Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko abenduak 4, Osteguna

Harpidetu zaitez!

2008-01-07 | 14:44:31

INGURUMENA

Oianguren jatetxeko isuri-hodia estali dute Oiangu Bizirik-eko zenbait kidek

Hodi horren erabilpenak ez duela legea betetzen salatu, eta isuri guztiak Oianguren parkera doazela adierazi dute

Ekintza «sinbolikoa» egin dute egunotan Oiangu Bizirik eta Publikoa elkarteko kideek Oianguren parkean. Jatetxeko isuriak parkeko lurretara botatzen dituen isuri-hodia «estali» dute. «Ekintza legala da, administrazioak aspaldi egin beharrekoa», dio elkarteak bidalitako prentsa-oharrak. Oiangu Bizirik eta Publikoa elkarteak salatu duenez, «urteak» dira hodi horren erabilerak ez duela legea betetzen. «Isuri guztiak parkeko lurretara botatzen ditu gainera».

Oianguren jatetxea «isuri baimenik gabe lanean» ari dela nabarmendu dute Oiangu Bizirikeko kideek, eta baimen eza hori Eusko Jaurlaritzako Lurralde Ordezkaritzak iaz salatu zuela gogoratu dute. «Administrazioak legearen aurrean hartzen duen jarrera diskriminatzailea salatu nahi izan dugu ekintza sinboliko horrekin», dio Oiangu Bizirik-eko zenbait kideren izenean helarazitako prentsa-oharrak.
Oiangu Bizirik eta Publikoa elkarteko kideak «kezkatuta» daude Oianguren parkeko aisialdi guneko proiektuarekin, eta honako galdera egiten dute: «Nola fida gaitezke golf proiektuak ingurumen legeak beteko dituela, jakinda nola altxatu duten golf praktikarako eraikina, eta nola baimendu duten isuri-hodi horren erabilera?».
Ordiziako Udalak «isurien auziari behar bezala» ez heltzea ere kritikatu dute, eta hori dela eta, beste galdera bat egin dute: «Nork ziurtatzen digu egingo den proiektu berri horrek gutxieneko ingurumen bermeak beteko dituela?».

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Oianguren jatetxeko isuri-hodia estali dute Oiangu Bizirik-eko zenbait kidek

Oiangu Bizirik-eko zenbait kide, isuri-hodia estaltzen.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa