Zaldibia, Goierriko hitza http://www.goierrikohitza.info Hitzako albiste zerrenda zaldibia eu Fri, 25 Jul 2008 00:06:32 +0200 60 Zaldibia, Goierriko hitza http://www.goierrikohitza.info/rss/logo.gif goierrikohitza.info Sagardoa, etxeko uzta http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-24/p00005004/Sagardoa_etxeko_uzta.htm Ehun urtez atzera egingo bagenu, Goierriko baserri askotan sagardoa etxean bertan egiten zutela ikusiko genuke. Baina urteetan zehar, baserria indarra galtzen joan den heinean, ohitura hori ere galdu egin da eskualdean. Zatirik handienean behintzat; izan ere, Zaldibia eta Gaintza inguruan badira ohitura eta langintza mantentzen duten hamabost bat etxe. Etxeko sagarra edo inguruetakoa bildu, eta bertako dolarean egiten dute, etxean edo lagunarteko afarietan edateko. Duela urte batzuk, ohitura hori indartzeko asmotan, Zaldibiako sagardo txapelketa antolatzea erabaki zuen Zubi-Buru elkarteak. Aurreneko urte hartan hamabi bat etxetako sagardoak ekarri zituzten; hamabost izan ziren iaz. Joan den urteko uzta eskasa izan zen ordea, eta aurten bat edo beste aurkeztu edo ez zalantzan dagoela azaldu du Zubi-Buru elkarteko Haritz Belokik. Hala, aurten hamar bat baserritako sagardoak aurkeztuko dituztela espero dute. ... Thu, 24 Jul 2008 01:00:00 +0200 ZALDIBIA Txamarretxe auzoan festa eguna ospatuko dute bihar http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-18/p00004017/Txamarretxe_auzoan_festa_eguna_ospatuko_dute_bihar.htm Zaldibiako Txamarretxe auzoan urteroko festa ospatuko dute larunbaterako, biharko. Jai giro herrikoia oinarri hartuta, auzotarrak eta gainontzeko herritarrak elkartu eta lagunartean pasatzeko eguna izango dute. Iluntze partean hasi eta goizaldera arte dantzarien, bertsolarien eta trikitilarien saioak izango dira. Iztueta dantza taldearen ikuskizunarekin hasiko da festa, iluntzeko zazpietan. Ordu berean irekiko dute toka txapelketan izena emateko mahaia. Txapelketa bera 19:30ean hasiko da. Tarte horretan, aspaldiko ohiturari jarraituz, ardoa banatuko dute auzotarren artean, Arrese jatetxearen eskutik. Afalordura bitarteko tartea bertsolarien saioak beteko du. Bi goierritar ariko dira kantuan: Iker Zubeldia zegamarra eta Iban Urdangarin ataundarra. Gaueko bederatzietan auzotarrentzako eta herritarrentzako afaria izango da Arrese jatetxean. Bertan parte hartu nahi dutenek aurrez erosi behar dituzte txartelak, jatetxean bertan. Afalondoan ere bertsolariek eta trikitilariek alaituko dute gau giroa. ... Fri, 18 Jul 2008 01:00:00 +0200 ZALDIBIA Hamabi kantari gaztek Lourdes Iriondo omenduko dute Zaldibian http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-17/p00005010/Hamabi_kantari_gaztek_Lourdes_Iriondo_omenduko_dute_Zaldibian.htm Duela urte eta erdi hil zen Lourdes Iriondo kantaria omenduko dute bihar hamabi kantari gaztek. Euskal Kantuzaleen Elkarteak antolatu duen ekitaldi honen bidez, Iriondoren memoria gogoratu eta bere kantak berreskuratu nahi dituzte, kantari gazteen ahotsean. Euskal Herriko bazter guztietatik datozen zortzi kantarik eta lau zaldibiarrek parte hartuko dute bihar gaueko kontzertuan. «Euskal musika eta kantuaren altxorra berreskuratzea, mantentzea eta hedatzea» da EKEren helburu nagusietako bat. Bide horretan, Lourdes Iriondo kantariaren errepertorioa biziberritu nahi izan dute. «1960-70. hamarkadetako kantari ausart, aurrerakoi eta eraginkorra» izan zen Iriondo, baina «neurri handi batean, berak egindako lan hori guztia isilean geratu denaren arantzarekin gelditu gara», diote kantuzaleen elkartekoek. Ezinegon hori buruan zutela, eta «transmisioaren katea eten ez zedin», bere omenezko kontzertu bat antolatu zuten joan den apirilean, Urnietan. Elkartetik azaldu dutenez, «berak sortu, egokitu edo bildutako kantuak landu ditugu eta kantari berrien esku utzi, eurek beren bizipenetatik ulertu eta eskini ditzaten». ... Thu, 17 Jul 2008 01:00:00 +0200 ZALDIBIA Gailurrerantz mendi elkarteak asteburu pasako irteera egingo du Vignemalera http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-16/p00005004/Gailurrerantz_mendi_elkarteak_asteburu_pasako_irteera_egingo_du_Vignemalera.htm Zaldibiako Gailurrerantz mendizale elkarteak Vignemal mendira asteburu pasako irteera antolatu du datozen egunetarako. Larunbat goizeko 07:30ean aterako dira Zaldibiako plazatik. Aurreneko egunean Ossoucko borda eta Bayssellanceko aterpea igaroko dituzte, hiru bat orduko ibilaldian. Bigarren egunerako, berriz, hiru aukera proposatu dituzte, Vignemalera, Pont