Zerain, Goierriko hitza http://www.goierrikohitza.info Hitzako albiste zerrenda zerain eu Fri, 25 Jul 2008 00:06:42 +0200 60 Zerain, Goierriko hitza http://www.goierrikohitza.info/rss/logo.gif goierrikohitza.info Asteazkenean egingo dute hileroko olio bilketa http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-25/p00003902/Asteazkenean_egingo_dute_hileroko_olio_bilketa.htm Fri, 25 Jul 2008 01:00:00 +0200 ZERAIN Meategiak monumentu http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-24/p00003005/Meategiak_monumentu.htm Zerain Parke Kulturalak eskaintza zabala du. Duela hamabost urte hasitako bideak bere emaitza eman du. Horri esker gaur egun Zerainen bi nekazalturismo, bi sagardotegi, aterpetxe bat, bi jatetxe, artisautza eta kalitatezko produktuen denda eta Kalitatearen Qa lortu duen Turismo Bulegoa daude. Jan-edanak eta lo lekua ziurtatu eta zenbait erosketa egiteko aukera emateaz gain, herriko ondare kultural historikoa bisitatu ahalko da: Herri Museoa eta diaporama, Larraondoko zerrategia, kartzela, Andre Mari Jasokundearen eliza, bolatokia, San Blas ermita, dolmenak, eta nola ez, Aizpeko meategia. Duela gutxi, uztailaren 1eko 126/2008 dekretuan, meategiak Sailkatutako Kultur Ondare gisa deklaratu zituen Eusko Jaurlaritzak, Monumentu Multzo izendapena emanez. Dekretuan agertzen denez, Zeraingo Aizpeko meategietako ondare multzoa «ikaragarrienetakoa» da, ez Gipuzkoan bakarrik, baita Euskal Herri osoan ere. ... Thu, 24 Jul 2008 01:00:00 +0200 ZERAIN Zozoak beleari... ipurtzuri http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-15/p00008001/Zozoak_beleari..._ipurtzuri.htm Ohituta gaude gure ingurunean hegazti ugari ikusten. Zozoa da horietako bat. Sarritan bisitatzen dituzte zelaiak eta baratzeak jan bila. Beltzak izan ohi dira Goierrin ikusten direnak, eta ez zuriak. Bestelako kasua da Zeraingoa. Urte bat baino gehiago da herritarrek zozo zuria ikusteko zortea dutela. Zeraindar batek dioenez zozo zuriaren ama ere pintoa zen. Orain ama izatearen esperientzia berak probatu du. Zeraingo Mendi baserriaren inguruetan errun zituen arrautzak. Denboraldi batean arrautza horiek berotzen aritu eta gero, arrautza-oskola mokoarekin urratu eta zozo kumeak nola irtetzen ziren ikusi ahal izan zuen. Azti zeuden zeraindarrak arrautzatik zer jaioko. Baina zozo zuri protagonistaren kumeek ez dute nonbait amaren antzarik ekarrik ez kolorean behintzat. Berari ez zaio inporta ordea, eta maitasun osoz zaintzen ditu. ... Tue, 15 Jul 2008 01:00:00 +0200 ZERAIN Monumentu izendatu dute Aizpeko meategia http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-03/p00003010/Monumentu_izendatu_dute_Aizpeko_meategia.htm Zeraingo Aizpeko meatze esparrua monumentu multzo izendatu du Eusko Jaurlaritzak. Izan ere, Jaurlaritzaren esanetan «ukigabe» mantendu ditu garrantzi handiko zenbait elementu. Aizpeko meatzeetatik XIX. eta XX. mendeetan minerala ateratzen zuten. Izendapen horrek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako meatze esparru garrantzitsuena bihurtu du. Thu, 03 Jul 2008 01:00:00 +0200 ZERAIN Larunbat honetan egingo dute txangoa jubilatuek http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-07-02/p00003902/Larunbat_honetan_egingo_dute_txangoa_jubilatuek.htm Wed, 02 Jul 2008 01:00:00 +0200 ZERAIN Zeraingo jubilatuek irteera egingo dute uztailean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-26/p00002905/Zeraingo_jubilatuek_irteera_egingo_dute_uztailean.htm Thu, 26 Jun 2008 01:00:00 +0200 ZERAIN Jubilatuek txangoa egingo dute uztailaren 5ean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-20/p00003902/Jubilatuek_txangoa_egingo_dute_uztailaren_5ean.htm Fri, 20 Jun 2008 01:00:00 +0200 ZERAIN Mutiloako sagardo festara jaitsiko dira zeraindarrak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-20/p00003903/Mutiloako_sagardo_festara_jaitsiko_dira_zeraindarrak.htm Fri, 20 Jun 2008 