« Asmakizuna: Aurkitu "GIRI"a8 (edo ZS) »

2008/03/02

21:17:40 , Borthuzai , 661 hitz, 155 aldiz ikusia  
Atalak: pertsonalak, musika

Obamakoak

Tik eta Tak.
Tik aurrena, eta Tak ondoren amaiezinezko ez,ta,bai,da batetan. Milioika Tik eta Milioika Tak berdin-berdin bata bestearen atzetik, nola ahate txikiak amari segika. Ez da bat bestea baino luzeagoa, garrantzitsuagoa… denak berdin berdinak.

Itsura batetan behinik behin, Historiaren galbaheak, momentu bat bestea baino garrantzitsuagoa bihurtzen baitu. Historiara Tik eta Tak gutxi batzuk soilik pasatzen dira. Gehienak bidean galtzen dira, ondorengo segundoa iristean ahazten.
Tik eta Tak gutxi batzuk ematen dute istoriotik Historiarako jauzia.

a

Pasa den Urtarrilaren 8an adibidez.
Lagun batzuk nazka-nazka eginda ditut egunak daramatzadalako kantu eta kontu berarekin, Obama-ren ”Yes We Can”-arekin hain zuzen.
Jakingo duzuenez, pasa den Urtarrilaren 8an New Hampshire-ko hauteskundeak galdu ostean, Obamak, Hillary Clintonen aurkako diskurtso bat bota beharrean, esperantzaz beteriko hitzaldi bat egin zuen, Martin Luther King-en “I have a dream” famatu haren antzekoa askoren ustez. Bertan zen William musikaria eta Obamaren hitzek hunkiturik Grammy bat irabaziko zuen abesti bat egin zuen.

Itzaldiaren hitza honako hauek dira gutxi gora behera:

Nazio baten etorkizuna deklaratu zuten fundazio dokumentuetan idatziriko kredo bat zen. Bai, ahal dugu (Yes we can). Esklabu eta abolizionisten artean xuxurlatua izan zen askatasuneranzko bidean aurrera zihoazela. Bai, ahal dugu. Abestua izan zen inmigranteen artean urruneko itsasertzetatik zetozela, eta aitzindariez mendebaldeko lur gogorretara bidean. Bai, ahal dugu. Organizatu ziren langileen ohiua izan zen, botua eskatu zuten emakumeena, ilargia muga berri bat bezala aukeratu zuen presidentearena, eta mendi gain batetara igo eta lurralde prometituranzko bidea erakutsi zigun erregearena.

Bai, ahal dugu justizia eta berdintasuna.
Bai, ahal dugu aukera eta oparotasuna.
Bai, ahal dugu nazio hau zuzendu.
Bai, ahal dugu mundu hau konpondu

Badakigu bataila hau luzea izango dela, baina beti izan gogoan berdin diola zein oztopo izan bidean, ezerk ezin du aldaketa eske ohiukatzen duten milioika ahotsen indarraren oztopo izan. Ezin dugula esan digu ziniko talde batek. Errealitateaz pentsatzeko gelditzeko esan digute. Nazio honetako biztanleei esperantza faltsurik ez emateko abisatu,
baina Amerika den istoria sinestezin honetan, sekula ez da ezer faltsurik izan, aritu garenean esperantzaz.

Gaur, Dillongo eskola xahar batetara doan neska txikiaren esperantzak, LAko kaleetan ikasten duen mutilaren ametsen berdinak dira. Amerikan zerbait gertatzen ari dela gogoratuko dugu. Ez gaudela politikariek esaten diguten bezain zatituak. Herri bat garela. Nazio bat garela. Eta elkarrekin, Amerikaren hurrengo kapitulu handia hasiko dugu itsasertze batetik bestera, itsaso batetik bestera zabalduko diren hiru hitzekin.