d´Espagnera edota bietara joateko. Bidaia horretan parte hartu nahi dutenek gaurkoa dute izena emateko azken eguna. Horretarako elkartekoekin harremanetan jarri eta bidaia ordaindu behar da; 60 euro langileek, edo 40 euro langabeek eta ikasleek. Wed, 16 Jul 2008 01:00:00 +0200 ZALDIBIA Barrutik eta kanpotik bustita http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-13/p00006006/Barrutik_eta_kanpotik_bustita.htm Hamaika ikusteko eta egiteko jaioak direla zioen Gazte Festa iragartzeko kartelak, eta asteburuak eman duena eta antolatutako ekitaldiek izan duten harrera ikusita, datorren urtean arrazoi bat gehiago izango dute gazteek festa honi eusteko. Gazteei eta gainontzeko herritarrei ere parte hartzeko deia egin zieten Gazte Asanbladakoek, eta asteburuko ekitaldietan bildu den jende kopurua ikusita, gustora egoteko moduan daude. Atzoko eguraldia, euri zaparrada batzuk tarteko, festarako gogoa kentzeko modukoa izan zen, baina Zaldibiako gazteek ez zuten amore emateko asmorik, eta azkenean, barrutik eta kanpotik bustita, baina festa ederra egin dute asteburu osoan zehar. Sasi pilotariak eta sagardoa Herriko pilotari afizionatuen arteko txapelketak ikusmina sortu du aurten ere, eta ostiral arratsaldean, Toki Alai pilotalekua bete egin zen, finalak ikusteko. Emakumezkoen partida jokatu zuten aurrena. Nahikari Lopezek jantzi zuen txapela, Agurtzane Larrarte 18-10 mendean hartuta. Gizonezkoetan berriz, iazko bi finalistak izan ziren berriro ere, aurrez aurre. Partida estu baten ondoren, Joseba Zubeldiak 22-21 irabazi zion Harri Zumalderi. Partehartzea eta giro herrikoia bultzatu nahi ditu txapelketa honek, eta lagunarteko giroan bukatu zuten denek. ... Sun, 13 Jul 2008 01:00:00 +0200 ZALDIBIA Hamaika amets egiteko jaioak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-10/p00005011/Hamaika_amets_egiteko_jaioak.htm Hamaika ikusteko, egiteko eta iraultzeko jaioak dira Zaldibiako gazteak. Aurrena Gazte Talde bezala eta azken aldian Gazte Asanblada moduan, urteak daramatzate herria pizteko ekitaldiak antolatzen. Gazte Festa izaten dute urteko ekitaldirik garrantzitsuenetako bat; aurten hamaikagarren urtea egingo du zaldibiar gazteen jaiak. Gaur hasi eta larunbat goizaldera bitartean hamaika ekitaldi antolatu dituzte herrian, denak ere jai giroa eta aldarrikapenak uztartuz. Hala, herriko gazteei parte hartzeko deia egiteaz gain, herritar guztiei eskatu nahi izan diete «euren etxeetako balkoietan Euskal Presoak Etxera eta AHTren aurkako banderolak nahiz ikurrinak» jar ditzatela. Aldarrikapen kutsuko ekitaldiekin hasita, gaur arratsaldean AHTren kontrako bizikleta martxa egingo dute. Zaldibiatik abiatuta Ordizia zeharkatu eta Mariaratzera joango dira, atzera herrira bueltatzeko. Gauean, berriz, joan zen urteko Gazte Festaren DVDa emango dute. Eguna bukatzeko, abeslari bakarlarien gaua antolatu dute; kantariak herriko tabernetan ariko dira abesten. ... Thu, 10 Jul 2008 01:00:00 +0200 ZALDIBIA Hamaika amets egiteko jaioak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-06/p00002006/Hamaika_amets_egiteko_jaioak.htm Sun, 06 Jul 2008 01:00:00 +0200 ZALDIBIA Lardizabal, ikasle guztien maisu http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-06/p00002018/Lardizabal_ikasle_guztien_maisu.htm Liburu gehientsuen saldu dituen idazle goierritarra da, gaur egun ere, Francisco Ignacio Lardizabal zaldibiarra (1806-1855). XIX. mendeko lehen erdian bizi izan zen, Zaldibian jaio eta hil bitartean. Bi liburu idatzi zituen: erlijiozko ituna bat, eta euskararen gramatikari buruzkoa bigarrena. Zaldibiako Zubiaurre kale-baserrian jaioa 1806ko uztailaren 5ean (atzoko egunez bete ziren 202 urte), apaiz ikasketak egin zituen, lehenik Lazkaoko karmeldarren komentuan, eta Burgosen eta Madrilen gero. Apaiz izan zen sorlekuan. Testamentu Zarreco eta Berrico Condaira liburua argitaratu zuen 1855ean Tolosan, hil zen urte berean. Hil ondoren, 1856an, argitaratu zuten Donostian Gramática Vascongada. Arrakasta izango zuen obra hark. Hernanin bildutako Gipuzkoako Batzar Nagusiek erabaki zuten 1855ean Lardizabalen gramatika liburua zabaltzea. Probintziak bere kontura argitaratu, eta euskara irakasteko liburu baliotsua zelako Gipuzkoako eskola eta herri guztietan zabaltzeko agindu zuen. Azkuek esan zuen «garai hartako gramatikalaririk handiena» zela Lardizabal zaldibiarra. ... Sun, 06 Jul 2008 01:00:00 +0200 ZALDIBIA AHTren kontrako akanpada Zaldibian egingo da aurten