01:00:00 +0200 ZERAIN Eskola Txikiak bizi-bizirik http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-10/p00004005/Eskola_Txikiak_bizi-bizirik.htm Biharamuna Zerainen. Bertako haur, guraso eta irakasleengan nekeak arrastoa utzia du, baina hori baino zerbait gehiago ere islatzen da euren aurpegietan: Gipuzkoako Eskola Txikien festa «oso ondo» atera izanaren poza eta horrek emandako indarra. Aurreko egunetan egindako euri jasek igandean ere jarraipena izango zuten beldurrarekin esnatu ziren zeraindarrak. Hasieran itxura tristea bazuen ere, 10:00etarako atertu egin zuen eta laster hasi ziren Zeraingo plaza eta inguruak jendez betetzen. Guztiek egun ederra pasatzearekin batera Eskola Txikiak «modernoak, kalitatezkoak eta aurrerakoiak» direla adieraztea zuten helburu. Eta horrekin batera herri eta auzo txikiak bizirik mantentzeko berebiziko garrantzia dutela aldarrikatzea. Goizeko hamarrak eta laurdenetan ongietorri ekitaldiari hasiera eman zioten, haurrekin, plazan. Zeraingo herri eskolan 25 urtean ibilitako adin desberdinetako pertsonek taula gainera igo eta banaka bakoitzarentzako eskola izan zena adierazi zuten hitz banatan. Gipuzkoan dauden 26 Eskola Txikien datuak ere eman zituzten gero: zenbat biztanle dituen herriak, Eskola Txikia noiz sortu zen, zenbat ikasle eta irakasle dituen... Ekitaldia Kontxi Errastiri, 25 urtez Zeraingo herri eskolan irakasle izan denari, omenalditxo txiki bat egiteko ere aprobetxatu zuten. Berak egindako lana eskertzeaz gain lore sorta eman zioten haurrek. Errastik ez zuen espero halakorik, eta hunkituta jaso zuen ikasleen eta herrikideen gorazarrea. ... Tue, 10 Jun 2008 01:00:00 +0200 ZERAIN Zeraindarrek ia dena prest dute Eskola Txikien jairako http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-07/p00003009/Zeraindarrek_ia_dena_prest_dute_Eskola_Txikien_jairako.htm Bihar hartuko du Zerainek Gipuzkoako Eskola Txikien festa, eta herritarrek gehiena prestatuta dute jada. Gaur goizerako daude geratuta festa egingo den lekuari azken ukituak emateko. Urte osoan zehar 70 lagun inguru ibili dira lanean, eta egunean bertarako 125 pertsona daude izena emanda. Aurreko urteetako festak oinarri hartuta 1.500-2.000 lagun espero dituzte Zerainen. Antolatzaileen hitzetan jaiari 10:00etan puntu-puntuan emango diote hasiera. Sarrera eta ongietorria umeekin batera egingo dute plazan, eta ondoren abestiaren aurkezpena egingo dute. Gero adin desberdinetako haurrei zuzendutako jokoak egingo dituzte plazan eta pilotalekuan. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, «goizeko joko antolatuak Gipuzkoako Eskola Txikietako haurrentzat prestatuak daude soilik, ume kopuruan eta lekuan arazorik ez sortzearren». Gainerako ekitaldiak edozein parte-hartzailerentzat irekiak dira. ... Sat, 07 Jun 2008 01:00:00 +0200 ZERAIN Igandean ospatuko dute Zerainen Gipuzkoako Eskola Txikien XXI. Festa http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-04/p00003011/Igandean_ospatuko_dute_Zerainen_Gipuzkoako_Eskola_Txikien_XXI._Festa.htm Igandean, ekainak 8, goizeko hamarretatik arratsaldeko seiak bitartean Gipuzkoako Eskola Txikien Festaz gozatzeko aukera izango da Zerainen. Adin desberdinetako jendeari, baina batez ere haurrei zuzendutako egitaraua prestatu dute antolatzaileek. Horrela adierazi zuten atzo Izaskun Carrera Gipuzkoako Eskola Txikietako Guraso Elkarteen lehendakariak, Jon Zubiarrain Gipuzkokao Eskola Txikietako Guraso Elkarteen lehendakariordeak eta festaren arduradunak, eta Enara Sodupe eta Alońa Elortza Zeraingo bi gurasok Zeraingo Maixunen egindako agerraldian. Festa Eskola Txikiak bizirik, herri eta auzo txikiak bizirik lelopean antolatu dute. Elortza guraso zeraindarrak leloarekin bat eginez «Eskola Txikiak herri eta auzo txikietako arimak» direla esan zuen. Gipuzkoan guztira 26 Eskola Txiki daude, eta urtero ospatzen dute jaia. «Indarrak batu eta guztiek batera ondo pasatzeko