Zegama, Goierriko hitza http://www.goierrikohitza.info Hitzako albiste zerrenda zegama eu Sun, 07 Sep 2008 00:21:02 +0200 60 Zegama, Goierriko hitza http://www.goierrikohitza.info/rss/logo.gif goierrikohitza.info Aitxuri herri eskolak etzi ekingo dio ikasturteari http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-09-07/p00006901/Aitxuri_herri_eskolak_etzi_ekingo_dio_ikasturteari.htm Sun, 07 Sep 2008 01:00:00 +0200 ZEGAMA Astelehenetan itxita egongo da Itzala taberna http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-09-05/p00003001/Astelehenetan_itxita_egongo_da_Itzala_taberna.htm Fri, 05 Sep 2008 01:00:00 +0200 ZEGAMA Tonbolan eta txosnetan lan egindakoen afaria, gaur http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-09-05/p00003901/Tonbolan_eta_txosnetan_lan_egindakoen_afaria_gaur.htm Fri, 05 Sep 2008 01:00:00 +0200 ZEGAMA Zegamarrak izango dira 'Eutera' saioan bihar http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-09-05/p00003902/Zegamarrak_izango_dira_Eutera_saioan_bihar.htm Fri, 05 Sep 2008 01:00:00 +0200 ZEGAMA Zegamako 1970 eta 1980 hamarkadak, iruditan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-18/p00003001/Zegamako_1970_eta_1980_hamarkadak_iruditan.htm Fri, 18 Jul 2008 01:00:00 +0200 ZEGAMA 'Ogirik gabe etorri zen semea' antzezlana ikusgai http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-18/p00003901/Ogirik_gabe_etorri_zen_semea_antzezlana_ikusgai.htm Fri, 18 Jul 2008 01:00:00 +0200 ZEGAMA Orkatz abesbatzak saioa emango du Ainhoa herrian http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-17/p00003001/Orkatz_abesbatzak_saioa_emango_du_Ainhoa_herrian.htm Thu, 17 Jul 2008 01:00:00 +0200 ZEGAMA Aitor Perez Arrieta txirrindularia lesionatu egin da Portugalen http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-17/p00003008/Aitor_Perez_Arrieta_txirrindularia_lesionatu_egin_da_Portugalen.htm Aitor Perez Arrieta txirrindulari zegamarra lesionatu egin da. Erorikoa izan du Portugalgo Agostinho Sari Nagusian. Perez Arrietak erorketa larria izan zuen Agostinhoko laugarren etapan eta bi saihets apurtu zituen. Lesio horregatik gutxienez hilabeteko epean ezingo du entrenatu eta beraz geldi egon beharko du. Bi saihets puskatzeaz gain eskuineko hankan ere badu kolpea izter eta izterrondoaren parean. Thu, 17 Jul 2008 01:00:00 +0200 ZEGAMA III. Xabier Azurmendi ikerketa beka abian da http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-17/p00003901/III._Xabier_Azurmendi_ikerketa_beka_abian_da.htm Thu, 17 Jul 2008 01:00:00 +0200 ZEGAMA Zegamako haurrak herrian jostari http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-12/p00003001/Zegamako_haurrak_herrian_jostari.htm Sat, 12 Jul 2008 01:00:00 +0200 ZEGAMA Olano diputatua Zegaman bisitan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-11/p00003004/Olano_diputatua_Zegaman_bisitan.htm Fri, 11 Jul 2008 01:00:00 +0200 ZEGAMA Markel Olano Zegaman izango da gaur bisitan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-10/p00006902/Markel_Olano_Zegaman_izango_da_gaur_bisitan.htm Thu, 10 Jul 2008 01:00:00 +0200 ZEGAMA Juan Telleria eta Olaberriko lanak 7 hilabetean bukatzea aurreikusten dute Zegaman http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-09/p00003008/Juan_Telleria_eta_Olaberriko_lanak_7_hilabetean_bukatzea_aurreikusten_dute_Zegaman.htm Zegamako Juan Telleria eta Olaberria guneak berritzeko lanak duela 15 bat egun hasi zituzten, eta zazpi hilabeteko epean bukatuta egongo direla aurreikusten dute. Bi eremu horiek urbanizatzeko prozesua duela zenbait urte jarri zuten abian. Juan Telleria eta Olaberria auzuneetan ikerketa sozio-urbanistikoa eta topografikoa egin zituzten, eta haren ondotik Area Degradatu izendatu zituzten. Bi gune horietan espaloiak oso zaharkituta zeuden eta zerbitzu azpiegiturak hobekuntza beharrean zeuden. Zegamako kasko zaharrenetakoa da eta kalifikazioa behar du aurretik Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzei heldu ahal izateko. Horregatik izendatu zituzten eremu degradatu. Diru