http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-05/p00005008/AHTren_kontrako_akanpada_Zaldibian_egingo_da_aurten.htm Abiadura Handiko Trenaren kontrako Asanbladak, Zaldibian egingo du urtez urte antolatzen duen akanpada. Hamairugarren urte honek ordea, berezitasun bat izango du, izan ere, aurtengoak ez du iraupen mugaturik izango. Honen ordez, «AHTren obren erresistentzia gune bat» sortu nahi dute. Hala, Zaldibian hamar egunez egon ondoren, AHTa pasako litzatekeen herrietako batera mugituko dira. «Erresistentzia gune hori Goierriko herri kaltetu batean kokatu eta gutxienez udan zehar mantentzeko asmoa» agertu du Asanbladak. Honekin, Itsasondo eta Ordizia artean egiten ari diren zatiko «obrak gelditzeko ekintzak indartu» nahi dituzte. Akanpadak funtzionamendu «asanblearioa eta auto-organizatua» izango du, eta ekintza ugari antolatuko dituzte, hala nola: hitzaldiak, eztabaidak, protesta ekintzak, mendi martxak eta festak. Gainera, lehendik AHTren kontra egiten ari diren «erresistentzia ekimenei gehitu zaie». Honela, azpiegituraren kontra ari diren pertsonak ezagutu eta indarrak elkartu nahi dituzte. «Kooperazioan, asanbladan eta antiautoritarismoan oinarritutako antolakuntza moduen bidez, desarroilismoaren zapalkuntzatik at bizi daitekeen gunea ere izan nahi du akanpadak» antolatzaileen arabera. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 ZALDIBIA Zaldibian bota dute txupinazoa http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-05/p00008002/Zaldibian_bota_dute_txupinazoa.htm Zapi gorriak lepoan. Udaletxe parean jendea kantuan, egunkariak eskuan hartuta. Txupinazoa bota eta denak korrika, zezenen atzetik. Zaldibiako plazak Iruñeakoa zirudien atzo, San Fermin jaien berotasunean. Baina Nafarroako hiriburuko jaiak hasteko bi egun falta direla, Zaldibiarrek bota dute aurreneko txupinazoa. Urteak dira uda partean umeentzako jarduerak antolatzen hasi zirela Zaldibian. Eta urtetik urtera, gero eta ume gehiagok parte hartzen dute uztaileko ekintzetan. «Ia herriko ume guztiek» herritarrek diotenez. Goizero elkartzen dira, eta hainbat joko eta jarduera antolatzen dituzte. Atzokoa berezia izan zen ordea. Uztailaren zazpia gerturatzen ari dela eta, San Fermin festa ospatu zuten. Haur guztiak zuriz eta zapi gorriekin jantzita atera ziren kalera. Udaletxeko balkoi parean jarri eta kantuan hasi ziren denak, txupinazoaren zain. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 ZALDIBIA Jexuxmari Ormaetxeak jantzi du Gipuzkoako sega txapela Zaldibian http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-01/p00005002/Jexuxmari_Ormaetxeak_jantzi_du_Gipuzkoako_sega_txapela_Zaldibian.htm Pronostikoak bete egin ziren azkenean, eta Jexuxmari Ormaetxea Urki-k irabazi zuen Gipuzkoako Sega Txapelketa. Igandean jokatu zen finala Zaldibiako larreetan, eta ia ehun kiloko aldearekin nagusitu zen Urki. Hiru sailkapen proba egin ondoren, lau segalarik lortu zuten finalerako txartela. Ormaetxeaz gain, Andoni Goikoetxea, Mikel Aranalde eta Arkaitz Arteaga ere aritu ziren. Saio ederra egin zuen Urkik, eta erraz nagusitu zitzaien gainontzeko hirurei. Ordubeteko lanean 2.689 kilo belar ebaki zuen Orendaingo segalariak. Atzetik, 94,5 kilo gutxiago ebakita, bigarren geratu zen Andoni Goikoetxea gazteluarra. Hasieratik aurrea hartu zuen Urkik, eta hirugarren saila bukatutakoan Goikoetxea aurretik jarri bazen ere Orendaingoak buelta eman zion saioari. Hirugarren eta laugarren postuen artean lehia estuagoa izan zen. Aranalde aurretik aritu zen, baina bosgarren saila ebakita Arteagak aurrea hartu zion. ... Tue, 01 Jul 2008 01:00:00 +0200 ZALDIBIA Jexuxmari Ormaetxeak jantzi du Gipuzkoako sega txapela Zaldibian http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-28/p00003009/Jexuxmari_Ormaetxeak_jantzi_du_Gipuzkoako_sega_txapela_Zaldibian.htm Zaldibiako larreetan jokatuko da azkenean Gipuzkoako Sega Txapelketaren finala. Berez Larraitzen egitekoa zen proba, baina hango belarraren egoera egokia ez zela eta, Zaldibiako Ibarguren baserriko Etxaburuko belardian egingo dute. Lau segalari ariko dira nor baino nor, igande eguerdian hasita. Sailkapen fasean hiru jardunaldi jokatu dituzte denera. Aurrenekoan Andoni Goikoetxea gazteluarra nagusitu zen. Azken bietan, berriz, Jexuxmari Ormaetxea. Horrenbestez, lau segalarik lortu dute finalerako txartela. Jexuxmari Ormaetxea Urki-k, Andoni Goikoetxeak, Mikel Aranaldek eta Arkaitz Arteagak osatzen dute laukotea. Iazko txapelduna, Joxe Gabirondo gazteluarra, ez da aurtengo finalean izango. Igande eguerdiko hamabietan hasita