hitzordua da datorren igandeko jaia, baina helburu bakarra dute han elkartuko direnek: eskola txikien handitasuna indartzea», zioen Elortzak. ... Wed, 04 Jun 2008 01:00:00 +0200 ZERAIN Eskola herria bizitzen http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-06-01/p00002007/Eskola_herria_bizitzen.htm Sun, 01 Jun 2008 01:00:00 +0200 ZERAIN 'Landagipuzkoa 32' plana Zerainen aurkeztuko dute http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-25/p00006904/Landagipuzkoa_32_plana_Zerainen_aurkeztuko_dute.htm Sun, 25 May 2008 01:00:00 +0200 ZERAIN Gabirondo anai-arrebak nagusitu dira Sega Ligako lehenengo jardunaldian http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-20/p00003010/Gabirondo_anai-arrebak_nagusitu_dira_Sega_Ligako_lehenengo_jardunaldian.htm Herenegun jokatu zen Zerainen I. Sega Ligako aurreneko jardunaldia, seitatik lehena. Joxe Gabirondo eta Maria Luisa Gabirondo anai-arrebek gizonezkoetan eta emakumezkoetan irabazita, sasoi betean daudela garbi utzi dute. Arratsaldeko bostak eta erdietan hasi zen norgehiagoka. Gizonezkoetan 29 pertsona daude izena emanda ligan, baina herenegun 28 izan ziren, Ińaki Izagirre zaldibiarrak ezin izan baitzuen parte hartu. Gizonezkoek 100 metro koadroko (10x10) saila ebaki behar izan zuten, nazioarteko eran. Egindako denbora eta epaileen puntuaketa kontuan hartuta, guztira 3 ordu, 22 minutu eta 8 segundoko egin zituen Gazteluko segalariak. Bigarren postuan Jexux Mari Lasa legorretarra geratu zen, 3 ordu 35 minutu eta 25 segundoko denbora eginda. Hirugarren, berriz, Juan Joxe Lizaso asteasuarrak egin zuen 3 ordu, 52 minutu eta 41 segundoko denborarekin. ... Tue, 20 May 2008 01:00:00 +0200 ZERAIN I. Sega Ligako lehen jardunaldia gaur jokatuko dute Zerainen http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-18/p00004005/I._Sega_Ligako_lehen_jardunaldia_gaur_jokatuko_dute_Zerainen.htm Almitza Elkarteak antolatutako I. Sega Ligari Zeraingo gaurko jardunaldiarekin emango diote hasiera. Segalariek arratsaldeko bostak eta erdietan izango dute hitzordua Irukateko zelaian, Zeraindik Mutiloara doan bidearen ondoko larreetan, hain zuzen. Guztira Euskal Herriko 39 segalarik parte hartuko dute, 29 gizonezkok eta 10 emakumezkok. Segalari horietatik zortzi goierritarrak dira: Joxe Atin (Ormaiztegi), Miel Mari Jauregi (Zaldibia), Juan Mari Agirrezabala (Lazkao), Igor Esnaola (Legorreta), Ińaki Izagirre (Zaldibia), Jexux Mari Lasa (Legorreta), Arrate Garin (Legorreta) eta Alońa Galarraga (Idiazabal). Segalariak nazioarteko eran lehiatuko dira. Emakumezkoek 50 metro koadroko (7x7) saila ebaki beharko dute eta gizonezkoek berriz 100 metro koadrokoa (10x10). Arauak idatziz pasatu dituzte ... Sun, 18 May 2008 01:00:00 +0200 ZERAIN Euskadiko abere-ustialekuen feria eta erakusketa egingo dute gaur Zerainen http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-16/p00003008/Euskadiko_abere-ustialekuen_feria_eta_erakusketa_egingo_dute_gaur_Zerainen.htm Euskadiko Abere-ustialekuen VIII. Txapelketaren sari banaketa gaur Goierrin egingo dute. Sariak banatu aurretik, ordea, belarkien erabilera eta kontserbaziorako makinariarekin erakustaldia egingo dute Zerainen, herri-kirol erakustaldiarekin batera. Sari-banaketa ekitaldia eta bazkaria Liernin izango dira. Bertan izango dira, besteak beste, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia, Gonzalo Saenz de Samaniego Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburua eta Rafael Uribarren Landa Ingurunearen Garapeneko diputatua. Ustialekuen berritze teknologikoan laguntzea xede Euskadiko Abere-Ustialekuen Txapelketa, abere-ustialekuen berritze teknologikoan laguntzeko helburuarekin antolatzen dute Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako foru aldundiek, hiru herrialdeetako gestio-zentroak eta Neikerrek. Helburu hori betetzeko pizgarri eta dibulgaziorako nekazaritzako txapelketen bitartekoa erabiltzen