laguntza jasoko du Udalak Egindako proiektuak bi eremuak berriz urbanizatzea aurreikusi zuen eta Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Sailak diru laguntza emango dio Zegamako Udalari lanak burutzeko. Diru kopurua hiru urtetan jasoko dute. 2007. urtean 90.000 euro eta hurrengo bi urtetan 180.000na euro. ... Wed, 09 Jul 2008 01:00:00 +0200 ZEGAMA Xirimiriari aurre eginez ospatu dute Aizkorriko Lagunen Eguna http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-08/p00007008/Xirimiriari_aurre_eginez_ospatu_dute_Aizkorriko_Lagunen_Eguna.htm Eguraldi goibela egin arren zegamarrek ez zioten kalerik egin nahi izan herenegun urteroko ospakizunari eta Aizkorriko Lagunen Egunaren bueltan jende mordoxka bildu zen Sancti Spiritun. Goizeko seietan abiatu ziren goiztiarrenak herriko plazatik, Aizkorriko puntara heltzeko asmoz. 15bat laguneko taldea animatu zen soinean zirak jantzi eta eskuetan aterkiak zituztela. Gora aldera zihoazela xiri miria hasi zuen eta Aizkorriko puntara iritsi arte ez zuen atertu. Bertan zirela eta ohitura onekin jarraitzeko helburuarekin, Sant Sadurniko cavarekin ospatu zuten igoera. Asier Elizegi zinegotziak aipatu zuenez goian fresko egiten zuen eta ermitaren barruan berritu zituzten indarrak, bakoitzak eramandako hamaiketakoarekin. Aizkorriko igoeraz gainera beste irteera bat ere egin zuten. Elizegiren hitzetan «Aizkorrira joan-etorria egiteko 5 bat ordutan oinez ibili behar izaten da eta gutxi edo gehiago mendian ibiltzen ohitua egotea eskatzen du horrek. Aurten beste alternatiba bat eskaini nahi genien herritarrei eta bide batez zerbait kulturala ere egin nahi genuen». Bi helburuak lotzearren Aratzeko elur-zulora egin zuten bigarren irteera. ... Tue, 08 Jul 2008 01:00:00 +0200 ZEGAMA Herrien arteko lotura http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-05/p00003007/Herrien_arteko_lotura.htm Euskal Herriaren eta Kataluniaren artean beti egon izan da harreman kultural estua. Harreman horretan beste urrats bat egin eta bi herrien kulturak senidetzeko helburuarekin Euscat diskoa atera du Trikiziok. Xabier Arakama musika taldeko kideak jakitera eman duenez aspalditik zuten pentsatuta zerbait grabatzea. Arakamak harremana duela urte askotik du Kataluniarekin, txalaparta, trikitia eta beste zenbait ikastaro ematen ibilia baita. Lotura horrek modu naturalean Trikizio taldeak ere Kataluniarekin harremana izatea ekarri du. Sarritan izan dira han kontzertuak ematen. Askotan galdetzen zieten diskorik ba ote zuten, eta erantzuna ezezkoa zen beti. Orain arte. Egindako lanaren fruitua esku artean dute jada. Arakama zegamarraren iritziz Euscat «zerbait desberdina» da. «Euskara eta katalana erabiltzen ditugu, eta diskoa baino gehiago filosofia antzeko zerbait da». ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 ZEGAMA Aratzeko elur-zulora irteera egingo dute aurten Aizkorriko Lagunen Egunaren barruan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-04/p00003007/Aratzeko_elur-zulora_irteera_egingo_dute_aurten_Aizkorriko_Lagunen_Egunaren_barruan.htm Uztaileko lehenengo igandea iristear da eta zegamarrak prest daude Aizkorriko Lagunen Eguna ospatzeko. Aurtengoa bederatzigarren aldia da jada. Igande goizeko seietan herriko plazatik irten eta Aizkorriraino joango dira mendiz. Gidari lanetan, ohiko moduan, Amezti elkarteko kideak izango dira. Mendi irteeraz gain aurtengo egitaraua berrikuntza batekin dator. Beranduxeago irtenda, beste mendi irteera bat egingo dute. Goizeko zazpiak eta erdietan Aldaolaraino autobusa jarriko dute Zegamako plazatik, eta handik Aratzeko elur-zuloa ikustera abiatuko dira. Elur-zulo moduan egokitua Aratzeko elur-zuloa Aratz mendiaren gailurraldean dago. Bertan izandakoek lekua ikusgarria dela diote. Garai batean elurzulo modura egokitu eta erabiltzen zuten. Han gorde ohi zituzten elurra eta izotza, gero urtean zehar saldu eta freskagarri bezala erabiltzeko. ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 ZEGAMA Zegamarrek kirolari ateak zabalduko dizkiote bihar egun guztian zehar http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-07/p00003007/Zegamarrek_kirolari_ateak_zabalduko_dizkiote_bihar_egun_guztian_zehar.htm Bihar Kirolaren Nazioarteko Eguna dela eta, Zegamako Udaleko Kirol Batzordeak Kirolari ateak zabalik ekimena antolatu du biharko, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatuta. Herriko elkarteen eta Aitxuri Herri Eskolaren laguntza ere jaso du Kirol Batzordeak. Ekimenaren helburua kirolzaletasuna sustatzea da, eta antolatzaileen hitzetan zailtasun gutxiko kirolak antolatu dituzte. Horrebestez, zegamar guztiei gonbitea egin diete bertan parte hartzeko. Goizean mendi irteera egingo dute, bi ordu eta erdiko iraupenekoa. 10:30ean txirrindu jokoak eta lasterketa egingo dituzte, bizikletak etxetik eramanda. Eguerdian txinga, sokatira eta beste zenbait herri kirol egingo dituzte. Bola eta toka ere probatu ahal izango da gero. Arratsaldean neskek futbito partida jokatuko dute, eta 17:00etan pilota partidak izango dira. Herriko pilotari gazteek elkarren arteko lehia izango dute, eta pilotari fedeeratuek ere izango dute norgehiagoka. ... Sat, 07 Jun 2008 01:00:00 +0200 ZEGAMA Toberako gitarra ikasleen entzunaldia izango da gaur http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-03/p00003901/Toberako_gitarra_ikasleen_entzunaldia_izango_da_gaur.htm Tue, 03 Jun 2008 01:00:00 +0200 ZEGAMA Tropelaren atzealdeko saltsa http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-01/p00002012/Tropelaren_atzealdeko_saltsa.htm Egun handia bizi izan genuen aurreko igandean Zegaman; bezperako etengabeko euria ikusirik inor gutxik espero zuen eguraldi txukuna, eta urteroko giro paregabea. Akatsik gabeko antolakuntza eta munduko lasterkari onentsuenak irteera marran. Osagai guztiak inguruotan berdinik ez duen festa ikusgarria modu arrakastatsuan burutu zedin. Lasterketa buruan abiadura bizian doazenen artean lehia bada ezaugarri nagusi, lasterketaren atzealdean ere ez da lehiarik falta, bestelako lehia izanagatik: norberak bere buruarekin eta lasterketak kontrol gune bakoitzean ezarritako gehienezko denborekin duen lehia. Aurtengoan lasterketaren atzealde horretan egosten dena gertutik bizitzeko hautua egin dut, HITZAko irakurleei giro berezi hori gerturatzeko asmoz. Irteera eman, Zegamako herrian zeharreko itzulitxoa osatu eta lehenengo maldari ekin orduko, zenbait lasterkariri zaila zaio poliki-poliki luzatuz doan tropelaren erritmoa jarraitzea. Hendaiako Cristophe eta Kataluniako Estherrek, adibidez, lanak izango dituzte Otzaurteko lehenengo kontrol guneko epaileek irents ez ditzaten. Erritmoa bizia baita hasiera-hasieratik, egun txarra duenari berau jarraitzea lanak emateko modukoa. Maldan behera bizi joateko gai direla dirudi, maldan gora, ordea... Euren orpoetan 0 dortsaldun hiru deabru eramateak ere ez ditu, noski, gehiegi animatuko... ... Sun, 01 Jun 2008 01:00:00 +0200 ZEGAMA «Goi mailako kirol ikuskizuna» Zegama-Aizkorri maratoian http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-27/p00004012/Goi_mailako_kirol_ikuskizuna_Zegama-Aizkorri_maratoian.htm Zegama-Aizkorri mendi maratoian lehia gogorra egotea espero zuten antolatzaileek, eta horrela izan zen. 468 korrikalarik zuten dortsala kirol proba garrantzitsurako. Horien artean zeuden Kilian Jornet katalana, Ricardo Mejia mexikarra, Raul Garcia espainiarra, Helmut Schiessl alemana, Fulvio Dapit eta Fabio Bonfanti italiarrak, Corinne Favre frantsesa, Pierangela Baronchelli italiarra eta Stephanie Jimenez andorrarra. Faborito nagusiek ez zuten hutsik egin, eta antolatzaileen hitzetan «goi mailako kirol ikuskizunaz gozatzeko aukera» izan zen igandean Zegama eta Aizkorri inguruan. Lehen postua erabakitzeko orduan gizonezkoetan lehia biziagoa izan zen emakumezkoetan baino. Kilian Jornet eta Raul Garcia izan ziren, batez ere, ibilbidean zehar emozioa jarri zutenak. Aldapan gora Jornet katalanak erakutsi zuen nagusigoa, baina jaitsieretan espainiarrak bien arteko diferentzia txikiagotu egiten zuen. Azkenean Jornet sartu zen helmugan lehendabizi, 3 ordu 59 minutu eta 33 segundoko denborarekin. 