ordubete inguruko saioa egingo dute, eta belar kilo gehien ebakitzen duenak jantziko du Gipuzkoako txapela. ... Sat, 28 Jun 2008 01:00:00 +0200 ZALDIBIA Aralarko historia lantzeko ibilaldia egingo dute gaur http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-28/p00003901/Aralarko_historia_lantzeko_ibilaldia_egingo_dute_gaur.htm Sat, 28 Jun 2008 01:00:00 +0200 ZALDIBIA Santa Fe jaiak antolatzeko bilera egingo dute gaur http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-26/p00005901/Santa_Fe_jaiak_antolatzeko_bilera_egingo_dute_gaur.htm Thu, 26 Jun 2008 01:00:00 +0200 ZALDIBIA Potxin eta Patxin pailazoen emanaldia izango da bihar http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-25/p00005902/Potxin_eta_Patxin_pailazoen_emanaldia_izango_da_bihar.htm Wed, 25 Jun 2008 01:00:00 +0200 ZALDIBIA Gazte Asanbladaren zozketak badu sariduna http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-25/p00005901/Gazte_Asanbladaren_zozketak_badu_sariduna.htm Wed, 25 Jun 2008 01:00:00 +0200 ZALDIBIA Ttirriki Ttarrakak bigarren urteurrena ospatuko du http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-25/p00005006/Ttirriki_Ttarrakak_bigarren_urteurrena_ospatuko_du.htm Wed, 25 Jun 2008 01:00:00 +0200 ZALDIBIA Aratz Mendizabal, beste urtebetez Asegarcerekin http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-22/p00002901/Aratz_Mendizabal_beste_urtebetez_Asegarcerekin.htm Sun, 22 Jun 2008 01:00:00 +0200 ZALDIBIA Festagiroan bukatu dute ikasturtea http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-21/p00003008/Festagiroan_bukatu_dute_ikasturtea.htm Sat, 21 Jun 2008 01:00:00 +0200 ZALDIBIA Lardizabal ikastetxeak urte bukaerako festa egingo du http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-20/p00005006/Lardizabal_ikastetxeak_urte_bukaerako_festa_egingo_du.htm Fri, 20 Jun 2008 01:00:00 +0200 ZALDIBIA 'Gezurra gezurraren gainean' antzezlana gaur http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-20/p00005903/Gezurra_gezurraren_gainean_antzezlana_gaur.htm Fri, 20 Jun 2008 01:00:00 +0200 ZALDIBIA Zetaren ibilbideaz hitz egingo du Kaperotxipik http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-12/p00005001/Zetaren_ibilbideaz_hitz_egingo_du_Kaperotxipik.htm Thu, 12 Jun 2008 01:00:00 +0200 ZALDIBIA Gaztetxearen II. urteurrena ospatuko dute asteburuan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-06/p00005005/Gaztetxearen_II._urteurrena_ospatuko_dute_asteburuan.htm Zaldibiako Gaztetxea ireki zuteneko bigarren urteurrena beteko da egun hauetan, eta ospatzeko Zaldibiako Gazte Asanbladakoek ospakizun giroko hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Asteburuan zehar «aldarrikapen poteoa», sukaldari txapelketa eta rock kontzertuak egingo dituzte Zaldibian, besteak beste. Gaur arratsaldean hasiko dira gaztetxearen alde aurreneko ekitaldiak. Arratsaldeko seietan Sasi-pilotari Txapelketako partidak izango dira. Ondoren, iluntze partean, AHTren aurkakotasuna aldarrikatzeko poteoa egingo dute herriko tabernetan. Gauean ere izango dira ekitaldiak. 21:00etan hasita sukaldari txapelketa egingo dute herritarren artean. Sukaldariek entsalada eta patata-tortilla prestatu beharko dituzte. Gero onena aukeratu, eta denen artean afaria egingo dute. Eguna bukatzeko, gauean zehar jolasak izango dira. ... Fri, 06 Jun 2008 01:00:00 +0200 ZALDIBIA 'Altzo'-k hirugarren egin du Inrdorfeko txapelketan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-03/p00005005/Altzo-k_hirugarren_egin_du_Inrdorfeko_txapelketan.htm Tue, 03 Jun 2008 01:00:00 +0200 ZALDIBIA Dantzarien biderik gogorrena http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-03/p00008019/Dantzarien_biderik_gogorrena.htm Igande goizaldeko euri-jasak ez zituen Zaldibiako mendizaleak bildurtu, eta aginduta bezala, euren herria eta Nafarroako hiriburua lotzen dituen 60 kilometroko bidea oinez egin zuten. Gailurrerantz mendi elkarteak dantzarien bidea berreskuratu nahi izan zuen; duela 152 urte Zaldibiako dantzariek egin zuten bide bera. Oztopoak oztopo, hamar lagun iritsi ziren Iruñera. Goizeko bostetarako egin zuten hitzordua. Bakarren batzuek etxearen goxotasunean gelditzea erabaki bazuten ere, hamasei lagun elkartu ziren plazan. Euria gogotik ari zuen ordurako, eta, atera edo bertan gelditu zalantzan egon baziren ere, azkenean bideari ekitea erabaki zuten mendizaleek. Ordubeteren bueltan Arkakara iritsi zirenean, etxerako bidea hartu zuten batzuek. Baina hamar lagun Iruñera iristeko asmoarekin zeuden, eta