
Bi herrietarako eszenatokia irailean inauguratuko dute
Urretxu-Zumarraga
Areizaga-Kalebarrengo eszenatoki berria hilaren 14ko eguerdian inauguratuko dute ofizialki.
idoia luzuriaga
Areizaga-Kalebarren plazako eszenatokiari azken ukituak ematen ari dira jada. Irailaren 14an inauguratuko dute, eguerdiko 13:45 inguruan. Egun horretan ekitaldi ugari izango dira bai Urretxun eta bai Zumarragan: hala nola, Urretxuko jubilatuen eguna, Belokiko Eguna, Herrien Eguna, artzain txakur erakustaldia, Goierriko Itzulia eta motorzaleen kontzentrazioa. Horiekin guztiekin batera Zumarraga eta Urretxu herrien muinean dagoen eszenatokia ofizialki inauguratuko dute.
Segurtasuna
Eszenatokiak irisgarritasun arauak bete ditzan azken ukituak ematen ari dira. Lurraren eta oholtzaren arteko 70-80 zentimetro inguruko maila gainditzeko eta segurtasun arauak betetzeko eskailera moduko batzuk jarriko dira. «Haurren segurtasuna eta bertara igotzen direnen erosotasuna bermatuko da», adierazi du Zumarragako alkate Mikel Serranok.
Lanak udaren hasieran jarri ziren abian, eta esandako garairako bukatuko da, udako aste gehienetan lanean jarraitzea aurreikusi zelako. Mendiola enpresa arduratu da eraikuntzaz; abuztuko azken astean ekin zioten berriro lanari.
Azpiegitura berria Urretxuko eta Zumarragako udalek ordainduko dute, bakoitzari dagokion ohiko portzentaian. 80.000 euroko aurrekontua du guztira. Azken hilabeteotan Areizaga-Kalebarren plazak jasan duen eraldaketa bukatuko da obra horrekin, eta hemendik aurrera ikuskizun, kontzertu, emanaldi edota sari banaketak Areizaga-Kalebarrengo kioskoan egin ahal izango dira.
Gizarte Zerbitzuak Itarte etxean egongo dira
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Azoka
X. Garagardo Azoka
ORDIZIA, Ordiziako Beti-Alai pilotalekuan - 2009-07-02
Ospakizuna
XXII. Agostinho Memoriala
ORDIZIA, Ordiziako Gaztetxetik abiatuta - 2009-07-04
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.