12 segundo gehiago behar izan zituen Garciak lana bukatzeko. Hirugarren Helmut Schiessl alemaniarra sailkatu zen. ... Tue, 27 May 2008 01:00:00 +0200 ZEGAMA Zegama-Aizkorri maratoirako iritsi da egun handia http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-25/p00002002/Zegama-Aizkorri_maratoirako_iritsi_da_egun_handia.htm Gaur goizeko bederatzietatik aurrera kirol ikuskizun aparta, eta gogorra, jokatuko da Aizkorriko mendizerran, Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren zazpigarren ekitaldia. 42,195 metroko distantzia mitikoa osatu beharko dute izena emanda eta dortsalen jabe diren 468 korrikalarik. Maiatzeko datara itzulita, Europako mendi lasterketen txapelketa ere jokatuko da gaur Zegaman. Lasterketa 09:00etan puntuan hasiko da Zegamako herrigunean, eta aurrenekoa lau orduren bueltan iritsiko da helmugara. Irten eta berehala aldapan gora ekin beharko diote kirolariek, Otzaurten (7. km) Gi-2637 errepidea gurutzatzeko. Errepidea itxi egingo dute 10:00ak bitartean, hango kontrola itxi artean. Handik Ultzamara joko dute, Beundeko bidea alde batera utzita. Atabarretatik Aratz (1.445 m) igoko dute. Jendetza espero da ibilbidean ... Sun, 25 May 2008 01:00:00 +0200 ZEGAMA Tobera musika eskolakoak Tolosara joango dira http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-24/p00003901/Tobera_musika_eskolakoak_Tolosara_joango_dira.htm Sat, 24 May 2008 01:00:00 +0200 ZEGAMA lehertu arte goraka http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-23/p00002008/lehertu_arte_goraka.htm Inoizko korrikalari kopururik handiena ibiliko da Aizkorriko maldetan gora eta behera igandean. Izan ere, Zegama-Aizkorriko mendi maratoirako 468 lasterkarik eman dute izena aurten. Eguraldiak laguntzen badu urteroko jendetza eta giroa izango dira Zegama aldean. Iaz baino lehia handiagoa izatea aurreikusten da aurtengo proban, zazpigarrena. Maila altuko lasterkari gehiago izango da. Iaz Munduko Kopako azken proba puntuagarria jokatu zen Zegaman, eta ohikoa baino beranduago egin zuten mendi maratoia, irailean. Ordurako kirolari asko indarrak ahituta edo lesioren batek jota zeuden. Aurten, ordea, proba azken urteetako egutegira itzuli da, maiatzera alegia, eta Munduko Koparen ordez Europako Txapelketa hartuko du. Proba bakarrean erabakiko dira, beraz, Europako txapeldunak, bai gizonezkoen eta bai emakumezkoen mailan. ... Fri, 23 May 2008 01:00:00 +0200 ZEGAMA Segura-Zegama errepideko lanak hasi dituzte jada http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-23/p00002016/Segura-Zegama_errepideko_lanak_hasi_dituzte_jada.htm Gipuzkoako Foru Aldundiak asteazkenean hasi zituen Seguratik Zegamara bitarteko Gi-2637 errepidea hobetzeko lanak. Lanen aurreneko fasean 1,8 kilometroko zatia zabaldu eta egokituko dute. 4 milioi euroko aurrekontua beharko dute, eta lanak 12 hilabeteko epean bukatzeko asmoa dute. Gaur egun Idiazabal-Zegama errepidea berrituta dagoen gunetik, Zeraingo bidegurutzetik, hasiko dira berritzen, Segura eta Zegama arteko mugara arte (1,8 kilometro). Bigarren obra-zatiaren proiektua idazketa fasean dago. Aurreneko 1,8 kilometroko obra bi enpresak osatutako aldi baterako elkarteak egingo du: Construcciones Donosti eta Urbanizaciones Iruña enpresen arteko UTEak. Obran aurreikusten diren berrikuntza nagusiak, errepidea zabaldu eta hobetzeaz gain, hauexek dira: Segurako saihesbideko errotonda, Zeraingo bidegurutzekoa, handitzea; Agerre parean biribilgunea; eta Luizigainen biribilgunea. ... Fri, 23 May 2008 01:00:00 +0200 ZEGAMA Ormaiztegiko koadrila http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-18/p00002011/Ormaiztegiko_koadrila.htm Jon Telleria, Mikel Arzelus eta Iñaki Iurrita ormaiztegiarrak ilusio eta gogoz gainezka hurbilduko dira maiatzaren 25ean Zegamako irteera lerrora. Sasoiko, etxeko lanak egin izanak eman ohi duen lasaitasunarekin. Iurrita da hiruretan zalantzakor ageri den bakarra; azken asteotan gaixotasunak eragindako patalaldia izan du eta guztiz osaturik dagoen