
Errotuluak euskaraz jartzeko diru laguntzak emango dira
Udala
ðð
Enpresaren irudia eta webgunea euskaraz jartzeko ere laguntza eskatu ahal izango da Udalean.
i. luzuriaga
Enpresaren errotuluak, irudi korporatiboa eta webgunea euskaraz jartzen dituztenei diru laguntza zehatzak emateko asmoa agertu du Zumarragako Udalak, eta atzoko udalbatzarrean ziren gaia lantzekoak, azkenean ateak itxita egin zenean.
Deialdiaren helburua aurten dendaren edo bulegoaren kanpoko edo barruko errotulu finkoak, irudi korporatiboa eta webgunea euskaraz jartzen dituztenei diru laguntza emateko baldintzak arautzea da. Laguntza lortzeko 15 langiletik beherako enpresak edo entitateak beharko dute izan. Eskaria egiteko epea eta baldintzak bere garaian emango ditu jakitera Udalak. «Berezitasunik» ez dela eskatuko aurreratu dute.
Kostuaren erdia
Diru laguntza kalkulatzeko, errotuluen kasuetan euskaraz jarritako errotuluaren kostuaren %50 jasoko du eskatzaileak, gehienez 300 euro.
Irudi korporatiboaren kostuan ere portzentaje berak ezarri dira. Irudi korporatibo gisa gutunazalak, orri idazpurudunak, bisita txartelak, entitatea identifikatzeko zigilua, inprimakiak, ibilgailuen errotulazioa, produktuak biltzeko papera eta poltsak hartuko dira.
Webguneak
Webgunea euskaraz bakarrik eginez gero %50 finantzatuko du Udalak. Beste hizkuntzaren bat gehituz gero kostuaren %30 lagunduko du. Gehienez ere 150 euroko diru laguntza emango da.
Euskararen sustapenerako diru laguntzen atalean sartzen da programaren bidez deitutako diru laguntzen zenbatekoa, eta Zumarragako Udalak 4.000 euroko aurrekontua ezarri du. Dena den, kopuru hori handitzeko aukera ere aurreikusita dago, oinarrietan adierazitakoaren arabera.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Azoka
X. Garagardo Azoka
ORDIZIA, Ordiziako Beti-Alai pilotalekuan - 2009-07-02
Ospakizuna
XXII. Agostinho Memoriala
ORDIZIA, Ordiziako Gaztetxetik abiatuta - 2009-07-04
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.