dute. ... Fri, 16 May 2008 01:00:00 +0200 ZERAIN Eskola Txikiak geroaren bila http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-15/p00003008/Eskola_Txikiak_geroaren_bila.htm Gipuzkoako Eskola txikiek badute jada abesti propioa. Ekainaren 8an Zerainen ospatuko den XXI. Gipuzkoako Eskola Txikien Festa aitzakia hartuta, Gipuzkoako Eskola Txiki guztien ereserkia bilakatuko den abestia grabatzera joan ziren astelehenean Zeraingo haur, gaztetxo eta zenbait guraso. Amasako IZ estudioetan zuten hitzordua, Pirritx eta Porrotx pailazo ezagunekin. Eurek goizean grabatu zuten abestia eta arratsaldean haur eta gurasoen txanda izan zen. Pirritx eta Porrotxek ohiko pailazokeriekin, goxo hartu zituzten zeraindarrak. Eurak horrelako lanetan ohituta daudela garbi utzi zuten. Zeraindarrak, orain arte behintzat ez zuten eskarmenturik grabaketa lanetan, baina gogo biziz hasi ziren abesten: eskola txikiak/herri eta auzo,/ geroaren bila/ pausorikan pauso... Batzuen ahots goxoak besteen lodixeagoekin nahastuta, konbinaketa polita egin zuten. Guztien gainetik azpimarragarria, jarritako ilusioa. ... Thu, 15 May 2008 01:00:00 +0200 ZERAIN 0a kultur elkarteak batzarra egingo du etzi http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-15/p00003904/0a_kultur_elkarteak_batzarra_egingo_du_etzi.htm Thu, 15 May 2008 01:00:00 +0200 ZERAIN Artista txikiak lanerako prest http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-05-10/p00008002/Artista_txikiak_lanerako_prest.htm Ekainaren 8an Zerainen ospatuko den Gipuzkoako Eskola Txikien XXI. Festa aitzakia hartuta, herrialdeko Eskola Txiki guztien ereserkia bihurtuko den abestia grabatuko dute Zeraingo haurrek eta zenbait gurasok Pirritx eta Porrotx pailazoekin. Urtero egin ohi da Eskola Txikien Festa, eta orain artean urtero abesti berri bat sortu izan da. Gipuzkoako Eskola Txikien koordinakundetik «betiko balioko duen abesti bat» izateko beharra ikusi zuten. Hori dela eta, lehenago Asteasuko eta Igeldoko jaietan erabilitako abestia egokitu dute. Abestiaren grabaketa datorren astelehenean egingo dute zeraindarrek Amasako IZ estudioetan. Grabaketa guztien aurretik entseguak egin behar izaten dira ordea, eta herenegun zeraindarrek hitzordua zuten Joxe Mari Agirretxe Porrotx pailazoarekin eta Oneka Garmendia musika irakaslearekin. ... Sat, 10 May 2008 01:00:00 +0200 ZERAIN Aizpita adieraztegiko ordutegia zehaztuta dago http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-03-15/p00003901/Aizpita_adieraztegiko_ordutegia_zehaztuta_dago.htm Sat, 15 Mar 2008 01:00:00 +0100 ZERAIN Aizpitako Adieraztegia zabalik dago http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-03-13/p00003007/Aizpitako_Adieraztegia_zabalik_dago.htm Joan den larunbatean zeraindarrek Aizpitako proiektuaren emaitza ikusteko aukera izan zuten arren, atzo egin zen interpretazio zentro berriaren aurkezpen ofiziala. Bertan ziren besteak beste, Koro Garmendia Turismo sailburuordea, Pilar Azurmendi eta Gabriela Vives Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura saileko kideak, Mercedes Rodriguez Basquetour-eko ordezkaria, Jordi Pardo teknikoen zuzendaria, Aldabe Kooperatiba Elkarteko kideak eta Joan Manuel Oria Zeraingo alkatea. Aizpita Adieraztegian Zeraingo historiaren hiru maila adierazten dira: mendi horretako ingurumenaren bilakaera; burdinaren ustiaketa, eraldaketa eta esportazioa eta azkenik, meatzearen ustiakuntzaren eragin ekonomiko eta soziala. Aitziber Makazagak eta Joan Manuel Oriak adierazi zutenez «zeraindarrek utzitako argazki, testimonio eta dokumentazioari esker sortu da zentro hau. Bestela ez zen posible izango hau dena aurrera ateratzea». ... Thu, 13 Mar 2008 01:00:00 +0100 ZERAIN Zeraindarrek Aizpitako proiektuaren emaitza ikusteko aukera izan dute http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-03-09/p00004005/Zeraindarrek_Aizpitako_proiektuaren_emaitza_ikusteko_aukera_izan_dute.htm