tue, 15 Jul 2008 01:00:00 +0200 URRETXU Abuztuan ere liburutegia egongo da igerilekuan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-15/p00007003/Abuztuan_ere_liburutegia_egongo_da_igerilekuan.htm Tue, 15 Jul 2008 01:00:00 +0200 URRETXU Karrozak egiteko izena eman dezakete koadrilek http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-15/p00007901/Karrozak_egiteko_izena_eman_dezakete_koadrilek.htm Tue, 15 Jul 2008 01:00:00 +0200 URRETXU «Gauzak asko aldatzen ez badira, Goierriko Itzulia ezin izango dugu antolatu» http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-13/p00007004/Gauzak_asko_aldatzen_ez_badira_Goierriko_Itzulia_ezin_izango_dugu_antolatu.htm Javier Gacia de Andoin Urretxun jaio zen 1952. urtean, Goierri Kirol Elkartea sortu zuten urte berean, hain zuzen. Beharbada bere patua izango zen urte askoren bueltan Goierriko gidaritza hartzea, horrela dio berak. 1990. urtean bere gain hartu zuen kirol elkarteko lehendakaritza eta ordutik burubelarri dabil lanean. Orain Goierriko Itzulia dauka buruan. Goierriko Itzulia egingo al da aurten? Ekonomikoki urte positiboak izan ditugu Itzuliari dagokionez, baina negatiboak asko izan dira Itzulia defizitarioa izan delako. Aurrera atera dugu dena dela, baina nire ustez babesleei eskaera gehiegi iristen zaizkie eta ezin diete denei erantzun. Bestalde, Itzulia antolatzeko jasotzen ditugun laguntzak murriztu egin dira azken urteotan, gastuak biderkatu diren bitartean. Hortaz, Itzulia antolatzeko diru sarrera adina ez dugu. ... Sun, 13 Jul 2008 01:00:00 +0200 URRETXU Etxebizitza hutsen jabeekin kontaktuak hasiko ditu Udalak etzi http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-12/p00007002/Etxebizitza_hutsen_jabeekin_kontaktuak_hasiko_ditu_Udalak_etzi.htm Etzitik aurrera Elena Arriaran udal teknikaria Urretxun dauden etxebizitza hutsen jabeekin harremanetan jarriko da. Urretxuko Udalak etxebizitza horiek zein egoeratan dauden jakiteko prozedura hasiko du kontaktuen bitartez. Bide batez, etxea alokatzeko interesa izan dezaketen jabeei Bizigune programari buruzko informazioa emango zaie. Bizigune programa etxebizitza hutsak merkaturatzeko Eusko Jaurlaritzak abian jarritako programa da, eta Udalak programa horrekin bat egin du. Sat, 12 Jul 2008 01:00:00 +0200 URRETXU Santa Anastasia jaietako bilera dago arratsaldean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-10/p00007002/Santa_Anastasia_jaietako_bilera_dago_arratsaldean.htm Thu, 10 Jul 2008 01:00:00 +0200 URRETXU Esera bailarara joango dira Goierriko mendizaleak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-10/p00007903/Esera_bailarara_joango_dira_Goierriko_mendizaleak.htm Thu, 10 Jul 2008 01:00:00 +0200 URRETXU 'KK in zona' indar berriz http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-09/p00007001/KK_in_zona_indar_berriz.htm Urrats berri bat egiteko prest daude KK in Zona taldeko gazteak. Urretxuko Udalak utzitako lokala egokitzen ari dira, irratiaren egoitza hara eramateko. Leihoak ipintzen dakienak leihoak ipini ditu; ateekin eskarmentua duenak ateak jarri ditu; berdin argiarekin. Materialak hamaika modutako birziklapenaren ondorio dira. Izan ere, KK in zona irratiaren proiektuak autogestioa du oinarri, eta horretarako auzolana da modu bakarra. Horretan ari dira KK in Zonako gazteak. Ekainean Gazte Asanbladak antolatutako Gaztelekuaren 30. urteurrenaren inguruko ospakizunen barruan Kale Sustraiak taldeko kideek grafitiz margotu zuten irratiaren egoitza berriko aurraldea. Orain barruan ari dira lanean. «Motz tabernaren ondoko lokala behin-behinekoa zela bagenekien, azpiegiturak oso eskasak ziren fundamentuzko irratia egiteko», dio Alex Areizagak, KK