arren, bere burua ahul samar aurkitzen duela aitortzen du. Koadrilakide dituen beste bi lasterkari ormaiztegiarren animo eta bultzadak lagun, Zegaman izango dela esan daiteke, ordea, hanka sartzeko beldur handirik gabe. Beste lagun batzuekin egindako apustua eta behingoz Zegaman parte hartzeko dortsala tokatu izana ere, akuilu erabakiorrak izango dira, zalantzarik gabe, Iurritaren balizko baiezko erabakian. Bost ordu eta erdiren bueltan ibiliko zela apustu egin zuen parrandaldi batean, eta orain ez dago atzera egiterik. ... Sun, 18 May 2008 01:00:00 +0200 ZEGAMA Egongo ez direnak gogoan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-17/p00005005/Egongo_ez_direnak_gogoan.htm Egun handia gertu baino gertuago egonik, korrikalarien prestaketa saioak azkenetan daude dagoeneko. Parte-hartzaile gehienek ibilbideko txoko guztiak ederki ezagutzen dituzte honezkero. Azken asteotan Aratz, Aizkorri, Andraitz eta ibilbideak ezkutatzen dituen gainerako sorpresak aztertzen jardun den jendetza, horren seinale. Udaberriak aurrera egin ahala, zaparrada osteko eguzki goxoaren eta eguzki goxoaren osteko zaparraden eraginez, itxura dotorea hartu du lasterketako inguruneak, berdea inoizko distiratsuen jartzeraino. Ia guztia prest dago, azken xehetasunen faltan. Larunbatean, esaterako, ur botilak eramango ditu Zegamako eta inguruetako boluntario talde batek Aizkorrira, ibilgailurik iristen ez den (eta hobe horrela) ibilbideko anoa-postu bakarrera. Inoizko lasterkari kopururik handiena bilduko da aurten Zegaman, maratoiaren zazpigarren edizioan. Europako txapelketa jokatuko da, gainera, Zegamako probaren baitan. Lasterkari onentsuenak irteera marran egongo direla iragarri du antolakuntzak, gure mugez harago probak lortu duen entzutearen lekuko. Inork ez du lasterketa galdu nahi, guztiek nahi dute Aizkorriko lehia gogorrean parte hartu. Askotan galdetu izan diogu geure buruari ea lasterketa horrek zer duen besteekiko berezi, eta eite askotariko erantzunekin egin ohi dugu topo: ibilbidearen edertasuna (eta gogortasuna), antolakuntza eredugarria, arnasten den giro paregabea, ikusle kopuru itzela. Eta beste arrazoi asko, lasterketa hau bakarra bilakatzen dutenak. ... Sat, 17 May 2008 01:00:00 +0200 ZEGAMA Herritarren Arteko Futbito Txapelketa abian, Zegaman http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-16/p00003003/Herritarren_Arteko_Futbito_Txapelketa_abian_Zegaman.htm Frontenis txapelketa bukatu eta berehala, maiatzaren 10ean ekin zioten Zegaman Herritarren Arteko XXXI. Futbito Txapelketari. Zazpi talde ari dira parte hartzen, eta larunbatero 15:00etan jokatuko dituzte partidak. San Bartolome jaietan izango da finala. Fri, 16 May 2008 01:00:00 +0200 ZEGAMA Tartalo-Etxe kultur elkarteak bihar bere eguna ospatuko du eguerdian hasita http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-16/p00003004/Tartalo-Etxe_kultur_elkarteak_bihar_bere_eguna_ospatuko_du_eguerdian_hasita.htm Tartalo-Etxe kultur elkartearen eguna ospatuko dute bihar Zegaman, eguerdi partean hasita. Hamabietan mokadutxoa zerbitzatuko dute hurbiltzen diren guztientzako. Trikitilariak eta bertsolariak izango dira giroa berotzen. Ondoren, ordu erdi geroago, jada sabelak beteta direla, herri-kirol lehiaz gozatu ahalko da. Jon Lapatzaran eta Ibon Irazola lasto-altxatzaileak arituko dira batetik, eta Joxe Mari Esnaola eta Joxe Ugarteburu Aizkolariak bestetik. Eguraldi eguzkitsua egiten badu edo ateri badago behintzat plazan egingo dira herri kirolak, bestela pilotalekuan. Bertso poteoa eta bazkaria Herri kirol saioaren ondoren, bazkaldu aurretik, bertso poteoa egingo dute tabernaz taberna. Arratsaldeko ordubi eta erdiak aldera eseriko dira mahaiaren bueltan. Joxe Munduate eta Unai Muñoa bertsolariak bertan izango dira, euren ateraldiekin jendeari barre eragiteko asmoz. ... Fri, 16 May 2008 01:00:00 +0200 ZEGAMA Gereñu eta Berasategi, txapeldunak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-16/p00003009/Gereñu_eta_Berasategi_txapeldunak.htm Zegamako III. Frontenis Txapelketa Iker