Aurkezpen ofiziala asteazkenean bada ere, zeraindarrentzako ireki zuten atzo goizean Aizpitako Adieraztegia. Eguraldi bustiari aurpegi ona jarri eta herritar ia gehienak bertaratu ziren Zeraingo herriaren Ingelesen etxeraino. Jose Manuel Oria alkateak Aizpitako etxearen aurrean bildu zen jendeari barrura sartzeko gonbitea egin zienean ireki zen benetan etxea, eta hamaiketakoarekin barrua ere gozatu zuten. Laborderen lan tresnak Ikusmin handia piztu zuen haurrengan, baina baita helduengan ere Labordek bildutako tresnen bildumak. Txikiek gauza berriak ikasteko iturria topatu zuten, eta helduenek garai bateko oroitzapenak freskatuz gazteagoei orain urte batzuetako bizimoduaren berri azaltzeko aukera. «Ezagutzen ez ditugun tresnak ere badira, baina pentsatzen dugu zer izango den», aipatzen zuen gizon batek. ... Sun, 09 Mar 2008 01:00:00 +0100 ZERAIN Aizpita etxea bihar irekiko dute zeraindarrentzat http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-03-07/p00003004/Aizpita_etxea_bihar_irekiko_dute_zeraindarrentzat.htm Zeraingo Aizpea auzoko meatze barrutian proiektu handia garatu da. Labeak eta ingurunea atondu ondoren, Aizpita etxea (zeraindarrentzat Ingelesen etxea) eraberritu zuten meatze ingurua azaltzeko ibilbideak eta panelak jarriz. Lan eta inbertsio handien ondoren Zeraingo Udalak Aizpitako Adieraztegia martxan jarriko du orain. Zeraindarrak proiektua osatzen duten «elementu garrantzitsuak» direla iritzita, datorren asteazkeneko aurkezpen ofiziala egin aurretik bihar eskainiko zaie zeraindarrei Aizpitako Adieraztegia bisitatzeko aukera. Ikustekoak Beheko solairuan Aizpeko meatzeei eta inguruari buruzko hainbat azalpen eta panel interaktibo daude. Erdi-erdian Manuel Laborde zenak jasotako burdinezko lanabesen bilduma ikus daiteke, eta goian jolaserako pantaila ukigarria, hainbat pieza eta ikus-entzunezkoak aurki daitezke bisitariaren gozamenerako. ... Fri, 07 Mar 2008 01:00:00 +0100 ZERAIN Gaur jokatuko da Mus Txapelketa Joxepanen Gaur gauean jokatuko da Euskal Herriko IV. Mus Txapelketako Zaldibiako kanporaketa. Joxepane ostatuan izango dute hitzordua mus zaleek. Izen-ematea gaueko 21:30etik 22:30era bitartean izango da. Aurtengo final nagusia Seguran jokatuko da apirilaren 5ean, herrialdeko kanporaketak jokatu ondoren. Goierriko XX. Bola Txapelketa Zerainen bihar http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-03-07/p00003001/Gaur_jokatuko_da_Mus_Txapelketa_Joxepanen_Gaur_gauean_jokatuko_da_Euskal_Herriko_IV._Mus_Txapelketako_Zaldibiako_kanporaketa._Joxepane_ostatuan_izango_dute_hitzordua_mus_zaleek._Izen-ematea_gaueko_2130etik_2230era_bitartean_izango_da._Aurtengo_final_nagusia_Seguran_jokatuko_da_apirilaren_5ean_herrialdeko_kanporaketak_jokatu_ondoren._Goierriko_XX._Bola_Txapelketa_Zerainen_bihar.htm Fri, 07 Mar 2008 01:00:00 +0100 ZERAIN Zegamarrak nagusi Liztormendin http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-03-05/p00003006/Zegamarrak_nagusi_Liztormendin.htm Wed, 05 Mar 2008 01:00:00 +0100 ZERAIN Toberak egindako bideoa Mandio dendan salgai http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-02-28/p00004904/Toberak_egindako_bideoa_Mandio_dendan_salgai.htm Thu, 28 Feb 2008 01:00:00 +0100 ZERAIN Alustizaren oroimenezko bola txapelketa, igandean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-02-21/p00003901/Alustizaren_oroimenezko_bola_txapelketa_igandean.htm Thu, 21 Feb 2008 01:00:00 +0100 ZERAIN Aizpeoleatarrak tutean txapeldun http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-02-20/p00003006/Aizpeoleatarrak_tutean_txapeldun.htm Wed, 20 Feb 2008 01:00:00 +0100 ZERAIN Arau subsidiario berriek Zerainen 30 etxebizitza egiteko aukera ireki dute http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-02-19/p00003006/Arau_subsidiario_berriek_Zerainen_30_etxebizitza_egiteko_aukera_ireki_dute.htm Gipuzkoako Foru Aldundiak onartu berri