euripean bazen ere, jarraitu egin zuten. ... Tue, 03 Jun 2008 01:00:00 +0200 ZALDIBIA Arrantza lehiaketan infantilen txanda da gaur http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-31/p00005901/Arrantza_lehiaketan_infantilen_txanda_da_gaur.htm Sat, 31 May 2008 01:00:00 +0200 ZALDIBIA Dantzarien Ibilbidetik Iruñera joango dira asteburuan Zaldibiatik http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-30/p00002009/Dantzarien_Ibilbidetik_Iruñera_joango_dira_asteburuan_Zaldibiatik.htm Zaldibia eta Iruñea lotzen dituen 60 kilometroko bidea oinez egingo du zaldibiar talde batek larunbat honetan. Dantzarien Ibilbidea izenez ezagutzen den bidea Zaldibiako dantzariek egin zuten duela 152 urte, eta Gailurrerantz mendi elkarteak bide hori berreskuratu nahi izan du. Hamabi ordu inguruko ibilbidea izango da. Larunbat goizeko bostetan aterako dira Zaldibiatik, bidea luzea izango baita. Hainbat paraje ezagunetan barrena ibiliko dira, besteak beste Igaratza edota San Migelen. Talde guztia batera joate aldera, bidean zehar bost geldialdi egingo dituzte; Oiduin, Guardetxean, Madotzen, Irurtzunen eta Añezkarren geldituko dira. Irurtzunen, gainera, geldialdi luzexeagoa egingo dute, mokadutxo bat egin eta hala nahi duenak oinetakoak alda ditzan. Behin Iruñera iritsitakoan, beste otordu arin bat egin eta, Iztuetaren dantzariek egin zuten moduan, dantza saioa egingo dute. Horretarako prestatzen aritu dira hainbat herritar aurreskua egiteko ikastaroan. Baina eurekin batera Iztueta dantza taldeko kideak ere joango dira Iruñera, euren saioa egitera. Hango ekitaldia bukatutakoan autobusez egingo dute denek itzulera. ... Fri, 30 May 2008 01:00:00 +0200 ZALDIBIA Pello Zabala Zaldibiako jubilatuen elkartean, gaur http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-27/p00006002/Pello_Zabala_Zaldibiako_jubilatuen_elkartean_gaur.htm Tue, 27 May 2008 01:00:00 +0200 ZALDIBIA Lehen orduko mokadua goxoena http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-25/p00008019/Lehen_orduko_mokadua_goxoena.htm Zorte kontua ere izango da, baina konturatzeko hiru amuarrain saskian zituela zegoen atzo goizean Arkaitz Sukia. Hark irabazi zuen Zaldibiako Arrantza Eskolan jokatu zen benjamin mailako (7-10 urte) Goierriko gazteentzako II. Arrantza Txapelketa. Gehienez hiru amuarrain arrantza zitzaketen arrantzale gazteek, eta Sukiak seguru zuen txapela, bera izan zelako lana azkarren bukatu zuena. Bigarren Yanire Lopez sailkatu zen, eta hirugarren Eneko Urretabizkaia. Amuarrain handiena harrapatu izanaren saria Ibon Loidik eskuratu zuen. Giro onean eta zaparradaren batek goiza goibeltzeko beldurrez hasi zen 10:00etan txapelketa. 18 lagun bildu ziren Goierriko ehiza eta arrantza elkarteek antolatutako txapelketara. Gehienek arrantzako koilara erabili zuten teknika modura, eta bakarren batzuek buila amu naturalarekin. ... Sun, 25 May 2008 01:00:00 +0200 ZALDIBIA Eskolako ikasleek bertso saioa egingo dute 26an http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-24/p00005009/Eskolako_ikasleek_bertso_saioa_egingo_dute_26an.htm Sat, 24 May 2008 01:00:00 +0200 ZALDIBIA Pello Zabalarekin solasean ariko dira Zaldibian http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-24/p00005901/Pello_Zabalarekin_solasean_ariko_dira_Zaldibian.htm Sat, 24 May 2008 01:00:00 +0200 ZALDIBIA Goienetxe eta Arakama Zaldibian http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-23/p00008001/Goienetxe_eta_Arakama_Zaldibian.htm Fri, 23 May 2008 01:00:00 +0200 ZALDIBIA Sasi-Pilotari Txapelketa ekainean hasiko da http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-22/p00005006/Sasi-Pilotari_Txapelketa_ekainean_hasiko_da.htm Dena prest dute Zaldibian, Sasi-Pilotari Txapelketari ekiteko. Zaldibiako Gazte Asanbladak XI. urtez antolatu du, eta ekainean hasiko dira aurreneko partidak. Azken urteetan egin duten moduan, buruz buru jokatuko dute, kaiolan. Txapelketa horretan pilotan federatu gabe dagoen edozein zaldibiarrek parte har dezake. Izena hilaren 29a baino lehen eman behar da, Joxepanen, Illatin edo Beti Gazte adinekoen egoitzan. Izena ematen dutenen artean antolakuntzak zozketa egingo du, kanporaketak zeinen artean jokatuko diren erabakitzeko. Gero pilotariek adostu beharko dute partidaren eguna eta ordua, beti ere antolakuntzari jakinarazita. Partidetarako pilotak, antolatzaileek jarriko dituzte, eta azaldu dutenez, «mota guztietako pilotak» jarriko dituzte saskian. Ekaina eta uztaila artean ... Thu, 22 May 2008 01:00:00 +0200 