Zumarraga, Goierriko hitza http://www.goierrikohitza.info Hitzako albiste zerrenda zumarraga eu Fri, 21 Nov 2008 00:07:11 +0100 60 Zumarraga, Goierriko hitza http://www.goierrikohitza.info/rss/logo.gif goierrikohitza.info Zabalik dago marrazki lehiaketarako epea http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-11-21/p00006002/Zabalik_dago_marrazki_lehiaketarako_epea.htm Fri, 21 Nov 2008 01:00:00 +0100 ZUMARRAGA Hausnarketarako gonbitea egingo du gaur Iñurrategik http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-11-21/p00006003/Hausnarketarako_gonbitea_egingo_du_gaur_Iñurrategik.htm Gaur iluntzeko zortzietan Alberto Iñurrategi mendigoizaleak Begiz Begi bere azken ikus-entzunezkoa aurkeztuko du Zelai Arizti aretoan. Aretxabaletako mendizaleak dakarren argazki bildumaren helburua ikusleen artean hausnarketa egiteko grina sortzea da. Emanaldi horrekin hasiko da Ostadarren 25. Mendi Astea. Berrogei minutuko iraupena du Iñurrategiren ikus-entzunezkoak. Munduko toki desberdinak erakutsiko ditu diaporaman. Iñurrategik ikusleengan hausnarketa sortu nahi du, batez ere Hirugarren Munduko herrialdeetara bidaiatzen duten ikusleen artean. «Azken batean bidaiatzea norbera aberastea baita», dio Iñurrategi mendigoizaleak. Paisaiak ikusteaz gain, leku horietan bizi diren bertako pertsonen aurpegiak eta aurpegi horiek erakusten dituzten espresioak ere ikusgai izango dira Begiz Begi-n. ... Fri, 21 Nov 2008 01:00:00 +0100 ZUMARRAGA Igandean hasiko dituzte Eskuz Binakako Elite Txapelketako partidak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-11-21/p00006001/Igandean_hasiko_dituzte_Eskuz_Binakako_Elite_Txapelketako_partidak.htm Datorren igandean, azaroak 23, Eskuz Binakako Eliteko Pilota Txapelketari hasiera emango diote Zumarragako Beloki pilotalekuan. Goizeko hamaiketatik aurrera pilotari zumarragarren arteko norgehiagokak ikusteko aukera izango da, eta ondoren Mendizabal-Irureta bikoteak Elurbe-Okiñeraren kontra jokatuko du. Zumarragako Udalak eta Euskal Herriko Pilota Federazioak iaz hitzarmena sinatu zuten. Akordioari kasu eginez, aurten bigarren aldiz jokatuko da Zumarragan Eskuz Binakako Elite Txapelketa. Hitzarmenak datorren urtera arte, 2009ra arte, iraungo du. Afizionatu mailako «onenak» Euskal Herriko Pilota Federazioko teknikari Kepa Arroitajauregiren arabera «afizionatu mailako pilotari onenak» elkartu dituzte Zumarragako txapelketan parte hartzeko. Txapelketaren historian zehar, finalera iritsi diren pilotari askok eta askok profesional mailara salto egin dute. Iaz Onsalorekin finala irabazi zuen Unai Garmendia, esate baterako, aurten profesional mailan dago. 2006an Aritz Lasak irabazi zuen, eta profesional mailan dabil urretxuarra ere. ... Fri, 21 Nov 2008 01:00:00 +0100 ZUMARRAGA Liburutegiko 'Idazketa' saiorako izen-ematea http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-11-20/p00006002/Liburutegiko_Idazketa_saiorako_izen-ematea.htm Thu, 20 Nov 2008 01:00:00 +0100 ZUMARRAGA «Arrakastarik handiena umeen artean izango du musikal honek» http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-11-20/p00006007/Arrakastarik_handiena_umeen_artean_izango_du_musikal_honek.htm Euskal Herrian ekoitzi duten telebistarako lehenengo euskarazko musikaleko protagonista da Barbara Rivas Aranburu (Zumarraga, 1987). Goazen du izena filmak. Rivasek kameren aurrean eskarmentua bazuen aurretik, Goenkale telesailean parte hartu baitzuen iazko denboraldian. Aurreko astean aurkeztu zuten musikala Donostiako Principe antzokian, eta atera zirenean gaztetxoak zain zituzten sinadurak eskatzeko. Hemendik aurrera zer etorriko den ez daki. Nolatan hasi zinen telebistaren munduan? Lagun batek Goenkale-n figurazioetarako jendea behar zutela esan zidan. Orduan hautaproba egin nuen eta aukeratu egin ninduten. Goenkale-ren zuzendaria ezagutu nuen, eta aurrerantzean niretzako zerbait baldin bazuen deituko zidala esan zidan. Aurreko denboraldian telesail horretan parte hartu nuen, rol txiki bat betez. ... Thu, 20 Nov 2008 01:00:00 +0100 ZUMARRAGA 'Atetik' erakusketa zabalik dago Zelai Ariztin http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-11-20/p00006902/Atetik_erakusketa_zabalik_dago_Zelai_Ariztin.htm Thu, 20 Nov 2008 01:00:00 +0100 ZUMARRAGA Ostadar elkarteak 25. Mendi Asteari ostiralean emango dio hasiera http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-11-19/p00006001/Ostadar_elkarteak_25._Mendi_Asteari_ostiralean_emango_dio_hasiera.htm Ostadar mendi taldeak Mendi Astea antolatzen duela badira jada 25 urte. Ostiralean emango diote hasiera aurtengoari, 25.ari, Alberto Iñurrategik osatutako Begiz-Begi ikus-entzunezkoarekin. Emanaldia Zumarragako Zelai Arizti aretoan izango da, 20:00etan. Urretxuko eta Zumarragako mendizale talde batek sortu zuen 1983. urteko neguan Ostadar mendi elkartea . «Mendiarekiko zaletasuna