in Zona taldeko kideak. ... Wed, 09 Jul 2008 01:00:00 +0200 URRETXU Santa Anastasia jaiak prestatzeko bilera http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-08/p00006901/Santa_Anastasia_jaiak_prestatzeko_bilera.htm Tue, 08 Jul 2008 01:00:00 +0200 URRETXU Goierriko mendizaleak Benasquera joango dira http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-06/p00002015/Goierriko_mendizaleak_Benasquera_joango_dira.htm Sun, 06 Jul 2008 01:00:00 +0200 URRETXU Kirol integratzaileen eguna iragartzeko kartelaren bila http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-05/p00004001/Kirol_integratzaileen_eguna_iragartzeko_kartelaren_bila.htm Uztailaren 8rako, datorren astearterako entregatu beharko dituzte lanak aurtengo Urretxuko Kirol Jardunaldi Integratzaileak iragartzeko kartel lehiaketan parte hartu nahi duenak. Bederatzigarren aldiz antolatu dute Udalak eta Eiluz elkarteak kirol eguna; baina aurretik kartela aukeratu behar dute. Uztailean bildu, ebatzi eta jakinaraziko dute epaimahaikideek noren lanak iragarriko duen IX. Kirol Jardunaldi Integratzailea. Astearteko eguerdiko 12:00etarako Urretxuko kultur etxean utzi behar dira lanak. Astebete baino lehen, uztailaren 15erako, jakinaraziko dute antolatzaileek saridun bakarraren berri. Edozein eratako lanak hartuko dituzte, collage-a, pintura, argazkia edo bestelako espresiobide artistikoren batean landua. Hori bai, baldintza gisa testu batek agertu beharko du kartelean: 2008ko Urretxuko IX. Jardunaldi Integratzaileak, euskaraz eta gaztelaniaz. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 URRETXU Mattin Osinaldek irabazi du Urretxuko irudi berria sortzeko ideien lehiaketa http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-05/p00006009/Mattin_Osinaldek_irabazi_du_Urretxuko_irudi_berria_sortzeko_ideien_lehiaketa.htm Urretxuko Udalak maiatz aldean deitu zuen herriaren irudi berria sortzeko ideien lehiaketa, eta atzo egin zuten sari banaketa. Irabazlea Mattin Osinalde da. Lehiaketaren helburua aurrerantzean Urretxuko Udalaren logotipoa izango den irudia aukeratzeko ahalik eta ideia gehien biltzea zen. Nolabait helburu hori lortu dutela esan daiteke, atzo adierazitakoaren arabera parte-hartzea oso nabarmena izan baita. Kategoria desberdinak ezarrita zeuden, diseinu irabazleaz gain Urretxuko eta Zumarragako eskolaumeentzako atala zegoen eta. Parte-hartzea Helduen mailan 63 lan aurkeztu dituzte, hogei-bat Urretxu eta Zumarragakoak, Lehen Hezkuntzan 160 eta Bigarren Hezkuntzan 35. Batxilergoan edo Lanbide Heziketan dabiltzanek lanik aurkeztu ez dutenez, aurreikusita zeudenak baino akzesit gehiago eman ahal izan dituzte beste bi kategoriatan. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 URRETXU Urretxuren irudi berria gaur aurkeztuko dute http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-04/p00007001/Urretxuren_irudi_berria_gaur_aurkeztuko_dute.htm Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 URRETXU Inoizko biztanle kopuru handiena du gaur egun Urretxuk, 6.828 lagunekin http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-04/p00007008/Inoizko_biztanle_kopuru_handiena_du_gaur_egun_Urretxuk_6.828_lagunekin.htm Urretxuko udalerriko erroldak inoizko demografia bolumen handiena adierazten du, aurtengo urtarrilaren 1eko datan: 6.828 urretxuar daude erroldatuta, eta 1900eko biztanleria (1.100) halako sei ditu gaur egun. Azken bosturtekoan berezko hazkunde positiboa ezagutu du: 2002-2006 epean 390 haur jaio dira Urretxun, eta 248 pertsona hil. Gizartean, beste arlo batetik, biztanleria aktiboaren %53,6k industrian lan egiten du (1.530 lagunek), zerbitzuetan %46k (1.314ek) eta nekazaritzan %0,4k