dituen arau subsidiaroen arabera 30 etxebizitza egiteko aukera izango da Zerainen. Etxebizitza guztiak bi bizitzako 15 etxetan eraikiko lirateke. Agiri berriak orain arte indarrean egon diren Hiri Antolaketako Arauen tokia hartuko du; haiek 1990. urtean onartu ziren. Jose Manuel Oria Zeraingo alkatearen hitzetan «aurreko arauei dagokien lur publiko guztia agortuta zegoen jada, nahiz eta oraindik garatu gabeko lur pribatu zati bat egon, Unsulategi eta Ostatu artean. Arau subsidiario berriak onartzeak herria hazten joateko aukera eskainiko du». Foru Aldundiaren bozeramaile Eneko Goiak bere garaian jakinarazi zuen berrikuspenak zenbait helburu proposatzen dituela: Zerain udalerri bizi bezala mantentzea; biztanle galera geratzea eta joera horri buelta ematea, biztanleen ikuspegi ekonomikoa eta bizitza kalitatea hobetuz. Hori egiteko bi bide proposatzen dituzte: alde batetik, batez ere gazteen beharrei erantzungo dien etxebizitza eskaintza egitea, eta bestetik lurzoru eta prezio politika egokiak dituen eskaintza egitea, eskualdeko biztanleak bertara erakartzeko. Azkenik, Zerainek turismoa erakartzeko duen gaitasuna hobetzea da helburua. Nekazaritza eta abeltzaintza produktuen ekoizpenarekin eta eraldaketekin lotutako nekazaritza gune bat eratzea ere aurreikusten du, lanpostu berriak sortzeko eta Zerain kalitate markako nekazaritza produktuen ekoizpen nahiz merkaturatze prozesuak hobetzeko. ... Tue, 19 Feb 2008 01:00:00 +0100 ZERAIN Kolore, kolore ta gustu guztiak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-02-10/p00002003/Kolore_kolore_ta_gustu_guztiak.htm Sun, 10 Feb 2008 01:00:00 +0100 ZERAIN Antzina bezalako aizkora saioa http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-02-06/p00008002/Antzina_bezalako_aizkora_saioa.htm Larunbat arratsaldeko zazpiak. Zeraingo pilotalekua. Lagun arteko aizkora apustua iragarrita. Harmailetan jostorratzik sartzeko ere tokirik ez. 330 bat lagun ikusle, hiru lagun aizkora zorrotzak eskuan. Herri-kirolek hartu duten indarraren beste erakusgarri bat Zerainen. Apustu edo ikuskizun ederra eman zuten Xabier Dorronsoro herriko aguazilak batetik, Urtzi Olasagasti donostiarrak eta Xabier Undiano haren lehengusu usurbildarrak osatutako bikoteak bestetik. Ikuskizuna, konpletoa. Kanaerdiko hamar enbor ebakitzea zuten lana, bakarrak bikotearen (txanda librean) kontra; eta bide batez 330 begi pareak gozaraztea. Biak egitea lortu zuten, aizkora saio bizian eta kilikagarrian. Lehengusuen bikoteak hartu zuen aurrea lehen bi enborretan. Bosgarren trongora arte parekatuta joan ziren, Dorronsorok tokatu zitzaion egur zaila menperatzea lortu zuen arte. Harrapatu eta pasatu, Ormaiztegiko txakurrak bezala, eta seigarrenetik aurrera bizkarra erakutsiz jardun zuen aguazilak. Olasagasti-Undianok bigarren bueltan zain zuten hezurra, eta kolpean ere behera egin zuten. Undiano usurbildarra «aizkoran pixkat ibilia» bazen, Olasagastirentzat lehenengo proba zen. Ez nolanahikoa alajaina. Dorronsorok 31 minutu eta erdian osatu zuen lana, bikoteak 33:50ean. ... Wed, 06 Feb 2008 01:00:00 +0100 ZERAIN 'Goierri kolore' erakusketa Zerainen izango da ikusgai http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-02-05/p00003001/Goierri_kolore_erakusketa_Zerainen_izango_da_ikusgai.htm Tue, 05 Feb 2008 01:00:00 +0100 ZERAIN Aizkora apustua egingo dute bihar arratsaldean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-02-01/p00003005/Aizkora_apustua_egingo_dute_bihar_arratsaldean.htm Xabi Dorronsoro Zeraingo aguazilak aizkora apustua jokatuko du bihar arratsaldeko zazpietan Xabier Undiano eta Urtzi Olasagasti usurbildarren aurka. Norgehiagoka Zeraingo frontoian izango da. 10 kanaerdiko zeinek lehenago moztu jokatuko dute. Dorronsoro bakarrik ariko da, eta beste biak txanda librean. Egurrak erdi bana jarriko dituzte euren artean eta 1.000 euro daude jokoan. Zeraingo aguazilak aipatu duenez urte batetik