sustatzearren Mendi Astea sortzeko ideia otu zitzaien eta dagoeneko 25 urte igaro dira», dio elkarteko kide Jon Mikel Insaustik. Asteak urtero urretxuarren eta zumarragarren aldetik «harrera ona» izaten duela gehitu du. «Aurten egitarauaren hasiera aurreratu egin dugu, eta liburu digitala ere aurkeztuko dugu». Liburua paperezko euskarrian ez ateratzea erabaki dute Ostadarreko kideek. ... Wed, 19 Nov 2008 01:00:00 +0100 ZUMARRAGA Emakumeen kontrako indarkeria salatzeko sinadura bilketa http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-11-19/p00006004/Emakumeen_kontrako_indarkeria_salatzeko_sinadura_bilketa.htm Datorren asteartean, hilak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna da eta Urola Garaiko Mankomunitateak gaiaren inguruan sentiberatze kanpaina jarriko du martxan. Kanpainaren testuinguruan, bailarako ordezkari politikoek sinadurak bilduko dituzte datorren larunbatean. Bi mahai jarriko dituzte toki banatan: bat Areizaga-Kalebarren plazan ipiniko dute, eta bestea Zumarragako plazan. Bailarako eragileen artean nazioarteko egunaren inguruan egindako manifestuaren aldeko sinadurak 11:00etatik 13:00etara bilduko dituzte. Sentiberatze kanpaina Mankomunitateko Berdintasun sailak koordinatu du, eta Urretxuko Gizarte Zerbitzuetako sailak, Zumarragako Berdintasun sailak eta bailarako emakumeen elkarteek parte hartu dute. Egitasmoaren helburua emakumeenganako indarkeriaren aurkako mezua kalera ateratzea da. Gainera, mahaietan hurrengo egunetan izango diren ekitaldien inguruko egitaraua jaso ahal izango dute herritarrek. ... Wed, 19 Nov 2008 01:00:00 +0100 ZUMARRAGA Field Target-eko sari nagusiak Zumarragan bertan gelditu dira http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-11-18/p00007006/Field_Target-eko_sari_nagusiak_Zumarragan_bertan_gelditu_dira.htm Larunbatean Euskal Herriko Field Target Txapelketa jokatu zen Eitzagako tiro zelaian, eta sari gehienak Zumarragako partehartzaileek bereganatu dituzte aurten. Joseba Peñak tirkana modalitateko lehenengo saria jaso zuen, eta Josean Sanchok Euskal Herriko Field Target-eko txapela jantzi zuen. Larunbatean aire konprimituko karabinekin aritu ziren parte-hartzaileak, tirkana izeneko modalitatean hain zuzen. Bi taldek parte hartu zuten, bakoitza zazpi kiderekinosatua. «Tiratzaileek hogeita zortzi minutu baino gutxiagoan egin behar izan zituzten probak. Hitzez hitz esanda, korrikan ibili ziren tiro zelaian barrena», dio lehiaketako antolatzaileetako batek. Webgunea Euskal Herriko Field Target Elkartea Espainiar estatuko tiratzaileen artean «gero eta oihartzun zabalagoa» lortzen ari da, batik bat bere webgunearen (www.euskalft.org) bitartez. «Gure webguneak bi mila bisita baino gehiago izan ditu jada, eta lehiaketara ere kanpoko jendea etorri da». ... Tue, 18 Nov 2008 01:00:00 +0100 ZUMARRAGA Giza eskubideen inguruko marrazki lehiaketa antolatu dute lehenengoz http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-11-15/p00006010/Giza_eskubideen_inguruko_marrazki_lehiaketa_antolatu_dute_lehenengoz.htm Gai nagusitzat giza eskubideak izango dituen lehenengo marrazki lehiaketa antolatu du Zumarragako Udalak haurrentzat eta gaztetxoentzat. Mikel Serrano alkateak udan kargua hartu zuenean Udalaren egituraren barruan zenbait aldaketa egin zituen, tartean Giza Eskubideen saila sortzea. Sail horretako arduraduna Mari Mar Iglesias zinegotzia da. «Sail hau suspertu nahi dugu, eta testuinguru horretan abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzen dela jakinik, data hori aprobetxatu nahi izan dugu lehenengo egitasmoa martxan jartzeko». Lehiaketan marrazkiez gain idazlanak ere sartzea nahi zuten arren, ikastetxeetako arduradunekin hitz egin ondoren denboraz gaizki ibiliko zirela eta asmo hori datorren urtera arte bertan behera utziko dute. «2009an marrazkiez gain giza eskubideen inguruko idazlanak ere eskatuko ditugu». ... Sat, 15 Nov 2008 01:00:00 +0100 ZUMARRAGA Eitzagako tiro zelaian aire konprimituko karabinen lehiaketa, bihar http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-11-14/p00006009/Eitzagako_tiro_zelaian_aire_konprimituko_karabinen_lehiaketa_bihar.htm Eukal Herriko Field Target Elkarteak antolatuta, Eitzagako tiro zelaian aire konprimituko karabinekin egindako lehiaketa izango da bihar. Goizeko hamaiketan emango diote hasiera lehiaketari, eta antolatzaileen arabera bi ordu iraungo du. Karabinekin egingo duten saioa Tirkana modalitatekoa izango da. «Mota honek dauden modalitate guztiak biltzen ditu, presiozko tiroketa egin behar dute 10 eta 65 metroko distantzietatik. Gainera, tiroak apurtu beharreko objektuei bota beharko dizkiete, eta baita diana mota desberdinei ere», azaldu dute elkartetik. Jarduera guztia, ordea, denbora mugatuan egin beharko dute parte-hartzaileek; «horregatik tiro zelaian zehar korrika egin beharko