besterik ez (11 lagunek). Hizkuntzari dagokionez, urretxuarren %54,6k euskaraz badaki, baina egunerokotasunean erdaraz hitz egiten dute guztizkoaren erdiak baino gehiagok (%51,5ek gaztelania darabilte). Datu horiek eta gehiago atera litezke Urretxun atzo aurkeztu zuten Urretxu zenbakitan estatistika liburutik, Udalak eskatuta Aztiker etxeak landu duen ikerlanetik. Biztanleria, jaiotzak eta heriotzak, adin eta sexu parametroen araberako populazio banaketa, etxebizitza, euskara eta hezkuntza landu dituzte bilduman, gaika. «Errealitatea ezagutzeko modu ahalik eta osatuena» da liburua. Iraganeko demografi-argazkitik etorkizunerako ildoak norantz jotzen duen adierazteko eman dituzte datuak. ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 URRETXU 'Urretxu zenbakitan' liburua bihar aurkeztuko dute kultur etxean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-02/p00007006/Urretxu_zenbakitan_liburua_bihar_aurkeztuko_dute_kultur_etxean.htm Bihar eguerdiko hamabietan aurkeztuko dute Urretxu zenbakitan liburua Urretxuko kultur etxean. Auzkezpen ekitaldira joaten diren urretxuar guztiek jasoko dute liburuaren ale bat opari. Udalak Urretxuko herriko zenbait datu «hobeto ezagutzeko asmoz» eta zifra horiek dokumentu bakarrean jasota egon zitezen eskatu zuen Urretxu zenbakitan lana egitea. Orain egileek emaitza erakutsiko diete Urretxuko herritar guztiei, paperean zein on-line formatuan. Biharko aurkezpenean lanaren nondik norakoak eta datuen berri zabala emango dute. Datuak Aztiker enpresak egindako liburuan Urretxuko biztanleriaren berri ematen da, baita datu demografikoak eta adin eta sexu parametroen araberako banaketa ere. Urretxuko sektore ekonomikoen atala ere jaso dute liburuan; baita etxebizitzaren gainekoak, euskararen erabilerari buruzkoak eta hezkuntzari dagozkionak ere. ... Wed, 02 Jul 2008 01:00:00 +0200 URRETXU Akeru enpresak kudeatuko du gaurtik aurrera Eguneko Zentroa http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-01/p00007002/Akeru_enpresak_kudeatuko_du_gaurtik_aurrera_Eguneko_Zentroa.htm Urretxun adinekoentzat egunean zehar egoteko zerbitzua eskaintzen duen Eguneko Zentroa, eta menpekotasuna dutenentzako etxez etxeko zerbitzua Akeru enpresak kudeatuko ditu aurrerantzean. Gaurtik aurrera Akeruren esku egongo da bi zerbitzu horiek gidatzea eta ematea. Urretxuko Udalak hitzarmen bidez esleitu ditu bi gizarte zerbitzu horiek, Iñaki Zabala alkateak eta Akeru enpresako arduradun Juanjo Imazek atzo sinatutako akordioarekin. Akeru enpresak gaur bertan hartuko du Eguneko Zentroaren gidaritza, baita etxez etxeko zaintza zerbitzuarena ere. Zabala alkateak adierazi duenez «etapa berria» hasiko da orain gizarte zerbituen arloan; «Urretxuko herriaren mesederako izatea espero dugu». Aurretik Eguneko Zentroan eta etxez etxeko zerbitzuan zebiltzan langileen subrogazioa egin dute, hau da, lehenagoko langile guztiek jarraituko dute Akeru enpresarentzat lan bera egiten. ... Tue, 01 Jul 2008 01:00:00 +0200 URRETXU Mattin Osinaldek irabazi du logotipo lehiaketa http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-28/p00007004/Mattin_Osinaldek_irabazi_du_logotipo_lehiaketa.htm Sat, 28 Jun 2008 01:00:00 +0200 URRETXU Transexual, gay eta lesbianen eskubideen alde http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-26/p00007002/Transexual_gay_eta_lesbianen_eskubideen_alde.htm Thu, 26 Jun 2008 01:00:00 +0200 URRETXU San Joan erromeriak eman du berea http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-25/p00007004/San_Joan_erromeriak_eman_du_berea.htm Urretxuarren egutegian egun kutuna da San Joan eguna. Bezperako magiari jaiak jarraitzen dio gauez, eta hurrengo eguneko erromeriak