gora da dagoeneko Xabier Undianok, bere koadrilako lagunak, erronka bota ziola. Euretako bik Dorronsororen aurka egingo zuten aizkoran. Denbora luzea igaro da ordutik baina azkenean Zeraingo aguazilak baiezkoa eman zion erronkari. «Gure arteko zerbait bezala hasi zen dena. Hasieran afaritxo bat egin eta ondoren aizkoran neurtuko genituen indarrak. Ez genuen jende aurrean aritu nahi. Pixkanaka kontua puzten joan zen ordea, eta azkenean Zeraingo frontoian ariko gara». ... Fri, 01 Feb 2008 01:00:00 +0100 ZERAIN Inprimagailuen toner eta kartutxo bilketa abian http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-01-30/p00003902/Inprimagailuen_toner_eta_kartutxo_bilketa_abian.htm Wed, 30 Jan 2008 01:00:00 +0100 ZERAIN Meza Burgomendiko San Blas ermitan izango da 3an http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-01-30/p00003903/Meza_Burgomendiko_San_Blas_ermitan_izango_da_3an.htm Wed, 30 Jan 2008 01:00:00 +0100 ZERAIN Toberari buruzko DVDa ikusgai izango da gaur http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-01-30/p00003904/Toberari_buruzko_DVDa_ikusgai_izango_da_gaur.htm Wed, 30 Jan 2008 01:00:00 +0100 ZERAIN Aizkolariek jantzi dute txapela http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-01-29/p00008001/Aizkolariek_jantzi_dute_txapela.htm Aspaldi samarreko garaiak gogoratu zituzten igandean Zerainen elkartu ziren sei aizkolari beteranoek. Enbor gainera igo eta aizkoran aritzen zirenean bezala, plaza bete jende izan zuten inguruan begira; zorionak emateko eta kirol ibilbideko lana eskertzeko. Otatza sagardotegiaren ekimenez, Idiazabalgo, Segurako eta Zegamako sei lagun omendu zituzten, igande eguerdi partean. Juanito eta Gabriel Apaolaza, Jose Larrea, Antonio Goiburu, Antonio Otazabal eta Bonifazio Lardizabal hutsik egin gabe han ziren. Otatza etxe aurreko zabalgunea buelta guztian bete zen jendez, eguraldi eguzkitsua eta goxoa lagun. Aizkora saioa ikusi, opariak eta txaloak jaso, eta bazkaltzera. Sei aizkolariek txapeldun bukatu zuten eguna, antzina bezala. Tue, 29 Jan 2008 01:00:00 +0100 ZERAIN Tute txapelketa otsailaren 16an jokatuko dute http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-01-26/p00003904/Tute_txapelketa_otsailaren_16an_jokatuko_dute.htm Sat, 26 Jan 2008 01:00:00 +0100 ZERAIN San Blas ermitan izango da meza otsailaren 3an http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-01-26/p00003903/San_Blas_ermitan_izango_da_meza_otsailaren_3an.htm Sat, 26 Jan 2008 01:00:00 +0100 ZERAIN Aizkorpe bailarako 72 urtetik gorako 6 aizkolari omenduko dituzte Zerainen http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-01-25/p00003010/Aizkorpe_bailarako_72_urtetik_gorako_6_aizkolari_omenduko_dituzte_Zerainen.htm Igande eguerdian Aizkorpe bailarako 72 urtetik gorako sei aizkolarik omenaldia jasoko dute Zeraingo Otatza sagardotegian. Omenduak Juanito Apaolaza eta Gabriel Apaolaza anaiak, Jose Larrea, Bonifazio Lardizabal, Antonio Goiburu eta Antonio Otazabal dira. Otatza sagardotegiko Jose Antonio Iparragirre antolatzaileak gogoratu duenez belaunaldi berrien artean «aizkorarako afizio handia dago azken aldi honetan Aizkorpe bailaran». Afizio hori egoteko aldez aurretik norbaitek tradizio horri eutsi dion seinale da, eta aurrekoek egindako lan hori eskertu nahi dugu omenaldi honen bidez». Hasierako asmoa sagardotegiaren irekieran zerbait egitea zen, baina hura iluntzean izaten denez «eta aizkoran egiteko ordurik egokiena ez denez», omenaldia igande eguerdira pasatzea erabaki zuten. ... Fri, 25 Jan 2008 01:00:00 +0100 ZERAIN Kantaka eta Uharka abesbatzen kontzertua http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2007-12-15/p00004905/Kantaka_eta_Uharka_abesbatzen_kontzertua.htm Sat, 15 Dec 2007 01:00:00 +0100 ZERAIN Zeraindar gazteek 'barrikotea' egingo dute http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2007-12-06/p00003901/Zeraindar_gazteek_barrikotea_egingo_dute.htm