dute». Huescatik etorriko dira Parte-hartzea handia izatea espero dute antolatzaileek. Euskal Herriko zaletuak etorriko dira gehienak. «Gure lehiaketan espreski parte hartzeko Huescatik ere kide bat etorriko da». Iaz Aintzane Diez zumarragarrak irabazi zuen. ... Fri, 14 Nov 2008 01:00:00 +0100 ZUMARRAGA Pintura, eskultura eta grabatua uztartzen dituen erakusketa dago http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-11-14/p00006007/Pintura_eskultura_eta_grabatua_uztartzen_dituen_erakusketa_dago.htm Gaurtik hilaren 30era arte, Iñigo Arregi artista arrasatearraren lanak izango dira Zelai Arizti kultur etxeko erakusketa aretoan ikusgai. Bilduman pintura, eskultura eta grabatuak nahastu ditu Arregik, Atetik izenburupean. Ibilbide luzeko artista da Arregi. Arrasaten jaioa 1954an, bere lanak Euskal Herriko erakusketa areto eta galeria askotan aurkeztu ditu. Baita espainiar estatuko hiri batean baino gehiagotan eta Parisen ere. Eskultura, pintura eta grabatuak bateratzen dituen bilduma horretan artistak espazioarekin, erliebeekin eta koloreekin jolasten du. Lasaren marrazkiak sarreran Arregiren lanak ikusteko aukera hilabete amaiera arte izango da, astegunetan (18:00-20:30:00) eta jaiegunetan (12:00-14:00 eta 18:00-20:30). Etzi arte, bestetik, Josu Lasa legazpiarraren marrazkiak Zelai Arizti kultur etxeko sarreran ikusgai izango dira. Marrazki horiek zuri-beltzak eta kolore biziak nahasten dituzte, baita testuak eta ipuinak ere. ... Fri, 14 Nov 2008 01:00:00 +0100 ZUMARRAGA Julian Schnabel-en azken filma eskainiko du gaur zineklub taldeak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-11-14/p00006008/Julian_Schnabel-en_azken_filma_eskainiko_du_gaur_zineklub_taldeak.htm Butak21 zineklub taldeak Julian Schnabel zuzendariaren azken lana aurkeztuko du gaur, 22:15ean, Zelai Arizti aretoan: La escafandra y la mariposa. Filmak Jean-Dominique Bauby kazetariaren bizitzan du oinarria. Enbolia larria jasan eta gero, hogei egun koman igaro eta esnatu zenean Bauby bere gorputzaren barruan preso zegoen, gatibotasun sindromeak jota. Schnabel zuzendariak eta margolariak istorio hori protagonistak bizitzeko egiten duen esfortzua erakutsiz kontatzen du. Bizitzeko indar eta energia erabatekoa agertzen ditu pertsonaiak, Mathieu aktorearen eskutik. Cannes-eko zinema jaialdian zuzendari onenaren saria jaso zuen Schnabelek 2007an, besteak beste. Fri, 14 Nov 2008 01:00:00 +0100 ZUMARRAGA Auto klasikoen Inazio Sunsundegi XI. Rallya iritsiko da bihar http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-11-14/p00006001/Auto_klasikoen_Inazio_Sunsundegi_XI._Rallya_iritsiko_da_bihar.htm Inazio Sunsunegiren omenezko XI. Auto Klasikoen Rallya Zumarragatik pasatuko da bihar. Arratsaldeko zazpietan iritsiko da lehenengo autoa Euskadi plazara, eta zortziak aldera helduko da azkena. Rally Vasco-Navarro Silken izena ere baduen proba horretan Euskal Nafar Autoen Klubari (RAC) lagundu dio aurten ere Zumarragako Udalak. Parte-hartzaileak Donostiako Gipuzkoa Plazatik aterako dira bihar eguerdian, eta Lekunberrirako (Nafarroa) bidea hartuko dute. Ibilbideak 388 kilometro ditu Gipuzkoan eta Nafarroan zehar. Erregularitate rallya Xabier Alzamendi RAC klubeko kidearen arabera erregularitatea saritzen dute rally horretan, «ez abiadura. Aspaldi horrela egiten ziren rallyak». Bidean hirurogei kontrol jarriko dituzte, guztiak sekretuak. Izan ere, gidariek 50 kilometro orduko abiadura ezin baitute gainditu, bataz beste. ... Fri, 14 Nov 2008 01:00:00 +0100 ZUMARRAGA Ospitaleko pediatria zerbitzuak 'Best in class' saria jaso du http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-11-13/p00006002/Ospitaleko_pediatria_zerbitzuak_Best_in_class_saria_jaso_du.htm Zumarragako Ospitaleko pediatria zerbitzuak Best in class saria jaso du bigarren urtez jarraian. Sari hori duela hiru urte sortu zuten unibertsitate eta osasun munduko erakunde desberdinek. Oraingoan, Zumarragako Ospitalearekin batera, Donostiako ospitaleko larrialdi zerbitzua ere saritu dute. «Pazienteei eskaintzen diegun arreta ona den isla da sari hau, kalitatezkoa dela, alegia. Etengabe hobekuntzaren bidean bagaude ere, horrelako sariak eskertzekoak dira». Alberto Colina ospitaleko zuzendari-kudeatzailearen adierazpenak dira. Astelehenean Bartzelonan izan zen Colina saria jasotzen pediatriako zerbitzuburu Leonor Arranzekin batera. Duela hiru urte sortu zuten saria, eta oraingoan Espainiako estatuko beste hirurehun ospitaleren artean Zumarragakoari eman diote. «Iaz ere sari hau eman ziguten, baina bigarren aldiz jasotzea garrantzitsuagoa da oraindik ere. Izan ere, bi aldiz emateak benetan merezi dugula adierazten du». ... Thu, 13 Nov 2008 01:00:00 +0100 ZUMARRAGA Antioko interpretazio zentroa egiteko ideien lehiaketaren alde bozkatu dute