jarri ohi dion puntua. Eguraldiak lagunduta festa giro aparta izan zen atzo Santa Barbaran. Lore sortak eskuetan zituzten emakume asko eta asko zebilen goizean. Aspaldiko ohituran, baselizan egin zen meza nagusian bedeinkatu zituzten loreak. Irimorako 27. igoeran, hamasei minutu pasatxotan igo eta jaitsi zen Imanol Aleson irabazlea. Bere atzetik adin askotako korrikalariak. Jaione Sasieta izan zen lehenengo emakumea; garaileak baino hiru minutu geroago zeharkatu zuen Sasietak helmuga. Omenaldiak Lurra dantza taldeko kideek, jantzi koloretsuak soinean, dantza desberdinak irudikatu zituzten eguerdi partean, euren taldea ere San Joan jaietako berezko protagonista dela erakutsiz. ... Wed, 25 Jun 2008 01:00:00 +0200 URRETXU Santa Barbarara igotzeko autobusak hamarretatik izango dira http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-24/p00006001/Santa_Barbarara_igotzeko_autobusak_hamarretatik_izango_dira.htm Gaur Santa Barbaran izango den jaia dela-eta bertara ibilgailuen sarrera mugatuta egongo da, eta baimena dutenek bakarrik igo ahal izango dute auto partikularretan. Igotzeko Nekolaldeko errepidea erabili ahal izango da bakarrik, Pagoetatik doana moztuta egongo da eta. Autobusa etenik gabe ibiliko da 10:00etatik 20:00ak arte Santa Barbarara. Honako tokietan geratuko da: Ipiñarrietako bidegurutzean (Labeaga 51n), Kalerrotan (HD tabernaren ondoan) eta Mundo Mejorreko parkinean, Basagasti gainean, alegia. Tue, 24 Jun 2008 01:00:00 +0200 URRETXU Dantzari Txiki jendetsua eta beroa http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-24/p00006003/Dantzari_Txiki_jendetsua_eta_beroa.htm Tue, 24 Jun 2008 01:00:00 +0200 URRETXU Mendizabalek eta Jauregik irabazi dute San Joan pilota txapelketa helduen mailan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-24/p00006004/Mendizabalek_eta_Jauregik_irabazi_dute_San_Joan_pilota_txapelketa_helduen_mailan.htm Apiriletik hona astebururo izan dira pilota partidak Urretxuko Ederrena frontoian San Joan Txapelketaren bederatzigarren edizioaren barruan, eta igandean jokatu zen finala. Kadeteetan Santxo izan zen nagusi, Iraolari 22 eta 7 irabazita. Jubeniletan J. Perezek eraman zuen txapela Arreseri 15 eta 22 irabazi eta gero. Nagusietan binakako txapelketan Mendizabal-Jauregi nagusitu ziren Amantegi Lopezen aurka 15 eta 22 irabazita. Harmailetan ikusle kopuru handiak animatu zituen pilotariak, giroa berotuz. Txikiak Bestalde, Ederrenako giroak etorkizuna baduela garbi utzi zuten San Joan Txiki txapelketan gaztetxoek. Zortzi partida izan ziren finaletan, eta gurasoek eta zaleek batzuetan momentu zirraragarriak bizi ahal izan zituzten, markagailuen gorabeherekin. Emaitzei dagokienez, honakoak utzi ditu txikien mailak: aurrebenjaminetan Tapiador-Zufiaurre eta Sagastibeltza-Gonzalez izan ziren bikote txapeldunak 2001ean eta 2000n jaiotakoetan hurrenez hurren; benjaminetan Gabilondo-Uribetxeberria bikoteak irabazi zuen; alebinetan Babarro-Ibañezek eta infantiletan Alberdi-Apaolazak. ... Tue, 24 Jun 2008 01:00:00 +0200 URRETXU Saskibaloian egun osoz http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-22/p00007008/Saskibaloian_egun_osoz.htm Sun, 22 Jun 2008 01:00:00 +0200 URRETXU Gimnasia erritmikoaren festa http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-22/p00007009/Gimnasia_erritmikoaren_festa.htm Sun, 22 Jun 2008 01:00:00 +0200 URRETXU San Joan jaietarako musikarien entsegua http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-21/p00006903/San_Joan_jaietarako_musikarien_entsegua.htm Sat, 21 Jun 2008 01:00:00 +0200 URRETXU Hip-hop eta kale kulturaren erakustoki Gaztelekua