Gereñu eta Asier Berasategik irabazi dute. Bigarren sailkatu dira Urko Egimendia eta Urko Agirre. Hirugarren eta laugarren postuak, hurrenez hurren, Ander Mujika-Jose Migel Encinasentzat eta Josu Irastorza-Aritz Toledorentzat izan dira. Zegamako III. Frontenis Txapelketari otsailaren 16an eman zioten hasiera. Guztira zazpi bikotek parte hartu dute: Iker Gereñu-Asier Berasategik, Urko Egimendia-Urko Agirrek, Gorka Agirre-Xabier Azurmendik, Esteban eta Jose Luis Atxak, Ruben Casanovak eta Abelek, Ander Mujika-Joxe Migel Encinasek eta Josu Irastorza-Aritz Toledok, hain zuzen ere. Bikote guztiek denen aurka jokatu dute. Finala apirilaren 26an egin zuten. Hirugarren eta laugarren postuak ere orduan erabaki ziren. Parte-hartzaileek izandako giro ona azpimarratu dute. ... Fri, 16 May 2008 01:00:00 +0200 ZEGAMA Gazte Txokoa jarriko dute Zegamako kultur etxean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-15/p00003903/Gazte_Txokoa_jarriko_dute_Zegamako_kultur_etxean.htm Thu, 15 May 2008 01:00:00 +0200 ZEGAMA Tinko eusten diote ohitura zaharrari http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-14/p00003008/Tinko_eusten_diote_ohitura_zaharrari.htm Arantzazurako peregrinazioak osasuntsu jarraitzen duela erakutsi dute beste behin zegamarrek. Igandean goizeko zortzietan, bederatzietan eta hamarretan irten ziren autobusak tren geralekuraino. Handik oinez abiatu ziren Arantzazura. Guztira 250en bat lagun izan zirela adierazi du Edurne Albizu alkateak. Bidean hamaiketakoa egiteko tartetxo bat egin zuten lehendabizi. Indarrak berreskuratu eta aurrera jarraitu zuten. Zenbait kilometroren ondoren geratu egin ziren, bazkaltzeko. Tradizioari eutsiz Udalak eskaini zuen jatekoa. Horrek sukaldariak aurretik joatea eskatu zuen noski, erromesak iristerako dena prest egon zedin. Bazkari garaian kantuan, bertsotan eta txiste kontatzen ere aritu ziren, umorerik ez zaiela falta garbi utziz. Arratsaldeko bostak aldera erromesek azken txanpari ekin zioten. Ordu berean Kooperatiba aurretik Arantzazura autobusa irten zen. ... Wed, 14 May 2008 01:00:00 +0200 ZEGAMA Aulki hidraulikoa jarriko dute udal igerilekuan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-13/p00003901/Aulki_hidraulikoa_jarriko_dute_udal_igerilekuan.htm Tue, 13 May 2008 01:00:00 +0200 ZEGAMA Bihar goizean irtengo dira erromesak Zegamatik Arantzazura bidean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-10/p00003010/Bihar_goizean_irtengo_dira_erromesak_Zegamatik_Arantzazura_bidean.htm Bihar eta astelehenean Arantzazurako peregrinazioan parte hartuko dute zegamarrek, eta horrenbestez egun bereziak izango dira Zegaman. Goiztiarrenak bihar, igandea, 08:00etan herrian autobusa hartu eta tren geralekuraino joango dira, handik mendiz Arantzazura abiatzeko. Ordubete eta bi ordu geroago ere irtengo dira autobusak, jendeari aukera zabala emanez. Bidean denboralditxo bat egin eta gero, bazkaltzeko geldialdia egingo dute, 13:00ak edo 13:30a aldera. Bazkaria Udalak eskainiko die ibiltariei. Jan eta edaten ari diren bitartean txiste, kantu eta bertsoak ere ez dira falta izango. Jatorduaren ondoren berriz ere bideari ekingo diote, Arantzazurako azken metroak egiteko. Arratsaldeko bostetan Zegamako kooperatiba aurretik autobusa irtengo da Arantzazura, garai horretan joan nahi duenarentzat. ... Sat, 10 May 2008 01:00:00 +0200 ZEGAMA Zegamako eskolako patioa urte osoan zabalik egongo da, uztailetik aurrera http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-08/p00003006/Zegamako_eskolako_patioa_urte_osoan_zabalik_egongo_da_uztailetik_aurrera.htm Zegamako Aitxuri herri eskolako jolastokia uztailetik aurrera urte osoan zehar irekita edukitzeko erabakia hartu zuten apirilaren 28ko udal Gobernu Batzarrean. Lan batzuk egin beharko dituzte horretarako, baina behin lan horiek eginda, patiorako sarbidea irekita egongo da edonorentzat, bai eskola ordutik kanpo, baita asteburuetan ere. Gaur egun herri eskolako patioa eskola orduetan soilik irekitzen dute, baita eskola kirol orduetan ere. Baina hortik