http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-11-13/p00006001/Antioko_interpretazio_zentroa_egiteko_ideien_lehiaketaren_alde_bozkatu_dute.htm Hiru orduz iraun zuen herenengungo osoko bilkurak. Gai bat baino gehiago jorratu bazuten ere, Antioko intrepretazio zentroaren gaia nagusitu zen guztien artean. Eztabaida bukatutakoan PSE-EEk, PPk eta EAk interpretazio zentroa egiteko ideien lehiaketarako pleguak onartu zituzten. EAJk kontrako botua eman zuen. Zazpi hilabetean Elizalde baserriko familiarekin negoziazioa irekita egon da. Hala ere Mikel Serrano alkateak «negoziaziorik ez» dela egon adierazi zuen. Udalak tarte horretan Elizaldeko Lizarazu familiaren bozeramaileari baserria saltzeko eskaintza egitea eskatu zion. Eskaintzarik ez zen iritsi Udalera, eta negoziatzeko epea amaitzear zegoenean Udalak eskaintza bat egin zion familiari: baserria eta 2.000 bat metro koadro zoru 360.000 eurogatik erosteko prest agertu zen. ... Thu, 13 Nov 2008 01:00:00 +0100 ZUMARRAGA Eguneko zentroa zabaldu dute Argixao adinekoen egoitza berrian http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-11-12/p00006001/Eguneko_zentroa_zabaldu_dute_Argixao_adinekoen_egoitza_berrian.htm Herenegun jarri zuten martxan Argixao Lamorous adineko egoitzako eguneko zentroa. Momentuz bost pertsonak erabiltzen dute zerbitzu hori. Eguneko zentroa kokatzeko gune berezia badago ere, egunotan egoitzan bertan jarri dituzte. Gurutze Gorriko mikrobusak norbere etxean jasotzen ditu adinekoak, eta Argixao egoitzara igo. Goizeko hamarretan iristen dira. eta arratsaldeko zazpiak arte bertan pasatzen dute eguna, astelehenetik igandera. «Hasieran Foru Aldundiarekin hitzartu genuen astelehenetik ostiralera bitarteko zerbitzua emango genuela. Hala ere, eskariari egokitu diogu eskaintza, eta asteburua ere sartu dugu», agertu du Javier Quintasek, Lamorous egoitzaren zuzendariak. Erabiltzaileen soslaia Hamarretakoa, bazkaria, askaria eta afaria egiten dituzte zentroan. Astean behin dutxa hartu eta gainerako garbiketak ere egiten dituzte. Zerbitzua erabiltzen hasi diren bost adinekoek Aldundiaren diru laguntza jaso dute. ... Wed, 12 Nov 2008 01:00:00 +0100 ZUMARRAGA Josu Lasaren marrazkiak daude Zelai Ariztin http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-11-11/p00006902/Josu_Lasaren_marrazkiak_daude_Zelai_Ariztin.htm Tue, 11 Nov 2008 01:00:00 +0100 ZUMARRAGA Josu Lasaren marrazkiak daude Zelai Ariztin http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-11-09/p00002013/Josu_Lasaren_marrazkiak_daude_Zelai_Ariztin.htm Sun, 09 Nov 2008 01:00:00 +0100 ZUMARRAGA Errealitatea eta fantasia irudietan http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-11-08/p00006005/Errealitatea_eta_fantasia_irudietan.htm Argazkilari amateurrak direla diote Eva Maria Cidek eta Juan Carlos Corralesek. «Argazkilari afizionatuak eta obsesionatuak ere bagabiltza azken garaian», esan du Corralesek. Argazkiak ateratzeko asteburuak aprobetxatzen dituzte. Nolanahi ere, gauza bat da argazkiak egitea, eta beste bat bildutako irudiak erakustea, lehen aldiz Zelai Ariztin egin duten bezala. «Erronka izan da guretzat. Orain arte besteen erakusketak ikustera joaten ginen beti. Lehen Itarte Etxera joaten ginen, eta ideia hau sortu zitzaigunean han egiteko asmoa genuen. Toki txikia zen eta erakusketarako aproposa. Kultur etxeko aretoak zorabio pixka bat ematen zigun», azaldu du Cidek. Erakusketaren muntaiak lan handia eman diela ere badio, eta lanari urduritasuna batu zaio. Hala ere, hainbesteko lanaren emaitza ikusteak poztu dituela diote biek. ... Sat, 08 Nov 2008 01:00:00 +0100 ZUMARRAGA Erosketak ondo egiteko oinarriak emango dituzte http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-11-08/p00006901/Erosketak_ondo_egiteko_oinarriak_emango_dituzte.htm Sat, 08 Nov 2008 01:00:00 +0100 ZUMARRAGA EAJk San Martin egunean afaria egingo du http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-11-08/p00006902/EAJk_San_Martin_egunean_afaria_egingo_du.htm Sat, 08 Nov 2008 01:00:00 +0100 ZUMARRAGA «Aurreiritzien munduan sakondu nahi izan dut, horretarako umorea erabiliz» http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-11-06/p00006009/Aurreiritzien_munduan_sakondu_nahi_izan_dut_horretarako_umorea_erabiliz.htm Eduardo Elias Sao Paulon (Brasil) jaio zen 1976an. Dagoeneko badira sei urte Zumarragan bizi dela, eta hemendik alde egiteko gogorik ez duela dio. Taberna batean lan egiten du, eta aktore gisa taulatu bat baino gehiagotara igo da. Afizioz idatzi ere egiten du. Urretxu-Zumarragako Karmakros antzerki taldeak bihar, 22:15ean, Zelai Ariztin De médico, marica y loco todos tenemos un rato antzezlana aurkeztuko du. Antzezlana Eliasek idatzi eta zuzendu du. Ekainean egin zenuten antzezlanaren estreinaldia, ezta? Bai. Zuhaitzaren Soinuak antolatutako Txalaparta Jaia izan zen Antion egun berean, eta jende askok ez zuen ikusteko aukera izan. Errepikatzeko