http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-21/p00006902/Hip-hop_eta_kale_kulturaren_erakustoki_Gaztelekua.htm Sat, 21 Jun 2008 01:00:00 +0200 URRETXU 3x3 saskibaloi txapelketa jokatuko da gaur http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-21/p00006901/3x3_saskibaloi_txapelketa_jokatuko_da_gaur.htm Sat, 21 Jun 2008 01:00:00 +0200 URRETXU «San Joan pilota txapelketarekin frontoia bizirik mantendu nahi dugu» http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-20/p00007004/San_Joan_pilota_txapelketarekin_frontoia_bizirik_mantendu_nahi_dugu.htm Migel Lasak (Urretxu, 1950) hogei urte daramatza Goierri Kirol Elkarteko pilota saileko delegatu gisa. Urte horietan gaztetxo askori pilotan irakatsi die, beste zenbait lagunekin batera. Gaur arratsaldeko 17:30etik aurrera San Joan Txiki txapelketako finalak jokatuko dituzte Ederrena pilotalekuan. Etzi, helduen San Joan txapelketako finalak jokatuko dituzte 10:30etik aurrera. Nolatan sortu zitzaizun pilotarako afizioa? Txikitan gehienok pilotan jokatzen genuen. Beste kirolik egiteko aukera gehiegirik ez zegoen, telebistarik ere ez, eta oporretan frontoian pasatzen genituen ordu gehienak. Gure aisialdia ere frontoian igarotzen genuen, izan ere, badakigu hemen euria beti dugula bidaide. Pilota eskolarik ez zegoen orduan. Nagusiagoak jokatzen ikusten genituen, ikusi eta ikasi egiten genuen eta gure kasa hasi ginen txapelketetan izena ematen. Futbolean jokatzeko aukera ere bazegoen orduan, baina pilotariak gehiago ginen. Hogeita bi urterekin utzi nuen, eskuetan arazoak izan nituelako; gero palaz jokatzen hasi nintzen. ... Fri, 20 Jun 2008 01:00:00 +0200 URRETXU Santa Barbarako taberna Iñaki Moyuak hartuko du http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-19/p00006901/Santa_Barbarako_taberna_Iñaki_Moyuak_hartuko_du.htm Thu, 19 Jun 2008 01:00:00 +0200 URRETXU Hordago Txikira ekimenaren barruan, Ander Eizagirreren diaporama gaur http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-19/p00006005/Hordago_Txikira_ekimenaren_barruan_Ander_Eizagirreren_diaporama_gaur.htm Hordago Txikira ekimenaren barruan, gaur gaueko hamarretan, Ander Eizagirrek Euskal Herriko txokoak izenburupean diaporama emango du, Motz tabernan. Sarrera doan izango da. Ander Eizagirre (Donostia, 1976) kazetaria da eta hainbat erreportaje eta kronika argitaratu ditu, bidaiei buruzkoak batez ere, National Geographic, Zabalik, Berria, El Diario Vasco eta beste zenbait aldizkari eta egunkaritan. Bederatzi hilabeteko bidaia 2000 eta 2001 urteen artean Pangea, kontinenteetako sakonuneetara bidaiaÓ izeneko espedizioan parte hartu zuen, bederatzi hilabetez kontinente bakoitzeko punturik baxuena bisitatu zuelarik. Bidaia horri buruzko kronikak Zabalik astekarian argitaratu zituen eta lan horrengatik Rikardo Arregi kazetaritza saria jaso zuen gazteen atalean. Gaurkoan emango duen diaporaman Euskal herriko txokoen irudiak ekarriko ditu Motz tabernara. ... Thu, 19 Jun 2008 01:00:00 +0200 URRETXU Goierrik Asturiasera egingo du irteera http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-18/p00006902/Goierrik_Asturiasera_egingo_du_irteera.htm Wed, 18 Jun 2008 01:00:00 +0200 URRETXU Santanastasia jaietako bilera egingo dute bihar http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-18/p00007002/Santanastasia_jaietako_bilera_egingo_dute_bihar.htm Wed, 18 Jun 2008 01:00:00 +0200 URRETXU Sentsibilitatez betetako kirola http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-18/p00007007/Sentsibilitatez_betetako_kirola.htm Gimnasia erritmikoak kirolari sentiberak egiten dituela dio Beatriz Saizek. Aldiri kiroldegian lan egiten du Saizek, eta duela hogeita bost urte gimnasia erritmikoko eskolak ematen hasi