ZALDIBIA Arrantzale gazte abilenaren bila http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-21/p00008002/Arrantzale_gazte_abilenaren_bila.htm Datorren asteburuan eta hurrengoan haurrentzako eta gaztetxoentzako bigarren arrantza txapelketa jokatuko da Zaldibiako Arkaka arrantza eskolan. Goierriko ehiza eta arrantza elkarteek elkarlanean antolatu dute txapelketa, gaztetxoen artean arrantza zaletasuna sustatzeko helburuarekin. Haurren adinaren arabera hiru maila bereizi dituzte. Larunbatean, hilak 24, benjaminen txanda izango da. Bi orduko saioa egingo dute arrantzan. Igandean, berriz, alebinak ariko dira amuarrain harrapaketan. Hiru orduko txapelketa izango da. Maiatzaren azken egunean infantilak ariko dira lehian. Hiru orduko saioa izango dute horiek ere. Antolatzaileek jakinarazi dute arrantzaleek txapelketa hasi baino ordu erdi lehenago eman behar dutela izena. Arrantza baimena behar Txapelketan parte hartu nahi duten gaztetxoek arrantza baimena eduki behar dute nahitaez. Federazioaren baimena ez dutenek, berriz, bertan atera ahal izango dute. Parte-hartzaile guztientzako opariak dituztela nabarmendu dute antolatzaileek. ... Wed, 21 May 2008 01:00:00 +0200 ZALDIBIA Zaldibiari buruzko bigarren saioa eskainiko dute bihar 'Eutera'-n http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-16/p00002006/Zaldibiari_buruzko_bigarren_saioa_eskainiko_dute_bihar_Eutera-n.htm Zaldibiako herriaren inguruko bigarren saioa eskainiko dute bihar Segura Irratian. Aurrekoan, arrantza eskolaz, herri bideaz edota esaera zaharrez aritu baziren, biharkoan, herriko historia, hizkera edota etorkinen gaia landuko dituzte, besteak beste, Eutera programan. Saioaren arduradunek azaldu dutenez, «Zaldibiaren koadroa lau kolorerekin margotuko dugu». Aurrena, berdetik joko dute, eta Lardizabal eskolako Maite Garmendia irakasleak, Eskolako Agenda 21 egitasmoaren barruan zer egiten ari diren azalduko du. Karmele Etxabe eta Larraitz Garmendia, herriko hizkeraz arituko dira. Herriko euskara aztertzeko hainbat elkarrizketa egin dizkiete adineko emakumeei, eta hauen inguruan hitz egingo dute biharko saioan. Etorkinen gaia ere landuko du irratsaioak. Flavia eta Juan Castro anai-arreba bolibiarrak, Mryem Ajdour marokoarra eta Prazeres Conçalvez portugaldarra etorriko dira, euren kasuak eta bizimodua azaltzera. ... Fri, 16 May 2008 01:00:00 +0200 ZALDIBIA Dantzarien pausoetatik http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-14/p00005007/Dantzarien_pausoetatik.htm Duela 152 urte, Zaldibiako dantzariak Iruñera joan ziren, festa batean parte hartzeko asmoarekin. Oinez egin zuten bi herriak lotzen dituen 60 kilometroko bidea, oinez egin zuten, egun osoko ibilaldian. Behin Iruñera iritsitakoan, artean indarrak ahitu gabe, dantza saioa egin zuten. Harrezkero ibilbide horri Dantzarien Bidea deitzen diote. Mende eta erdi geroago, herriko historiaren zati hori berreskuratu nahi izan du Zaldibiako Gailurrerantz mendi elkarteak. Urtean zehar hainbat irteera eta asteburu-pasa antolatzen dituzte. Baina tarteka honakoa bezalako ibilbide bereziak egin nahi izaten dituzte. Maiatzaren 31n egingo dute dantzarien bidea. Goizeko bostetan aterako dira Zaldibiatik, bidea luzea izango baita; hamabi bat ordukoa, antolatzaileek azaldu dutenez. Gailurrerantz elkarteko Aitor Garmendiak azaldu duenez, «lagunartean eta talde guztia batera joatea da gure asmoa. Horretarako, bidean zehar bost geldialdi egingo ditugu, atsedena hartzeko». Atsedenaldiak ez dira hamar-hamabost minututik gorakoak izango, bestela gehiegi luzatuko bailitzaieke bidea. Oiduin, Guardetxean, Madotzen, Irurtzunen eta Añezkarren geldituko dira, Iruñera iritsi aurretik. ... Wed, 14 May 2008 01:00:00 +0200 ZALDIBIA Zaldibiako herria izango da gonbidatu 'Eutera' saioan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-09/p00005010/Zaldibiako_herria_izango_da_gonbidatu_Eutera_saioan.htm Fri, 09 May 2008 01:00:00 +0200 ZALDIBIA Bakoitza bere gurdiari tiraka http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-09/p00005003/Bakoitza_bere_gurdiari_tiraka.htm Asko gaiztotu da egoera duela urtebete udala osatzeko herriko bi alderdien arteko akordioa aurkeztu zutenetik hona. Duela hilabete inguru, Zaldibiako Aralarrek bosgarren zinegotzia hartzea erabaki zuen, etxebizitzen inguruko proiektu bat onartzeko. Orduz geroztik egiten zen aurreneko osoko bilkura deituta zegoen asteazken iluntzerako. Ezker Abertzaleak protestak iragarri zituen, eta batzar aretoan agerian gelditu zen Zaldibian