kanpora itxita egoten da, bai astean zehar eta baita astebukaeratan ere. Edurne Albizu Zegamako alkateak aditzera eman du pilotalekua momentu honetan motz gelditzen dela haur, gaztetxo eta heldu guztiei zerbitzua emateari begira. «Jarduera desberdinak bertan egiteko aukerarik ez dago. Esate baterako larunbat goizetan eskolakoak kirola egitera pilotalekura joaten badira ezin zaio beste erabilerarik eman». Hori, batez ere, neguan gertatzen da. ... Thu, 08 May 2008 01:00:00 +0200 ZEGAMA Orkatz abesbatza Irlandan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-08/p00003008/Orkatz_abesbatza_Irlandan.htm Thu, 08 May 2008 01:00:00 +0200 ZEGAMA Igerilekuak ustiatzeko deia egin dute Zegaman http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-07/p00003001/Igerilekuak_ustiatzeko_deia_egin_dute_Zegaman.htm Wed, 07 May 2008 01:00:00 +0200 ZEGAMA Olaizola gazteak irabazi du Zegamako lasterketa http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-06/p00002009/Olaizola_gazteak_irabazi_du_Zegamako_lasterketa.htm Tue, 06 May 2008 01:00:00 +0200 ZEGAMA Euskaraz jolastea helburu duen ikastaroa emango dute http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-01/p00003001/Euskaraz_jolastea_helburu_duen_ikastaroa_emango_dute.htm Zegamako Euskara Biziberritzeko Plana eta Aitxuri eskolako Elkarbizitza Proiektuaren barruan, asteartean 16:00etatik 18:00etara bitartean, eskolako musika irakasle Ainhoa Urrutiak ikastaro praktiko bat emango du gurasoentzat eta irakasleentzat, neska-mutilekin eskolan eta kalean euskaraz jolas dadin bultzatzeko. Thu, 01 May 2008 01:00:00 +0200 ZEGAMA Kontsumoari buruzko jardunaldiak egingo dituzte http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-29/p00003901/Kontsumoari_buruzko_jardunaldiak_egingo_dituzte.htm Tue, 29 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZEGAMA Hemen da berriro Zegama-Aizkorri, hemen gara berriro http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-27/p00002017/Hemen_da_berriro_Zegama-Aizkorri_hemen_gara_berriro.htm Zazpi hilabete besterik ez dira igaro Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren seigarren edizioa ospatu zenetik, eta ate-joka dugu dagoeneko zazpigarrena. Oharkabean pasa da urtebete labur hau, ziztu bizian, datorren maiatzaren 25ean munduko txoko ezberdinetatik inguratutako lasterkariak Aizkorriko malda gogorrenak igoko dituzten abiadura beretsuan. Iaz irailean ospatu zen Zegama munduan ezagun bilakatu duen froga, mendi lasterketen munduko txapelketako azken lasterketa puntuagarria, lasterketa erabakiorra, izatearen aitzakian. Aurten, ordea, maiatzean ospatuko da berriz lasterketa, eta mendi lasterketen Europako txapelketarako puntuagarria izango da. Hilabeteak daramatzate korrikalariek euren gorputzak erronka erraldoiari aurre egiteko prestatzen; baita euren buruak prestatzen ere. Eta hilabeteak daramatzate, halaber, lasterketako antolakuntzak eta Zegamako herri osoak lasterketaren inguruko ñabardurarik txikiena ere zaintzen, egun handian dena bikain atera dadin. ... Sun, 27 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZEGAMA Frontenis txapelketaren finala dago gaur, 17:00etan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-26/p00004902/Frontenis_txapelketaren_finala_dago_gaur_1700etan.htm Sat, 26 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZEGAMA Ikastaroa egingo dute euskaraz jolas dezaten http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-24/p00003903/Ikastaroa_egingo_dute_euskaraz_jolas_dezaten.htm Thu, 24 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZEGAMA Ugalde eta Atxa irabazle pilotan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-17/p00003002/Ugalde_eta_Atxa_irabazle_pilotan.htm Thu, 17 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZEGAMA Bi etxebizitza tasatu zozkatuko ditu laster Zegamako Udalak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-16/p00003006/Bi_etxebizitza_tasatu_zozkatuko_ditu_laster_Zegamako_Udalak.htm Zegamako Udalak, bi etxebizitza tasatu zozkatzeko tramiteak onartu zituen azken udal osoko bilkuran. Zozkatuko diren etxebizitzetatik bat Aitamarren eremuan dago eta bestea Olaberrian. Lehendabizikoa eroslehentasun (tanteo) eskubidea erabiliz eskuratu du Udalak eta bigarrena berriz erosleak atzera egin duelako. Etxebizitza horietakoren batean interesa duenak apirilaren 30a baino lehen eman behar du izena Zegamako udaletxean. 