zen. La Sallen hasi zen, talde bat lehenengo hilabetean osatu zuela gogoratuz. Ordutik irakasle gisa une zoriontsu ugari izan dituela dio. Gimnasiaren modalitate horrek gorputzaren eta izaeraren alderdi ugari lantzen dituela gehitu du Saizek, «potentzia, elastikotasuna eta erresistentzia tartean». Gimnasia erritmikoa egiten dutenen aldagelan «bestelako giroa» sortzen da: «Sartzen zarenean neskak lasai egon ohi dira, euren arropa txukundu eta gero, ez da burrunbarik entzuten. Mugimendu lirainak kateatzen dituen kirola egiten duten neskak aldagelatik atera ere modu dotorean ateratzen dira». ... Wed, 18 Jun 2008 01:00:00 +0200 URRETXU 'Las horas' filma emango dute Labeaga aretoan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-18/p00007901/Las_horas_filma_emango_dute_Labeaga_aretoan.htm Wed, 18 Jun 2008 01:00:00 +0200 URRETXU Urretxuko irudi berria sortzeko lehiaketako epea http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-17/p00007902/Urretxuko_irudi_berria_sortzeko_lehiaketako_epea.htm Tue, 17 Jun 2008 01:00:00 +0200 URRETXU Apiterapiari buruzko lehen jardunaldia izango da gaur http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-17/p00007904/Apiterapiari_buruzko_lehen_jardunaldia_izango_da_gaur.htm Tue, 17 Jun 2008 01:00:00 +0200 URRETXU 3x3 txapelketarako izen ematea zabalik dago http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-15/p00007903/3x3_txapelketarako_izen_ematea_zabalik_dago.htm Sun, 15 Jun 2008 01:00:00 +0200 URRETXU Erleen metafora http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-15/p00002011/Erleen_metafora.htm Antzinako Egipton erleak animalia sakratutzat zituzten. Jainkoei eskaintzen zioten haien eztia, eta jainkoen gertuko ziren erregeen hilotzak baltsamatzerakoan propolia erabiltzen zuten. Erleek egiten zutenari begiratu ondoren egiten zuten hori. Izan ere, erleen etxeetan animalia arrotzen bat sartzen bada bi aukera dituzte intsektu eztigileek: animalia handia bada, akatu ondoren ezingo dutenez atera, propoliaz baltsamatuko dute arriskuak saihesteko; animalia txikia bada kanporatu egingo dute auzolanean. Auzolana da erleen lanerako modua. Sistema sofistikatua da, eta horren guztiaren berri inon baino hobeto ematen dute Aikur erle museoan, Urretxun. Erlauntzak ikusgai dituzte, baita eztia egiteko prozesu guztiaren urratsen azalpenak ere, besteak beste. Erle mota asko dago munduan. Gurean ohikoena Apis Melifera Melifera da. «Erle txikia da, Iberiar penintsula osoan eta Europa guztian ohikoena da», dio Josune Epeldek, bere senar Elias Otegirekin batera Aikurreko arduradunak. Erlezainak dira biak. ... Sun, 15 Jun 2008 01:00:00 +0200 URRETXU San Joan txapelketako finalerdiak jokatuko dira http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-14/p00007008/San_Joan_txapelketako_finalerdiak_jokatuko_dira.htm Sat, 14 Jun 2008 01:00:00 +0200 URRETXU Saskibaloi lehiaketarako izena eman daiteke http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-14/p00007010/Saskibaloi_lehiaketarako_izena_eman_daiteke.htm Goierri Kirol Elkarteko saskibaloi sailak zortzigarren urtez antolatu du San Joanetako 3x3 saskibaloi txapelketa. Izena emateko epea zabalik dago ekainaren 18ko arratsaldeko zazpiak arte. Izena emateko elkartearen egoitzara, Ispilla eta Aldiri kiroldegietara edo Huts tabernara joan daitezke interesa duten saskibaloi zaletuak. Berritasun gisara, maila bakoitzean nesken eta mutilen taldeak osatu nahi dituzte aurten. Sariak Izena ematerakoan euro bana ordaindu beharko dute parte-hartzaileek. Irabazleek diru hori guztia jasoko dute saritan. Lehiaketa ekainaren 21ean jokatuko dute Gernikako Arbola plazan. Sat, 14 Jun 2008 01:00:00 +0200 URRETXU