bizi den egoera. Osoko bilkura hasterako Amaia Etxabe hautetsi baliogabetuak hartu zuen hitza, eta «udaletxe honen osaketa salatzeko» testua irakurri zuen. Bertan azaldu zuenez, «ez dugu onartzen Aralarrek, alderdien legearen kontra omen dagoenak, lege hauetaz baliatuz eta egoera aprobetxatuz Zaldibiako Udalaren osaketa herriari bizkarra emanez aurrera eramatea». Etxabek, emandako hitza ez duela errespetatu leporatu zion Aralarri. «Inoiz ez omen zenuten hartuko herriak eman ez zizuen kargurik. Non gelditu da Aralarren hitza?». ... Fri, 09 May 2008 01:00:00 +0200 ZALDIBIA Poliziaren presentzia «itogarria»salatu du ANVk http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-27/p00006901/Poliziaren_presentzia_itogarriasalatu_du_ANVk.htm Sun, 27 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZALDIBIA Interpretazio zentroak banatuko ditu arrantzan egiteko baimenak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-25/p00003008/Interpretazio_zentroak_banatuko_ditu_arrantzan_egiteko_baimenak.htm Arkakako arrantza eskola Uraren Interpretazio Zentrotik kudeatuko dute aurrerantzean, eta, beraz, eskolak erabiltzen duen aintziran arrantzan egin ahal izateko baimenak bertan banatuko dituzte. Iazko denboraldian Zaldibiako Gaztelu ehiza eta arrantza elkartea izan zen Arkakako arrantza eskolako barrutia kudeatu zuena, Gipuzkoako Arrantza Federakuntzarekin batera. Baimenak, bestalde, Arrese jatetxean banatzen zituzten. Arkaka Uraren Interpretazio Zentroak eguneko 10 baimen banatuko ditu, eta asteko egun guztietarako balioko dute, asteartetarako izan ezik; astearteetan ezinezkoa baita barruti horretan arrantzan aritzea. Federatuek zein federatu gabeek egin dezakete arrantza, eremu horretan, baina batzuek eta besteek ordaindu beharrekoa desberdina da. Federatutako helduek 4 euro pagatu behar dituzte, eta haurrek euro bat. Federatu gabeko helduek zein haurrek, berriz, 20na euro jarri beharko dituzte. ... Fri, 25 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZALDIBIA Iztuetaren pausoak jarraituz http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-15/p00008003/Iztuetaren_pausoak_jarraituz.htm Juan Inazio Iztueta bera harro uzteko moduko eguna izan zuten igandean Zaldibian. Ehun dantzaritik gora bildu ziren herriko kaleetan, Dantzari Txiki egunaren aitzakian. Iztuetaren izena daukan Zaldibiako taldearekin batera Ordizia, Beasain, Legorreta, Gabiria eta Berako dantzariak izan ziren. Egunak dotore argitu zuen Zaldibian, eta kalez kale giro onarekin ibili ziren dantzari gazteak. Iztuetaren etxearen atarian ere egin zuten saioa, maisu handia gogoratuz. Eguerdi partean plazan bildu ziren denak, eta ikuskizun ederra eskaini zuten gurasoen eta gainontzeko ikusleen aurrean. Bazkalondoan hodeiak eta euria agertu ziren, eta aterpera jo behar izan zuten. Modestoren doinuekin, azken dantza saioa pilotalekuan egin zuten haur eta helduek. Tue, 15 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZALDIBIA Etorkin gazteen gainean kontrol handiagoa eskatu dio Aralarrek Gipuzkoako Foru Aldundiari http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-12/p00005004/Etorkin_gazteen_gainean_kontrol_handiagoa_eskatu_dio_Aralarrek_Gipuzkoako_Foru_Aldundiari.htm Gipuzkoako Batzar Nagusietako Aralar taldeak salatu duenez, Foru Aldundiari «gaina hartu» dio Zaldibian bizi diren etorkin gazteen egoerak. Hori dela eta, «kontrol handiagoa» izateko eskatu diote Aldundiari. Gipuzkoako Foru Aldundiak etxebizitza bat erosi zuen Zaldibiako herrigunean. Bertan adin txikiko sei etorkin bizi dira, integraziorako programa baten barruan. Patxi Aierbe alkateak azaldu duenez, «honelako ekimenen aldekoak gara, baina Foru Aldundiak Udalarekin harremanetan jarri gabe hasi zuen ekimena». Aierbek dioenez bizilagunen partetik kexa ugari jaso dituzte, «hotsak eta borrokak direla eta». Kasu batzuetan Ertzaintzak ere parte hartu behar izan duela azaldu du. Horrek guztiak, bizilagunekin arazoak sortzeaz gain, «ez du integrazio programaren helburuak betetzeko orduan batere laguntzen». ... Sat, 12 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZALDIBIA Dantzari Txiki Eguna ospatuko dute bihar http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-12/p00005901/Dantzari_Txiki_Eguna_ospatuko_dute_bihar.htm Sat, 12 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZALDIBIA Interneten ibiltzeko oinarrizko ikastaroa emango dute http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-11/p00005001/Interneten_ibiltzeko_oinarrizko_ikastaroa_emango_dute.htm