eskatu digute askotan eta hemen gatoz. Antzezlanak bizpahiru aldiz aurkeztu ondoren zokoratu edo ahaztu egiten dira hemen; ni ez naiz horren aldekoa. Nire ustez antzezlanek euren bidaia egin eta bukatu behar dute. ... Thu, 06 Nov 2008 01:00:00 +0100 ZUMARRAGA Nekazaritza munduaren ateak zabalik KZgunean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-11-05/p00006004/Nekazaritza_munduaren_ateak_zabalik_KZgunean.htm Zumarragako KZgunean Euskal Herriko nekazaritza munduari buruzko ikastaro berezia eskainiko dute hilabete honetan. Ikastaroa hilaren 25ean izango da KZguneak Zelai Arizti kultur etxean duen egoitzan, eguerdiko hamabietatik ordu biak bitartean. Horrez gain, interneten oinarrizko erabileraren inguruko ikastaroak ere izango dira azaroaren 10ean hasi eta 14ra bitartean; ikastaro horiek goizez eta arratsaldez eskainiko dituzte. Eustat-en webgunea Eustat EAEko estatistika institutuaren webguneari buruzko ikastaro berezia ere egingo dute azaroan, hilaren 20an hain zuzen. Bestetik, kontsumitzaileek sarean aurki ditzaketen webguneei buruzko azalpenak ere emango dituzte, hilaren 25eko mintegian. Ikastaro aukera zabala dago eta informazio gehiago biltzeko edota izena emateko KZgunearen egoitzara joan behar da, goizez edo arratsaldez. ... Wed, 05 Nov 2008 01:00:00 +0100 ZUMARRAGA Hoditeria berritzen ari dira http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-11-05/p00006005/Hoditeria_berritzen_ari_dira.htm Wed, 05 Nov 2008 01:00:00 +0100 ZUMARRAGA Geriatriko zaharrean «komunitate bat» sortzeko asmoa agertu dute okupek http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-11-05/p00006008/Geriatriko_zaharrean_komunitate_bat_sortzeko_asmoa_agertu_dute_okupek.htm Faustino Orbegozo geriatrikoa izandako eraikina okupatu zuen Zumarragako gazte talde batek urriaren 22ko gauean. Okupazio horretan parte hartu duen gazte batek azaldu duenez etxea «komunitate bat» bihurtzea dute asmoa okupatzaileek, «momentuz jende asko ez dabilen arren hori da gure proiektua». Uda partean sortu zitzaien geriatriko ohia okupatzeko ideia. «Urretxuko jaien aurretik leiho batetik sartu ginen barruan gauzak nola zeuden ikusteko». Dena ondo zegoen, han bizi izandako adinekoek eraikina utzi eta gero guztia «berdin-berdin» zegoela gehitu du gazteak. Urrian irekita zegoen leihoa erabili zuten berriz ere eraikinean sartzeko; «giltzak aurkitu genituenez ate nagusia ireki genuen». «Komunitatean» kudeatu nahi dute eraikina. «Asanbladan bilduko gara eta elkarbizitzarako oinarrizko arauak ezarriko ditugu». ... Wed, 05 Nov 2008 01:00:00 +0100 ZUMARRAGA Bi zumarragarren argazkiak ikusgai daude http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-11-05/p00006901/Bi_zumarragarren_argazkiak_ikusgai_daude.htm Wed, 05 Nov 2008 01:00:00 +0100 ZUMARRAGA Etxebizitzen loteria http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-11-04/p00006006/Etxebizitzen_loteria.htm Zelai Arizti zinema aretoan isiltasuna nagusi, eguerdiko hamabiak pasatxo. Eusko Jaurlaritzako Javier Madrazo Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua, Mikel Serrano Zumarragako alkatea eta zozketa ikuskatzeko notarioa oholtzaren gainean. Aretoko esertokietan etxebizitzak eskatu dituztenak edota haien ordezkariak, denera berrehun eta laurogeita hamazazpi. Jokoan hogeita bat babes ofizialeko etxebizitza. Artiz auzoan dagoeneko etxebizitza-multzoa egingo duten gunea nabarmentzen da. Lanean ari dira, eta hogeita hamar hilabete behar izango dituzte lanak amaitu eta etxeetako ateak irekiko dituzten giltzak emateko. Gutxitu fisikoentzat bi etxebizitza gorde dituzte, eta bi eskatzaile besterik ez zeudenez, bana egokitu zaio bakoitzari. Hogeita bost eta hogeita hamabost urte bitarteko hamahiru gazte zumarragarrek babes ofizialeko etxebizitza edukitzeko aukera dute. Ehun eta hirurogeita batek jokatzen zuten atzoko loterian. ... Tue, 04 Nov 2008 01:00:00 +0100 ZUMARRAGA Bularreko minbizia hizpide izango dute etzi Zelai Ariztin http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-11-04/p00006004/Bularreko_minbizia_hizpide_izango_dute_etzi_Zelai_Ariztin.htm Bularreko minbiziaren detekzio goiztiarra egiteko giltzak zeintzuk diren azalduko dute etzi, osteguna, Zelai Arizti aretoan, arratsaldeko seiak eta erdian hasiko den hitzaldian. Hitzaldia Gipuzkoako bularreko eta ginekologiako minbizia duten emakumeen Katxalin elkarteak antolatu du, Zumarragako Gizarte Zerbitzuen sailaren babesarekin. Zumarragako zinema aretoan izango den solasaldia Donostiako Onkologia Institutuko Lourdes Aritziturri doktoreak eskainiko du. 350 kide ditu elkarteak Katxalin elkartea 1987. urtean sortu zuten. Hasieran hamar kide zituen eta gaur egun 350 bazkide ditu. Osakidetzak bularreko minbiziaren detekzio goiztiarra egiteko 50 urtetik 69 urtera arteko emakumeei bi urtean behin azterketak egiten