102 eta 83,65 metro koadroko etxebizitzak dira Aitamarrenen dagoen etxebizitza Aseginolaza Anaien kaleko A blokean dago, beheko solairuan. 102 metro koadro ditu, sarrera, egongela, sukaldea, bi bainu eta hiru logelatan banatuta. 49 metro koadroko terraza ere badu. Etxebizitza horren prezioa 204.970,71 eurokoa da. Kopuru horri eskritura eta erregistro gastua zein etxebizitza saltzeko Udalak egin beharreko gastua gehituko zaizkio. ... Wed, 16 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZEGAMA «Zegamako baserrietan ezaguna zen errezeta berreskuratu dugu» http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-13/p00004008/Zegamako_baserrietan_ezaguna_zen_errezeta_berreskuratu_dugu.htm Berreskuratutako errezeta da Zegamako Intxaur Pasta izenarekin aurreko igandean ezagutzera eman zen produktua. Zegamako baserrietako jendearen bidez berreskuratu dute, Udalaren eta Zegama Okindegiaren elkarlanaren ondorioz. Jakin dutenez, mende bat pastatxo da errezeta hori Zegaman ezagutzen dela. Tolosako Gorrotxategi gozogilearen laguntza ere izan dute. Kepa Galparsoro (Beasain, 1958) Zegama Okindegiko nagusia da, eta bera arduratzen da pasta horiek egiteaz. Aspaldi hasi al zineten errezeta berreskuratzearen ideiarekin? Beno, zertxobait bai. Aurreko legealdiko Udalarekin zertxobait hitz eginda geunden. Udalak ere bazuen horrelako zerbait egiteko gogoa. Baina aipatu behar da Edurne alkateak egindako lana, bera izan baita berreskuratze horretan lan handia egin duena. Intxaur pasta hauek kaleratzearen helburua zein da? ... Sun, 13 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZEGAMA Aitzgorrik usurbildarrak izango ditu aurkari gaur http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-13/p00005902/Aitzgorrik_usurbildarrak_izango_ditu_aurkari_gaur.htm Sun, 13 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZEGAMA Erlezainei ohore http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-08/p00002008/Erlezainei_ohore.htm Durrunba Zegamako frontoira irisi zenean, eguerdian, bukatu zen henegun Gipuzkoako X. Ezti Lehiaketa. Pilotalekura ailegatu aurretik erlezainek lanerako arropak soinean zituztela desfile ikusgarria egin zuten herriko kaleetan zehar, bukaerako kanta eta guzti. Eztiak eta erlezainen lanak erakarrita, jende ugari elkartu zen Zegaman Erlezain Egunean. Ez, ordea, igandean bakarrik. Aurreko astean zeharrerako hainbat ekitaldi antolatu zituen Zegamako Udalak, Gipuzkoako Erlezainen Elkartearen laguntzarekin; hala nola, eztiaren labelari eta gozogintzari buruzko hitzaldiak, Zegamako intxaur-pasten aurkezpena eta dastatzea, eta Urrezko Aizkolarien txapelketako kanporaketa. Ekitaldi horiek denak harrera ona izan zutela esan dute Udaletik, pozik daudela jendeak emandako erantzunarekin. Ostegunean Aitxuri herri eskolako umeen artean egin zuten dastatzea, eta ikasleei ezti pote bana oparitu zieten, bideo-emanaldia ere eskainiz, eztia egiteko prozesua azaltzeko. ... Tue, 08 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZEGAMA Zegamako eskola-haurrek eztitutako ikasgaiak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-06/p00002901/Zegamako_eskola-haurrek_eztitutako_ikasgaiak.htm Sun, 06 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZEGAMA Tobera musika eskolakoen entzunaldia izango da etzi http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-06/p00006902/Tobera_musika_eskolakoen_entzunaldia_izango_da_etzi.htm Sun, 06 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZEGAMA Erlezain eguna izango da etzi Zegaman http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-04-04/p00003006/Erlezain_eguna_izango_da_etzi_Zegaman.htm Fri, 04 Apr 2008 01:00:00 +0200 ZEGAMA