Zaldibiako KZguneak internet munduan sartzeko oinarrizko ikastaroa eskainiko du herritarrentzat. Besteak beste, interneten nola ibili edo posta elektronikoa nola erabili erakutsiko dute. Interesa duten herritarrek hilaren 17rako eman behar dute izena kultur etxean (943 16 03 38). Bestalde, Zaldibiako KZgunetik azaldu dutenez, tutorearen hil honetako bisitak gaur arratsaldeko 17:00etan eta apirilaren 25ean izango dira. Fri, 11 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZALDIBIA Sustraietatik berrikuntzara http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-10/p00005008/Sustraietatik_berrikuntzara.htm Euskal dantza tradizionalen iturritik edanez, berritzea. Hori da Alurr dantza taldearen filosofia. Betiko pausoak eta koreografia berritzaileak uztartzen dituzte euren ikuskizunetan. Taldearen urtetako lanaren azken emaitza ikusteko aukera izango da bihar gaueko 22:00etan Zaldibiako frontoian. 1995ean sortu zen Alurr dantza taldea Ibarran (Gipuzkoa). Harrezkero taldea gorpuzten joan da, harik eta «zerbait berria» egiteko beharra ikusi zuten arte. Irakasle berria behar zuten horretarako, «ilusioa eta gogoa ekarriko zituena, berrikuntzaren aldekoa izango zena». Edu Muruamendiaraz dantzari eta koreografo ezaguna hasi zen orduan, eta harrezkero etengabe hazi da taldea. Bere lana, ordea, ez da ikastaroak ematera bakarrik mugatu. Dantzaririk aurreratuenekin taldea osatu eta koreografia berriak sortu dituzte, beti ere dantzarako pauso tradizionalak oinarri hartuta. ... Thu, 10 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZALDIBIA Zubeldiaren liburua hiru liburudendatan dago salgai http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-05/p00005901/Zubeldiaren_liburua_hiru_liburudendatan_dago_salgai.htm Sat, 05 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZALDIBIA Eskoriatzara mendi irteera antolatu dute iganderako http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-03-29/p00004901/Eskoriatzara_mendi_irteera_antolatu_dute_iganderako.htm Sat, 29 Mar 2008 01:00:00 +0100 ZALDIBIA Oraindik gazte, 25 urte eta gero http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-03-27/p00002001/Oraindik_gazte_25_urte_eta_gero.htm Adinean gora doazen arren, espirituz gazte jarraitzen dute Zaldibiako jubilatuek. Izenak ere ondo baino hobeto erakusten du elkartearen izaera. Beti Gazte izena jarri zioten duela 25 urte Zaldibiako Jubilatu Elkarteari. Egunotan ospatu dute mende laurdena. Gaur egun 150 bazkide ditu Beti Gazte elkarteak. Astearte iluntzean egin zuten urteurreneko ospakizuna, eta gehienak han elkartu ziren. Aurrena Goierriko Jubilatu Elkarteko Isidoro Oterok 25 urteak gogoratzeko plaka bat oparitu zien Beti Gazteko kideei. Ondoren, Zaldibiako Udalaren kontura afari-merienda egin zuten. Beti Gazte elkarteko idazkaria da Juanita Murua. Hamalau urte daramatza elkartean, eta berak azaldu duenez denbora honetan gauzak asko aldatu dira. Urtean zehar hainbat ekitaldi antolatzen ditu elkarteak, tartean hitzaldiak eta aisialdiko irteerak. Irailean, berriz, jubilatuen eguna ospatzen dute, eta San Tomas egunean ere askaria egiten dute urtero. ... Thu, 27 Mar 2008 01:00:00 +0100 ZALDIBIA Lau ale herri kirolaren historian http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-03-26/p00005010/Lau_ale_herri_kirolaren_historian.htm Euskal Herriaren berezko izaera jasotzen duen jokorik badago, herri kirolak dira horiek. Antzinako lanbideen eta bizimoduaren ispilu dira, baina urteen joanarekin kirol eta ikuskizun bihurtu dira. Eta hain bertakoa den kirol mota horrek mendeetan zehar egin duen ibilbideak historia luzea utzi du. Historia horretan euren tartea izan duten lau aizkolari elkartu ziren herenegun Zaldibiako Saturdi auzoan. Denak ere urtetan aurrera doaz, baina oraindik ere sasoi ederrean daudela erakutsi zuten. Saio bizia eta parekatua eskaini zuten, eta ermita inguruan bildutako zaleek gozatu ederra hartu zuten. Euria ari zuela-eta proba egingo ote zen ere zalantza zuten askok. Baina hitzorduari eutsi eta lau aizkolariak inprobisatutako estalpean aritu ziren, jo eta ke, garai batean bezala. Bikoteka aritu ziren; Joxe Aierbe eta Arria II.a batetik, eta Leonzio Goñi eta Miel Mari Jauregi Altzo bestetik. ... Wed, 26 Mar 2008 01:00:00 +0100 ZALDIBIA Beti Gazte jubilatu elkartea omenduko dute Zaldibian http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-03-19/p00003903/Beti_Gazte_jubilatu_elkartea_omenduko_dute_Zaldibian.htm Wed, 19 Mar 2008 01:00:00 +0100 ZALDIBIA