dizkie. Hala ere, EAEn urtean 1.123 kasu atzematen dira. Aritziturrik minbizi mota horren arrazoiak, tratamenduak eta prebentzioa izango ditu hizpide etzi, besteak beste. ... Tue, 04 Nov 2008 01:00:00 +0100 ZUMARRAGA Josu Lasaren marrazkien erakusketa Zelai Ariztin http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-11-04/p00006901/Josu_Lasaren_marrazkien_erakusketa_Zelai_Ariztin.htm Tue, 04 Nov 2008 01:00:00 +0100 ZUMARRAGA Deba irabazle berriz buzkantzekin http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-11-04/p00007004/Deba_irabazle_berriz_buzkantzekin.htm Euritan blai gauzatu zen herenegun goizean Jose Maria Busca Isusiren omenezko XXIII. Buzkantza Lehiaketa Zumarragako enparantzan. Lantegia Ezkio-Itsason duen Jesus Mari Debak irabazi zuen lehiaketa, bigarren postuan gelditu zen Iñaki Campos ormaiztegiarraren eta beste lau lehiakideren aurretik. Sei harakinek besterik parte hartu ez dutenez, epaimahaiko kideek buzkantza guztiak dastatu ahal izan dituzte aurten. Guztien gainetik aurreneko bi postuetan sailkatutako buzkantza nabarmendu dituzte. Azkenean Ezkio-Itsasoko Debak jaso zuen Zumarragako alkate Mikel Serranoren eskutik garaikurra. Lehiaketa hori seigarren aldiz irabazi du Debak. Berak eraman zuen aurkezpen onenaren saria ere. Herri kirolak giroa alaitzeko Eguraldiak lagundu ez bazuen ere girorik ez zen falta izan Zumarragako plazan, arkupeetan barreiatutako odolki eta artisautza postuek eta Irati eta Krak taldeen arteko herri kirolek jende asko erakarri baitzuten Euskadi enparantzara. Postu batzuetan haurrek artisauen ofizio desberdinak ikasteko aukera izan zuten. Festara joandako bisitariek buzkantza dastatzeko aukera ere izan zuten, horretarako prestatutako eta eskubaloi taldeko kideek zerbitzatutako barra ezarri baitzuten. ... Tue, 04 Nov 2008 01:00:00 +0100 ZUMARRAGA Udaletxeko bulegoa uztera behartu dute Zumarragako ezker abertzalea http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-11-02/p00007008/Udaletxeko_bulegoa_uztera_behartu_dute_Zumarragako_ezker_abertzalea.htm Hogeita hamar urteren ondoren, Zumarragako Udala ezker abertzaleko ordezkaririk gabe gelditu da. Izan ere, hauek udaletxean zuten bulegoa hustu behar izan zuten herenegun, alkate berriaren aginduz. Udaletxe atarian eskaini zuten prentsa agerraldian ezker abertzaleko egungo udal ordezkariek eta zinegotzi ohiek hartu zuten parte. Inma Albisua legez kanporatutako zerrendaren buruak azaldu zuenez, «agerraldi honen helburua duela 3-4 hilabete alkatetza hartu zuen Mikel Serrano jaunak ezker abertzalea Udaletik kanpo uzteko hartutako neurriak salatzea da. Neurri hauek gu Udaletik kanpo uzteaz gain, Zumarragarren hitza ixiltzeko asmoa ere ezkutatzen dute». Azken hauteskundeetan zumarragarrek euren ordezkari legitimo gisa aukeratu zituztela ere azaldu zuen Albisuak, «legealdi honetan beraiek ordezkatzen ibili gara, euren ahotsa herrian entzun dadin» eta udaletxean alkatetza berriarekin batera «estilo berri bat» abiarazi dutela salatu zuen, ostiralean bulegoa hustu beharra ere estilo horren adierazle dela nabarmenduz, «bulegoa hustutzera derrigortu baikaituzte». ... Sun, 02 Nov 2008 01:00:00 +0100 ZUMARRAGA Astelehenean izango da Artizeko babeseko etxebizitzen zozketa http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-31/p00006005/Astelehenean_izango_da_Artizeko_babeseko_etxebizitzen_zozketa.htm Datorren astelehenean zozkatuko dituzte Zumarragako Artiz auzoan eraikitzera doazen babes ofizialeko hogeita bat etxebizitzak. Ekitaldia astelehenean, azaroak 3, eguerdiko hamabietan izango da Zelai Arizti aretoan . Zozketa azaroaren 26an izango zela iragarri zuten hasiera batean, baina aurreratu egin dute azkenean. Zumarragako udaletxeko harrera bulegoan ikusgai jarri dute zozketan sartuko direnen zerrenda. Zerrendarekin batera bakoitzari egokitu zaion zenbakia ere jakiteko aukera dago. Babes ofizialeko 42 etxebizitza egingo dituzte Artizen, baina horietatik 21 auzoan eraitsi zituzten etxeetan bizi ziren bizilagunen artean banatuko dituzte. Madrazo zozketan izango da Hogeita bat etxebizitzetatik hamahiru 25-30 urte bitarteko bikoteen artean zozkatuko dituzte. Beste bi etxebizitza gutxitu fisikoentzako egokitutakoak izango dira, eta gelditzen diren seiak beste eskatzaile guztien artean banatuko dituzte. ... Fri, 31 Oct 2008 01:00:00 +0100 ZUMARRAGA Haurrak eta gurasoak, liburutegian http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-31/p00006006/Haurrak_eta_gurasoak_liburutegian.htm Fri, 31 Oct 2008 01:00:00 +0100 ZUMARRAGA 'Skinhead' talde bati buruzko filma emango du Zineklub taldeak Zelai Ariztin http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-31/p00006007/Skinhead_talde_bati_buruzko_filma_emango_du_Zineklub_taldeak_Zelai_Ariztin.htm 1983. urtean kokatuta, benetako skinhead talde baten istorioa kontatzen du This is England