Bai ahal dugu

Onartzen dut batzutan nahiko tipo simplea eta eragingarria naizela, baina abesti honek esperantzaz bete eta pilak jartzen dizkit egia esan :-) Hor nabil aspaldi honetan tabarra ematen “yes we can” esan eta esan :-)Eta aizue, gure herri (edo hiri:-) txiki honetarako ere balio liezaguketen esaldi asko dago hor, ezta? Hala iruditzen zait niri behintzat.

a

Baina aurrekoarekin jarraituz, hitzaldiaren bideo osoa ikustean ezin izan ditut begiak kendu Obamaren atzean dagoen gaztetik. Orain ziurrenik lagunei “ni hitzaldi hartan egon nituan” edo “ni bideoklipen ateatzen nauk” esaten ariko zaie lagunei, baina segituan antzematen da tipo horri ez zaiola gehiegi axola Obamaren hitzaldia, ez doala berarekin. Aspertu aurpegia du hitzaldiak irauten duen momentu guztian eta aho zabalka hasteko imintzioa ere egiten du batean. Ia lo hartzen du Benito edo Beninok bezala :-)

Bai, bai! Benito edo Benino bezala! Ezagutzen duzue, ezta? :-)
Tipo hau, Bernardo Atxagaren poema bateko protagonista da, nahiko ezaguna Javier Muguruzaren abesti baten hitza ere badelako. Honela dio:

Neretzako, esan zuen Luigi Lomboso
Napoleko auzo pobre bateko umeak,
pertsonai istoriko guztien artean
zoriontsuena Benino edo Benito da.

Ondo iruditzen zait Caligula
Juan Bautista ere gustatzen zait
bata eroa eta bestea tontua zirelako
baina pertsonai istoriko guztien artean
gehien gustatzen zaidana
Benino edo Benito da.

Galdetu ziotenean nor zen
Benino edo Benito hura
Luigi Lombosok erantzun zuen:

“Bada, Benino edo Benito,
Beleneko artzai hori da,
beti lo dagoena.
Ez da jabetzen bere inguruan
gertatzen denaz.
Ez dauka problema bakar bat ere”

a

Beninoren eta goiko gaztearen kasuetan historia beraien aurrean gertatzen ari da, baina ez dira konturatzen. Ez dakite une hori Historikoa denik. Baina azken batetan Historia istorioez elikatzen da eta honetarako Tik eta Tak guztiek berdin kontatzen dute.

Etiketak: obama denbora

4 erantzun

Erantzuna from: indezent [Bisitaria] · http://www.blogak.com/theindezents
Joe, ta hiri kontu hauek gustatzen zaizkikenakin honek hies itteare...:

http://euskaltube.com/play.php?vid=1239

Flipauta e? ;)
2008/03/03 @ 17:47
Erantzuna from: Borthuzai [Kidea] Eposta
:-) oso ona bai!
GORA LAOSTIA!
:-)
2008/03/03 @ 18:01
Erantzuna from: indezent [Bisitaria] · http://www.blogak.com/theindezents
jajajaja azkarra haiz gero!
2008/03/03 @ 18:06
Erantzuna from: Borthuzai [Kidea] Eposta
baita hire!
:-)
2008/03/03 @ 18:10

Erantzun


Your email address will not be revealed on this site.

Zure URL-a erakutsiko da.
(Line breaks become <br />)
(Name, email & website)
(Allow users to contact you through a message form (your email will not be revealed.)
This is a captcha-picture. It is used to prevent mass-access by robots.
Please enter the characters from the image above. (case insensitive)
Iraila 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 << <   > >>
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          

"ntik", azken batean ene kontutxoetaz mintzatuko naizelako. Eta "ngaiz", denetik aurkituko duzuela esatea ere gehiegitxo izango bada ere, buruz kontatzen hasita, 1, 2, 3, 4, 5... eta horrela 'n' gai behintzat bururatzen zaizkidalako. Kaixo, jon artola nauzue.

Bilaketa

XML jarioak

Erabiltzaile herramintak

powered by b2evolution free blog software