Thu, 06 Dec 2007 01:00:00 +0100 ZERAIN Eskola txikien festa, Zerainen http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2007-11-28/p00008002/Eskola_txikien_festa_Zerainen.htm 2008ko ekainaren 8a egun handia izango da Zerainentzat. Han ospatuko dute Gipuzkoako eskola txikiek urteroko festa, kurtso bukaerarekin bateratsu egin ohi dena. Zeraindarrak hasi dira dagoeneko eguna eta ospakizuna antolatzeko lanetan, bisitariak Zerainen etxean bezala senti daitezen. Bi urtemuga berezi beteko dira, gainera, festarekin batera. Batetik, Gipuzkoako eskola txikien eguna ospatzen hasi zirenetik 20 urte beteko dira. Bestetik, Zeraingo herri eskolak 25. urteurrena du. Berez jai alaia eta jendetsua izaten denarentzat bi osagai bizigarri. Gipuzkoako herri txikien eguna Gaur egun 26 eskola daude sartuta Gipuzkoako Eskola Txikien Elkartean. Herria eta eskola bat eginda ulertzen dute, berebiziko garrantzia duelako biztanle gutxiko udalerrietan ikastetxea egoteak. Eskola txikiak bizirik, herri txikiak bizirik dio elkartearen leloak. ... Wed, 28 Nov 2007 01:00:00 +0100 ZERAIN Pilota bezain arratsalde borobila http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2007-11-24/p00008002/Pilota_bezain_arratsalde_borobila.htm Zeraingo eguneroko lasaitasuna eta bakea emozio bihurtu zen herenegun arratsaldean. Kirolari handiak bisitan izan ziren, normalean telebistan ikusten diren pilotariak; hezur-haragizkoak direla ikusi eta haiekin jolasean jardun zuten haur zeraindarrek. Arratsalde partean, besapean pilota mordoa opari zekartela, Oier Mendizabal eta Juantxo Koka agertu ziren Zeraingo pilotalekura. Ordurako zain zeuzkaten herriko ume saldoa, baita aterpetxean egunak pasatzen ari diren haurrak ere. Zurrunbiloan hartu, eta partidarik gogorrenean bezainbeste nekarazi zituzten haurrek Koka eta Mendizabal: autografoa hemendik, bizkarreko txaplada handik, argazki kameraren flaxak edonondik... Pilotan aritu ziren, multzoan, kaleka, haurrak eta pilotari profesionalak nahasian. Meriendatxoarekin indarberritu, eta halaxe bukatu zuten haurrek arratsaldea. ... Sat, 24 Nov 2007 01:00:00 +0100 ZERAIN Uharka abesbatzakoek afaria egingo dute etzi http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2007-11-21/p00003902/Uharka_abesbatzakoek_afaria_egingo_dute_etzi.htm Wed, 21 Nov 2007 01:00:00 +0100 ZERAIN Uraren erreziboak banatu dituzte etxeetara http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2007-11-21/p00003903/Uraren_erreziboak_banatu_dituzte_etxeetara.htm Wed, 21 Nov 2007 01:00:00 +0100 ZERAIN Uraren erreziboak banatu dituzte etxeetara http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2007-10-20/p00003972/Uraren_erreziboak_banatu_dituzte_etxeetara.htm Sat, 20 Oct 2007 01:00:00 +0200 ZERAIN Uraren erreziboak banatu dituzte etxeetara http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2007-10-13/p00002928/Uraren_erreziboak_banatu_dituzte_etxeetara.htm Sat, 13 Oct 2007 01:00:00 +0200 ZERAIN Uraren erreziboak banatu dituzte etxeetara http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2007-10-10/p00005007/Uraren_erreziboak_banatu_dituzte_etxeetara.htm » Gipuzkoako Foru Aldundiko arduradunak Zerainen izan ziren atzo, herria bisitatu eta Jose Manuel Oria alkatearen eta Andoni Alustiza alkateordearen eskutik, herriaren beharrak ezagutzeko. Ordubaten iritsi zen Markel Olano ahaldun nagusia, Rafael Uribarren eta Karlos Ormazabal diputatuek lagunduta. Zeraini buruzko diaporama ikusi eta museoa, haurtzaindegia eta meategiak bisitatu zituzten. Alkateak etxebizitza berrien eta kiroldegi baten beharra azaldu zizkion, besteak beste, Markel Olanori. E. Imaz Wed, 10 Oct 2007 01:00:00 +0200 ZERAIN Uraren erreziboak banatu dituzte etxeetara http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2007-10-09/p00003001/Uraren_erreziboak_banatu_dituzte_etxeetara.htm Tue, 09 Oct 2007 01:00:00 +0200 ZERAIN