filmak Butak21 zineklub taldeak gaur gauean Zumarragan eskainiko duenak. Emanaldia 22:15ean izango da eta 80. hamarkadako Britainia Handira bidaiatzeko aukera emango die Zelai Arizti aretora hurbiltzen direnei: Margaret Thatcher lehene ministroa, Lady Di eta Charles ezkonberrri... Shane Meadows-ek zuzendutako azken filmak hamabi urteko mutiko bat skinhead talde batean nola sartzen den kontatzen du. Fri, 31 Oct 2008 01:00:00 +0100 ZUMARRAGA 'Skinhead' talde bati buruzko filma emango du Zineklub taldeak Zelai Ariztin http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-30/p00006002/Skinhead_talde_bati_buruzko_filma_emango_du_Zineklub_taldeak_Zelai_Ariztin.htm Buzkantza lehiaketa ospatuko dute igandean Zumarragako Euskadi plazan, Udalak antolatuta, 26. aldiz. Goierrin buzkantzak arlo industrialean ekoizten dituzten sei harakinek parte hartuko dute. Ordizia, Beasain, Ezkio-Itsaso, Ataun, Ormaiztegi eta Zumarragakoak dira partaideak. Harakinentzat bideratutako buzkantza lehiaketaz gain, buzkantza eta mondeju salmenta izango da, baita erakusketak ere. Eguerdiko ordu batean aurtengo irabazlearen izena jakinaraziko dute. Epaimahaikideak goizeko hamaiketan hasiko dira buzkantzak dastatzen. Urretxuko eta Zumarragako herri kirol elkarteko kideek buzkantza eguneko egitarauari berritasun bat gehitu diote. Plazaratuko dituzten jokoen artean orga jokoa izango da. Eguerdi partean herri kirolen erakustaldia egingo dute Euskadi plazan bertan, eta bi koadrila lehiatuko dira hainbat kiroletan. ... Thu, 30 Oct 2008 01:00:00 +0100 ZUMARRAGA Clara Larrañaga Lorategia berritzeko lehen urratsak, eginak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-30/p00006003/Clara_Larrañaga_Lorategia_berritzeko_lehen_urratsak_eginak.htm Udaletxearen atzeko aldeko Clara Larrañaga Lorategia berritzeko lanak hasi dituzte jada Zumarragan. Atzo bukatutzat eman zituzten lore eta landareei dagozkien landaketa eta egokitzapen lanak. Udalbatzak onartutako plangintza bati jarraiki, ehun urtetik gorako sekuoiaren ondoan zegoen koniferaren mozketarekin hasi zituzten lorategia berritzeko lanak, urriaren hasieran. Aurreko ostegunetik landare eta lore desberdinak landatu dituzte, «lorategiari kolore eta edukia emateko helburuarekin», Mikel Serrano alkatearen arabera. Alkateak gehitu duenez «lorategi hau Zumarraga erdigunean kokatuta dago eta ez diogu atarramentu handiegirik inoiz atera». Zubia eta Jai Alai Hurrengo pausoa bidegorriko zubia eta Zelai Arizti aretora daraman lotura nola konpon daitekeen aztertzea da. «Herritar ugari pasatzen da egunero zubi horretatik, horregatik sarbide hori txukundu eta erosogoa egin nahi dugu guztion hobe beharrez». ... Thu, 30 Oct 2008 01:00:00 +0100 ZUMARRAGA Zumardi elkartean batzarra egingo dute http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-30/p00006901/Zumardi_elkartean_batzarra_egingo_dute.htm Thu, 30 Oct 2008 01:00:00 +0100 ZUMARRAGA Lau udaltzain eta gizarte laguntzaile baten eskaria http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-29/p00006002/Lau_udaltzain_eta_gizarte_laguntzaile_baten_eskaria.htm Wed, 29 Oct 2008 01:00:00 +0100 ZUMARRAGA Mali Zumarragatik gertuago http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-29/p00006006/Mali_Zumarragatik_gertuago.htm Distantziak kilometrotan neurtzen dira gure gizarteotan. Denborak ez dauka horrenbesteko garrantziarik; akaso denbora aurreztu egin nahi izaten dugu beti, eta horretarako autoen azeleragailua zapaltzen dugu auto istripuen estatistiken zozketetan sartuz ezinbestean. Munduko beste toki batzuetan ez dute arazo hori, Afrikako Malin esaterako. Osasun zentrora iristeko lau edo bost egun igarotzen dituzte haurdun dauden emakumeek. Distantziak denboran neurtzen dituzte han. Zumarraga Malitik gertuago egongo da egunotan, ez distantzian, baizik eta hiru zumarragarrek Afrikako herrialde horretarako bidea hartuko dutelako larunbatean. Han Catmali I. Elkartasun Rallyan parte hartuko dute Auxkin Alberdi, Gari Amenabar eta Maider Uli zumarragarrek. Bi 4x4 auto eramango dituzte hemendik, eta zabalagoa izango den espedizio batera gehituko dira Algecirasen. Bi autoak Maliko komunitate batean utziko dituzte gero. ... Wed, 29 Oct 2008 01:00:00 +0100 ZUMARRAGA Azoka etzi izango da, larunbatean izan ordez http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-29/p00006901/Azoka_etzi_izango_da_larunbatean_izan_ordez.htm Wed, 29 Oct 2008 01:00:00 +0100 ZUMARRAGA ONCEren Oroimena taldearen antzerkia, gaur http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-29/p00006902/ONCEren_Oroimena_taldearen_antzerkia_gaur.htm Wed, 29 Oct 2008 01:00:00 +0100 ZUMARRAGA Udal Haur Eskola handitzeko asmoa agertu du Mikel Serrano alkateak http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-28/p00006007/Udal_Haur_Eskola_handitzeko_asmoa_agertu_du_Mikel_Serrano_alkateak.htm Zumarragako udaletxean aurreko astean izandako osoko bilkurara Izazpi kaleko 1 eta 3 zenbakietako lokalak bereganatzeko asmoaren aldeko agertu ziren alderdi politikoak. Gune horiek Udal Haur Eskolarako bi gela berri sortzeko erabiltzeko asmoa agertu zuen orduan Mikel Serrano alkateak. «Oraindik ez dakigu Izazpiko lokal horiek haur eskolako gela bihurtzeko aukera izango dugun ala ez. Nolanahi ere, nire asmoa haur eskolan dauden beharrei eta eskariei jarraituz, zerbitzua handitzeko egoitza berria aurkitzea da. Ahal dela, Zumarragako goiko aldean izatea nahiko genuke, hango populazioa gaztea izanik haien beharrei erantzuteko», dio Serranok. Berrogeita bi haur Hasiera batean Gainzuri ikastetxearen egoitzako Haurreskolak Partzuergo publikoak hiru gela zituen. Eskaria handitu zen heinean gela bat gehiago zabaldu zuten, eta gaur egun 42 haur daude Udal Haur Eskolan. ... Tue, 28 Oct 2008 01:00:00 +0100 ZUMARRAGA Antioko antzerkiak arrakasta izan du http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-28/p00006009/Antioko_antzerkiak_arrakasta_izan_du.htm Tue, 28 Oct 2008 01:00:00 +0100 ZUMARRAGA Banketxeko izapideak intenetez egiteko ikastaroa http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-28/p00006902/Banketxeko_izapideak_intenetez_egiteko_ikastaroa.htm Tue, 28 Oct 2008 01:00:00 +0100 ZUMARRAGA Odola emateko aukera izango da asteartean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-25/p00006007/Odola_emateko_aukera_izango_da_asteartean.htm Sat, 25 Oct 2008 01:00:00 +0200 ZUMARRAGA Odola emateko aukera izango da asteartean http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-25/p00006011/Odola_emateko_aukera_izango_da_asteartean.htm Urretxuko eta Zumarragako herritar askok egindako lanaren emaitza ikusteko aukera izango da gaur Antioko baselizan. 19:30ean baselizan bertan jarritako oholtzara eramango dute Antio: misterioa taula gainean antzezlana. Juan Agirreren zuzendaritzapean buru-belarri aritu dira lanean Irri-Makila jubilatuen antzerki taldeko kideak eta Arco Iris Lasalle ikastetxeko gurasoen antzerki taldekoak. Haiekin batera Irrintzi taldeko dantzariek ezpata-dantzari omenaldia egingo diote antzerkiaren barruan. Autobus zerbitzua Bi herrietako aktoreekin batera Eñaut Gantxegi eta Javier Merino aktore profesionalek ere parte hartuko dute gaur antzezlan eta antzoki berezian. Autobus zerbitzua jarriko dute arratsaldeko zazpietan Antiora igotzeko, doan. Autobusa parrokiatik aterako da. Sat, 25 Oct 2008 01:00:00 +0200 ZUMARRAGA Ostadarren lehiaketako epea gaur amaitzen da http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-25/p00006902/Ostadarren_lehiaketako_epea_gaur_amaitzen_da.htm Sat, 25 Oct 2008 01:00:00 +0200 ZUMARRAGA Buzkantza lehiaketan izena emateko garaia gaur bukatuko da http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-24/p00006006/Buzkantza_lehiaketan_izena_emateko_garaia_gaur_bukatuko_da.htm Zumarragako 26. Buzkantza Lehiaketarako izena emateko epea gaur bukatuko da. Bertan parte hartzeko interesa dutenek Zelai Arizti kultur etxean eman dezakete izena. Lehiaketa azaroaren 2an izango da, igandearekin. Industria mailan lan egiten duten harakinek parte har dezakete bakarrik. Iaz Jesus Mari Debak irabazi zuen lehiaketa, eta bigarren saria Zumarragan geratu zen, Fernando Salegi harakinaren eskuetan. Busca Isusiren omenez Euskal Gastronomiaren Kofradia sortu zuen Jose Maria Busca Isusi zumarragarrak. 1986ko uztailaren 16an hil zen. Gastronomo eta idazlea, 70 urte lehenago jaio zen Zumarragan, 1916ko irailaren 6an. Hil aurrean, 1984an, Zumarragako Seme Kutun izendatu zuten Busca Isusi, eta 1986. urtetik haren omenez buzkantza lehiaketa antolatzen du urtero Udalak. Fri, 24 Oct 2008 01:00:00 +0200 ZUMARRAGA 'Al otro lado' filma ikusgai gaur gauean zine-klubaren eskutik http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2008-10-24/p00006002/Al_otro_lado_filma_ikusgai_gaur_gauean_zine-klubaren_eskutik.htm Gaur 22:15ean Al otro lado filma eskainiko du Butak21 zineklub taldeak, abian den XIV. Zikloaren barruan. Emanaldia, ohi bezala, Zelai Arizti aretoan izango da. Fatih Akin zuzendaria alemaniarra da, baina bere sustraiak Turkian ditu. Filmean sei pertsonaren bizipenak kontatzen ditu Akinek. Elkartu egiten dira nonbait, bakoitza barkameneranzko bidaia egiten ari den unean. Kontakizun horien guztien atzean kultura desberdinen nahasketa dago, interkulturalitatea alegi; eta oraindik sakonagoan kultura desberdin horien konkrezioa. Izan ere, Alemaniaren eta Turkiaren arteko harremanaz ari baita zuzendaria. Azken batean, elkarbizitzari buruzko istorioa da. Elkarbizitzak, ordea, errugabe bat baino gehiagoren sakrifizioa eskatzen du. Akinek bere pertsonaia guztiei barkamenaren bidea irekiko die, maitasunean sinisten jarraitu ahal izateko. ... Fri, 24 Oct 2008 01:00:00 +0200 ZUMARRAGA